32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 1997ko otsailaren 24koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Nafarroako zenbait udalek sustatu dituzten hirigintza planeamenduak erredaktatzeko dirulaguntzak hautatu eta ematen dituena.

Irailaren 2ko 311/1996 Foru Dekretuaren bidez udal hirigintza planeamendua erredaktatzeko dirulaguntzen araubide osagarria ezarri zen. 3. artikuluan xedatzen da Nafarroako Gobernuak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko den Erabakia hartuko duela eta bertan agertuko direla planeamendua erredaktatzeko dirua jasoko duten udalak zein diren. Horrez gain, Erabakian honakoek ere agertu beharko dute: planeamendua erredaktatzea ustez gostako dena, dirulaguntzaren zenbateko osoa eta dirulaguntzek noiz galduko duten balioa.

Dirulaguntzaren ondorioetarako, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren ustez 93.982.190 pezeta gostako da.

Irailaren 2ko 311/1996 Foru Dekretu horretan ezarritako formulak aplikatu ondoren 63.585.752 pezetako aurrekonpromiso osoa atera da.

Hirigintza planeamendua erredaktatu eta onesteko prozesua urteko bat baino gehiagotan eginen baita, dirulaguntza 1997, 1998 eta 1999ko aurrekontu ekitaldietan banatu da.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 41. artikuluan ezartzen da Nafarroako Gobernuak baimena eman dezakeela urte askotariko konpromisoak hartzeko, beti ere aurreikusitako legezko tramiteak aurrekontu ekitaldian hasten badira, kasu honetan bezala.

Horrenbertzez, Nafarroako Gobernuak, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako zenbait udalek sustatu dituzten hirigintza planeamenduak erredaktatzeko dirulaguntzetarako gastua, urte askotarikoa, baimentzea; gastuaren zenbateko osoa 63.585.752 pezeta da eta honela finantzatuko da:

-13.425.752 pezeta, Gastuen 1997ko Aurrekontuko "Hirigintza planeamenduko dirulaguntzak" izeneko 32120-7600-4321 kontusaileko 90003-4 lerroaren kargura.

-35.760.000 pezeta, 1998ko Aurrekontuko behar den kontusaileko lerroaren kargura.

-14.400.000 pezeta, 1999ko Aurrekontuko behar den kontusaileko lerroaren kargura.

2. Ondorengo zerrendako udalei hirigintza planeamendua erredaktatzeko dirulaguntzak ematea, idazati honetan eta irailaren 2ko 311/1996 Foru Dekretuan finkatutako baldintzetan.

E R A S K I N A

ANUE 774.000 619.200 619.200 31/12/97

AIEGI 4.500.000 2.700.000 1.890.000 810.000 31/12/99

AZAGRA 9.000.000 7.200.000 5.040.000 2.160.000 31/12/98

BASABURUA 3.073.190 2.458.552 2.458.552 31/12/97

BUÑUEL 6.500.000 3.900.000 2.730.000 1.170.000 31/12/99

EGUESIBAR 1.500.000 1.200.000 1.200.000 31/12/97

ERGOIENA 500.000 400.000 400.000 31/12/97

ETXALAR 5.000.000 3.000.000 2.100.000 900.000 31/12/99

FITERO 6.000.000 3.600.000 2.520.000 1.080.000 31/12/99

FONTELLAS 3.500.000 2.100.000 1.470.000 630.000 31/12/99

LARRAGA 4.200.000 3.360.000 3.360.000 31/12/97

LEITZA 8.500.000 5.100.000 3.570.000 1.530.000 31/12/99

LERIN 6.000.000 3.600.000 2.520.000 1.080.000 31/12/99

IRUNBERRI 5.500.000 3.300.000 2.310.000 990.000 31/12/99

MILAGRO 7.000.000 4.200.000 2.940.000 1.260.000 31/12/99

NOAIN-ELORTZIBAR 10.000.000 8.000.000 5.600.000 2.400.000 31/12/99

OLTZA 6.500.000 5.200.000 3.640.000 1.560.000 31/12/99

PITILLAS 435.000 348.000 348.000 31/12/97

SESMA 5.500.000 3.300.000 2.310.000 990.000 31/12/99

GUZTIZKOAK 93.982.190 63.585.752 13.425.752 35.760.000 14.400.000

Iragarkiaren kodea: a9701806