32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

J A I T Z

Landalurreko aberastasunaren erregistro fiskala

Landalurreko aberastasunaren erregistro fiskala ezartzeko batzorde mistoak, 1997ko otsailaren 19an egindako bilkuran, Jaizko udalerriko balorazio txostena behin-behinekoz onestea erabaki zuen.

Txosten hori jendaurrean egonen da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Txostena Udalaren idazkaritzan dago ikusgai, interesa izan dezaketen guztien eskura.

Jaitzen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita batean. Alkatea, Ana Soto Sotil.

Iragarkiaren kodea: A9701745