31. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

746/1997 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Behobia N-121-A errepidea 18,700 k.p.-tik 22,700 k.p.-ra egiteko proiektua (Olagueko saihesbidea)" behin betikoz onetsi eta proiektuan ukitutako ondasun eta eskubideen okupatu aitzineko aktak jasotzeko deia egiten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak otsailaren 28an eman zuen 629/1996 Foru Aginduaren bidez teknikoki onetsi zen "Iruña-Behobia N-121-A errepidea 17,5 k.p.-tik 27,44 k.p.-ra hobetzeko trazaduraren proiektu eguneratua (Olagueko saihesbidea)" eta ukitutako ondasun eta eskubideekin batera jendaurrean jarri zen.

Alegazioak aurkezteko epean Trazadura Proiektuaren gaineko alegazio zenbait aurkeztu da eta horietako batzuk "Iruña-Behobia N-121-A errepidea 18,700 k.p.-tik 22,700 k.p.-ra egiteko proiektua (Olagueko saihesbidea)" tarteari buruzkoak dira; horiexek dira ba honako honetan erantzuten direnak; jendaurrean jarri den Trazadura Proiektuari egindako gainerako alegazioak aztertu eta erabakiko dira behar diren tarteen Eraikuntza Proiektuak behin betikoz onetsi eta gero.

-Antonio Los Arcos y Galbete jaunaren eskaera:

a) Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta banan-banakoan José Luis Los Arcos y Elío jaunaren izenean dauden finka guztiak Javier, José Luis eta Antonio Los Arcos y Galbete jaunen izenean jarri behar dira, hirurak baitira horien jabe, zatitu gabeko hiru puska berdinen jabe, alegia.

b) Olagueko 11. poligonoko 271. lurzatiaren titulartasuna.

c) Desegin nahi diren errepide zatiak trukatzea errepide berriak hartuko dituen lur tarteekin.

d) Errepidearen eta Mediano ibaiaren artean, gutxi gora-behera 19,750 k.p.an, dagoen finkara sartzeko sarbidea berregitea.

e) Egin nahi den errepideko 20,250 k.p.an Mediano ibaia gurutzatzeko zubitxo bat dago; orain traktoreek eta kamioi txikiek bira eman dezakete baina proiektu berriarekin, horrenbertze hurbiltzen zaizkio ezen ezinezkoa izanen baitute bira egitea; beraz, eskatzen dute zubitxo horren norabidea eta angelua aldatzea.

f) 20,350 k.p.ko sarbidea, Etxaldearen albokoa.

g) 14-B lurzatiaren eta 14-A lurzatiaren arteko komunikazioa.

h) Etxaldearen lerrokadura ahal den neurrian errespetatzea eta 20,500 k.p.ko bihurgunearen bukaerako ingurugiroaren gaineko eraginaren proiektuaren arabera lantzea, egungo ingurune historiko-artistikoari dagokion orotan.

Erantzuna:

a) Kontuan hartu da ukitutako ondasunen titulartasunari dagokiona.

b) Kontuan hartu da 27. lurzatiaren titulartasunari dagokiona.

c) Desjabetzapenari buruzko Legean ez da aipatzen ukitutako ondasunak trukaketa bidez ordain daitezkeenik. Zerbitzuz kanpo gelditzen diren errepide tarteak desegin eta berreskuratuko dira.

d) Eraikuntza Proiektuan sartu da xenda horren berregitea; harri-lubetaren oinean eginen da eta E3 egituraren bi aldetan pasabide txiki bat utziko da.

e) Arazo hori Eraikuntza Proiektuan konpondu da.

f) Eraikuntza Proiektuan sarbidea 20,350 k.p.an sartu da, Etxaldearen alboan.

g) Arazo hori Eraikuntza Proiektuan konpondu da.

h) Ahalik eta harri-lubetarik bertikalena proiektatu da, ahal den heinean mendiari kalterik ez egiteko.

