Iragarkia
31. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 12a
II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A N T S O A I N
Ordenantza fiskalen eta prezio publikoen behin betiko onespena
Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da oso-osorik ordenantza fiskalen eta prezio publikoen testua, 1996ko azaroaren 21eko bilkuran onetsi baitziren hasiera batez eta behin betikoz 1997ko otsailaren 4ko osoko bilkuran.
Antsoainen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren bostean. Alkate udalburua, Alfredo García.
ORDENANTZA FISKAL OROKORRA
1. ORDENANTZA
Oinarria
Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak (1995eko martxoaren 20ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatzen duenari jarraikiz ezarri da.
I. KAPITULUA
Oinarri orokorrak
1. artikulua. Honako ordenantza fiskal orokor honen xedea da Udal honetako zerga araubidea osatzen duten ordainarazpen guztiendako arauak eta oinarri orokorrak finkatzea.
Ordenantza honen arauak ordenantza partikularren osagarritzat hartuko dira, azken hauek berariaz arautzen ez duten guztian.
2. art. Tokian tokiko ordenantza fiskalek eta honako honek ere agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa guztiena da, eta zerga-eskubide eta betebeharrak izan ditzaketen pertsona fisiko eta juridiko guztiak edo nortasun juridikorik gabeko sujetuak hartzen ditu bere esparruan, beti ere, berdintasun eta ahalmen ekonomikoaren oinarriak aintzat hartuz (2/1995 Foru Legearen 56.a artikulua).
3. art. Antsoaingo Udalak onetsitako ordenantza fiskalek bere udal mugape osoan izanen dute indarra, eta ezin izanen da kargarik ezarri entitate zerga-ordainarazlearen lurraldetik kanpo egindako negozio, egintza edo gertaerengatik (2/1995 Foru Legearen 56.b artikulua).
4. art. Udal honek ordainarazten dituen toki-tributuen sujetu pasiboek behar bezalako frogabidez hornituriko kontsultak egiten ahal dizkiote Udalari kasu bakoitzean dagokien tributu arloko erregimen, sailkapen edo kalifikazioari buruz.
Erantzunak informazio soilaren balioa izanen du eta ez egintza administratiboarena, Administrazioari loturarik ezarriko ez diolarik.
Hala ere, bere kontsulta egin ondoren eskudun organoaren erantzunak dioenaren arabera bere tributu arloko betebeharrak betetzen dituen sujetu pasiboak ez du erantzukizunik izanen, baldin eta 2/1995 Foru Legearen 63.3. artikuluak adierazten dituen baldintzak betetzen badira.
Interesatuek ezin izanen dute inolako errekurtsorik aurkeztu kontsulta baten erantzunaren aurka, nahiz eta gero, erantzun horretan oinarritutako egintza administratiboaren aurka egitea zilegi izanen duten (2/1995 Foru Legeko 63.4 artikulua).
5. art. Udal honek indarrean diren ordenantza fiskalen kopiak emanen dizkie eskatzen dituztenei.
Ordenantzek beraietan ezarritako epean izanen dute indarra. Eperik ezartzen ez bada mugagabeko iraupena dutela ulertuko da (2/1995 Foru Legearen 14. artikulua).
II. KAPITULUA
Zerga erlazioaren elementuak
Zergagaia
6. art. Zergagaia izaera juridikoa edo ekonomikoa duen betebeharra da, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko obligazioa sorrarazten du.
Ordenantza fiskal partikular bakoitzak zergagaia zehaztuko du eta horretarako, zerga ordaindu beharra zer baldintzatan sortzen den aipatuko.
7. art. Ez da analogia onartuko zergagaiaren edo salbuespen edo hobarien esparrua bere muga hertsietatik haratago hedatzeko (2/1995 Foru Legearen 65. artikulua).
8. art. Sujetu pasiboa.
a) Sujetu pasiboa pertsona natural edo juridikoa da, zeina, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantza partikularrari jarraikiz, zergak ordaintzera beharturik baitago, zergadunaren nahiz haren ordezkari gisa.
Zergaduna pertsona natural edo juridikoa da, zeini ordainarazpen bakoitzaren ordenantzak (2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz) zergagaiari darion tributu karga ezartzen baitio, bakarka edo beste batzuekin batera.
Zergadunaren ordezkoa sujetu pasiboa da, zeina, ordenantzak hala beharturik eta haren ordez, behartuta baitago zerga betebeharren prestazio material eta formalak betetzera.
b) Sujetu pasibotzat hartuko dira, halaber, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak, zeinek, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomiko bat edo ezarpena jar dakiokeen ondare banatua osatzen baitute.
9. art. Zerga erlazioaren aldaezintasuna.
Sujetu pasiboaren eta zerga betebeharraren gainerako elementuak ez dira partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean aldatzen ahal.
Egintza eta hitzarmen horiek ez dute udal administrazioan eraginik izanen, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak galarazi gabe.
10. art. Zerga-oinarria.
Zerga-oinarritzat hartuko da:
a) Zergagaia zerga-modulutzat kalifikatzea, tributu zorra kopuru finkotan mugatzen denean.
b) Zergagaiaren kopuru, pisu edo neurri unitateen multzoa. Unitate horien gainean ezarriko da tarifa egokia, tributu zorra zehaztera iristeko.
c) Zergagaiaren balorazioa diru unitatetan, udal administrazioak kontutan hartutakoa. Horri buruz (eta kasu bada, indarra duen arautegiari jarraikiz behar diren murriztapenak egin ondoren) tasa egokia aplikatuko zaio tributu zorra zehaztera iristeko.
Zenbait ordainarazpenen kasuetan errolda, matrikula edo erregistroa eginen da, beren izaera dela eta zergagaiak iraun egiten duenean.
11. art. Likidazio oinarria.
Likidazio oinarritzat hartzen da zerga-oinarrian ordainarazpen bakoitza arautzen duen lege edo ordenantzan ezarritako murrizketak, halakorik bada, egin ondoren geratzen den emaitza.
12. art. Karga-tasa.
Karga-tasatzat hartuko dira izaeraz proportzionalak edo progresiboak izan daitezkeen eta likidazio oinarriari kuota zehazteko aplikatzen zaizkionak.
13. art. Kuotaren zehaztapena.
Kuota honela zehaztuko da:
a) Ordenantzan zerga-modulu gisa seinalatutako kopuru finkoaren arabera.
b) Ordenantza partikularretan ezarritako tarifak karga-oinarriari aplikatuz.
c) Zerga-oinarriaren balioari dagokion karga-tasa proportzional edo progresiboa aplikatuz.
d) Oro har, kontribuzio berezietan, ordaintzera beharturik dauden guztientzat, interes partikularrari egozten zaizkion obra eta instalazioen kostuaren ehunekoaren arabera, kuota osoa sujetu pasiboen artean nork berea ordaintzeko banatuko da, dagokion ordenantzan finkatutako moduluei jarraikiz.
14. art. Salbuespenak eta hobariak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Foru Parlamentuak onetsi edo onesten dituen gainerako arau aplikagarrietan xedatzen denari lotuko zaio.
III. KAPITULUA
Tributu zorra
15. art. Tributu zorra sujetu pasiboak udal administrazioari zor dion diru kopurua da. Kopuru honetan tributu kuota sartzen da eta, hala behar denean, ondoko kontzeptuak gehitzen zaizkio:
a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.
b) Berandutzagatiko korritua, legean ezarria.
c) Gerorapen edo luzapen errekarguak.
d) Premiamenduko errekargua.
e) Zerga izaera duten diru-zehapenak.
Tributu zorra ordaintzeko erantzukizuna.
16. art. 1. Legeak tributu zorraren erantzule deklaratzen ahal ditu, sujetu pasibo edo zordun nagusiekin batera, beste pertsona batzuk solidario edo subsidiarioki.
2. Kontrakorik agintzen duen legezko arau espresik izan ezean, erantzukizuna beti subsidiarioa izanen da.
3. Erantzukizuna tributu zor osoraino iristen da, zehapenak salbuetsirik.
Premiamenduko errekargua dirusarrera egiteko borondatezko epea bete eta ordaindu ez duenean bakarrik eskatzen ahal zaio erantzuleari.
17. art. Beti ere, tributu zorraren ordainketara behartzeko administrazio egintza erantzuleei iragan ahal izateko beharrezkoa da administrazio egintza bat zeinean, interesatuari entzun ondoren, erantzukizuna deklaratu eta haren norainokoa zein den zehaztuko den.
Egintza hori jakinaraziko zaie, likidazioaren funtsezko osagaiak adieraziz, une horrexetatik zordun nagusiaren eskubide guztien jabe eginen direlarik.
18. art. Administrazio egintza erantzule subsidiarioei iragan ahal izateko nahitaezkoa da aldez aurretik zordun nagusiaren eta gainerako erantzule solidarioen ordainezintasuna deklaratzea, aitorpen horren aurretik bidezko diren arreta neurriak hartzea galarazi gabe.
19. art. Zor baten erantzule solidario edo subsidiaroak bi edo gehiago baldin badira, zorra oso-osorik horietako edonori eskatzen ahal zaio.
Tributu zorraren iraungipena
20. art. Tributu zorra iraungiko da:
a) Ordaindu edo bete delako.
b) Preskripzio bidez.
c) Egiaztatutako ordainezintasunagatik.
d) Konpentsazio bidez.
21. art. Tributu zorren ordainketa ordenantza honen 54tik 57ra bitarteko artikuluek, biak barne, arautzen dutenaren arabera eginen da.
22. art. Bost urteren buruan ondoko eskubide eta egintzek preskribatuko dute:
a) Sujetu pasiboen aldekoak:
-Tributu zorra likidazioaren bidez zehazteko udal administrazioak duen eskubidea, eskubide hori sortu zen egunetik kontatzen hasita.
-Likidatutako tributu zorrak ordain daitezen galdatzeko ekintza, borondatezko ordainketarako epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita.
-Tributu zehapenak ezartzeko ekintza, arau-hauste bakoitza egin zen egunetik kontatzen hasita.
b) Administrazioaren alde, jaso behar ez ziren dirusarrerak itzultzeko eskubidea, sarrera egin zen egunetik kontatzen hasita.
23. art. Aurreko artikuluaren a) atalak aipatzen dituen preskripzio epeak eten egiten dira:
-Sujetu pasiboa formalki jakinaren gainean izanik, zergagai bakoitzagatik zorpidetutako ordainarazpenaren aitorpena, arautzea, ikuskapena, segurtasuna, egiaztapena, likidazioa eta dirubilketa erdiesteko egindako edozein egintza administratiboren eraginez.
-Edozein erreklamazio edo helegite paratzen bada; udal administrazioak ezarritako epearen barnean ez badu ebazpenik ematen, udal administrazioari berari egozten ahal zaion erruz, preskripzio aldia aipatu epe hori iragaten den egunetik aurrera hasiko da kontatzen.
-Tributu zorra ordaindu edo likidatzeko sujetu pasiboak egiten duen edozein jarduketagatik.
Aurreko artikuluko b) idazatiaren kasuan, preskripzio epea eten eginen da dirusarrera ez-zilegia itzultzea nahi duen sujetu pasiboaren edozein egintza fedemaileren bidez, edo udal administrazioaren edozein egintza dela medio horrelakorik badela aitortzeko.
24. art. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da, sujetu pasiboak eskatu edo salbuetsi beharrik gabe.
25. art. Sujetu pasiboaren eta gainerako erantzuleen ordainezintasun egiaztatua dela eta, kitatu ezin izan diren tributu zorrak behin-behinekoz iraungiak deklaratuko dira, preskripzio epearen barnean birgaitzen ez diren bitartean. Epe hori amaiturik zorra birgaitzen ez bada, behin betiko iraungirik geratuko da.
IV. KAPITULUA
Tributuen arloko arau-hausteak eta zehapenak
Tributuen arloko arau-hausteak
26. art. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 93. artikuluari jarraikiz, tributuen arloko arau-hausteak lege horretan berean eta gainerako arau aplikagarrietan tipifikatzen eta zehatzen diren ekintza eta omisioak dira.
