32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Zarrakaztelu (La Esperanza) aldeko Lurzati Berrantolamenduaren behin betiko oinarrien onespena aditzera ematen duena.

Aditzera ematen zaie Zarrakaztelu (La Esperanza) aldeko Lurzati Berrantolamenduan interesaturik dauden guztiei, haren onura publikoa otsailaren 19ko 118/1996 Foru Dekretuaren bidez deklaratu baitzen, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura zuzendari nagusiak 1997ko otsailaren 17an eman Ebazpenaren bitartez aipatu Lurzati Berrantolamenduaren behin betiko oinarriak onetsi direla, Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko 18/1994 Foru Legeak bere 29. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraikiz.

Behin betiko oinarri horiek jendaurrean paratuko dira Zarrakazteluko Udalaren lokalean ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

Behin betiko oinarri horiek osatzen duten agiriak, interesatuek aztertu ahal izanen dituztenak, hauexek dira: jabeen zerrenda, laborarien zerrenda, karga eta bertze zerga juridikoen zerrenda, lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak, ereduko lurzatien zerrenda, lurzati periferikoak, lurzati baztertuak, herrilurren mugaketaren akta, alde hau osatzen duten 4 poligonoen planoa, eta gainera eraskin bat, behin-behineko oinarrien kontra aurkeztutako alegazioei buruzko ebazpenak biltzen dituena.

Behin betiko oinarrien kontra, berrantolamenduan interesatuak daudenek, helegite arrunta paratzen ahalko dute Nafarroako Gobernuan, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko hogeita seian.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Oroz Uriz.

Iragarkiaren kodea: A9701996