-Araceli Eleta andrea:

a) Aditzera ematen du Egitxoko bidearen parean (E-6 egitura) aurreikusi den beheko pasabideak 2,5 metroko altuera duela, traktoreak handik iragateko txikiegia; beraz, komenigarri jotzen du egitura horren altuera librea handitzea, hau da, 4 edo 4,5 metrokoa egitea, eta, orobat, Egitxoko bide hori hobetzea, errepidea konpontzeak berekin ekarriko duen erabilera jasateko ez baita aski izanen.

b) E-8 egituraren neurriak ez omen dira nahikoak eta uste du 4 edo 4,5 metroko altuera eta 6 metroko zabalera behar duela.

c) Eskatzen du, 21,650 k.p.an, gaur egun hilerrira doan bidearen egungo trazadura ez mozteko, zubi bat egiteko proiektua egin dadila eta horrekin batera eskuin aldean gelditzen diren finkei sarbidea egin diezaietela.

d) Eskatzen du E-10 egitura, ura iragateko aurreikusi dena eta 4,00 metroko zabalera eta 1 metroko altuera izanen dituena, azienda iragateko izan dadila, hots, zabalera bera baina 2,5 metroko altuera izanen dituena.

e) Aditzera ematen du trazadura Olagueko ur- biltegiraino doan ura presio altuan hornitzeko hodiaren gainetik joanen dela eta ez dela ukitutako zerbitzutzat hartu.

f) Istripuak saihestu eta azienda errepidera ez ateratzeko, beharrezkoa ikusten du saihesbidea inguratuko duen babes-hesia eta errepideen irteeretan, zoruan, burdinezko barrak jartzea.

g) Eskatzen du onetsitako proiektuan, 20,750 k.p.an, finketarako sarbideak sar daitezela.

h) Gaur egun proiektatuta dagoen trazaduran, N-121-A errepidean barna, Iruña-Frantzia norabidean, doazen ibilgailuek Zubiri aldera (Orreagako norabidean) sartu nahi badute, Olagueko herrigunean sartu beharko dute eta horrek gehiegizko trafikoa sortuko du; beraz, eskatzen du Saihesbidean Zubirira joan edo handik etortzeko sarbidea egin dezaten.

i) Gaur egun N-121-A errepidean, Olaguetik pasatzean, zola behin eta berriz berritu denez, sestra maila nabarmen goratu da; hori dela eta, herritarrek beren etxeen aitzinean ura ez sartzeko defentsak jarri behar izan dituzte; beraz, eskatzen du herriguneko errepidearen zola 25tik 40 cm bitarte jaistea.

j) Ikusirik gaur egungo proiektuaren trazaduran, hilerriaren inguruan industri haztegi bat dagoela eta hara sartzeko zer bide duen, Olagueko herrigunetik tona anitzeko kamioiak iraganen dira, etxebizitzetan eta elizan kalte handiak sortuz. Beraz, eskatzen du bide batekin lotu daitezela Aritzuko eskualdeko errepidea aipatu finka horiekin, 3. bidearekin lotuz.

k) Nahita egin gabeko akats bat dela medio, Olagueko Kontzejuko herrilurretako 11. poligonoko 356. lurzatia "Urteaga Yaben, José eta Julián"en izenean jarri da; beraz, eskatzen du akats hori zuzendu eta lurzati hori Olagueko Kontzejuko herrilurtzat hartzea.

Erantzuna:

a) Egitxoko bideak, zeinetan E-6 egitura baitago, ez du trafiko kopuru handirik jasanen; 2,5 metroko altuera duen egiturari esker handik iraganen den traktore mota murriztuko da eta traktorerik altuen eta astunenak 5,25 metroko altuera duen E-5 egituratik eta berrituko den 1. bidetik sartuko dira.

b) Eraikuntza Proiektuan egituraren neurrien aldaketa kontuan hartu da.

c) Hilerriko bidea berreginen da proiektuko 3. bidearekin eta horrela Saihesbidearen eskuin aldeko finkek sarbidea izanen dute.

d) Kontuan hartu da Eraikuntza Proiektuan eta egitura hori orok iragatekoa izanen da baina ez urarendakoa.

e) Eraikuntza Proiektuan kontuan hartu da eta soluzio egokiak zehaztu dira.

f) Eraikuntza Proiektuan kontuan hartu dira, bai saihesbidea hesiz inguratzea, bai azienda errepidera ez sartzeko burdinezko barrak jartzea.

g) Eraikuntza Proiektuan kontuan hartu da eta egitura hori orok iragatekoa izanen da baina ez urarendakoa.

h) Ez da beharrezkoa aipatu sarbide horiek egitea.

i) Ez da proiektuaren trazaduraren ondorio.

j) Eraikuntza Proiektuan kontuan hartu da industri haztegiko kamioiak bertze bide batetik ibiliko direla, herriko pasagune meharrenetatik ibili beharrean.

k) 356. lurzatiaren titulartasunari dagokionez, katastroaren arabera José Julián Urteaga Yaben jaunarena baita, bi aldeei dei eginen zaie eta elkarren artean auzirik bada, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 5. artikuluan ezarritakoaren arabera jokatuko da.

