32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TORRES DEL RIO

Obra enkantea

Torres del Rioko Udalak, 1997ko otsailaren 17an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen onestea Udaletxea zaharberritzeko obren kontratazio espedientea.

-Kontratazio mota: enkantea, aldez aurreko onarpenarekin.

-Tramitazioa: arrunta.

-Hasierako prezioa: 23.244.153 pezeta (BEZa barne).

Behin-behineko fidantza: 464.883 pezeta.

-Eskaintzen aurkezpena: Torres del Rioko Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeigarren laneguneko 13:00ak arte.

-Eskaintzaren eredua: baldintza administratibo partikularren pleguan eraskin gisa ageri dena.

Aurkezten diren agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: aurreko epea amaitu ondoko zazpigarren laneguneko 13:00etan.

Proiektua, baldintza administratibo partikularren plegua eta proposamenaren eredua interesatuen eskura daude Transcolor, S.L.n, Urederra plaza, 7 - Lizarra.

Torres del Rion, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9701746