Iragarkia
31. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 12a
II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Behin betiko onespena, prezio publikoak ezartzeari eta horien arautzen dituzten ordenantzei
Udalak 1996ko urriaren 14an egin osoko bilkuran, ondotik aipatzen diren ordenantzak onetsi ziren hasiera batean, 1997ko urtarrilaren 1ean indarra har zezaten. Horren iragarkia 1996ko urriaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik, jendaurrean egoteko epea akitu aitzin alegazio bat aurkeztu zitzaion Montes de Cierzo eta Valdetellasko ureztalur berrietan presioko ureztapen zerbitzua erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzari, eta hura ontzat hartu zuen Udalak 1996ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran. Aldi hartan onetsi ziren behin betikoz gainerako prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzak. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikulua aplikatuz, aipatu ordenantza osorik argitaratzeari ekin zaio. Hona hemen:
1.-"IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari jarraikiz ezarri da prezio publiko hau.
Zergagaia
2. art. Ordenantza honetako zergagaia hau da:
a) Eraikin eta orubeetan trakzio mekanikoa duten ibilgailuak espaloietan barna (berezko pasabideak edo ibilgailuendako sarbideak) sartzea.
b) Eremu publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea.
c) Erabilera publikoko bide eta lurretan lekuak erreserbatzea enpresa edo partikularren zerbitzuko ibilgailuak uzteko.
d) Eremu publikoetan lekuak erreserbatzea bidaiariendako zerbitzu erregular edo aukerakoen abiaburuko, erdiko eta helmugako geralekuak izan ditzaten.
e) Bide eta lur publikoetan lekuak erreserbatzea, salgaien zamalanetarako eta entitateek, enpresek edo partikularrek eskatuta.
f) Lekuak erreserbatzea erabilera ezberdinetarako, noizean behinkako premiak direla eta.
2. Obra lizentziaren tasaren gaineko ordenantzari, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari eta bateragarriak diren bertzelako ordainarazpenei jarraikiz ordaindu behar direnetatik aparte daude ordenantza honetako prezioagatik likidatzen diren eskubideak.
3. art. Definizioak, ordenantza honi doakionean:
1. Pasabidea: espaloiaren egituraren edo haren zintarriaren aldakuntza da, ibilgailuak aurreko eraikinean sartzea edo handik atera ahal daitezen, bertzetarako ez. Ordutegi iraunkor nahiz mugatukoak izan daitezke.
a) Gau eta eguneko pasabideetan ibilgailuak eguneko 24 orduetan iragaten ahalko dira, eta, hortaz, bertzerik gabe debeku izanen da haren aitzinean aparkatzea, baita pasabidearen titularrarenak diren ibilgailuendako ere.
b) Ordutegi mugatuko pasabideetan, Udalak zenbat denboratan utzi nahi duen, bitarte horretan iragaten ahalko dira ibilgailuak, eta ordutegi horren barnean debeku izanen da haren aitzinean aparkatzea, baita pasabidearen titularrarenak diren ibilgailuendako ere.
c) Pasabide guztiek, ordutegi iraunkor nahiz mugatukoak izan, ezaugarriak edo disko-seinaleak izanen dituzte. Haien eredua Udalak emanen du, eta xedea izanen dute ibilgailuak aparkatzea galaraztea berariaz seinalatutako aldean. Beraz, disko-seinaleak udal bulegoetan jasotzen ahalko dira.
2. Ibilgailuen sarbideak: espaloiaren edo haren zintarriaren aldakuntza da, ibilgailuak aurreko eraikinean sartzea edo bertatik atera ahal daitezen, bertzetarako ez. Ez dira seinaleztatzen ahal, alde hauetan, beren kokaeragatik, ez da posible edo debeku da aipatu eraikinetara sartzea galarazten ahal duten ibilgailuak aparkatzea.
Sujetu pasiboa
4. art. 1. 2.1 artikuluan agertutako kontzeptuengatik, ordaintzera beharturik daude:
a) Udal lizentzien titular diren pertsona natural edo juridikoak, nahiz nortasun juridikorik gabeko sujetuak.
b) Aitzineko berak, araututako probetxamenduak egiten badituzte, behar den lizentzia ez izanik ere.