-Gerardo Larralde Macaya jauna:

a) Olagueko (Anue) 11. poligonoko 191. lurzatiaren jabe dela dio eta lurzati horretan proiektatu da erreka bat finkaren erdi-erditik bideratzea; eskatzen du erreka hori finkaren albo batetik eramatea eta ez erdi-erditik.

b) Belateko norabidean eta gutxi gora-behera Lanzko zuzengunearen hasmentan, ezkerretara gelditzen den pista batean. Eskatzen du pistaren hasmentan, zoruan, burdinezko barrak jartzea, azienda errepidera sar ez dadin.

Erantzuna:

a) Eraikuntza Proiektuan kontuan hartu da erreka finkaren alde batetik bideratzea.

b) Eraikuntza Proiektuan kontuan hartu da pasabide kanadiar bat egitea, azienda atera ez dadin.

-Pedro Senosiain Etxarri jaunak eskatu du:

a) Balorazioaren ondorioetarako, 11. poligonoko 328. lurzatia ureztalurtzat hartzea.

b) Ukitutako finken zerrendan 11. poligonoko 124. lurzatia ez dagoela.

c) Ez da inola ere kendu behar hilerriko bidea.

Erantzuna:

a) Kontuan hartu da 328. lurzatiaren kalifikazioa, ureztalurrarena; hala ere, hala dela egiaztatu beharko da.

b) Ez du inolako agiririk aurkeztu 124. lurzatian 2 erreguren jabe denik adierazteko. Hori hala izanik ere, Olagueko Kontzejuarekin batera deia eginen zaio okupazioari ekiteko eta bidezkoa bada Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 5. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

c) Ez da inongo biderik kendu; Trazadura proiektuak ukitutako bide guztien berregitea Eraikuntza Proiektuan sartu da.

-Purificación Echeverz Ciga andrea: 11. poligonoko 132. lurzatiaren puska bat berea dela dio eta ez dela Olagueko Kontzejuko herrilurra.

Erantzuna:

Alegatutakoa kontuan hartu da eta aditzera eman zaio, legezko okupaziorako, Olagueko Kontzejuarekin batera agertu beharko duela; Kontzejuak berresten badu lurzati hori herrilurra dela, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 5. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

-Gloria, Margarita, Ana María, Pilar eta María Teresa Abadía Díez andreak: Joaquín Abadía Escolá jaunaren oinordekoak direla diote eta eskatzen dute etxebizitza eraikina ez dadila uki eta, trazadura aldatzerik ez badago, ukitutako bi finkak, oso-osorik, desjabe daitezela.

Erantzuna:

a) Kontuan hartu da ondasunen titulartasunari dagokiona; espedientearen hurrengo fase batean egiaztatu beharko da hori.

b) Teknikoki trazadurarik egokiena proiektatu da eta, beraz, ez da gomendagarri hori aldatzea.

c) 261 eta 87. finkek ukipen handia hartuko dutenez, uste da Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 23.artikuluan ezarritakoa aplikagarri dela; beraz, aipatu finka horiek oso-osorik desjabetuko dira.

-Emilia Ostiz Errazu andrea: 312, 317, 95 B eta 323 finken titulartasunaren gainean alegazioak egin ditu.

Erantzuna:

Alegatutakoa kontuan hartu da; hala ere, ondasunen titulartasunaren gaineko agiriak aurkeztu beharko dira, desjabetzeko espedientea egiten denean.

-Victoriano Zubillaga Sagüés jaunak alegatu du:

a) Saihesbideak bitan zatituko du Olagueko 11. poligonoko 337. lurzatia, behi-azienda ustiatzeko erabilia; lurzati horren bi puskak bata bertzearekin lotzeko biderik aurreikusi ez denez gero, ezinezkoa da finka oso-osorik erabili eta ustiatzea, aziendak ezin izanen baitu belagaietatik nabeetara iragan.

