32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

54/1997 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Ororbiako San Julian parrokiako erretaula nagusia Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak txostena aurkeztu du, Ororbiako San Julian parrokiako erretaula nagusia Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedientea ireki dadin proposatzeko. Erretaula hori XVI. mendekoa da, oraindik identifikatu ez den egile batena.

Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeak eta Interes Kulturaleko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ororbiako San Julian parrokiako erretaula nagusia Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedientea irekitzea.

2. Espedientearen tramitazioa aurrera eramatea, indarra duten xedapenekin bat etorriz.

3. Foru Agindu hau interesatuei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematea horren kontra errekurtso arrunta paratzen ahal dutela Nafarroako Gobernuan, jakinarazpena jaso eta, biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

4. Foru Agindu honen berri ematea Hezkuntza eta Kultura Ministerioko Arte Ederren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistro Orokorrari, idatzia gera dadin, bai eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atalari ere.

5. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jendaurrean 30 egunez paratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita lauan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A9702022