32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

50/1997 FORU DEKRETUA, martxoaren 3koa, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren atalburu jaunaren kargu uztea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idazatian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren hiruko bilkuran hartutako Erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren atalburu jaunaren kargu uztea xedatzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren hiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, José María Aracama Yoldi.

Iragarkiaren kodea: A9702157