32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

1997ko aurrekontu arrunta behin betikoz onestea

Murillo el Cuendeko barrutiko Udalak, 1996ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1997ko ekitaldirako aurrekontu arrunt bategina.

Espedientea hamabost egun baliodunez jendaurrean egon ondotik, 1997ko urtarrilaren 27ko 12. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia agertu eta gero, aurrekontua behin betikoz onetsita gelditu da, eta haren laburpena hemen jartzen den hauxe da:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 10.172.792 pezeta.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 3.385.000 pezeta.

3. kapitulua.-Tasak eta bestelako dirusarrerak: 652.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 7.160.000.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: pezetak 150.000.

Dirusarrerak guztira: 22.059.792 pezeta.

GASTUAK

1. kapitulua.-Langileen lansariak: pezetak 8.103.354.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak eskuratzea: 2.687.438 pezeta.

3. kapitulua.-Korrituak: 300.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 1.519.000.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 400.000 pezeta.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: pezetak 5.300.000.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboen aldaketa: 3.750.000 pezeta.

Gastuak, guztira: 22.059.792 pezeta.

Hori dena ematen da aditzera orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276 eta 277. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Murillo el Cuenden, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hemezortzian. Alkatea, Juan José Jiménez Caparroso.

Iragarkiaren kodea: A9701785