32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

74/1997 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Ekonomi zuzendari nagusiak emana, Errenta eta Ondarea aitortzeko inprimakiak erosteko enkantea adjudikatzen duena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Ekonomi zuzendari nagusiaren otsailaren 21eko 74/1997 Ebazpenaren bidez ondoko kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: Errenta eta Ondarea aitortzeko inprimakiak erostea.

Adjudikazio mota: enkantea.

Adjudikazio prezioa: 12.956.395 pezeta.

Adjudikazioaren hartzailea: Sergrafor, Sozietate Anonimoa.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita batean.-Ekonomi zuzendari nagusia, Ignacio Arrizabalaga Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: A9702016