b) Hilerriko bidea "3. bidearekin" berregiteari dagokionez, sarbide horrek arazo larriak sortzen dizkio honako hau izenpetu duenari: lehenik eta behin, herriko karrikak 12,00 metro luzeko kamioieikin iragatea, fisikoki ezinezkoa elizaren kantoiaren parean mehargunea baita, eta bigarrenik, E-8 egiturak 3 metroko galiboa du, garraio mota honetarako nahikoa ez dena, 4,5 metroko galiboa behar baita.

c) Saihesbidearen pareko zerbitzubidea ireki eta egokitzea, Aritzuko bidegurutzetik hasi eta finka arte.

d) Kontuan hartu beharko dira instalazio elektriko bat eta uraren bertze bat.

e) Saihesbidea, Frantziako norabidean, gaur egungoaren ezkerretik egin behar da.

f) Aditzera ematen du gaur egungo trazadura alda daitekeela eta aldatu behar dela, bere jabetzako finka ez ukitzeko, han abeltzaintzako ustiategia baitu eta hortik bizi baita.

g) Arestiko alegazio horiek ezesten badira, bere finken gainerako zatietara joateko guneak egin beharko dira.

Erantzuna:

a) Eraikuntza Proiektuan kontuan hartu da bi finka horien arteko komunikazioa.

b) Trazadura proiektua aldatu da bidea 12 metro luzeko kamioiek erabili ahal izan dezaten eta egiturari galiboa handitzeko. Bi arazo horiek kontuan hartu dira Eraikuntza Proiektuan.

c) Finkara sartzeko bidea proiektatu da eta horretarako E-8 egituratik abiatzen den bidea berreginen da, arestiko idazatian aipatu soluzioen arabera.

d) Gaur egun dauden instalazioak kontuan hartu dira.

e) Bi alternatibak aztertu ondoren, uste da hartu dena, osotasunari begiratuta, onena dela.

f) Ezin da aipatu finka hori ukitu gabe utzi Olagueren hasmentan lotunea egin behar baita.

g) Finka guztiei eginen zaie sarbidea, txikienei izan ezik, horiek desjabetuko baitira.

-Juan Martín Iráizoz Egozcue jaunak alegatu du Olagueko 11. poligonoko 90-A ureztalur finka berea dela, eta jakin nahi du zer gertatuko den finka horrekin Saihesbideak zatitzen baitu.

Erantzuna:

Egozkueko bidegurutzearen inguruan, hiri finkaren 477,35 metro karratuko okupatuko dira. Finkaren gainerako zatia gaur dagoen bezal-bezala geldituko da.

-Miguel Angel Aguirre Salaburu jaunak alegatu du:

a) Etulaingo (Anue) 9. poligonoko 118 eta 119. lurzatiak eta Burutaingo (Anue) 8. poligonoko 202, 205, 65-C lurzatiak eta 203-A eta 204-A lurzatien puskak lurrez betetzearen kontra agertu da, presa lana eginen baitu eta uholdeen eraginak handiagoak izanen baitira eta horrekin bat, bere etxea ukituko baitu.

b) Eskatu du Anueko 9. poligonoko 38-B, 39-A eta 39-B lurzatiak zutoinez eta alanbrez herstea (gaur egun landare biziz egindako hesia dago).

Erantzuna:

a) Ez dagokio Olagueko Saihesbidearen Eraikuntza Proiektuari; beraz, aztertu eta konponduko da behar den tartea behin betikoz onesten denean.

b) Lurzatietan ukiturik gertatzen diren itxiturak berreginen dira.

-Guillermo Franca Miquele jaunak alegatu du:

a) Anueko 8. poligonoko 224-A finkaren eta 9. poligonoko 8, 40, 41, 42, 43, 44 eta 47-B finken jabe denez, eskatu du 5 edo 6 lerroko alanbre ziztakariaz herstea, landare biziz osatutako hesia baitu.

b) 47-A eta B, 54-B, 2-C eta D, 59-A eta 59-B (Bentaldea etxea) finken jabe baita, 15. alegazioan aipatu lur-betetzearen kontra dago, horrekin bere finkak eta bere etxea uholdeek anitzez ere gehiago kaltetuko baitituzte.

c) Aditzera eman du 9. poligonoko 40, 42 eta 43. finken eta 8. poligonoko 224-A finkaren jabe dela eta 39-A eta B finkak ez direla bereak, Sinforosa Salaburu andrearen oinordekoenak baitira.