27 art. Arau-hausleak izanen dira legeetan arau-hauste gisa tipifikaturik dauden ekintza edo omisioak egiten dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak, eta bereziki ondoko hauek:
a) Tributuen sujetu pasiboak, zergadun ala ordezkoak izan.
b) Jarduteko gaitasunik ez duten sujetu pasiboen legezko ordezkaria.
c) Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 62. artikuluan ezarritakoaren arabera, Administrazioari argibideak edo laguntza emateko obligazioa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
28. art. Legeetan arau-hauste gisa tipifikaturik dauden ekintza edo omisioetatik erantzukizunik ekarriko ez dutenak 2/1995 Foru Legearen 93. artikuluan aipatutakoak dira.
29. art. Arau-hausteak soilak edo larriak izan daitezke, egintza edo omisioak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 94. artikuluan kontzeptu batean edo bestean sartzen diren kontuan hartuz.
Zehapenak
30. art. Arau-hausteak isun finko edo proportzionalaren bidez zehatuko dira dirutan. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 95. artikuluan xedatutakoaren arabera.
31. art. 1. Arau-hauste soil bakoitza 1.000 pezetatik 150.000 pezeta bitarteko isunarekin zehatuko da.
2. Eskumenak erabiliz egitekoak ikuskatzailetza-jarduketei zailtasunak edo aitzakiak jarri edo uko egiteagatik, 50.000 pezetatik 1.000.000 pezeta bitarteko isuna jarriko da.
3. Tributu arloko arau-hauste larriak kuotaren zenbatekoaren %50etik %150era bitarteko isun proportzionalaren bidez zehatuko dira dirutan, 2/1995 Foru Legearen 97.3 artikuluan aipatzen den murrizketa deusetan galarazi gabe.
4. Berandutza-korrituak galdatzen ahalko dira, borondatez ordaintzeko epea bukatzen denetik tributu egoera erregularizatzen duen likidazioa egiten den egunera arte igarotako denboragatik.
32. art. Zehapen prozedura.
Zehapenak tributuen likidazio behin-behineko edo behin betikoak bideratzen dituzten egintza administratiboak diktatzen dituzten organoek erabaki eta ezarriko dituzte, beti ere interesatuari entzun eta aldez aurretik behar den espedienteari hasiera eman ondoren.
33. art. Tributu arloko arau-hausteetatik sortutako erantzukizuna.
1. Arau-hausteek ekarritako erantzukizuna ordainketa egin edo zehapena bete delako galtzen da, edo preskripzio bidez.
2. Arau-hausleak hiltzen direnean, haien oinordeko edo legatu-hartzaileek jasoko dituzte tributu arloko betebeharrak, jaraunspena hartzeko legeria zibilak ezartzen duena deusetan galarazi gabe. Zehapenak ezin dira sekula transmititu.
3. Sozietate edo entitate desegin eta likidatuen kasuan, ordaindu gabeko tributu horiek kapitalean kide edo partaide direnei transmitituko zaizkie, eta haiek solidarioki erantzunen dute, bakoitzak esleitu zaion likidazio-kuotaren balioaren mugaraino.
V. KAPITULUA
Kudeaketa arauak
34. art. Tributuen kudeaketari hasiera emanen zaio:
a) Sujetu pasiboaren aitorpen edo ekimenaren bidez.
b) Ofizioz.
c) Toki entitateen organo administratiboen ikerketaren bidez.
Tributu aitorpena
35. art. a) Tributu aitorpentzat hartuko da zergagai baten inguruabarrak edo osagaiak agertu direla adierazi edo aitortzen duen agiri oro, bai halaber zergagai bat duen edo osatzen duen agiriaren aurkezpen hutsa ere.
b) Ez da inolaz ere eskatuko zerga aitorpenak zinpekoak izatea.
c) Aurkeztean interesatuei emanen zaie horren egiaztagiria, eta horretarako aitorpenaren kopia ere erabiltzen ahalko da.
d) Frogagiri bat aurkeztean interesatuek aurkezten ahalko dute, horrekin batera, kopia sinplea edo fotokopia, udal administrazioak, erkatu ondotik, jatorrizkoa itzul dezan, prozedura behin betikoz ebatzi aurretik agiria itzuli behar ez dela erabakitzen ez bada, agiri pribatua izateagatik edo legezko beste arrazoiren batengatik.
36. art. Aitorpena aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean ezarritako epeen barnean, eta orokorrean, zergagaia ematen den unetik hasita ondoko hogeita hamar laneguneko epearen barnean. Epearen barnean ez aurkeztea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.
37. art. Aitorpena toki entitate honetan aurkezteak ez du zergaren jatorria onartu edo aitortzen denik erran nahi.
Udalak aitorpenak eska ditzake eta hauek gehitzea ere bai, eta orobat nabari diren okerrak zuzentzea, tributuen likidaziorako eta egiaztapenerako beharrezko den neurrian.
Aurreko lerroaldeak aipatzen dituen betebeharrak ez egitea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.
38. art. Epeak.
1. Ordenantza partikularretan izapide bakoitza egiteko bete beharreko epeak zein izanen diren adieraziko da. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedura amaitzen duen ebazpenaren eguna arteko denbora; beti ere hori galarazten duten behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira behintzat. Epe hori bi urtekoa izanen da ikuskapena denean.
2. Toki entitate honek epeak betetzen ez baditu ere, horrek ez du erran nahi administrazio ekintza iraungi egiten denik, baina, hala ere, interesatuei erreklamazioa aurkezteko baimena emanen die.
3. Izapidaketaren akatsen kontrako kexako erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, eta bereziki, prozedura geraraztea, jarritako epeak haustea edo arazoa behin betikoz ebatzi aitzin konpon daitezkeen izapideak ez egitea dakartzatenak. Erreklamazioa ontzat hartzen bada, horretarako arrazoirik izanez gero, berarekin erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekitzea ekarriko du.
Ikerketa eta ikuskapena
39. art. Toki entitate honek ikertuko ditu zergagaia osatzen edo baldintzatzen dituzten gertakizun, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak, eta egiaztatuko karga-oinarriaren balorazioa.
40. art. Ikerketa egiteko sujetu pasiboaren kontabilitate nagusiaren edo laguntzailearen agiriak, liburuak, fitxategiak, kontu-agiriak, frogagiriak eta oharpenak aztertuko dira; era berean, ondasunen, elementuen, ustiapenen eta tributua zehazteko beharrezko den beste edozein informazio aurrekariren ikuskapena eginen da.
41. art. Sujetu pasiboek kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren beste dokumentuak eraman eta kontserbatzeko obligazioa dute, bai eta ikuskapen lanetan erraztasunak emateko ere, Administrazioari zergagaiarekin zerikusirik duten datu, txosten eta aurrekariak edo frogagiriak eskuratuz.
42. art. Ikuskapenak sujetu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, diligentzia, jakinarazpen eta aurretiko edo behin betiko akten bidez dokumentatuko dira.
43. art. Salaketa.
1. Toki entitateen ikerketa salaketa bidez hasten ahal da. Salaketa erabiltzea Administrazioa laguntzeko obligaziotik aparte dago, 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan xedatutakoaren arabera.
2. Salatzailea ez da interesatutzat hartuko salaketaren ondorioz hasten den ikerketan, eta salatzailea den aldetik ez du eskubiderik izanen helegite edo erreklamaziorik jartzeko.
3. Nabarmenki funtsik gabeak diren salaketak bestelako tramiterik gabe artxibatzen ahal dira.
Tributu likidazioak
44. art. 1. Zerga-oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraituko du likidazioa eginez tributu zorra finkatzeko. Likidazioak behin-behinekoak edo behin betikoak izanen dira.
2. Behin betikoak honako hauek izanen dira:
-Zergagaiaren ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin-behineko likidaziorik izan ala ez.
-Preskripzio epearen barnean egiaztatu ez direnak.
3. Aurreko atalean adierazitako kasuetatik at, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, bermeak, partzialak edo osokoak badira ere.
45. art. a) Likidazioak egiterakoan toki entitate honek egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.
b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria haunditzen bada sujetu pasiboari jakinarazi behar zaio.
46. art. 1. Likidazioak sujetu pasiboei jakinaraziko zaizkie, hauek adieraziz:
a) Haien funtsezko elementuak.
b) Erabil daitezkeen inpugnazio bideak, hauek jartzeko epeak, baita zein erakundetan jarri ere adieraziz.
c) Tributu zorra non, noiz eta nola ordaindu behar den.
2. Jakinarazpen akastunek eragina izanen dute sujetu pasiboak haren berri baduela espreski adierazten, dagokion helegitea jartzen edo tributu zorra ordaintzen duenetik hasita.
3. Sujetu pasiboei zuzenean emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, beste edozein baldintza aipatu ez badute, Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatzeko epe horretan behar bezalako protesta egin bada salbu.
Zergadunen erroldak
47. art. Ordenantza partikularrean berean zehaztutako kasuetan, udal administrazioak, interesatuen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera eta, orobat, administrazio ikuskapenak emandakoak gehituz, zergadunen erroldak prestatzeari ekinen dio. Zergadunen errolda horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, eta Udalak paratu nahi duen edonolako prozedura bidez, mekanikoa ere barne dela, funtzionatuko du.
48. art. 1. Zergadunen errolda eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak ontzat eman beharko dira erreklama daitekeen administrazio egintzaren bidez, eta legeari jarraikiz sujetu pasiboei horien berri emanen zaie.
2. Erroldan zernahi alta, baja edo gorabeherarik sor dezakeen aldaketaren berri eman beharko dio zergadunak udal administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar laneguneko epean.
49. art. Zergadunen erroldak dokumentu fiskaltzat hartuko dira, zeina aipatu beharko baita kobratzeko zerrenda, ordainagiri eta beste dokumentuetan, dagokion ordainarazpena eskuratu ahal izateko.
VI. KAPITULUA
Dirubilketa
Oinarri orokorrak
50. art. Dirubilketaren kudeaketa, toki entitatearen ogasunaren hartzekoa osatzen duten kreditu eta eskubideak burutzera bideratutako eginkizun administratiboa betetzea da.
51. art. 1. Dirubilketa egin daiteke:
-Borondatezko aldian.
-Derrigorrezko aldian.
2. Borondatezko aldian ordaintzera behartuta daudenek, horretarako adierazitako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Derrigorrezko aldian, indarra duen legeriari jarraikiz dirubilketa nahitaez eginen da premiamendu bidez, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere obligazioa betetzen ez badu.
52. art. Udalaren baliabideen bilketa zuzenean eginen da udal diruzaintzaren kontuhartzaileak zerbitzuen fiskalizazioa betetzen duela.
53. art. Zorren sailkapena, dirubilketari doakionean.
1. Udal agintariek eginiko likidazioen ondorioz sortutako tributu zorrak, dirubilketari doakionean, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta norberak likidatutakoak.
2. Jakinarazi beharrekoetan ezinbestekoa da jakinarazpena igortzea, sujetu pasiboak tributu zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.
3. Jakinarazpenik gabeko zorrak dira banakako jakinarazpenik behar ez dutenak, zuzenean sujetu pasiboek ezagututako zergadun erroldetatik etortzeagatik, tributu zorra aldiro aldatzen bada ere, dagokion ordenantzan aurretiaz zehaztutako errekargu edo tasa gehikuntzen aplikazioagatik.
4. Norberak likidatutakoetan sujetu pasiboak, efektu tinbratuen bidez edo aitorpen-likidazioa egitean, aldi berean tributu zorraren ordainketa egiten du.
54. art. Ordainketa egiteko tokia.
Toki entitate honen aldeko zorrak haren kutxan ordainduko dira, edo banku edo aurrezki kutxetan horretarako irekitako kontuetan, horien titulartasuna badu.
55. art. Ordainketa epeak.