2. Ordainketa lizentziaren titularraren edo titulurren bizkar izanen da beti.
Karga-oinarriak
5. art. Karga-oinarritzat hartuko dira:
a) Pasabide eta ibilgailuen sarbideen luzera metro linealetan neurtua, eta harekin batean pasabidea edo ibilgailuen sarbidea non paratuko den, karrika horrexen kategoria.
b) Erreserbatutako lekuak dituen metro linealak.
Tarifak
6. art. 1. Aplikatu beharreko tarifak eraskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.
2. Ordutegi mugatuko pasabideen tarifak hamabi orduko baimenaldiari dagozkio.
Tributu-kuota
7. art. 1. Kuota karga-oinarriari dagozkion tarifak aplikatuz aterako da.
2. Ordutegi mugatuko pasabideak badira, Udalaren erabakian zenbat ordutarako erabiltzeko baimena eman duen, horren ariora kalkulatuko da kuota.
Prezio publikoaren sortzapena eta dirubilketa
8. art. 1. Prezioa Udalak baimena ematen duenean sortuko da lehen aldiz.
2. Gero, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean izanen da haren sortzapena.
9. art. 1. Sortutako prezioaren zenbatekoa ez da murrizten ahal.
2. Salbuespenez, esku artean dugun baliabide hau zergadunen erroldan lehen aldiz sartzean, hiruhileko naturaletan hainbanatuko da, baimena zer hiruhilekotan ematen den, hura barne.
3. Urtarrilaren 1ean zergadunen erroldan agertzen den partikular batek bere eskubideak zabaltzeko eskaria egiten badu, kuota kalkulatzeko arau hauei segituko zaie:
a) Urtarrilaren 1ean indarra duen baimenagatik eta berriz ere esleitzen zaion arte, iragandako edo hasitako hiruhilekoei dagokien kuotaren sortzapena gertatua izanen da.
b) Urteoroko gainerako hiruhilekoengatik, tasaren sortzapena baimen berriari dagozkion tarifen ariora izanen da.
Salbuespenak eta hobariak
10. art. 1. Prezio honetatik salbuetsirik daude Estatuko, probintziako edo udalerriko ibilgailu ofizialendako baizik erabiltzen ez diren pasabideak edo erreserbak, baita giza laguntzan ari diren erakundeendako.
2. Espaloian zintarririk ez bada, alde horietan bakarrik aplikatuko dira urbanizazioa hasteagatik espaloiak baldin badira.
Kudeaketa arauak
11. art. Ordenantza honetan arautzen diren lizentzia guztien kontzesioa hautazkoa izanen da beti, prekarioan eta hirugarrenei kalte egin gabe izan ere. Hortaz, ez du titularrarendako eskubide subjetiborik sortzen eta horrek kendu eta espaloia eta zintarria lehengoratu beharko ditu, bere kontura, Udalak horren errekerimendua egiten badio, edo, beti ere, edozein arrazoirengatik baja ematen badiote.
2. Baimenak Udalaren Gobernu Batzordeak emanen ditu, Udaltzaingoko zinegotziak proposaturik.
3. Eskatzaileak 13. artikuluan galdatzen zaizkion betebehar guztiak betetzen ez baditu ere, bere jarduera edo lanbiderako baimena behar duela frogatzen badu, Udalak pasabiderako lizentzia ematen ahal dio, arrazoitutako erabaki baten bidez.
12. art. Kuotaren zenbatekoa edo haren zati proportzionala interesatuari itzuliko zaio, beti ere, leporatzen ahal zaizkion arrazoiengatik, probetxamendua ematetik gelditzen bada.
13. art. Pasabiderako lizentzia eskuratzeko, nahitaezkoa da:
1. Gau eta eguneko pasabidea bada, eraikinek guttienez 80 metro karratuko azalera erabilgarria izatea eta guttienez 4 auto edo 2 furgoneta altxatzea bertan, baita Herrilan eta Hirigintza Ministerioak 1982an eman "Izan litezkeen suteetarako etxegintzako oinarrizko arauak " betetzea.
2. Ordutegi mugatuko pasabidea bada, eraikinek guttienez 30 metro karratuko azalera erabilgarria izatea eta guttienez 2 auto edo furgoneta bat altxatzea bertan.
