31. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ondasun higiezinen gaineko bahitura eginbidearen jakinarazpena.

Frogagirian aipatzen diren arrazoiengatik ondasun higiezin hauek bahitzeko eginbidea jakinarazterik izan ez denez, ediktu honen bidez aditzera ematen da 15816409 zenbakiko I.F.Z./N.A.N. duen José María Sobrini Marín jaunaren kontra 11.669 zenbakiko premiamendu espedienteari ekin zaiola. Horretan agertzen den diru kopurua 521.119 pezetakoa da, gehi korrituetarako behin-behinekoz kalkulatzen diren 150.000 eta prozeduraren gastuetarako 100.000 pezeta. Hori dena kontzeptu hauengatik: Ondarea 1993 eta Errenta 1993 (4003863-7, 4003862-9, 3497576-4 zenbakiko errefentziak), eta bere garaian modu frogagarrian jakinarazitako 1995eko maiatzaren 16ko eta 1996ko martxoaren 27ko premiamendu probidentzien bidez.

Aditzera ematen da, halaber, gaurko egunean Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 124. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bukaeran zehazten den finkaren gaineko bahitura eginbidea eman dela. Legezko tramiteak betetzen direnean, Erregelamendu horren 125. artikuluarekin bat, behar den agindua emanen da, Jabetza Erregistroan Nafarroako Foru Komunitatearen izenean paratu dadin eta, ondoren, bahitutako ondasunak enkante irekian bertzerendu daitezen.

Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 124.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondasun higiezinen bahitura hau jakinarazten zaie zordunari eta Elena María Lacruz Berdejo ezkontideari, hirugarren edukitzaileei eta hartzekodun hipotekarioei, horrelakorik balitz.

Helegiteak: dirubilketaren kudeaketaren egintzen kontra helegite hauek paratzen ahal dira: berraztertzekoa, 15 eguneko epearen barrenean, Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuaren aurrean, edo gora jotzeko helegitea, epe berean, Nafarroako Gobernuan (Tributu arloko Txosten eta Ebazpen Organoan).

BAHITZEN DEN FINKA

6.992 zenbakidun finka, 2.282. liburukia, 115. liburua, 39. orria. Hiriko finka: Elizondoko mugapean, Santiago karrikako 52 zenbakian dagoen etxebizitza. Azalera eraikia: 277,12 metro karratu.

Katastroa: etxebizitza, Elizondon. 251. lurzatia, 277,12 metro karratukoa.

Katastroa: etxebizitza, Elizondon. 251. lurzatia, 16. poligonoa, 6. eta 7. zenbakiko hiri unitatea. 132 metro karratukoa.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko urtarrilaren hogeita haamarrean.-Derrigorrezko Dirubilketaren atalburua, José Luis Remón Corrales.

Iragarkiaren kodea: A9701422