Tributu zorrak honela ordainduko dira:
a) Jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenetik hasita hogeita hamar laneguneko epearen barnean.
b) Ordainagiri bitartez aldian aldian ordaintzen direla-eta banakako jakinarazpenik behar ez duten tributu zorrak, aurreko letran ezarritako epe berdinean, ordaindu behar diren hiruhileko naturaleko lehen egunetik hasita.
c) Sujetu pasiboak berak zuzenean likidatzen dituen zorrak aitorpena aurkeztean ordainduko dira. Aitorpenak aurkezteko egunak edo epeak tributu bakoitzaren ordenantza arau-emaileetan zehaztuko dira eta, halakorik ezean, zergagaia gauzatzen den egunetik kontatzen hasi eta hurrengo hogeita hamar lanegunen barnean.
56. art. Ordainketa egiteko modua.
1. Tributu zorrak eskudirutan ordaindu behar dira honako bitarteko hauetako bat erabiliz:
a) Legezko dirua.
b) Posta edo telegrafo bidezko igorpena.
c) Banku txekea.
d) Era berean, banku edo aurrezki kutxetan horretarako toki entitatearen alde irekitako kontuetan abonu edo transferentzi gutuna eginez ordain daiteke tributu zorra.
2. Aurreko atalean erranagatik ere, tributu zorrak kreditu eta aurrezki entitateetan helbideratzea ere zilegi da, azken hauek sujetu pasiboaren administratzaile lana eginen dutelarik honek baimendutako zorrak ordainduz. Helbideratze horretarako betebehar bakarra da toki entitatearen diruzaintzari eta kreditu eta aurrezki entitateari aldez aurretik jakinaraztea helbideratze horiek zein tributuri dagozkion.
57. art. Gerorapenak eta zatikako ordainketak.
1. Tributu zorra likidatzean toki entitateak ordainketa geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, zergadunek hala eskatzen badute.
2. Tributu zorraren gerorapen edo zatikako ordainketari buruzko gorabehera guztiak martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90etik 92ra bitarteko artikuluek, biak barne, xedatzen dutenari lotuko zaizkio.
VII. KAPITULUA
Errekurtsoak
58. art. Ordenantzen behin betiko onespenaren kontra, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean izaera orokorrez ezarritako udal ebazpenen kontrako errekurtsoak aurkezten ahal dira.
59. art. Aurreko artikuluan ezarritakoagatik ere, indarrean egonen da beti interesatuen eskubidea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean edo ordenantzetan ezarritakoa hausten duten ordainarazpenen gaineko xedapenak aplikatzen dituzten udal erabakien kontra egiteko, Udalaren ebazpenen kontrako helegiteak aurkezteko ezarrita dagoen prozedura orokorrari jarraikiz.
60. art. Zergak ordaintzeko obligazioaren edo ordainarazpen bat dela eta likidatutako kuota baten zenbatekoaren aurka errekurtsoren bat jartzeko, galdatutako kopurua aurretik ordaintzerik ez da eskatuko, baina erreklamazioak ez du inolaz ere zor hori kobratzeko administrazioak egiten duena oztopatuko, interesatuak ez badu diruzaintzan likidazioaren zenbatekoa uzten; zenbateko horri ehuneko hogeita bost gehituko zaio sor daitezkeen errekargu, kostu edo gastuak bermatu ahal izateko.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek indarra hartuko du Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onesten denean, eta ondorio juridiko osoak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean testua oso-osorik argitara ematen denean sortuko ditu.
Bigarrena.-Ordenantza Fiskal Orokor hau, hala nola toki entitate honek onesten dituen ordenantza bereziak aldatzeko, onesteko egin diren izapide berdinak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko I. kapituluan xedatutakoaren arabera.
Hirugarrena.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 1995eko 2/95 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
HIRILURREN BALIO IGOERAREN GAINEKO UDAL ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA 2. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko VI. Kapituluako 172tik 178ra bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.
Zergagaia
2. art. 1. Zerga honen zergagaia hirilurren balio igoera da. Hura agerian jartzen ahal da bai horien jabetza edozein modutan eskualdatzearen ondorioz, bai horietaz baliatzeko edozein eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eratu edo eskualdatzearen ondorioz.
2. Honi doakionean, hauek hartuko dira hirilurtzat:
a) Hirilurzorua eta lurzoru urbanizagarri programatua.
b) Lurzoru urbanizagarri ez programatua, hirigintzako jarduketa programa onesten den unetik.
c) Honakoak dituztenak: ibilgailuendako sarbidea, ur hornidura, uren hustuketa eta argindarra; edo gune sendotuetan daudenak, gutxienez haien azaleraren erdia eraikia dutelako.
d) Lur zatikatuak, nekazaritzako legeriaren aurka eginak badira.
3. Lur kontribuzioari daokionean landalurtzat jotzen diren lurren balio igoera ez da zerga honen menpean egonen.
Salbuespenak
3. art. Honako egintzengatik agerian jartzen diren balio igoerak zerga honetatik salbuetsirik egonen dira:
a) Ezkontideek ezkontza unitatera ekartzen dituzten ondasun eta eskubideak, haien alde eta haiek ordaintzeko egiten diren esleipenak eta beren amankomuneko ondasunengatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdatzeak.
b) Heredentziaz, legatuz, ezkonsariz, emaitzaz edo, dohainik dela, beste nolanahi egiten diren ondasun eskualdatze guztiak, aurrekoen, ondorengoen eta ezkontideen artean egiten badira.
Hala ere, erran diren negozio juridiko horiek egiten direnean, ez dute etenen ordenantza honen seigarren artikuluan xedatzen den hogei urteko epea.
c) Ezkontideen arteko edo haiengandik seme-alabenganako ondasun eskualdatzeak, baldin ezkontza baliogabetze, banantze edo dibostio kasuetako epaia betetzeagatik bada.
d) Menpekotza eskubide edozertarikoak eratu eta trasmititzea.
4. art. Halaber, balio igoerak zerga honetatik salbuetsirik daude zerga hori ordaintzeko obligazioa pertsona edo entitate hauek dutenean:
a) Nafarroako Foru Komunitatea, Estatua, Autonomi Elkarteak, baita horien erakunde autonomoak ere, izaera administratiboa badute.
b) Antsoaingo Udala eta bertan sartutako gainerako toki entitateak edo Udal hori kide dutenak, eta haien erakunde autonomoak, izaera administratiboa badute.
c) Ongintzako kalifikazioa edo ongintza-irakaskuntzakoak duten erakundeak.
d) Gizarte Segurantza, Montepioak eta Mutualitateak kudeatzen dituzten entitateak, indarra duen legerian aurreikusitakoaren arabera eratuak.
e) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan salbuespena aitortu zaien pertsona edo entitateak.
f) Itzulkizun diren kontzesio administratiboen titularrak, haiei atxikitako lurrei dagokienez.
g) Espainiako Gurutze Gorria.
Sujetu pasiboak
5. art. Honakoak dira zergaren sujetu pasiboak zergadun diren aldetik:
a) Lurren eskualdatzeetan nahiz baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, irabazi asmoz eratu edo eskualdatzean, lurraren erostuna, edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten zaion pertsona.
b) Lurren eskualdatzeetan nahiz baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, kostu bidez eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzaileak edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten duen pertsona. Hala ere, erostunak zergadunaren ordezkoak eginen ditu, non eta erostun hori ez den salbuespen subjetiboa duten pertsona edo erakundeetakoa.
Erostunak zergadunaren ordezkoak egiten baditu, aurreko lerroaldean xedatu bezala, zilegi izanen du beti ere kargaren zenbatekoa eskualdatzaileari erasatea
Zerga-oinarria
6. art. Hirilurren balio igoera erreala da oraingo zerga-oinarria, sortzapenaren unean agerian jartzen dena eta gehienez hogei urteko epean izandakoa.
7. art. Lurrak eskualdatzerakoan, horien balioa sortzapenaren unean hirilur kontribuzioari doakionean finkatuta daukana da.
Hirilurren balioaren igoera erreala zenbatekoa den zehazteko, ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:
ZO = Bk* U* % X, erran nahi baita:
ZO = Zerga-oinarria edota lurren balioaren igoera erreala.
Bk = Lurraren balioa, katastroan.
U = Urte kopurua, balioaren igoera zenbat urtetan gertatu den.
% X = Udalak bere biztanle kopuruari begiraturik finkatutako portzentaia.
Balioaren igoera zenbat urtetan gertatu den
-1etik 5 urte bitarte: %3,4.
-10 urte bitarte: %3,3.
-15 urte bitarte: %3,3.
-20 urte bitarte: %3,2.
8. art. Baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, eratu edo eskualdatzean, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari doakionean finkatu diren arauak aplikatuz eskubide horiei kalkulatzen zaien balioak lurraren balio osoan zenbateraino egiten duen, atal horren gainean aplikatuko da Udalak bere biztanle kopuruari nahiz balioaren igoera gertatu deneko epeari begira finkatzen duen portzentaia.
9. art. Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago goratzeko eskubidearen edo azalerako eskubide erreala izan gabe lurpean eraikitzeko eskubidea eratu edo eskualdatzean, berriz, eskualdatzeko eskrituran finkatzen den proportziotasun-moduluak edo, horrelakorik ez bada, hegalduran edo zorupean eraikiko diren solairuen azalera edo bolumenaren, eta behin horiek eraiki ondoren, azalera edo bolumen eraiki osoaren arteko proportzioa ezarri ondoren aterako denak lurraren balio osoan zenbateraino egiten duen, atal horren gainean aplikatuko da Udalak bere biztanle kopuruari nahiz balioaren igoera gertatu deneko epeari begira finkatzen duen portzentaia.
10. art. Nahitaezko desjabetzapenak daudenean, azkenik, balio justuak lurraren balio osoan zenbateraino egiten duen, atal horren gainean aplikatuko da Udalak bere biztanle kopuruari nahiz balioaren igoera gertatu deneko epeari begira finkatzen duen portzentaia.
Kuota
11. art. Zerga honen kuota zerga-oinarriari %20ko karga-tasa aplikatu ondorengoa izanen da.
Sortzapena
12. art. Zerga sortzen da:
a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostu bidez edo doan, bizien artean edo heriotzagatik, eskualdatzen den egunean berean.
b) Baliatzeko edozein eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa ematen den egun berean.
Epaitegiek edo administrazioak emandako ebazpen irmoaren bidez deklaratu edo onartzen denean lurraren eskualdaketaren edo hartaz baliatzeko eskubide errealaren eskualdaketa zehazten duen egintza edo kontratua deuseztatu, eten edo amaitu dela, sujetu pasiboak eskubidea izanen du ordaindutako zerga itzul diezaioten, beti ere egintza edo kontratu horrek irabazirik sortu ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo bihurtu eta bost urteko epean, itzul diezaiotela eskatzen badu. Irabazi-ondorioak izan direla usteko da, interesatuek elkarri itzulketak egin behar dizkiotela egiaztatzen ez denean. Itzulketa horiek Nafarroako Foru Berriko 506. Legeak eta horiekin bat datozenek eta Kode Zibileko 1295. artikuluak aipatzen dituzte. Egintzak edo kontratuak irabazirik sortu ez badute ere, etetea edo ebazpena deklaratzen bada zergaren sujetu pasiboak dituen betebeharrak bete ez dituelako, ez da fitsik itzuliko.
Kontratua indarrik gabe gelditzen bada kontratu-emaile biek adostasun osoz hala erabaki dutelako, ordaindutako zergarik ez da itzuliko eta zergaren menpeko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko erabakitzat hartuko da adostasuneko adiskidetze egintza eta eskaria bera onartzea.
Baldintzaren bat tartean daukaten egintza edo kontratuetan, horren kalifikazioa Nafarroako Foru Berriko aginduek emanen dute. Baldintza hori bertan behera uztekoa bada, baldintza hori bete arte zenbatekoa ez da likidatuko. Baldintza hori amaitzekoa bada, zerga eskatuko da, baldintza hori betetzen denean, behar den itzulketa egin behar bada ere, aurreko lerroaldeko erregelari jarraikiz.