3. Eskatzen den pasabide mota edozein dela, baimena lortzeko interesa dutenek behar dute:
a) Pertsona fisikoek Tuteran erroldaturik egon behar dute eta beheitian gorde behar diren ibilgailu guztiek Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga ordaindu behar dute Udal honetan.
b) Pertsona juridikoek Jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokionez Tuterako Udalean inskribaturik daudela frogatu behar dute.
c) Pertsona fisikoak merkataritza edo industria arloko establezimendu baterako eskatzen badu lizentzia, Jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokionez Tuterako Udalean inskribaturik dagoela frogatu behar du, baita kasuan kasuko beheitiagatik lokalaren kuota likidatzen zaiola ere.
14. art. Honelakoetan ez da pasabiderako lizentziarik emanen:
a) Ibilgailuek berdegune bat inguratu behar dutenean.
b) Ibilgailuek oinezkoendako alde bat edo hamar metro zabal baino gehiagoko espaloia inguratu behar dutenean.
c) Espaloia zeharka inguratu behar denean.
15. art. Pasabiderako lizentziaren eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira:
a) Eskatzailearen aitorpena, lokala merkataritza edo industriarako jardueraren bati atxikirik ote dagoen.
b) Lokalaren planoa, 1:250etik 1:50ra bitarteko eskalan, haren zabalera erabilgarria zehaztuz.
c) Lokalean zenbat ibilgailu altxatuko diren, haien matrikulen eta titularren zehaztapena.
d) Merkataritza edo industriarako establezimendua izanez gero, ibilgailuak sartu eta ateratzeko premien xehetasuna.
e) Lokalean sartu ahal izateko libre gelditu behar den luzera.
16. art. 1. Ibilgailuen sarbiderako lizentzia, berriz, ez da ez lokalaren guttieneko azalerarik, ez guttieneko ibilgailu kopururik ere eskatuko.
2. Lizentzia honen eskabidean sarbidearen guttieneko zabalera baizik ez da zehaztuko.
17. art. Eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako zamalanetarako erreserbatu nahi dutenek probetxamenduaren zabalera eta zertarakoa zehaztuko dituzte beren eskabidean, eta nahitaezkoa izanen da horrekin batean 15. artikuluaren b) atalean aipatzen den planoa ere aurkeztea.
18. art. Jadanik onartutako probetxamenduak aldatu edo bukatuz gero, horren berri ere eman beharko dute, hurrengo ekitalditik aitzina indarra izan dezaten.
19. art. Titulartasun aldaketek berriz ere lizentzia eman beharra dakarte, eta, beraz, ordenantza honek aurreikusten dituen izapideak eta baldintzak bete beharko dira horietarako.
20. art. Ezaugarriak eraikuntza aldetik:
1. Forma: pasabidea edo ibilgailuen sarbidea eraikitzean ez da aldatuko sestra ofiziala, fatxadak eta espaloiak bat egiten duten tokiak markatutako lerroan.
2. Obrak: Udaleko langileek edo titularrak izendatzen dituen eskudun pertsonek eginen dituzte pasabideak edo ibilgailuen sarbideak eraiki, aldatu edo kentzeko obrak, beti ere udal zerbitzuek ikuskaturik.
3. Materialak:
a) Zoladura: baldintza hauek bete beharko ditu zoladurak:
-3 tonatik goitiko ibilgailuak pasatzeko, zoladura espaloikoa bezalakoa izanen da. 15 cm-ko hormigoizko geruza izanen du, gutienez ere 15 cm izanen duen zagorraren gainean, eta dosifikazioa, berriz, 300 kg./m3.
-3 tonatik goitiko ibilgailuak pasatzeko, zoladura espaloikoa bezalakoa izanen da, baina hormigoizko oinarria 30 cm-koa izanen da eta dosifikazioa, berriz, 350 kg/m3. Beharrezkoa izanez gero, hormigoi armatuzkoa izanen da, gutienez ere 15 cm izanen dituen zagorrazko oinarriaren gainean.
b) Zintarria: material hauetakoa izanen da:
-Calatoraoko harria dagoen tokian material hori erabili beharko da, bai buruetan, bai arrapalako plaketan, udal zerbitzu eskudunek konprobatu eta baimendu beharko dutelarik. Buruek 0'70etik 0'35 m bitarteko zabalera izanen dute eta, arrapalako plakek, gehienez ere 0'50 metrokoa. Ez da onartuko zintarri arrunta beheratzea, Udalak espreski baimentzen dituen kasuetan salbu.
