32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Gas Navarra, S.A.ri emandako administrazio kontzesioari buruzkoa, Nafarroako Itzako udalerriko Zuastiko Jaurerria izeneko Kontzeju iraungian, etxeetan, merkataritzan eta industria txikietan erabiltzeko hodi bidezko gas naturalaren zerbitzu publikoa eman dezan.

Ekainaren 15eko 10/1987 Legearen 7. artikuluan eta urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz onetsitako gas erregaien zerbitzu publikorako Erregelamendu Orokorraren 11. artikuluan aurreikusi ondorioetarako, jendaurrean jartzen da ondotik zehazten diren ezaugarriak dituen administrazio kontzesioari buruzko proiektua:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A., ondorio hauetarako helbidea Iruñeko Antso Azkarra etorbideko 26an duena.

Eskabidearen helburua: Hodi bidez gas naturala eraman eta banatzea Nafarroako Itzako udalerriko Zuastiko Jaurerria izeneko Kontzeju iraungiko etxeetan, merkataritzan eta industria txikietan erabiltzeko.

Zenbat urtetarako den eskaera: 75 urte.

Kokapena: gasbidea Enagas-ek Itzako udalerrian gaindi duen sarean egin beharreko hartune batetik abiatuko da.

Gasa emateko puntu hori eta ERMa, Enagas, S.A.ren Iruña-Altsasu gasbidearen 7,5 kilometro puntutik hurbil paratuko dira, gaur egun Zuastiko Jaurerriak duen sarbidearen eta etorkizunean etxeetara joateko eginen den bidearen artean.

Ezaugarriak: banaketa sareak 250 Nm3/h gas naturalaren eskarirako egin dira, berotzeko ahalmena 8.900 kcal/Nm3- koa baino txikiagoa ez, gehieneko presioa 4 bar-ekoa eta zerbitzuaren gehieneko presio efektiboa 200 milibarrekoa izanik. Banaketa sareko hodiak dentsitate ertaineko polietilenozkoak izanen dira; UNE 53333-en araberakoak, denetara 1.350 metro luze eta diametro eta lodiera desberdinekin.

Aurrekontua: hamaika milioi eta hirurehun mila (11.300.000) pezetako inbertsioa aurreikusi da, urtebetez egiteko.

Egiteko epea: 1 urte.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea azter dadin Industri Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Erletokieta, 2an, 8:30etatik 14:30ak arte, eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko, iragarki hau "E.A.O."n argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epearen barrenean.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko otsailaren hogeita bortzean.-Industri Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A9701859