Zergaren kudeaketa
13. art. Sujetu pasiboak edo, bestenaz, haien ordezkoek edo legezko ordezkariek, beharturik daude aitorpena Udalaren kudeaketa bulegoan aurkeztera eta hartan ematen duten eredua betez; aitorpen horretan agertuko dira bidezko likidazioa egiteko tributu-harremanerako elementu nahitaezkoak.
Aitorpen hori aurkeztuko da, zergaren sortzapenetik hasita ondoko epe hauetan:
a) Bizien arteko egintzak direnean, epea bi hilabetekoa izanen da.
b) Heriotzaren ondoriozko egintzak direnean, epea sei hilabetekoa izanen da eta urtebetekoa, sujetu pasiboak hala eskatzen badu.
Aitorpenari agiri bat erantsiko zaio, non ezarpena sortzen duten egintza edo kontratuak agertuko diren. Halaber, erantsiko zaizkio zernahi frogagiri, sujetu pasiboak onuradun gisa erreklamatutako salbuespenei dagozkiena, halakorik balitz.
14. art. Udal Administrazioak eskatzen ahal dizkie interesatuei behar diren datu, argibide, aurrerakin eta frogagiriak zerga likidatzeko.
15. art. 13. artikuluan xedatutakoa galarazi gabe, lurren eskualdatzaileak edo baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, eratu edo eskualdatzen dituzten horiek ere beharturik daude sujetu pasiboek dituzten epe eta era berberetan Udalari aditzera ematera zergagaia gauzatu dela, beti ere irabazi asmoz eta bizien arteko negozio juridikoaren ondorioz eman badira.
16. art. Notarioak beharturik egonen dira Antsoaingo Udalari igortzera, hiruhileko bakoitzaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea, zerga honen zergagaia gauzatu dela agerian uzten duten gertakari, egintza edo negozio juridikoei buruzkoak, azken borondatezko egintzak izan ezik.
Halaber, beharturik egonen dira, epe berean, sinadura ezagutu edo legitimatzeko aurkeztu zaizkien agiri pribatuen zerrenda, gertakari, egintza edo negozio juridiko berberek osatutakoa, igortzera.
Artikulu honetan aurreikusitakoak ez du galarazten lege orokorretan nahiz zerga arlokoetan laguntza emateko ezarritako betebehar orokorra.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onetsitakoan hartuko du indarra, eta eragin juridiko guztiak izanen ditu testu oso-osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta gero.
Bigarrena.-Ordenantza fiskal hau aldatzeko, onesteko behar diren tramite berak egin beharko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko lehen kapituluko hirugarren atalean xedatutakoaren arabera.
Hirugarrena.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotarako, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da, baita udal erabakienak baino maila handiagokoak diren xedapen guztiak ere, araututako gaiei aplikatzekoak badira.
ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
3. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera ezarri da, haren 12. artikuluko baimenaren ondorioz.
Ordainarazpenaren xedea
2. art. Ordainarazpen honen xedea, udal administrazioak edo udal agintariek luzatzen dituzten edo haien ardurakoak diren agiri hauek dira, alderdi batek eskaturik:
1.-Ziurtagiriak.
2.-Agirien kopiak eta fotokopiak.
3.-Arma txartelak.
4.-Agirien konpultsa.
5.-Etxebizitzen deskalifikazioa egiteko txostenak ematea.
Zergagaia
3. art. Udalak burutzen duen jarduera da ordenantza honen xedeko agiri eta espedienteak tramitatzeko, alderdi batek eskaturik.
Zerga ordaintzeko betebeharra
4. art. Administrazioaren ardurako agiria aurkeztean sortzen da zerga ordaintzeko betebeharra, edo ordainarazpen honen xedeko agiriren bat luzatzeko eskatzen denean.
Sujetu pasiboak
5. art. Behartuta daude ordaintzera ordainarazpen honen xedeko agiriak tramitatzeko eskaera egiten duten pertsoan naturalak edo juridikoak, eta onura hartzen dutenak.
Tarifak
6. art. Eraskinean ageri dira ordenantza honetan araututako agiriak tramitatzeko ordaindu beharreko kuotak.
7. art. Ziurtagiriak luzatzeko, Nafarroako Foru Diputazioak 1948ko maiatzaren 15ean onetsitako arauei jarraituko zaie, Foru Kontseiluak 1978ko abenduaren 28an eta Foru Parlamentuak 1980ko urtarrilaren 29an egindako aldaketekin, baita haren gainean onesten direnei ere.
Kudeaketa arauak
8. art. Arau berezi hauek ezarri dira dirubilketarako:
a) Arma lizentziak tramitatzeko tasak Udalaren dirubilketarako zerbitzuetan ordainduko dira. Horiek ordainagiriak luzatuko dituzte eta kontuak Udal Ogasunari agertu.
b) Ziurtagiriak luzatzeko tasak erregistroko arduradunari ordaindu beharko zaizkio eskaera egiten den unean berean. Arduradun horrek luzatu dituen ziurtagirien eta dirubilketaren kontu eman beharko du.
c) Konpultsa agiriak luzatzeko tasak zein bere Departamentuan ordainduko dira eskaera egiten den unean berean. Departamentuak haien kontu eman beharko du.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onetsitakoan hartuko du indarra, eta eragin juridiko guztiak izanen ditu testu oso-osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta gero.
Bigarrena.-Ordenantza fiskal hau aldatzeko, onesteko behar diren tramite berak egin beharko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko lehen kapituluko hirugarren atalean xedatutakoaren arabera.
Hirugarrena.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotarako, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da, baita udal erabakienak baino maila handiagokoak diren xedapen guztiak ere, araututako gaiei aplikatzekoak badira.
TARIFEN ERASKINA
I. epigrafea.-Ziurtagiriak
a) Erroldari, ondasunei eta elkarbizitzari buruzko ziurtagiriak: 200 pezeta bakoitza.
b) Jarduera ekonomikoaren gaineko zergari edo lizentzia fiskalari buruzko ziurtagiriak: 500 pezeta bakoitza.
c) Katastroko ziurtagiriak, finkak beren baloreekin osorik deskribatuta: 500 pezeta.
d) Aipatu ziurtagirietarako, agiritegiak kontsultatu edo txostenak eman behar badira, ordu erdi bat baino gehiago behar dutela, honako hau eskatuko da: 1.800 pezeta ordu erdi edo zatiki bakoitzeko.
II. epigrafea.-Agirien kopiak eta fotokopiak
a) DIN A4 tamainako kopia bakoitza, 15 pezeta.
b) DIN A3 tamainako kopia bakoitza, 30 pezeta.
c) Ordainagirien eta katastroko orrialdeen kopiak edo fotokopiak Udalak lehendik interesatuei emanak badira: 500 pezeta.
III. epigrafea.-Arma txartelak
a) Tramitazio bakoitza: 4.500 pezeta.
IV. epigrafea.-Agirien konpultsa
a) Trafiko istripu baten atestatuaren kopia konpultsatua: 3.000 pezeta.
b) Beste agirien konpultsa. Konpultsa bakartzat hartuko da pertsona batek espediente bakar batean aurkeztu beharreko agiriak: 300 pezeta.
V. epigrafea.-Etxebizitzen deskalifikazioa egiteko txostenak egitea
a) "B.O.E."ko deskalifikazio bakoitzeko behar diren txostenak: 3.500 pezeta.
ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
4. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera ezarri da, haren 12. artikuluko baimenaren ondorioz.
Zergagaia
2. art. Zergagaia hirigintza jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzari eta lurzoruaren erabilerari buruzko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.
3. art. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:
Antolamenduko plan partzialak edo bereziak eta horien aldaketa tramitatzea, xehetasun azterlanak, aurrerapenak edo antolamendu planen aurreproiektuak, birzatiketak, partikularrek aurkezturik.
Urbanizazio proiektuak tramitatzea, partikularrek aurkezturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 221. artikuluan zehaztutakoak.
Aipamen moduan, honako hauek dira:
-Birzatiketetarako lizentziak.
-Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza ttikietakoak.
-Lehen erabilerarako lizentziak.
-Eraikinak botatzeko lizentziak, bota, hustu eta apeoa egiteko obrak.
-Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.
-Emandako lizentzien aldaketak.
-Behin-behineko lizentziak, Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen testu bategineko 136. artikuluaren babesean emandakoak.
Zerga ordaindu beharra
4. art. 1. Orokorrean, ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Uko egiten bazaio, ordaintzeko obligazioa lizentzia eskatzen den unean hasten da.
2. Plan partzialak edo bereziak eta horien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak tramitatzerakoan, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da zerga ordaindu beharra.
Sujetu pasiboa
5. art. Zerbitzuak edo lizentziak eskatu, bultzatu edo haien onura hartzen duten pertsona fisiko edo juridikoak, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak daude tasa hauek ordaintzera behartuak, Tributuari buruzko Lege Orokorraren 33. artikuluan aipatu bezala.
Tarifak eta karga-tasak
6. art. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eraskinean agertzen dira.
Lizentzien tramitazioa eta eragina
7. art. Hirigintza jarduketarako eskaera guztiak hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan eta gainerako arautegi aplikagarrian aurreikusi moduan bete beharko dira.
8. art. Lizentzien iraungipenari dagokionez, hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.
9. art. Lizentzia baten titularrek alde batera utzi ahalko dituzte eskatutako obrak, beren ukoa idazki batean Udaletxean aurkeztuz, lizentzia hori iraungita ez den bitartean. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen uzten bada alde batera obra egiteko asmoa, eta obrak hasi ez badira, tasak %20 murriztuko dira lizentzia emandakoan egokitzen denetik. Lizentzia eman ondoren egiten bada atzera, tasak %30 soilik murriztuko dira lizentzia borondatezko aldian badago eta %20 exekuzio aldian badago.
Kudeaketa arauak
10. art. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten egoitzetatik, udal teknikariek adostasun txostena eman eta gero, likidazioa egiten duen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horretan eginen da likidazioa eta, bertan, sujetu pasiboaren izen-deiturak, tasaren kontzeptua, tarifa eta zenbatekoa zehaztuko ditu.
11. art. Urbanizazio proiektuetan, tasen likidazioa proiektua onesten denean eginen da.
12. art. Lizentziak emateko tasen likidazioa behin-behinekoa izanen da, obraren aurrekontuko kostu osoaren arabera.
Obra amaitu edo behin-behinekoz jaso eta ondoko hilabetean, horren berri ematen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiriarekin batera, lanbide elkargoak ikus-onetsia ahal dela, obren kostu osoa ziurtatzeko.
Aipatu kostua nola eman den, udal teknikariek frogatuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, hala egokitzen saiatuko dira. Behin betiko likidazioa eginen da eta onesteko aurkeztuko.
Partikularraren aldeko diferentzia aterako balitz, itzuliko litzaioke; Udalaren aldekoa bada, berriz, hilabeteko epea emanen zaio ordaintzeko. Ordaintzen ez badu premiamendu bidez kobratuko da, besterika gabe.
13. art. Ezarpen oinarrian altzariak eta obra proiektuan funtsezkoak ez diren gaiak ez dira sartuko.
Ordenantza honen eraskinean aipatzen denaz gain, tasaren ezarpen oinarriaren parte izanen da barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa. Horretarako interesatuek barne urbanizazioaren proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontua eguneratua duela.
14. art. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesatuari emanen zaio horren berri, erregelamenduzko epean ordain ditzan.
15. art. Tramitazio laburtuen araubideko lizentziak direnean, eskatzaileak udal gordailutik jasoko du baimenaren agiria, eta horrela egonen da lizentziaren eta bere aplikazioaren jakinaren gainean.
Arau-hausteak eta zehapenak
16. art. Arau-hauste eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari eginen zaio men.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onetsitakoan hartuko du indarra, eta eragin juridiko guztiak izanen ditu testu oso-osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta gero.