-Lurgain T-2 motako hormigoi aurrefabrikatuzko zintarria erabiliko da gainerako leku guztietan, kuartzo estragogorrezko geruza eta guzti. Buruetan, 0'70etik 0'35 m bitarteko zabalera izanen dute eta arrapalako plaketan, gehienez ere, 0'50 metrokoa.
21. art. Pasabide eta ibilgailuen sarbideen luzera, gehienez ere, zintarriaren gainean neurtua, lokalerako sarbidea gehi %25 izanen da, beti ere piezeterako, bai bururako, bai arrapalerako, ezarritako modulazioaren ariora.
22. art. Pasabide edo ibilgailuen sarbidearen titularrak, nahitaez, eginbehar hauek izanen ditu:
a) Pasabide edo ibilgailuen sarbidea ongi zaintzea eta disko-seinaleak ere bai, beharrezkoa izanez gero.
b) Zintarria pintatzea, udal administrazioak eskatzen duen bakoitzean eta xedatzen duen kolorean, eta beti ere, uztailaren lehenbiziko hamar egunetan.
c) Udalak agintzen dizkion ohiko eta ohiz kanpoko lan guztiak pasabide edo ibilgiluen sarbidean egitea.
d) Espaloia lehengoratzea Udalak eskatzen dionean eta probetxamendua uzten duenean.
e) Pasabideen titularrek horiek identifikatzeko disko-seinale ofizialak paratu behar dituzte. Seinale hori ez paratzeak edo erregelamenduzkoak ez bezalakoak erabiltzeak galaraziko die lizentzien titularrei probetxamendurako duten eskubidea erabiltzea.
f) Probetxamendua uzten denean Udalari eman beharko zaizkio disko-seinale ofizialak eta horrela egiten ez bada "Ordezko exekuzioen eta exekuzio aginduen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala" aplikatuko zaio.
23. art. Borondatezko dirubilketarako ezarritako epea dirusarrera gauzatu gabe iraganda, lizentziak balio gabetzat joko dira. Sujetu pasiboak prezio publikoaren ordainketa eguneratzen duenean berreskuratuko dute beren balioa.
Arau-hauste eta zehapenak
24. art. Arau-hauste larritzat hartuko dira:
a) Ordenantza honetan arautzen diren probetxamenduetariko bat egitea behar den udal esleipenik gabe.
b) Probetxamenduari jarraipena ematea lizentziaren epea iraungi ondoan.
c) Eremu publikoko edo herrilurretako lurzorua okupatzea baimenak finkaturiko mugak gaindituz.
d) Udalak ofizialdu ez bezalako disko-seinaleak edo ezaugarriak paratzea.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Bakarra.-Prezio hau ezarri eta, arrunt debekaturik dago eremu publikotik eraikinetara edo orubetara ibilgailuak sartzea baldin eta horretarako behin-behineko edo aldi baterako muntadurak erabiltzen badira, hala nola elementu mugikorrak, arrapalak, oholak, etab., Udalak baimendutako arrazoiak izan ezik.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta irteteagatiko eta bide publikoa aparkaleku berezietarako eta edozein motatako salgaiak kargatu eta deskargatzeko erreserbatzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
a) Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta ateratzea:
1.-Gau eta eguneko pasabideak:
KARRIKEN KATEGORIA FISKALA
1. 2. 3. 4. 5. 6.
a) Garajeak 5 plaza bitarte,
metro lineal eta urte bakoitzeko 3.600 2.520 1.870 1.585 1.440 1.150
b) Garajeak 6-10 plaza,
metro lineal eta urte bakoitzeko 5.400 3.780 2.810 2.375 2.160 1.730
c) Garajeak 11-50 plaza,
metro lineal eta urte bakoitzeko 7.650 5.355 3.980 3.365 3.060 2.450
d) Garajeak 50 plaza baino gehiago
metro lineal eta urte bakoitzeko 11.250 7.875 5.850 4.950 4.500 3.600
2.-Ordutegi mugatuko pasabideak: 1. eta 4. epigrafeetako taula aplikatuko da, %25eko hobariarekin.
3.-Ibilgailuen sarbideak: 1. eta 4. epigrafeetako taula aplikatuko da, %50eko hobariarekin.
4.-Pasabideetako disko-seinaleak:
-Gau eta eguneko ordutegikoa: 815 pezeta unitateko.
