32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

1996ko aurrekontuko aldaketen hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 1997ko otsailaren 13ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1996ko aurrekontuko aldaketak, kredituak handitu eta gaitzearren horretarako izapidaturiko espedientean agertzen den moduan.

Argitara eman da Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214 eta 202. artikuluetan xedatutakoa betez, eta herritarrek zein interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta erreklamazioak egin ditzaten, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost laneguneko epean.

Halaber, aditzera ematen da, epe horretan alegazio edo erreklamaziorik egiten ez bada arestian aipatu aldaketak behin betikoz onetsitzat joko direla.

Eguesen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hemeretzian. Alkatea, José María Senosiáin.

Iragarkiaren kodea: A9701846