Bigarrena.-Ordenantza fiskal hau aldatzeko, onesteko behar diren tramite berak egin beharko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko lehen kapituluko hirugarren atalean xedatutakoaren arabera.
Hirugarrena.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotarako, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da, baita udal erabakienak baino maila handiagokoak diren xedapen guztiak ere, araututako gaiei aplikatzekoak badira.
TARIFEN ERASKINA
I. epigrafea.-Antolamenduko plan partzial edo berezien tramitazioa
Espediente bakoitzaren tramite eta ebazpenari dagozkion tasen likidazioa planean sartutako lurzoruaren azaleraren arabera eginen da, 10 pezeta/m².
II. epigrafea.-Plan partzial edo berezietako aldaketen eta xehetasun azterlanen tramitazioa
I. epigrafean adierazitakoen %50eko tarifa aplikatuko da.
III. epigrafea.-Birzatiketen tramitazioa
III.A) Bizartiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasen likidazioa osoko probetxamendutik ateratako azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera eginen da, tarifa hauekin bat etorriz:
-m3 eraikigarri bakoitzeko: 10.
-m² eraikigarri bakoitzeko: 30.
III.B) Birzatiketako aldaketaren tramitazioa:
-III-A epigrafean ezarritakoen %50eko tarifa aplikatuko da.
IV. epigrafea.-Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa
Tasen likidazioa proiektuaren zenbatekoaren arabera eginen da, %1,5eko karga-tasa aplikatuz.
V. epigrafea.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen 221. artikuluaren babesean emandako lizentziak
V.1) Lurzatiketarako lizentziak:
Lurzatiketarako lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasen likidazioa azaleraren arabera eginen da, 5 pezeta/m².
V.2) Eraikinen lehen erabilera edo okupazioko lizentziak:
Eraikitako m² bakoitza: 10 pezeta.
VI. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak
Aurreko epigrafeei dagozkien tasen likidazioa ondoren aipatzen diren gutxieneko kopuruetara iristen ez bada, ondotik adierazitakoak ordainduko dira:
-Plan partzial edo berezien tramitazioa: 50.000 pezeta.
-Plan partzial edo berezietako aldaketaren eta xehetasun azterlanen tramitazioa: 25.000 pezeta.
-Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 5.000 pezeta.
-Birzatiketak: 50.000 pezeta.
-Lehen okupazioko lizentziak: 10.000 pezeta.
JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
5. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera ezarri da, haren 12. artikuluko baimenaren ondorioz.
Ordainarazpenaren xedea
2. art. Hurrengo kasuetan ematen diren lizentziak dira ordainarazpenaren xede:
a) Jarduera lehen aldiz paratzea toki batean.
b) Jarduera toki batetik bestera aldatzea.
c) Jardueran aldaketak egitea, haren izena, jabea eta egoitza aldatu gabe ere.
d) Jarduera handitzea, eta hori gertatutzat emanen da jarduera sailkatuen gaineko kontribuzioa handitzen den aldiro, non ez den araudi fiskalaren aldaketak sortua.
e) Eskualdaketak eta titular aldaketak, bertan garatzen den jarduera aldatu edo handitu gabe.
f) Lizentzia berrikustea, titularraren jarduketek edo Administrazioak bultzaturik.
g) Jarduera lizentzia.
Zergagaia
3. art. Zergagaia establezimenduak ireki, eskuz aldatu edo titularra aldatzeko lizentziak eman aurretik eskuratu beharreko zerbitzu tekniko eta administratiboen ondorioa da, nahitaez eduki behar baitituzte ingurugiroaren kontrolerako edo jarduera kaltegabeetarako jarduera sailkatuen titularrek.
Zerga ordaindu beharra
4. art. Zergak ordaintzeko betebeharra sortzen da:
a) Aginduzko lizentzia ematen den unean berean.
b) Ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako inguruabarren bat gertatzen denean.
Sujetu pasiboa
5. art. Pertsona natural edo juridikoak daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera, lizentzia ematen bazaie jarduera batean aritzeko, eskualdaketa egiten bazaie edo titulartasuna ematen.
Tarifak
6. art. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honen eraskinean ageri dira.
7. art. Interesatuak eskatutako lizentziari espreski uko egiten badio, tasa %80 murriztuko dira.
Kudeaketa arauak
8. art. Establezimendua irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duenak behar den eskabidea aurkeztuko du Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera(k) eta tokia zehazten dituela, udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.
9. art. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesatuak ordaindu egin beharko du, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, bestelakoan, inolako gaztigurik gabe, premiamenduzko bidez kobratuko bailitzateke.
10. art. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran ari nahi duten interesatuek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.
11. art. Titulartasuna aldatu edo eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio egiaztagiriak aurkeztuz.
Arau-hausteak
12. art. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onetsitakoan hartuko du indarra, eta eragin juridiko guztiak izanen ditu testu oso-osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta gero.
Bigarrena.-Ordenantza fiskal hau aldatzeko, onesteko behar diren tramite berak egin beharko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko lehen kapituluko hirugarren atalean xedatutakoaren arabera.
Hirugarrena.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotarako, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da, baita udal erabakienak baino maila handiagokoak diren xedapen guztiak ere, araututako gaiei aplikatzekoak badira.
TARIFEN ERASKINA
Jarduerarako lizentzia eta haren berrikuspena
I. epigrafea.
-Emandako lizentzia bakoitza: 130.650 pezeta.
II. epigrafea.-Irekitzeko lizentzia: jardueraren lehen instalazioa, jarduera tokiz aldatzea, jarduerako aldaketak
-Emandako lizentzia bakoitza: 77.350 pezeta.
III. epigrafea.-Irekitzeko lizentziaren aldaketa
-Aldaketa bakoitza: 77.350 pezeta.
IV. epigrafea.-Irekitzeko lizentzia eskuz aldatzea
-Eskualdatze bakoitza (lizentzian aldaketarik egin gabe): 5.000 pezeta.
ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK ERRETIRATU ETA ONDOREN ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEAGATIKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA
6. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean.
Zergagaia
2. art. Zergagaia sortzen da Udalaren zerbitzuek ibilgailuak eramatean nahiz erretiratzen hastean, eta ondoren, interesatuari itzuli bitartean altxatokian edukitzean.
3. art. Honakoek ez dute tasa hau ordaindu beharko:
1. Behar den moduko baimena duten kabalgata, desfile, segizio, kirol-saio edo beste jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik eremu publikotik kenduko diren ibilgailuak.
2. Dauden tokian eremu publikoa konpontzea edo garbitzea galarazteagatik kenduko diren ibilgailuak.
3. Jabeei ebatsirik eremu publikotik kenduko diren ibilgailuak. Jabeak horretarako, lapurreta salaketaren kopia aurkeztu beharko du.
Zerga ordaindu beharra eta tasaren sortzapena
4. art. Zerga ordaindu beharra sortuko da zerbitzua ematean edo ematen hastean, eta une berean ere izanen du sortzapena ibilgailua kentzeagatiko tasak.
5. art. Ibilgailua altxatzeagatiko tasak izanen du sortzapena ibilgailua erretiratu eta 24 ordu iraganik.
Sujetu pasiboa
6. art. Indarrean dagoen arautegian xedatutakoari jarraikiz, ibilgailuaren gidariak ordaindu beharko du tasa, eta horren ordez, ibilgailuaren titularrak.
Karga-oinarria
7. art. Karga-oinarria kendu edo altxatu den ibilgailu bakoitza da.
Salburespenak
8. art. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharrekoak direnez beste salbuespenik ez da onartuko.
Tarifak
9. art. Ibilgailuak kentzeagatik -hasita nahiz osorik- eta altxatzegatik aplikatu beharreko tarifak Ordenantza honetako eraskinean finkatzen direnak dira.
Tributuaren kudeaketa
10. art. Ordainarazpen honen dirubilketarako arau berezi moduan, zerbitzu honek sortuko dituen tasak Udalaren dirubilketarako zerbitzuetan ordainduko dira. Zerbitzu horiek ordainketa frogatzeko behar diren ordainagiriak edo tributu efektuak luzatuko ditu.
11. art. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu eta altxatzeak sortu dituen eskubideak ordaindu bitartean.
12. art. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere bestalde zirkulazio arauak hausteagatik izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.
Jabeek erretiratu gabeko ibilgailuak
13. art. Udalak bere altxatokietan dauzkan ibilgailuak esleituko ditu, indarra duten legezko xedapenetan ezarritakoaren arabera.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onetsitakoan hartuko du indarra, eta eragin juridiko guztiak izanen ditu testu oso-osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta gero.
Bigarrena.-Ordenantza fiskal hau aldatzeko, onesteko behar diren tramite berak egin beharko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko lehen kapituluko hirugarren atalean xedatutakoaren arabera.
Hirugarrena.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotarako, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da, baita udal erabakienak baino maila handiagokoak diren xedapen guztiak ere, araututako gaiei aplikatzekoak badira.
TARIFEN ERASKINA
1. epigrafea.-Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua udalaren gordelekura eramateko lanak hasi ondoren, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada.
-Ziklomotoreak eta motozikletak: 2.000 pezeta.
-Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kg: 5.000 pezeta.
-Ibilgailuak, 3.500 kg baino astunagoak: 8.000 pezeta.
2. epigrafea.-Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-haustailea udalaren gordelekura eramaten denean:
-Ziklomotoreak eta motozikletak: 4.000 pezeta.
-Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kg: 8.000 pezeta.
-Ibilgailuak, 3.500 kg baino astunagoak: 16.000 pezeta.
3. epigrafea.-Bi aldeetan txandakako aparkamendua duten kaleetan ibilgailuak kentzeagatik:
-Ziklomotoreak eta motozikletak: 2.000 pezeta.
-Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kg: 4.000 pezeta.
-Ibilgailuak, 3.500 kg baino astunagoak: 8.000 pezeta.
4. epigrafea.-Ibilgailua gordelekura eraman eta inork erretiratu gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zati bakoitzeko izanen da:
-Ziklomotoreak eta motozikletak: 300 pezeta.
-Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kg: 600 pezeta.
-Ibilgailuak, 3.500 kg baino astunagoak: 1.000 pezeta.
5. epigrafea.-Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko beste batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak erretiratzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %15, administrazio arloko gastu orokorrengatik.
ORDENANTZA, ORDEZKO EXEKUZIOAK ETA EXEKUZIO AGINDUENGATIKAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
7. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean.
Zergagaia
2. art. 1. Zergagaia honako kasu hauetan zerbitzu edo laguntza ematea da:
a) Ibilgailu, zabor eta hondarkiak erretiratzea baldin eta lur edo lokalen jabeak, okupatzaileak edo pilaketaren arduradunek erretiratzeari uko edo ezetza egiten badiote.
b) Exekuzio aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa, eta orokorki Udalaren ordenantza nahiz erabakiak betetzeko ordezko exekuzioen eginbideak.
c) Partikularrek eragindako Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak.
2. Interesatuek berek eragiten dituzten zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, eta bai ere ondasunak berreskuratzeko larritasunagatik edo ordena publikoa, segurantza, osasungarritasuna, edo higienea direla medio derrigor eman beharrekoak direnek, horiek guztiek ordainarazpena sortzea ekarriko dute nahiz eta zerbitzua ez izan interesatuek eskatua.
3. art. Udalak zilegi izanen du, edozein kasutan ere, enpresa pribatu batekin kontratatzea Ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Larrialdiko kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari eskudunen eta beste bitarteko batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo Udalbatzari horren berri ematea.
Tasaren sortzapena
4. art. Zerga ordaindu beharra, zerbitzua ematen den momentu berean sortzen da, eta zilegi da konturako nahiz zatikako kitapenak ordaintzeko eskatzea.
Sujetu pasiboa
5. art. Modu solidarioan pagatzera behartuta daude legez erantzun beharra duten pertsona natural nahiz juridikoak, hurrengook, alegia:
a) Zerbitzua eman beharra eragiten duten egintzetako ondasunen jabe edo erantzuleak edo haren onura jasotzen dutenak.
b) Halakorik izaten bada, maizter edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.
c) Espresuki egindako exekuziozko erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule ateratzen direnak.
