32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

144/1997 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Muruzabalgo Planeamendurako Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, UC-6 unitateari dagokiona eta Jesús María Erdozain Azparren jaunak sustatua, behin betikoz onesteari uko egiten diona.

Muruzabalgo Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin. Espediente horren xedea da 2.000 metro karratuko azalera duen UC-6 unitatetik 276 metro karratu bereiztea; lur horiekin UO-14 unitate berria sortuko da eta hor behe oineko etxebizitza berria eraikiko.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta txosten juridikoak eta teknikoak; horretan aditzera ematen da eraiki nahi den etxebizitzak, oinean 120 metro karratu dituenak, bertze hainbertze metrotan murrizten duela eraiki gabeko gune pribatua, indarra duen planeamenduan ezarritako hura; beraz, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 128.2 artikuluaren arabera, helburu berberetako metro karratu gehiagoko bertze lur batzuk aurreikusi behar dira, inguruko edo hurbileko lurretan bada ere eta, hori guztia, Planaren hasierako oreka mantentzearren.

Beraz, kontuan harturik espedientean ez dela aipatu 128.2 artikulu hori betetzen eta Muruzabalgo Udalak, udalerriko hirigintza arautegiaren burutapen inplizitu zenbait oinarri harturik, espediente horren ez-ohikotasuna justikatzen badu ere, bidezkotzat jo da espediente horren onespenari uko egitea, aipatu lege-testu bereko 132. artikuluak ezartzen baitu planetan leudekeen dispentsa erreserbak zuzenbide osoz baliogabeak izanen direla, baita, horiek hala izanik ere, eman litezkeenak ere.

Beraz, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluaren arabera,

AGINDU DUT:

1. Muruzabalgo Planeamendurako Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, UC-6 unitateari dagokiona eta Jesús María Erdozain Azparren jaunak sustatua, behin betikoz onesteari uko egiten diona.

2. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan errekurtso arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bertzela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Muruzabalgo Udalari eta Jesús María Erdozain Azparren jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko otsailaren hogeita bortzean.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9701871