-Ordutegi mugatukoa: 1.045 pezeta unitateko.
b) Eremu publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea:
1. Bidaiariendako zerbitzu erregular edo aukerakoen abiaburuko, erdiko eta helmugako geralekuetako aparkaleku esklusiboa, galtzadaren metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, edozein kategoria fiskaletako karriketan: 4.000 pezeta urteko.
2. Noizbehinkako beharrak direla eta gertatzen diren erabilera desberdinetarako, galtzadaren metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, edozein kategoria fiskaletako karriketan: 530 pezeta eguneko.
c) Salgaien zamalanetarako eta lehenago zehaztu gabeko bertzelako beharretarako:
1.-Lekua erreserbatzen den galtzadaren metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, urtean eta karriken kategoriaren arabera:
-Lehenbizikoa: 6.530 pezeta.
-Bigarrena: 5.450 pezeta.
-Hirugarrena: 4.440 pezeta.
-Laugarrena: 3.250 pezeta.
-Borzgarrena: 2.275 pezeta.
-Seigarrena: 2.275 pezeta.
2.-"EREMU PUBLIKOA ETA HERRILURRAK OKUPATZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Udalaren erabilpen publikoko ondasun edo instalazioen erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia da ordenantza honetako zergagaia, hauek zehatz-mehatz:
a) Erabilera publikoko lurrak horelakoekin okupatzea: salgaiak, eraikuntzako materialak, obra-hondakinak, hesiak, zurkaitzak, astoak, aldamioak eta gisakoak, garabiak eta kargagailuak barne.
b) Eremu publikoaren gainean ezartzen diren errailak, zutoinak, kaleargiak, horma-besoak, estekadura, banaketa eta erregistro kaxak, baskulak, salmenta automatikorako aparatuak eta gisakoak, eta hornitegiak.
c) Erabilera publikoko lurrak, dirua irabazi asmoz, mahai eta kadirekin okupatzea.
d) Kioskoak.
e) Erabilera publikoko lurretan saltokiak, etxolak, e.a. paratzea, baita ikuskizunak, atrakzioak eta filmaketak edo gisakoak egitea.
f) Bertze probetxamendu berezi eta erabilera pribatibo guztiak.
Sujetu pasiboak
3. art. 1. Kasuan kasuko udal lizentzien titular diren pertsona fisiko, juridiko edo nortasun juridikorik gabeko sujetuak daude eremu publikoa okupatzeko prezioa ordaintzera behartuak.
2. Egiazki eremu publikoa nork okupatzen duen edo instalazioek nori ematen dioten onura, haiexek.
4. art. Ordenantza honengatik likidatzen diren eskubideak obra lizentziak arautzen dituen ordenantzagatik ordaindu behar direnetatik aparte dira.
Karga-oinarria
5. art. Karga-oinarritzat hartuko dira:
a) 2. artikuluko a) atalean jasotzen den okupazioan, okupatutako azalera, zurkaitzak, astoak eta, oro har, eraikinetarako edozein apeamendu mota, horrelakoetan erabiltzen den elementu kopurua izanen baita.
b) 2. artikuluko b) atalean aipatzen diren probetxamenduetan, probetxamenduak eta bere instalazio osagarriek harrapatzen duten azalera, edo luzera metro linealetan, edo paratutako elementu kopurua.
c) Paratzen diren mahaitxoen kopurua, eta horiek zenbat denboraz egonen dira, hilabetetan neurtuta, baita karrikaren kategoria ere. Mahaitxotzat mahaitxoa bera gehi lau kadira hartuko da.
d) Kioskoak harrapatzen duen azalera, metro karratuetan edo zatikietan neurtuta.
e) Okupazioa 2.e artikuluan jasotzen diren instalazioetariko batekin egiten bada eta hura iraunkorra ez bada, probetxamenduaren eta instalazio osagarrien azalera osoa eta haien iraupena.
f) Bertze edozein probetxamendu berezi edo erabilera pribatiborako, metro karratu edo zatikien eta egunen kopurua.
Tarifak
6. art. Aplikatu beharreko tarifak eraskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak, osoko bilkuran, aldatu arte.