Zerga oinarria
6. art. Ordainarazpen honen zerga oinarria honako hauek osatzen dute:
a) Exekuzio agindua: eginkizun dagoen obrari egin behar zaion baloraziotik heldu dena izanen da.
b) Ordezko exekuzioa: egin den exekuzioaren osotarako kostutik heldu dena.
Karga-tasa
7. art. a) Exekuzio Agindua: karga-tasa zerga oinarriaren %1 izanen da.
b) Ordezko exekuzioa: zerga oinarriaren zenbatekoa jakinik, hari %120 aplikatuko zaio kuota erdiesteko.
Kudeaketa arauak
8. art. Udalak, obrak egiteko, zilegi izanen du kautelazko likidazioak formulatzea tasen zenbateko kalkulatuaren arabera, aldez aurretik, eta bai hura ordainarazi eta bildu ere ordenantza fiskal orokorrean agintzen den moduan. Obrak burututakoan, likidatuko dira tasak eta soberakinik edo eskasik izaten bada, eskatu edo bihurtuko dira.
Zilegi izanen da kautelazko likidaziook arduradunen artean zatitu edo banatzea, asko badira, edo erabiltzaile nahiz alokatzaile gisa borondatez kostuaren zati proportzional bat beren gain hartu nahi dutenen artean.
Arau-hausteak eta zehapenak
9. art. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa gorabehera, sujetu pasiboak erantzun beharko du irekitzen ahal den espediente zehatzailetik sor daitezkeen zehapenen aurrean, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoa betez.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onetsitakoan hartuko du indarra, eta eragin juridiko guztiak izanen ditu testu oso-osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta gero.
Bigarrena.-Ordenantza fiskal hau aldatzeko, onesteko behar diren tramite berak egin beharko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko lehen kapituluko hirugarren atalean xedatutakoaren arabera.
Hirugarrena.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotarako, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da, baita udal erabakienak baino maila handiagokoak diren xedapen guztiak ere, araututako gaiei aplikatzekoak badira.
ORDENANTZA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEA ETA EREMU PUBLIKOAN ZORUA EDO ESPALOIAK NOLA EDO HALA MUGITZEAGATIKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
8. ORDENANTZA
1. ARAUA
Kontzeptua
1. artikulua Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, honako Arau honetan ezarri egiten dira baimendutako denboran egindako probetxamendu bereziaren prezio publikoak. Probetxamendu berezi hori dagokie erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoan zorua edo espaloiak nola edo hala mugituz, eta horien ondorioz egindako udal jarduerei.
2. art. Honako prezio publikoa ordaintzea ez da eskatuko ondoko kasu hauetan:
1. Jabetza eta erabilera pribatuko lurretan zangak ireki eta zoladura mugitzea; obra lizentzia eskatu beharra dago eta era berean obra bezala dagokion tasa ordaindu.
2. Partikularrek irekitako zangak, Lurzoruari buruzko Legearen arabera onetsitako Urbanizazio Proiektuan jasota daudenean, obra lizentziagatiko tasa soilik sortuko dutelarik.
3. Zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek egindako probetxamenduak, zeinekin probetxamendu guztien ordainketa ituntzen den; horrela bada, aipatu enpresen probetxamenduak zehazki arautzen dituen Arauak eta aplikagarri diren udal erabakiek gobernatuko dute.
Noiz sortzen den ordaintzeko betebeharra
3. art. Prezio publiko hauek ordaindu beharra sortzen da zangak irekitzeko baimena eman, lizentzia eman edo zoladura edo espaloiak nola edo hala mugitu eta behar den baimena izan gabe probetxamendua egiten hasten denean.
Ordaintzera beharturik daudenak
4. art. Baimena hartzen duen pertsona natural edo juridikoa dago ordaintzera beharturik. Probetxamenduak aginduzko baimenik gabe egin badira, haien onuradun direnak eta haiek egiten dituztenak solidarioki ordaintzera beharturik daude.
Oinarriak, tasak eta tarifak
5. art. Karga oinarritzat hartuko da egin beharreko probetxamendua burutu ahal izateko mugitu edo ireki beharreko udal erabilera publikoko zoladura, galtzada, espaloi edo ondasunen azalera.
Zangak irekitzen direnean, jabari publikoaren probetxamenduagatik ordaindu behar den prezio publikoaz gain, ordaintzeko obligazioa dutenek ordaindu beharko dute lanaren ondorioz eremu publikoan eragiten den kalteari dagokion zenbatekoa, tarifen eraskinean agertzen denaren arabera.
Ondasunak eta instalazioak berreraiki, birezarri edo konpontzea
6. art. Ordaintzeko obligazioa duenak probetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, birrezarri eta konpondu beharko ditu.
7. art. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesatuak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalteordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren baliogaleraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.
8 art. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzeko obligazioa duenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, hala nola, konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.
Gordailu hori indarra duen arauteriak edo lizentzia jasotzeko baldintzak ez betetzeagatik paratu litezkeeen zehapenak ordaintzeko erabili ahalko da. Gordailua berreskuratu ahal izateko adostasun txostena beharko da, indarra duen arauteriak eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete ete lurzorua behar bezala konpondu dela egiaztatzen duena.
9. art. 1. Pasabideak egiterakoan gordailuak eratu, haunditu eta itzultzeko gaietan, "Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziari buruzko ordenantza arautzailea"k xedatutakoari jarraituko zaio
2. Arau honen xede diren probetxamenduetan, aipatu gordailu horien zenbatekoak probetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, beti ere tarifen eraskinean agertzen denari jarraikiz.
Kudeaketa arauak
10. art. Edozein arrazoi dela medio, zangak ireki edo zoladura edo espaloiak nola edo hala mugitu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak, behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako "Hirigintza Prozedurari buruzko Ordenantzak eta Urbanizazio Ordenantza" izenekoetan eskatutako baldintzak bete beharko ditu eta, hala balitz, "Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziari buruzko ordenantza" izenekoan eskatutakoa ere bete beharko ditu.
11. art. Lizentziak ematen diren unean behar diren prezio publikoak ordaindu beharko dira. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotua geldituko da espaloia zeharkatzeko baimenari.
12. art. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ezarri epean ez badira bukatu.
13. art. Lizentzia eskatu dutenek, behin lizentzia emanik eta iraungipen epea bukatu baino lehenago, egin beharreko obra ez hasterik badute. Idatziz egin beharko dute eskaera eta obrak hasi ez badira bakarrik onartuko da. Kasu horretan prezio publikoaren %90 itzuliko da; ez bada ordaindu, haren %10 gehi premiamenduzko errekargua eskatuko dira borondatezko epean, eta prezio publikoaren %20 eskatuko da zorra exekuzio epean baldin bada.
Arau-hausteak eta zehapenak
14. art. Arau-haustetzat hartuko da baimendutakoaz baino azalera edo luzera handiagoko probetxamendua egitea eta obrak egiteko emandako denbora baino gehiago luzatzea.
Halaber, arau-haustetzat hartuko da behar den lizentziarik gabe probetxamendua edo obrak hastea.
15. art. Bestelako arau-hausteei dagokienean eta zehapenekin zerikusirik duten afera orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio.
AZKEN XEDAPENAK
Lehendabizi.-Honen ordez, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.
Bigarrenik.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta eragin juridiko osoa izanen du, testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean oso-osorik argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioak, egintza edo erabakiak deusezta daitezen, toki erakundeei errekerimendua egiteko ezarritako epea iragandakoan.
TARIFEN ERASKINA
Hauek dira Arau honetan aplikatuko diren tarifak:
I. epigrafea.-Zangak irekitzea
I.1. Zangaren zabalera metro lineala baino ttikiagokoa baldin bada, luzeeraren metro bakoitzeko ordaindu beharko da: 2.270 pezeta.
I.2. Zangaren zabalera metro linealekoa edo handiagoa bada, luzeraren metro bakoitzeko ordaindu beharko da: 2.320 pezeta.
I.3. Etxebizitzak zaharberritzeko dirulaguntzei buruzko Ordenantzaren barnean sartutako obrak badira, zanga bakoitza irekitzeagatik (luzera kontutan hartu gabe): 2.270 pezeta.
I.4. Zanga bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edota gune zabal samarra ixten denean, aurreko epigrafeetako tarifak %20 igoko dira.
II. epigrafea
Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztea eta zoladura edo espaloiak nola edo hala mugitzea:
-Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 2.270 pezeta.
Kalteordainak, zangak irekitzeagatik
II.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzeran metro bakoitzak honenbesteko sortzapena du:
II.1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 6.000 pezeta.
II.1.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 3.000 pezeta.
II.1.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 500 pezeta.
II.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro karratu bakoitzak honenbesteko sortzapena du:
II.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 9.000 pezeta.
II.2.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 4.500 pezeta
II.2.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 750 pezeta.
Fidantzak, zangak irekitzeagatik
II.3. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzeran metro bakoitzak honenbesteko sortzapena du:
II.3.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 16.465 pezeta.
II.3.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 12.360 pezeta.
II.3.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 8.235 pezeta.
II.4. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro karratu bakoitzak honenbesteko sortzapena du:
II.4.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 18.190 pezeta.
II.4.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 13.825 pezeta.
II.4.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 9.455 pezeta.
ORDENANTZA FISKALA, ESPALOIETAN BARNA IBILGAILUAK SARTZEAGATIKO PREZIO PUBLIKOAK ETA APARKATZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMA-LANAK EGITEKO BIDEA GORDETZEAGATIKOAK ARAUTZEN DITUENA
9. ORDENANTZA
Kontzeptua
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Arau honetan ezartzen dira prezio publikoak eremu publikoan edo erabilera publikoko lurretan ondoko probetxamendu hauetako edozein egiteko:
a) Erabilera pribatuko eraikin eta orubeetan 2 gurpil edo gehiagoko ibilgailu eta zalgurdiendako sarrera edo pasabidea, sestra aldaketaz edo aldaketarik gabe.
b) Enpresek edo partikularrek eskaturik, merkatugaien zama-lanak egiteko erabilera publikoko bide eta lurretan lekua gordetzea.
c) Erakunde edo norbanakoentzat igilbailuak aparkatzeko lekua gordetzea erabilera publikoko bide eta lurretan.
2. art. Honako prezio publikoa ez da eskatuko zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako probetxamenduengatik, enpresa horiekin probetxamendu guztien ordainketa ituntzen denean. Horrela eginez gero, aipatu enpresen probetxamenduak zehazki arautzen dituen Ordenantzak edo aplikagarri diren udal erabakiek aginduko dute.
Noiz sortzen den ordaintzeko betebeharra
3. art. Ordaintzeko betebeharra sortzen da probetxamenduari baimena ematen zaion unean, edo hura hasten den unean, baimenik gabe egiten denean.
Ordaindu behar dutenak
4. art. Solidarioki ordaintzera beharturik daude:
a) Udal lizentzien titular diren pertsona natural edo juridikoak.
b) Zalgurdi-sarrera eta pasabideak ezarri diren eraikinen jabeak.
c) Ordenantza honen 1. artikuluko b) eta c) ataletan emandako probetxamenduen onuradun diren erakunde edo norbanakoak.
Oinarriak, tasak eta tarifak
5. art. Probetxamendurako baimena urte naturala hasi eta gero jasotzen bada, baimen hori eman den seihileko osoaren prezio publikoa eskatuko da.
6. art. 1. Espaloien barnako pasabiderako lizentziaren kasuan, Arau honen eraskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da baimendutako pasabidearen zabalera, gutxienez 6 metrokoa izanen dena, plaza kopurua eta kalearen kategoria fiskala kontutan hartuta, kasuan kasu.
2. Lekua gordetzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta kalearen kategoria fiskala hartuko dira oinarri.
7. art. Aplikatu beharreko tarifak Arau honen eraskinean azaldutakoak dira. Seihiletik behin ordainduko dira eta ez da beherapenik egonen.
