32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 1997ko otsailaren 28ko 14:00etan aurkeztu direla "Asociación de Profesionales Taurinos de Navarra" izeneko lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitateak osatzen du, eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu jarduera horretan aritzen diren pertsonak, beti ere libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen dutenak.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak Santos Zapatería Guillerme eta Enrique Domínguez Cirauqui jaunak dira.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; eta honi buruz bidezkotzat hartzen dutena alegatzen ahal dute idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta zortzi eguneko epearen barnean.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren hiruan.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A9702021