31. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

76/97 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Unibertsitate honetako administrazioko eta zerbitzuetako funtzionario lanpostuen zerrenda argitaratzeko agindua ematen duena.

Gobernu Batzordeak, 1997ko urtarrilaren 30ean, eta Gizarte Kontseiluak, 1997ko urtarrilaren 31n, eginiko bilkuretan, Unibertsitate honetako administrazioko eta zerbitzuetako funtzionario lanpostuen zerrenda onetsi zuten, Funtzio Publikoaren Erreformarako Neurriei buruzko 30/1984 Legearen 15. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Errektoretza honek, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluaren bidez eman zaizkion eskurantzak erabiliz, Unibertsitate honetako administrazioko eta zerbitzuetako funtzionario lanpostuen zerrenda argitaratzeko agindua ematea ebatzi du. Zerrenda hori Ebazpen honen eraskinean ageri da eta horko lanpostuei aplikagarri izanen zaie Negoziazioko Mahai Sektorialak 1994ko ordainsarien parekatzeari dagokionez hartu zuen Erabakia.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko otsailaren hiruan.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A9701814