32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

62/1997 FORU DEKRETUA, martxoaren 3koa, Irunberriko Udalaren herrilurreko lurzati bateko puska baten onura publikoa deklaratu eta horren desafektazioa onesten duena, ondoren, jabetza partikularreko bi lurzatiren puska batekin trukea egiteko.

Irunberriko Udalak katastroko "Bordablanca" parajean, 4. poligonoko 854. lurzatiaren puska bati dagozkion 7.300 m2ko herrilurraren onura publikoa deklaratzea eta horren desafektazioa eskatu du, ondoren, Javier Imirizaldu del Castillo jaunaren 12.137 metro karraturekin trukea egiteko. Azkeneko hauek katastroko 1. poligonoko 185. lurzatiko 8.444 dira batzuk eta besteak, berriz, 186. lurzatiko 3.693.

Trukatu behar diren finka partikularrak egun pinuak sartuak dituzten herrilurren ondoan daude. Truke honen bidez, beraz, berroihaneztatzeko eremua handitu egiten da.

Irunberriko Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbertzez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren hiruan egindako bilkuran hartu zuen erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Irunberriko Udalaren herrilurreko 4. poligonoko 854. lurzatiaren puska bati dagozkion 7.300 metro karraturen onura publikoa deklaratu eta horien desafektazioa onestea.

2. artikulua. Desafektazioaren xedea da Javier Imirizaldu del Castillo jaunaren 12.137 metro karraturekin trukea egitea. Azkeneko hauek katastroko 1. poligonoko 185. lurzatiko 8.444 dira batzuk eta besteak, berriz, 186. lurzatiko 3.693. Trukearekin ondoan den berroihaneztatzeko eremua handitu egin nahi da.

Desafektazioaren onespena, Irunberriko Udalak onetsitako baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinetan adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua eratzen duen agiri publikoan agertu beharko da.

Irunberriko Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri eta katastroko kartografia ofizialean adierazi beharko ditu. Halaber, Ekonomi eta Ogasun Departamentuari (Lurralde Aberastasun Atala) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari (Herrilur Atala) aldaketaren berri emanen die.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren hiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A9702159