7. art. Horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten probetxamenduak badira eta horiek herritar guztiei edo ugariri eragiten badiete, Tuterako udal mugapean urteoro eskuratzen duten fakturaziotik heldu diren dirusarrera gordinen ehuneko bat eta erdi izanen da, beti ere eta salbuespenik gabe, prezio publikoaren zenbatekoa.
Tributu-kuota
8. art. Kuota zerga-oinarriari dagozkion tarifak aplikatuz aterako da.
Prezioen sortzapena eta dirubilketa
9. art. 1. Ordenantza honetan arautzen diren prezio publikoen sortzapena, kioskoen ondoriozkoa izan ezik, Udalak baimena ematen duenean izanen da edo, baimenik gabe egin bada, probetxamendua hasi zenetik.
2. Kioskoetako prezio publikoaren sortzapena urteoroko urtarrilaren 1ean izanen da.
10. art. 1. Sortutako kuotak, kioskoen ondoriozkoa izan ezik, baimenean zehazten den tokian ordainduko dira eta beti ere hogeita hamar egun baliodunen epearen barnean, baimen horren jakinarazpenetik hasita.
2. Kioskoek sortutako kuotak urte bakoitzean erabakitzen den epearen barnean ordaindu behar dira.
Salbuespenak eta hobariak
11. art. Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalaren kioskoak daude salbuetsiak prezio publikoa ordaintzetik.
12. art. Ordenantza honetako 17.c) eta 17.d) artikuluetan aipatzen diren hobariak aplikatuko dira.
Kudeaketa arauak
13. art. Ordenantza honetako 2. artikuluaren a) atalean aipatzen diren instalazioetariko batekin erabilera publikoko lurrak okupatzeko interesa dutenak ondoko arauei lotu behar zaizkie:
1.-Probetxamenduak erdiesteko interesa duten pertsona fisiko, juridiko edo nortasun juridikorik gabeko sujetuek eskabidea aurkeztuko diote Udalari eta hartan hau zehaztuko: probetxamenduen nolakoa, denbora eta iraupena, zer tokitan egin nahi den, haren kokapen zehatza, mugapenerako sistema eta, oro har, nahi den probetxamendua zehatz-mehatz zehatzeko behar diren xehetasun guztiak.
2.-Denbora zehazten ez bada, udal administrazioak likidazioak egiten segituko du tarifetan agertzen diren denbora laburrezinengatik, harik eta zergadunak behar den baja aitorpena egin arte.
3.-Eraikuntza edo eremu publikoaren okupazioa egiteko elementu osagarriak erabiltzea derrigorezkoa bada udal ordenantzek horrela xedatzen dutelako, eskubideen sortzapena izanen da, partikularrek eskatzen ez badute ere.
4.-Araututako probetxamenduek zoladuran edo udal zerbitzuek eremu publikoan edo herrilurretan dituzten instalazioetan suntsiketa edo narriadura ekar dezaketenean, horien partikularrak berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik daude. Horiek Udalaren zerbitzu teknikoek egiten duten balorazioaren ariora ordainaraziko dira.
5.-Eraikin bat jaso edo bertze edozein arkitektura edo injinerutza lan eraikitzeko paratu nahi den garabi orok udal lizentzia beharko du. Horretarako espedientea egin beharko da eta hartan agiri hauek sartuko dira:
a) Garabiaren kokapenaren planoa, proiektuaren egilea edo lanen zuzendaria den arkitektoak sinatua. Hartan, besoaren biraketa eremuak adieraziko dira.
b) Garabiaren funtzionamenduak eta obran egoteak ekar ditzakeen mota orotako istripuak bere gain osorik hartzen dituen aseguru poliza.
6.-Kuota horiek obra lizentzien ordenantzaren ariora ordain daitezkeenetatik aparte dira eta haiekin bateragarriak.
7.-Eremu publikoa Udaltzaingoak agintzen duen bezala okupatuko da.
14. art. Halako pertsona fisiko edo juridiko batzuek, edo nortasun juridikorik gabeko sujetuek, lur publikoak okupatu nahi badituzte 2. artikuluko b) atalean jasotzen diren instalazioetariko bat erabiliz, ondoko arauei segitu beharko diete:
1.-Udalean egin beharreko instalazioen aitorpena aurkeztea, dagokien planoekin batean.