Kudeaketa arauak
8. art. Lizentziak emateko onesten den Arauan xedatutakoak arautuko du lizentzietarako baimena.
9. art. Ibilgailuen pasabidea espaloietan barna erraztu ahal izateko lanak egin behar direnean eta zoladura nola edo hala mugitu, pasabidea burutzeko behar den lizentzia eskatu beharko da une berean eta "Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzea eta eremu publikoan zorua edo espaloiak nola edo hala mugitzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen Ordenantza Fiskalean" ezarri prezio publikoak eta fidantzak ordaindu.
Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen kasuan, administrazio kontzesioak eta planeamenduan garajeetako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu hauetan zintarriak apaldua egon behar du eraikuntza zutik dagoen bitartean.
Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko pasabide horrek baimena izan beharko du eta prezio publikoak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.
Gordailu hori indarra duen arautegiak edo lizentzia jasotzeko baldintzak ez betetzeagatik paratu litezkeen zehapenak ordainteko erabili ahalko da. Gordailua berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, segurtasun eta trafiko arauak eta lizentzia hartzeko baldintzak bete eta lurzorua behar bezala konpondu duela egiaztatzen duena.
10. art. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua gordetzagatiko lizentziak emanik, Aldizkako Zergen Departamentu Kudeatzaileak behar den Zentsuan sartuko ditu titularrak.
11. art. Prezio publikoak seihileko bi epetan kobratuko dira.
12. art. Lizentziaren titularrak probetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude eta, behar izanez gero Udalak emandako diskoak itzultzera eta zintarria eta espaloia lehengo hartara bueltatzera. Bestela bada, ulertuko da probetxamenduak jarraitzen duela, zintarria eta espaloia lehengo harte bueltatu eta diskoak itzuli arte.
13. art. Ikuskaritzako Udal Zerbitzuek eta Udaltzaingoak pasabide lizentziarik gabe probetxamendu hori jasotzen duten egoitza edo lekurik ikusten badute horien berri emanen diote Udalari.
Arau-hausteak eta zehapenak
14. art. Arau-haustetzat hartuko da behar den baimenik gabe probetxamendua jasotzea.
15. art. Gainerako arau-hausteei dagokienean eta zehapenekin zerikusia duten afera orotan, arau fiskal orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio.
AZKEN XEDAPENAK
Lehendabizi.-Honen ordez, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.
Bigarrenik.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta eragin juridiko osoa izanen du, testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean oso-osorik argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioak, egintza edo erabakiak deusezta daitezen, toki erakundeei errekerimendua egiteko ezarritako epea iragandakoan.
TARIFEN ERASKINA
I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea
I.1. Etxebizitzei lotutako garajeak, metro lineal bakoitzeko, urtean:
-5 ibilgailu bitarte: 3.735 pezeta.
-6tik 10 ibilgailu bitarte: 6.179 pezeta.
-11tik 25 ibilgailu bitarte: 10.742 pezeta.
-26tik 50 ibilgailu bitarte: 16.364 pezeta.
-50 ibilgailutik gora: 19.385 pezeta.
I.2. Garaje pribatuak, merkataritza edo industriarako, metro lineal bakoitzeko, urtean:
-5 ibilgailu bitarte: 4.116 pezeta.
-6tik 10 ibilgailu bitarte: 6.819 pezeta.
-11tik 25 ibilgailu bitarte: 11.745 pezeta.
-26tik 50 ibilgailu bitarte: 17.854 pezeta.
-50 ibilgailutik gora: 21.204 pezeta.
Auto-omnibusen kasuan ibilgailu bat 10 toki edo zatiki bezala kalkulatuko da, eta kamioi eta atoien kasuan bi tona metriko edo zatiki gisa.
I.3. Ibilgailuak konpondu, garbitu edo haien olioa aldatzeko lantegiak, edozein eratakoak direla ere, hornitegiak eta erakustokiak, metro lineal bakoitzeko, urtean: 12.579 pezeta.
I.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:
-50 ibilgailu bitarte: 18.320 pezeta.
-50 ibilgailutik gora: 21.765 pezeta.
I.5. Aparkatzea orduka debekatzen duten lizentziak. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak %50 ttikiturik aplikatuko dira.
II. epigrafea.-Lekua gordetzea
II.1. Lekua gau eta egun gordetzea: metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 7.833 pezeta.
II.2. Lekua orduka gordetzea: metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 5.862 pezeta.
II.3. Behin-behineko erreserba: inoiz egin beharreko obra edo jarduketa baterako lekua gordetzeagatik, arestiko epigrafeetan finkatutako prezio publikoa proportzionalki zatituko da erabileraren arabera. Baina dena den, guttieneko eskubideak ordaindu beharko dira, hain zuzen ere, 1.500 pezeta.
Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago lekua gordetzea, tarifa luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik finkatuko da.
ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALDURA ETA ZORUPEAREN PROBETXAMENDU BEREZIETAKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
10. ORDENANTZA
1. artikulua. Ordenantza hau ezartzeko, honako hauen babesera jo da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 122. artikulua, urriaren 18ko 280/1990 Four Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 93. artikulua eta hurrengoak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.
2. art. Zergagaia eremu publiko eta herrilurreko zoru, hegaldura eta zorupeko erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia da, probetxamendu edo erabilera hauetako edozein:
1. Erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea.
2. Erabilera publikoko lurrak salgai, material edo gisako instalazioen bidez okupatzea.
3. Soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo gaien sarrera eman ahal izateko eremu publikoko zoladura edo espaloietan kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, baita argi-sare publikotik egindako hartunea ere.
4. Eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren markesina, olana edo gisako instalazioak, eraikinaren berezko egituraren elementuak ez direnean.
5. Eremu publikoaren gainean edo haren hegalduran kokatuta dauden burni-barra, aldamio eta gisakoak, kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, baskulak, salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.
6. Irabazteko xedearekin mahaiak eta kadirak paratuz erabilera publikoko lurrak okupatzea.
7. Eremu publikoan kioskoak paratzea.
8. Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak, kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa.
9. Erakusleiho eta beirarasak.
3. art. Ondoko hauek daude beharturik ordenantza honetan ezarritako prezio publikoak ordaintzera:
a) Udal lizentzia edo kontzesioen titularrak eta probetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.
b) Lizentzia edo kontzesiorik gabe, ordenantza honen xedeko probetxamenduak jasotzen dituztenak.
c) Probetxamenduaz gehiago baliatu gabe ere Udalean haren baja aurkezten ez dutenak.
d) Eremu publikoan ezartzen diren zaborrontzien kasuan, lizentziaren titularrak edo probetxamenduaz baliatzen direnak. Zergadunaren ordezkotzat zaborrontzien jabeak eta etxegileak hartuko dira.
4. art. Ordenantza honen xedeko prezio publikoaren zenbatekoa zehazteko, probetxamenduaren iraupena eta okupatutako eremu publikoaren azalera hartuko dira kontutan, eraskinean xedatutakoari jarraituz.
5. art. Prezio publikoak ordaintzen salbu daude zerbitzu publiko lokalak ematen dituzten entitateak.
6. art. 1. Erabilera pribatiboak edo probetxamendu bereziak jabari publiko lokalaren suntsiketa edo narriadura badakarte, onuraduna, egokitzen zaion prezio publikoa ordaintzeaz gain, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, baita aurretik zenbateko hori gordailuan uztera ere.
2. Kalteak konponezinak badira, toki entitateak kalteordaina hartuko du, hondatutako ondasunen balioa edo egindako kaltearen zenbatekoa, hain zuzen.
Toki entitateak ez ditu inoiz artikulu honetan aipatu kalteordain eta itzulketak barkatuko.
7. art. Prezio publikoa ordaintzeko obligazioa probetxamendurako baimena ematen den une berean sortuko da edo hura egiten hasi zenetik, baimenik gabe egiten bada.
8. art. Probetxamendua udal lizentzia edo kontzesiorik gabe egiten bada, prezio publikoa ordaintzeak ez ditu legezko bihurtuko egin diren probetxamenduak, eta instalazioak kentzea agindu ahalko da inongo kalteordainik gabe.
9. art. 1. Ordenantza honetan araututako prezio publikoei lotutako probetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute, ohikoak eta etengabeak badira.
2. Erabilera publikoko lurra mahai eta kadirez, irabazi asmoz, okupatzeari dagokionez, toki entitatek baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa, eta abarrik badago, eta kobratutako prezio publikoaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.
10. art. 1. Iruzurtzat hartuko da behar den lizentziarik gabe probetxamendua edo erabilera hastea.
2. Bestelako arau-hausteei dagokienean eta zehapenekin zerikusia duten afera orotan, ordenantza fiskal orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio. Toki entitateak lizentzia edo baimenik gabeko instalazioak eremu publikotik ken ditzake udal biltegietara eramateko, eta instalazio hori desmuntatu, garraiatu, biltegira eraman eta egin behar den beste edozergatik sortutako tasak eta gastuak jabearen kargu geldituko dira.
AZKEN XEDAPENAK
Lehendabizi.-Honen ordez, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.
Bigarrenik.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta eragin juridiko osoa izanen du, testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean oso-osorik argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioak, egintza edo erabakiak deusezta daitezen, toki erakundeei errekerimendua egiteko ezarritako epea iragandakoan.
TARIFEN ERASKINA
I. epigrafea.-Zoruko probetxamendu bereziak
I.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 4.300 pezeta.
I.2. Beste probetxamenduak
a) Jarduera ekonomikoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:
-Egunean: 90 pezeta.
-Hilabetean: 3.600 pezeta.
-Urtean: 43.000 pezeta.
b) Edukiontziak, eta jarduera ekonomikoa ez den edozein okupazio, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:
-Egunean: 15 pezeta.
-Hilabetean: 450 pezeta.
-Urtean: 5.400 pezeta.
I.3. Aldamioak edo hesiak: aurreko epigrafean (I.2 b atala) adierazitako zenbatekoen %50.
Urbanizazio egiten ari den tokietan, zenbatekoak %75 murriztuko dira.
I.4. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, bereziki baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi gabe. Egun edo zatiki bakoitzeko, 160 pezeta.
II. epigrafea.-Hegaldurako probetxamendu bereziak
-Metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 8 pezeta.
-Metro karratu edo zatiki bakoitzeko, hilabetean: 240 pezeta.
-Metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 2.880 pezeta.
III. epigrafea.-Zorupeko probetxamendu bereziak
-Gutxieneko kuota, gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta probetxamenduarengatik, metro lineal bakoitzeko eta urtean: 805 pezeta.
-Gainerako probetxamenduak, m² edo zatiki bakoitzeko:
-Egunean: 25 pezeta.
-Hilabetean: 450 pezeta.
-Urtean: 4.300 pezeta.
IV. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak
Aurreko epigrafeetako zenbatekoak ondoren adierazten diren gutxienekoak adina ez badira, honako hauek ordainduko dira:
-Aldamioak: 5.000 pezeta.
-Hesiak: 5.000 pezeta.
-Beste probetxamenduak: 5.000 pezeta.
ARAUA, HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESENDAKO EREMU PUBLIKO ETA HERRILURREKO ZORU, HEGALDURA ETA ZORUPEAREN PROBETXAMENDU BEREZIENGATIKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN
11. ORDENANTZA
Kontzeptua
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta 32. artikuluko 2. idazatian xedatutakoari jarraikiz, honako Arau honetan ezartzen dira prezio publikoak, hain zuzen ere, hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresendako eremu publiko eta herrilurreko zoru, hegaldura eta zorupearen probetxamendu bereziei dagozkienak, auzakide guztiak edo kopuru haundi bat ukitzen dituztenean.
Noiz sortzen da zerga ordaintzeko betebeharra
2. art. Prezio publiko hau ordaindu beharra sortzen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek kable, tutueria, kanalizazio, biltontzi, transformadore-kutxeta, poste, horma-beso, hornidura edo erregistro kutxa eta zerbitzua ematearekin zerikusia duten bestelako probetxamenduekin hegaldura, zorua eta zorupea okupatzen dituztenean.
