32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

131/1997 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko zuzendariak emana, otsailaren 5eko 73/1997 Ebazpenean proposamenak irekitzeko ezarritako eguna aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Lapoblacionen (Nafarroa) kokatutako Jasokundearen parrokiako erretaula nagusia berritu eta zaintzeko lanen kontrataziorako baldintza tekniko eta administratiboen pleguak onetsi ziren.

Ikusi dugu Ondare Historikoaren Zerbitzuko Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atalak aurkeztu txostena, zeinetan proposatzen baita Lapoblacionen (Nafarroa) kokatutako Jasokundearen parrokiako erretaula nagusia berritu eta zaintzeko lanen kontrataziorako proposamenak irekitzeko eguna aldatzea. Kontratazio horri buruzko otsailaren 5eko 73/1997 Ebazpena 1997ko otsailaren 21eko 23. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, eta aldaketaren ondoren proposamenak 1997ko apirilaren 1ean, 12:00etan irekiko dira.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean eman 399/1996 Foru Aginduaren bidez jasoak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Otsailaren 5eko 73/1997 Ebazpenean proposamenak irekitzeko ezarritako eguna aldatzea. Ebazpen horren bidez, Lapoblacionen (Nafarroa) kokatutako Jasokundearen parrokiako erretaula nagusia berritu eta zaintzeko lanen kontrataziorako baldintza tekniko eta administratiboen pleguak onetsi ziren. Aldaketaren ondoren proposamenak 1997ko apirilaren 1ean, 12:00etan irekiko dira.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atalari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian duen kontuhartzaile delegatuari eta aipatu Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Orokorreko Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren bostean.-Kultura zuzendaritza nagusia, Tomás Yerro Villanueva.

Iragarkiaren kodea: A9702112