32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

64/1997 FORU DEKRETUA, martxoaren 3koa, Monte Alto (Tutera-Cintruenigo) aldeko lurzati berrantolamendua lehenbailehen egin behar dela eta haren onura publikoa deklaratzen duena.

Oso larria da Monte Alto (Tutera-Cintruenigo) aldeko lurzatien sakabanaketak sortzen duen egoera, bertako nekazariek Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Egituren Zerbitzura bidali duten eskabidean agertu duten bezala.

Alde horren gorabehera eta posibilitate teknikoei buruz Zerbitzuak egindako azterketaren arabera, komenigarritzat jotzen da lurzati berrantolamendua egitea, onura publikoa dela eta.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legeak ezartzen duenari jarraikiz egindako proposamenarekin, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren hiruan eginiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Monte Alto (Tutera-Cintruenigo) aldeko lurzati berrantolamendua lehenbailehen egin behar dela eta haren onura publikoa deklaratzen da.

2. artikulua. Alde horretako perimetroa, hasiera batez, honelaxe mugatuko da:

Iparraldean: Marcelo ubidea eta Eruelako bidea.

Hegoaldean: Zaragozako probintzia eta Cascanteko dermioa.

Ekialdean: Eruelako bidea eta Cascanteko dermioa.

Mendebaldean: Fiteroko dermioa eta Marcelo ubidea.

Perimetro hori behin betikoz aldatuko da Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legearen 22, 30 eta 36. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

3. artikulua. Lurralde honetarako, ustiapen azalera oinarrizkoa, lehorreko laborantzako lurretan, gehienez ehun eta berrogeita hamar (150) hektareakoa izanen da, eta gutxienez hirurogei (60) hektareakoa.

4. artikulua. Lurralde honetarako, ustiapen azalera oinarrizkoa, ureztalurretan, gehienez hogeita sei (26) hektareakoa izanen da eta gutxienez lau (4) hektareakoa.

5. artikulua. Ureztalurren eta lehorreko laborantzako lurren artean bihurketak egiteko gehienezko eta gutxienezko indizeak 5,77 eta 15 izanen dira, hurrenez hurren.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak Foru Dekretu hau betetzeko behar diren jarduketa guztiak eginen ditu.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren hiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A9702161