32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Administrazio ebazpena, Etxabakoitz iparreko poligonoa birzatitzeko akta zuzentzeko

Iruñeko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamalauan egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik Udalak 1996-XI-28an egin osoko bilkuran hartutako erabakia eta hirigintzako udal gerentziako zerbitzu teknikoek 1997-I-27an egin eta espedientean ageri den txostena, erabaki da onestea Etxabakoitzeko iparraldea birzatitzeko proiektuko birzatiketa-aktaren aldaketa puntualaren gaineko dokumentua, Avanco S.A. de Gestión Inmobiliariak aurkeztua. Izanez ere, aipatu merkataritza-entitate horrek eskatzen baitu aitor dakizkiola hirigintza eskubideak katastroko 4. poligonoko 2620. lurzati ekarrian."

Hori dena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko oraingo Legeak bere 59.4 artikuluan eta 59.5eko a) atalean eta aplikatu beharreko gainerako legerian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta legezko eran saiatuagatik jakinarazi ezin izan zaien guztientzat.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hemezortzian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9701778