32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

HAUR ESKOLEN UDAL PATRONATUA

Haur eskolak garbiketako produktuz hornitzeko lehiaketa publikoa

Haur Eskolen Udal Patronatuaren Gobernu Batzordeak 1997ko otsailaren 5ean egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, lehiaketa publikorako dei egiten da, Patronatuko haur eskolak garbiketako produktuz hornitzeko.

-Kontratuaren xedea: garbiketako produktuz hornitzea.

-Adjudikatzeko era: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Lizitazio prezioa: urtebeterako jotzen den gastua, 3.800.000 pezeta.

-Behin-behineko fidantza: 50.000 pezeta.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta 26 egun naturaleko epearen barrenean, Patronatuko bulegoetan, Oliveto kontea, 4, 2.a ezker, Iruña.

-Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago Oliveto kontea kaleko 4an, 2.a ezker, Iruña.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamazazpian. Iruñeko Haur Eskolen Udal Patronatuko lehendakaria, Jesús Corera Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: A9701647