32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Arau subsidiarioetako aldaketa puntuala

Azkoiengo Udalak, 1997ko otsailaren 14an egin osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea arau subsidiarioen aldaketa hiri lurzoruko 20. sektorean, Víctor Troyas Osés jaunak sustatu bezala.

Aldaketa jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 115.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Azkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9701787