32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A D O Z T A I N

Herrilurretako belarren probetxamendurako enkantea

Badoztaingo Kontzejuak, aurtengo urtarrilaren 18ko bilkuran, herrilurretako belarren probetxamendurako enkante publikoa egitea erabaki zuen.

Erabaki hori betez aditzera ematen da lehen enkantea ahozko posturen bidez eginen dela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamaseigarren egun naturaleko hamabietan.

Enkantearen hasierako prezioa bederatziehun mila (900.000) pezetakoa izanen da. Postura bakoitza, berriz, hamar mila (10.000) pezetakoa.

Bigarren eta hirugarren enkanteak egun bereko hamabi eta erdietan eta ordu batean eginen dira, hasierako preziotik ehuneko hamar eta hogei kenduta, hurrenez hurren.

Behin-behineko fidantza 25.000 pezetakoa izanen da.

Interesatuek baldintzen plegua eta gainerako agiriak Eguesibarko Udaleko idazkaritzan ikus ditzakete bulego orduetan.

Badoztainen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita lauan. Kontzejuburua, David Afra Martínez.

Iragarkiaren kodea: A9701841