32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

123/97 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Imarkoaingo zubietan eta Elortz ibaiaren gainekoetan hesi zurrunak jartzea" izeneko proiektua eta lanak kontratatzeko espedientea onesten dituena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du, "Imarkoaingo zubietan eta Elortz ibaiaren gainekoetan hesi zurrunak jartzea" izeneko proiektuko lanak kontratatzeko. Oinarri orokorrak hauek dira:

-Kontratuaren xedea: "Imarkoaingo zubietan eta Elortz ibaiaren gainekoetan hesi zurrunak jartzea" izeneko proiektuko lanak kontratatzea.

-Esleipen mota: enkantea.

-Lizitazio prezioa: 9.872.165 pezeta.

-Egiteko epea: Bi (2) hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: 1997ko apirilaren 11ko 12:00ak arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren Erregistroan (San Inazio etorb., 3-4. solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: 1997ko apirilaren 18ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Proiektu teknikoa eta administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Gobernuko Bide Zerbitzuan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamabian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

...................... J/A-ak, adinez nagusia, ..............(e)ko bizilaguna, helbidea ............ kalean, ....... zenbakian duenak, bere izenean (edo .................... ordezkatuz), "Imarkoaingo zubietan eta Elortz ibaiaren gainekoetan hesi zurrunak jartzea" izeneko proiektuko lanak enkantearen bidez esleitzearen gainean ......... eguneko ..... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu iragarkiaren berri izanik, eta lizitazioa arautuko duten proiektu teknikoa eta administrazio klausula partikularren plegua ezagutzen dituelarik, hitz ematen du aipatu agiriei hertsiki jarraituz lan horiek eginen dituela .............. (zenbakiz) ........... pezetatan.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9702023