32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Behe tentsioko instalazio elektrikoaren lehiaketa publikorako deialdia, Joaquín Beunza kaleko argiteria publikoa paratzeko (P-6a poligonoa, Rotxapea)

Iruñeko Udaleko hirigintzako udal gerentziaren kontseiluak, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamahiruan egin bilkuran, besteren artean erabaki hau hartu zuen:

"Honako hau erabaki da:

1. Onestea behe tentsioko instalazio elektrikoaren lanei dagokien separata, Rotxapeako P-6a poligonoan, Joaquín Beunza kalean (Marcelo Celayeta etorbidearen eta Otsagi kalearen artean) argiteria publikoa paratzeko.

2. Lehiaketa publikorako dei egitea, aipatu lan horiek egiteko, lizitaziorako hasierako prezioa 5.712.915 pezetatan finkaturik, eta espedientean sartutako baldintza tekniko-administratiboen plegua onestea."

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeian. Kontseiluko lehendakariordea, Lidia Biurrun Aramayo.

Iragarkiaren kodea: A9701780