32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

63/1997 FORU DEKRETUA, martxoaren 3koa, Muesko Udalaren herrilurreko bi lurzatitako puska baten desafektazioa onesten duena, ondoren zuzenean saltzeko.

Muesko Udalak herrilurreko 45 metro karratuko onura publikoa deklaratzea eta horren desafektazioa eskatu du. Lur hori "Murillo" parajean dago eta katastroko 1. poligonoko 60. eta 61. lurzatien puska bat da. Desafektazioaren helburua aipatu lurra José Javier Sainz Alecha jaunari zuzenean saltzea da, egun biltegi bat dagoen sailari erantsirik jaun horrek bertan ohiko bizileku izanen den etxebizitza eraiki dezan.

Muesko Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbertzez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren hiruan egindako bilkuran hartu zuen erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Muesko Udalaren herrilurreko 45 metro karratuko onura publikoa deklaratzea eta horien desafektazioa onestea. Lur hori katastroko 1. poligonoko 60. eta 61. lurzatien puska bat da.

2. artikulua. Desafektazioaren helburua aipatu lurra José Javier Sainz Alecha jaunari zuzenean saltzea da, ohiko bizileku izanen den etxebizitza eraikitzeko.

Desafektazioaren onespena, Muesko Udalak onetsitako baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinetan adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua eratzen duen agiri publikoan agertu beharko da.

Muesko Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri eta katastroko kartografia ofizialean adierazi beharko ditu. Halaber, Ekonomi eta Ogasun Departamentuari (Lurralde Aberastasun Atala) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari (Herrilur Atala) aldaketaren berri emanen die.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren hiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A9702160