32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

E D I K T U A

Cintruenigoko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren zazpiko bilkuran, aho batez onetsi zuen kontribuzio bereziak ezartzeko espedientea, Félix Floristán eta Transversal kaleen urbanizazio lanak burutzeko.

Era berean, proiektua gauzatzeko kostua hamar milioi hirurehun eta berrogeita bederatzi mila hirurehun eta hogeita hamasei (10.349.336) pezetakoa izanen dela zehaztu zuen (7.260.217 Félix Floristán eta 3.089.119 Transversal). Onuradunen artean eman beharreko kopurua lanen egiazko kostuaren emaitzaren % 90a izanen da, banatze irizpideak izanen direlarik fatxadaren metro linealak eta lurzatiaren metro karratuak, honako portzentaietan: fatxadako m/l guztien %60a eta lurzatiko m/2 guztien %40a.

Kuotak banan-banan jakinaraziko zaizkie herritar ukituei, eta errekurtsoa jarri ahalko dute uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen IX. Tituluko II. Kapituluan aurreikusitako moduan.

Cintruenigon, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: A9701843