Ordaindu behar dutenak
3. art. Prezio publiko hauek ordaintzera beharturik daude hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzeko eremu publikoko eta herrilurretako hegaldura, zoru eta zorupea erabiltzen dituzten enpresak.
Oinarriak, tasak eta tarifak
4. art. Tarifak aplikatzeko oinarria kalkulatuko da enpresek udalerriaren barrenean lortutako urteko fakturaziotik ateratzen den dirusarrera gordinaren arabera.
5. art. Aplikatuko den tarifa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako dirusarrera gordinen %1,5.
Kudeaketa arauak
6. art. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek probetxamendu bereziren bat egin behar dutenean, hartarako lizentzia eskatu beharko dute.
7. art. Probetxamendu hori egin ahal izateko obrarik egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.
8. art. Erabilera pribatiboak edo probetxamendu bereziak jabari publiko lokalaren suntsiketa edo narriadura badakarte, onuraduna, egokitzen zaion prezio publikoa ordaintzeaz gain, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, baita aurretik zenbateko hori gordailuan uztera ere.
Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.
Enpresek probetxamenduak nola edo halako jarraikortasun eta aldiorotasun batez egiten badituzte, nahiz eta hiriko leku desberdinetan izan, kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezarri aldietan ikuskatu eta aipatu aldietan probetxamendu horietan ustezko kalteen arabera haien zenbatekoa atera ahal izateko.
Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia haustearekin edo lizentziaren baldintzekin. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko duena.
9. art. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek udalerrian erdietsi dirusarrera gordinen aitorpena hiruhileko bakoitzetik aurkeztu beharko dute. Dirusarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.
Aipatu aitorpen horretan prezio publikoaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, Arau honetan ezarritakoaren arabera.
10. art. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagozkien prezio publikoen zenbatekoa Udaletxean berean edo horretarako ezarri erakundean sartu beharko dute.
Arau-hausteak eta zehapenak
11. art. Arau-hausteekin eta hauei dagozkien zehapenekin zerikusirik duen orotan, ordenantza fiskal orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio.
AZKEN XEDAPENAK
Lehendabizi.-Honen ordez, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.
Bigarrenik.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta eragin juridiko osoa izanen du, testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean oso-osorik argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioak, egintza edo erabakiak deusezta daitezen, toki erakundeei errekerimendua egiteko ezarritako epea iragandakoan.
ARAUA, HAUR ESKOLAKO LAGUNTZA ETA EGONALDI ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
12. ORDENANTZA
Aplikazio arauak
1. Prezio publikoa ordaintzera behartuta daude Haur Eskolako zerbitzuaren onuradurak diren adingabekoen gurasoak, tutoreak edo legezko ordezkariak.
2. Hilabeteka ordainduko da prezioa publikoa, osorik eta aurretik, eta interesatua Haur Eskolan onartzeko nahitez aurkeztu beharko da ordainagiria.
3. Kalkulu oinarria:
a) Zerbitzuaren onura hartzen duen haur bakoitzaren kuota kalkulatzeko, ikasturtea hasi aurreko urteko P.F.E.Z.ren (aitaren, amaren eta adingabeko senideena) zerga-oinarria osatzen duten dirusarrerak hartuko dira.
P.F.E.Z. egitera beharturik ez bada, denboraldi horretan kontzeptu guztiengatik jasotako dirusarrera garbiak hartuko dira, eta horien behar adinako justifikazioa aurkeztu beharko da.
b) Dirusarrerak aurreko lerroaldean adierazi moduan aterata, kontutan hartu diren kide kopuruaren artean eginen da zatiketa.
4. Abuztuan kalkulatuko dira tarifak, ikasturtea hasi aurretik, eta hark iraun bitartean (11 hilabete) aplikatuko dira.
5. Azken errenta aitorpena edo izandako dirusarrera gordin eta garbien agiriak aurkezten ez dituztenei, Udalak behar adinakotzat jota, Haur Eskolako kuota gorena aplikatuko zaie.
6. Ordaindu beharreko kuota:
a) Zerbitzuaren onura hartzen duen haurrak ordaindu beharreko kuota, oinarriari (3. arauan zehaztutakoa) %22ko tasa bakarra aplikatzetik ateratzen den emaitza izanen da, eta 11 hilabetekotan ordainduko da.
b) 10.000 pezetako da haur bakoitzak hilean ordaindu beharko duen gutxieneko kuota eta 43.000 pezetakoa gehienez, edozein kasutan.
AZKEN XEDAPENAK
Lehendabizi.-Honen ordez, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.
Bigarrenik.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta eragin juridiko osoa izanen du, testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean oso-osorik argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioak, egintza edo erabakiak deusezta daitezen, toki erakundeei errekerimendua egiteko ezarritako epea iragandakoan.
ORDENANTZA, UDAL KIROLDEGIAK ETA INSTALAZIO OSAGARRIAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA
13. ORDENANTZA
1. artikulua. Ordenantza honen prezio publikoa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.
2. art. Igerilekuaren eta instalazio osagarrien erabiltzaileak daude behartuak zerga hauek ordaintzera.
3. art. Ordaindu beharra sortzen da igerilekuetara edo instalazio osagarrietara sartzeko Udalaren txartela edo baimena eskuratzen denean.
4. art. Ordenantzaren eraskinean ageri diren tarifak aplikatuko dira.
5. art. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Horretarako ezarri da arau berezia, instalazioetako dirubilketa zerbitzuei ordaintzea prezioa. Haiek luzatuko dituzte txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.
6. art. Instalazioak abonu bitartez erabili nahi dituztenek, Udalak finkatzen duen moduan eta baldintzetan eskuratuko dute hura.
7. art. Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita urte sasoi bakoitzean zein ordutan ireki eta itxi ere.
8. art. Instalazioen barrenean diren bitartean, erabiltzaileek aldean eraman beharko dituzte txartelak eta arduradunei erakutsi haiek eskatutakoan, bestelakoan kanpora botako baitituzte.
9. art. Instalazioen erabiltzaileek uneoro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioa erabiltzekoak, ikusgai baitaude horretarako.
10. art. Instalazioetan sartu ahal izateko nahitaez eduki beharko dira ordainduta tarifen eraskineko kuotak.
11. art. Iruzur soiltzat hartuko da igerilekuen barrutira txartel edo baimenik gabe sartzea.
12. art. Gainerako iruzurretan eta zehapenei dagokienez, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, edo, bestela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak eta bat heldu diren arauetan agindutakoari.
AZKEN XEDAPENAK
Lehendabizi.-Honen ordez, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.
Bigarrenik.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta eragin juridiko osoa izanen du, testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean oso-osorik argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioak, egintza edo erabakiak deusezta daitezen, toki erakundeei errekerimendua egiteko ezarritako epea iragandakoan.
TARIFEN ERASKINA
I. epigrafea.-Denbora mugarik gabe inskribatzen diren erabiltzaileen kuotak
-Ondoko A eta B ataletako kuotak ordainduko dituzte:
A atala.
A.1. Banako inskripzio kuotak
-18 urtetik goitikoak: 20.000 pezeta.
-14-17 urtekoak eta jubilatuak eta pentsionistak: 15.000 pezeta.
-4-13 urtekoak: 10.000 pezeta.
A.2. Inskripzio kuota murriztuak
(26 urtetik beheitiko 3. haurridetik aitzina)
-18 urtetik goitikoak: 3. kidea 15.000 pezeta; 4. kidea 10.000 pezeta; 5. kidea eta hurrengoak 5.000 pezeta.
-14-17 urtekoak: 3. kidea 11.250 pezeta; 4. kidea 7.500 pezeta; 5. kidea eta hurrengoak 3.750 pezeta.
-4-13 urtekoak: 3. kidea 7.500 pezeta; 4. kidea 5.000 pezeta; 5. kidea eta hurrengoak 2.500 pezeta.
B atala
B.1. Urteko kuotak igerilekua erabiltzeko (banakoak)
-18 urtetik goitikoak: 16.800 pezeta.
-14-17 urtekoak eta jubilatuak eta pentsionistak: 14.400 pezeta.
-4-13 urtekoak: 12.000 pezeta.
B.2. Urteko kuotak igerilekua erabiltzeko (murriztuak)
(26 urtetik beheitiko 3. haurridetik aitzina)
-18 urtetik goitikoak: 3. kidea 12.600 pezeta; 4. kidea 8.400 pezeta; 5. kidea eta hurrengoak 4.200 pezeta.
-14-17 urtekoak: 3. kidea 10.800 pezeta; 4. kidea 7.200 pezeta; 5. kidea eta hurrengoak 3.600 pezeta.
-4-13 urtekoak: 3. kidea 9.000 pezeta; 4. kidea 6.000 pezeta; 5. kidea eta hurrengoak 3.000 pezeta.
II. epigrafea.-Denboraldiko abonuak
-18 urtetik goitikoak: udako denboraldia 10.000 pezeta; neguko denboraldia 24.000 pezeta.
-14-17 urtekoak, jubilatuak eta pentsionistak: udako denboraldia 8.000 pezeta; neguko denboraldia 20.000 pezeta.
-4-13 urtekoak: udako denboraldia 6.000 pezeta; neguko denboraldia 16.000 pezeta.
III. epigrafea.-Eguneko sarrerak
-18 urtetik goitikoak: 1.000 pezeta.
14-17 urtekoak, jubilatuak eta pentsionistak: 700 pezeta.
-4-13 urtekoak: 400 pezeta.
IV. epigrafea.-Beste zerbitzuak
-Gimnasioa, urtean 24.000 pezeta.
-Sauna, saio bakoitzeko 100 pezeta.
I. EPIGRAFEKO TARIFAK APLIKATZEKO ARAUAK
1. Erabiltzaile bakoitzak aipatu epigrafeko A eta B ataletik dagozkion kuotak ordainduko ditu, ondoko arauei jarraituz.
2. Inskripzio kuotak behin bakarrik ordainduko dira, lehendabiziko 8 hiruhileko naturaletan.
3. Ezinbestekoak salbu, oso-osorik ordainduko dira nahiz eta erabiltzailea baja izan 8 epeak iragan baino lehen.
4. Inskripzio kuota ordainduta edukitzeak lehentasuna emanen du instalazioak erabiltzeko igerilekuen edukiera (5.000 erabiltzaile) beteko balitz.
5. Igerilekuak erabiltzeko kuotak 4 epetan ordainduko dira, urteko 4 lauhileko naturaletan.
Inskripzioa urtean zehar eskatzen bada, inskribatzeko unean ordainduko da hiruhileko horren kuota eta, gainerakoak, hiruhiletik behin.
6. Beti ere, nahitaez helbideratu beharko dira inskripzio ondoko ordainagiriak banku bidez.
7. Kuota murriztuak izateko baldintzak.
-Kuota murriztuak 26 urtetik beheitikoei aplikatuko zaizkie, bi baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Berarekin bizi diren familiako 2 kide igerilekuko ohiko erabiltzaile izatea, banako kuotak ordaintzen dituztenak murrizketarik gabe.
b) Aipatu haurrideak 26 urtetik beheitikoen gurasoak edo anai- arrebak izatea.
-26 urtetik goitiko anai-arrebek ez dute murrizketarako eskubiderik sortzen, eta ez dute kuota murrizturako eskubiderik.
-Udalak edozein unetan frogatu ahalko ditu murrizketarako eskubidea sortzen duten egoera familiarrak, eta urtero berrikusiko dira.
-Inskripzioa eginik, inguruabar familiarrak aldatzen badira, ez dira hurrengo urte arte kontutan hartuko.
8. Jubilatuek eta pentsionistek gizarte sektore horretarako ezarritako kuota izan dezaten, lanbidearteko gutxieneko soldata gainditzen ez duen dirusarrera dutela beharko dute frogatu, famili unitatearen per capita errenta kontutan hartuz.
Iragarkiaren kodea: A9701192
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
