32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

61/1997 FORU DEKRETUA, martxoaren 3koa, Lesakako Udalaren herrilurreko bi lurzatitako puska baten desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilera lagatzeko.

Lesakako Udalak herrilurreko 200 metro karratu desafektatzea eskatu du. Horietatik 100 m katastroko 1. poligonoko 55. lurzatiko alde batekoak dira eta beste 100 m katastroko 3. poligonoko 400. lurzatiko puska batekoak.

Desafektazioaren xedea da aipatu lurraren erabilera Airtel Móvil, S.A.ri uztea honek telefonia mugikorreko irrati estazio bat jartzeko. Lurra uztearen truke aipatu enpresak urtero dirukopuru bat ordainduko dio Udalari.

Lesakako Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbertzez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren hiruan egindako bilkuran hartu zuen erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Herrilurreko 200 metro karratuko desafektazioa onesten da. Horietatik 100 m katastroko 1. poligonoko 55. lurzatiko alde batekoak dira eta beste 100 m katastroko 3. poligonoko 400. lurzatiko puska batekoak.

2. artikulua. Desafektazioaren xedea da aipatu lurraren erabilera Airtel Móvil, S.A.ri uztea honek telefonia mugikorreko irrati estazio bat jartzeko. Lurra uztearen truke aipatu enpresak urtero dirukopuru bat ordainduko dio udalari.

Desafektazioaren onespena, Lesakako Udalak onetsitako baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinetan adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua eratzen duen agiri publikoan agertu beharko da.

Lesakako Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren hiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A9702158