Erantzuna:

a) Lurzatietan ukiturik gertatzen diren itxiturak berrituko dira.

b) Ez dagokio Olagueko Saihesbidearen Eraikuntza Proiektuari; beraz, aztertu eta konponduko da behar den tartea behin betikoz onesten denean.

c) Alegatutakoa kontuan hartu bada ere espedientearen hurrengo fasean behar diren tituluak aurkeztu beharko dira.

-Fernando Cordero Gutiérrez jaunak, Ekonomi eta Ogasun Ministerioak Nafarroan duen ordezkariak alegatu du:

Ondarea erregulatzen duen Legean (89/1962 Legea eta 1022/1964 Dekretua) ezarritakoaren arabera, jabe ezezagunak dituzten finkak Estatuarenak izan daitezke; beraz, horren gainean egiten den ororen berri eman beharko zaio Ordezkaritza horretako Ondare Zerbitzuari.

Erantzuna:

Alegatutakoa kontuan hartu ondoren hala jokatuko da.

-Francisco Cenoz Arrivillaga jaunak alegatu du:

a) Saihesbidea, Frantziako norabidean, gaur egungo errepidearen ezkerretik egin behar da.

b) Aditzera ematen du gaur egungo trazadura alda daitekeela eta aldatu behar dela, bere jabetzako finka ez ukitzeko, han abeltzaintzako ustiategia baitu eta hortik bizi baita.

c) Arestiko alegazio horiek ezesten badira, bere finken gainerako zatietara joateko guneak egin beharko dira.

Erantzuna:

a) Bi alternatibak aztertu ondoren, uste da hartu dena, osotasunari begiratuta, onena dela.

b) Ezin da aipatu finka hori ukitu gabe utzi Olagueren hasmentan lotunea egin behar baita.

c) Finka guztiei eginen zaie sarbidea, txikienei izan ezik, horiek desjabetuko baitira.

-Beatriz Olagüe Micheltorena andreak eskatu du: kontuan hartzea Etxaideko Etxaldeko bizilagunak arriskuan egonen direla errepidea beren etxetik hurbil-hurbil iraganen baita.

Erantzuna:

Hori guztia hartu da kontuan Eraikuntza Proiektuan eta horregatik, etxebizitzaren norabidean, ez da errepide berritik joanen diren ibilgailuen zirkulazio banda gehiago hurbildu.

"Iruña-Behobia N-121-A errepidea 18,700 k.p.-tik 22,700 k.p.-ra egiteko proiektua (Olagueko saihesbidea)" izenekoan kontuan hartu dira ekainaren 18ko 542/96 Foru Aginduan sartutako zehaztasun guztiak. Foru Agindu horren bidez "Iruña-Behobia N-121-A errepidea 17,5 k.p.tik 27,44 k.p.ra egokitzeko trazaduraren proiektu eguneratua (Olagueko saihesbidea)" izenekoaren ingurugiroaren gaineko eragin azterlana onetsi zen. Bada Ingurugiro zuzendari nagusiak 1997ko urtarrilaren 24an eman zuen adostasun txostena.

18,700 k.p.tik 22,700 k.p.ra bitarteko Eraikuntza Proiektua bukaturik, ingurugiroko zuzenketei dagokienez, bertze okupazio batzuk egin behar direla antzeman da, hau da, Foru Agindu horren eraskinaren agertu zirenekin alderatuta zenbateko desberdinak dituztenak.

Nafarroako Gobernuak urtarrilaren 22an eman zuen 49/1996 Foru Dekretuaren bidez deklaratu zuen ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela.

Horrenbertzez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernu eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluan esleiturik ditudan ahalmenak erabiliz eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera,

AGINDU DUT:

1. Hein batean erabakitzea "Iruña-Behobia N-121-A errepidea 17,5 k.p.tik 27,44 k.p.ra hobetzea" trazadura proiektuaren jendaurreko aldia, "Iruña-Behobia N-121-A errepidea, 18,700 k.p.tik 22,700 k.p.ra, egiteko proiektua (Olagueko saihesbidea)" izenekoari dagokionez, Foru Agindu honen azalpen zatian adierazitakoaren arabera eta 629/1996 Foru Aginduari aurkeztu zaizkion alegazioak erantzutearren.

2. "Iruña-Behobia N-121-A errepidea, 18,700 k.p.tik 22,700 k.p.ra, egiteko proiektua (Olagueko saihesbidea)" izenekoan ingurugiroaren arloan ukituta gertatu diren ondasun eta eskubideen zerrenda handitzea.

