32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

918/97 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Cintruenigoko saihesbidean lotunea egiteko proiektua" prestatzeko lanen proposamena eta kontratazio espedientea onesten dituena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du, "Cintruenigoko saihesbidean lotunea egiteko proiektua" prestatzeko lanen kontrataziorako. Oinarri orokorrak hauek dira:

-Kontratuaren xedea: "Cintruenigoko saihesbidean lotunea egiteko proiektua" prestatzeko lanak kontratatzea.

-Esleipen mota: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 5.000.000 pezeta.

-Egiteko epea: Sei (6) hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: 1997ko apirilaren 11ko 12:00ak arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren Erregistroan (San Inazio etorb., 3-4. solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: 1997ko apirilaren 18ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Gobernuko Bide Zerbitzuan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamazazpian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

...................... J/A-ak, adinez nagusia, ..............(e)ko bizilaguna, helbidea ............ kalean, ....... zenbakian duenak, bere izenean (edo .................... ordezkatuz), "Cintruenigoko saihesbidean lotunea egiteko proiektua" prestatzeko lanak lehiaketaren bidez esleitzearen gainean ......... eguneko ..... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu iragarkiaren berri izanik, eta lizitazioa arautuko duten baldintza teknikoak eta administrazio klausula partikularren plegua ezagutzen dituelarik, hitz ematen du aipatu agiriei hertsiki jarraituz lan horiek eginen dituela .............. (zenbakiz) ........... pezetatan.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9702024