32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

78/1997 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, erdi eta goi mailako heziketa zikloetako zenbait curriculum eta beste administrazio testu batzuk gaztelaniatik euskarara itzultzeko lanak lehiaketa bidez kontratatzea xedatzen duena.

Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak lizitaziorako deia egin du erdi eta goi mailako heziketa zikloetako zenbait curriculum eta beste administrazio testu batzuk gaztelaniatik euskarara itzultzeko lanak kontratatzeko, ondoko baldintzen arabera:

Kontratuaren xedea: goian aipatu itzulpenak kontratatu eta egitea.

Esleipen modua: lehiaketa.

Aurrekontua: gehienez ere 6.500.000 pezeta.

Proposamenak aurkeztea: 1997ko apirilaren 14ko 12:00ak arte, Nafarroako Erregistro Orokorrean, iragarki honen bukaerako ereduaren arabera.

Proposamenak irekitzea: 1997ko apirilaren 18ko 12:00etan, Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan, Nabarreria kaleko 39an.

Administrazio Klausulen eta Baldintza Teknikoen Plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan, non kontratazio honi dagokion beste argibiderik ere emanen den.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren hamarrean.-Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Fernando Pérez de Viñaspre Márquez.

PROPOSAMEN EREDUA

....................................... J/A, NAN edo IFZ: ..........................., kalea .................. solairua ..... herria ........................, telefonoa ................., goian izenpetzen duenak (bere izenean edo .......................(r)en ordez, erdi eta goi mailako heziketa zikloetako zenbait curriculum eta beste administrazio testu batzuk gaztelaniatik euskarara itzultzeko lana kontratatzeko proiektuaren eta administrazio klausulen pleguaren berri izanik, aipatu baldintzei hertsiki lotuz osorik egiteko konpromisoa hartzen du, BEZa barne, honako zenbateko hauen truke: lehen itzulpenagatik ................ (letra eta zenbakiz) ............ pezeta/lerroko eta bigarren itzulpenagatik ..................... (letra eta zenbakiz) ............. pezeta/lerroko. Zenbateko horietan sartzen dira edozein arlo fiskaletako zergak, gastuak, tasak eta arielak, baita BEZa eta kontratistaren industri etekina ere.

Iruñean, 1997ko ..............aren ...........(e)an.

Iragarkiaren kodea: A9702243