32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

51/1997 FORU DEKRETUA, martxoaren 3koa, Idoia Nieves Nuin andrea, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren atalburu izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idazatian ezartzen du atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbertzez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren hiruan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Idoia Nieves Nuin andrea, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioa Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren atalburu izendatzen da, bitarteko gisa.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren hiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, José María Aracama Yoldi.

Iragarkiaren kodea: A9702171