3. "Iruña-Behobia N-121-A errepidea, 18,700 k.p.tik 22,700 k.p.ra, egiteko proiektua (Olagueko saihesbidea)" behin betikoz onestea.

4. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 1997ko martxoaren 24an eta 25ean Olaguen dagoen Anueko udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, jasotzeari ekiteko.

5. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, e.a.) frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, perituak edota notarioa, euren kontura, eraman ditzakete.

6. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Anueko udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei jakinaraziko zaie, adierazten zaielarik argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere ematen dela, titularra ezezaguna edo helbide jakinik gabea den kasuetarako.

7. Foru Agindu hau Anueko Udalera, Idazkaritza Teknikora (Desjabetzapen Atala) eta Bide Zerbitzura igortzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko otsailaren hamarrean.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA ZEHATZ ETA BANAN-BANAKOA

Okupazioa

ANUEKO UDALERRIA

ARTAZCOZ GASCUE, JAVIER

AURIZBERRI, SAN BARLOTOME 431,25 BELAGAIA 9 122A

ETULAINGO KONTZEJUKO HERRILURRA

ETULAIN 1371,30 PAGOAK-HARITZAK 9 48

LOS ARCOS GALBETE, JAVIER,

JOSE LUIS ETA ANTONIO

IRUÑA, AGOITZ, 9-7.A A 1640,13 BELAGAIA 13 13A

LOS ARCOS GALBETE, JAVIER,

JOSE LUIS ETA ANTONIO

IRUÑA, AGOITZ, 9-7.A A 1695,40 PINADIA 13 13B

LOS ARCOS GALBETE, JAVIER,

JOSE LUIS ETA ANTONIO

IRUÑA, AGOITZ, 9-7.A A 3165,47 BEREZKO HARIZTIA 13 17A

LOS ARCOS GALBETE, JAVIER,

JOSE LUIS ETA ANTONIO

IRUÑA, AGOITZ, 9-7.A A 7210,40 BEREZKO HARIZTIA 13 18

LOS ARCOS GALBETE, JAVIER,

JOSE LUIS ETA ANTONIO

IRUÑA, AGOITZ, 9-7.A A 820,56 BELAGAIA 11 271

LOS ARCOS GALBETE, JAVIER,

JOSE LUIS ETA ANTONIO

IRUÑA, AGOITZ, 9-7.A A 915,60 SASIA 11 258B

ABADIA DIEZ, GLORIA, MARGARITA,

ANA M.ª, PILAR ETA M.ª TERESA

IRUÑA, OLIBAKO MONAST., 1-4.A B 2786,00 BELAGAIA 11 261

OSTIZ ERRAZU, EMILIA; OSTIZ, JESUS M.ª

ETA BLANCA; ETA LAMBERTO OSTIZ, M.ª PILAR

OLAGUE, IRUÑEKO ERREP. 1949,00 BELAGAIA 11 312

IRAIZOZ IRAGUI, PEDRO

OLAGUE 165,20 BELAGAIA 11 314

URDANOZ OYARZUN, JAVIER

OLAGUE, S. JUAN, 7 4650,49 BELAGAIA 11 89B

OLAGUEKO KONTZEJUAREN HERRILURRA

OLAGUE 4595,60 BEREZKO HARIZTIA 11 378

SENOSIAIN ECHARRI, PEDRO

OLAGUE, S. JUAN, 18 3585,31 BELAGAIA 11 328

OLAGUEKO KONTZEJUAREN HERRILURRA

OLAGUE 5065,19 LARREA 11 336A

ARRIBILLAGA IDACOECHEA, MARIA

OLAGUE, S. JUAN, 22 10862,27 BELAGAIA 11 335

ZUBILLAGA SAGÜES, VICTORIANO

OLAGUE, S. JUAN, 9 4295,63 BELAGAIA 11 337

LARRAYOZ SETUAIN, M.ª TERESA

IRUÑA, URDAZUBIKO MONAST., 23 1773,90 BELAGAIA 11 156

LARRALDE MACAYA, GERARDO

OLAGUE, S. JUAN 103,60 BELAGAIA 11 155

Aldi baterako okupazioa

ETULAINGO KONTZEJUAREN HERRILURRA

ETULAIN 7172,00 PAGOAK 9 120A

BURUTAINGO KONTZEJUAREN HERRILURRA

ETULAIN 1435,00 BEREZKO HARIZTIA 8 226

Iragarkiaren kodea: A9701994