32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Azterlan hidraulikoa egiteko merezimendu bidezko lehiaketa publikorako deialdia, Arga ibaia Iruñerrian aztertzearren

Iruñeko Udaleko hirigintzako udal gerentziaren kontseiluak, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamahiruan egin bilkuran, besteren artean erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik hirigintzako kudeatzaileak 97-2-10ean egindako txostena, erabaki da dei egitea azterlan hidraulikoa egiteko merezimenduzko lehiaketa publikorako, Arga ibaia Iruñerrian aztertzearren, eta onestea espedientean sartutako oinarrien eta baldintzen pleguak."

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeian. Kontseiluko lehendakariordea, Lidia Biurrun Aramayo.

Iragarkiaren kodea: A9701779