2.-Jadanik onartutako probetxamenduetan edozein aldaketa egin nahi bada, udal administrazioari jakinarazi behar zaio, egitate horiek kuota handiagoak aplikatzea badakarte, Udalak behar bezalako likidazioa egin dezan. Kuota handiagoaren eta jadanik ordaindu denaren arteko aldea baizik ez da likidatuko.
3.-Onartutako probetxamenduak osoki edo partez utzi nahi badira baizik ez dira aitorpenak eta planoak aurkeztuko. Betebehar hori konplitzen ez dutenak ordainarazpenari loturik egonen dira beti. Aitorpen horiek hurrengo ekitaldian izanen dute eragina.
15. art. Mahaiak eta kadirak irabazi asmoz paratzeko, ondoko arauei jarraitu beharko zaie:
1.-Paratu gogo dituztenek eskabidea aurkeztuko diote Udalari eta hartan hauek argi zehaztuko: probetxamenduaren azalera, mahaitxo kopurua eta haien kokaera, baita zenbat denborarako ezarriko diren ere.
2.-Lizentziak denboraldirako edo eskatzen diren denborarako emanen dira, eta hurrengo urteetarako nahiz lizentziaren luzapena eskuratzeko, interesatuek berriz ere egin beharko dute eskaria eta behar den antzinatasunez.
3.-Eremu publikoa mugaturik egonen da, martxoaren 1etik azaroaren 30era doan denboraldira.
4.-Eskabidean adierazten ez bada zenbat denboraz okupatu nahi den eremu publikoa, eskatzaileak denboraldi osorako nahi duela ulertuko da, beti ere hura hasi ez bada, edo gelditzen den denborarako, hasi bada.
5.-Titularrek eremu publikoa garbi atxikitzeko ardura dute, eta hautsontziak paratu behar dituzte mahai bakoitzean.
6.-Esleipenak irauten duen bitartean, terrazan baimenaren erabakia paratu beharko da ikusgai, baina mahai eta kadiren kokamenduaren krokisa ere.
7.-Udaltzaingoak mugatuko du probetxamenduaren azalera.
16. art. 1. Kiosko bat paratzeko lur publikoen esleipena nahi duten entitate edo partikularrek Nafarroako toki entitateen erregelamenduan ezarritako prozedurari segitu behar diote.
2. Esleipen mota honetarako arau hauek erabili behar dira:
1.-Titularrek baimenean agertzen diren baldintza guztietan ezarritako betebeharrak konplitu behar dituzte.
2.-Titularrek edo haien ondorengoek, edozein arrazoi dela eta probetxamendutik gelditutakoan, utzi dutelako aitorpena egin beharko diote administrazioari, gertatzen den urteko abenduaren 31 baino lehen egin ere. Hori betetzen ez badute, ordainarazpena ordaindu beharrean egonen dira beti.
3.-Probetxamendua utzitakoan Udalak instalazioak bere gain hartzen ahal du, interesatzen bazaio, edo esleipen-hartzaileari edo haren ondorengoei eremu publikoa lehen bezala uzteko agindua eman.
4.-Kuota hauek ordainduta ere, zabor-bilketarena, obra lizentziarena eta Jarduera ekonomikoen gaineko zergarena ere ordaindu beharko dira.
5.-Kioskoen titularrek inguruak garbi atxikitzeko ardura dute, eta paperontziak ere paratu behar dituzte.
17. art. Ordenantza honetako 2. artikuluaren e) atalean agertzen diren probetxamenduetarik edozeinez baliatu nahi duten pertsona edo entitate guztiek kudeaketa arau hauek bete beharko dituzte:
1.-Udalari eskabidea egitea okupazio hori egiteko baimena eskatzeko, esleipena enkante bidez egin ezik.
2.-Filmaketa edo gisakoren bat egin nahi denean izan ezik, herriko festetan lurrak uzteko enkanteetarako onesten diren baldintzen pleguetan edo Udalak azokarien elkarte batekin lur osoa esleitzeko sinatzen duen kontratuan ezarritakoari jarraituko zaio probetxamendua egiterakoan.
3.-Urritik maiatza bitarte, biak barne, feria gisako atrakziorik paratu nahi bada, %50eko hobaria izanen da kuotan.
4.-Antzoki edo zirkoek, eskabidearekin batean, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte nahitaez:
-Bakoitzaren jardueran aritzeko baimena ematen duen patentearen jatorrizkoa edo kopia notario nahiz administrazio bidez kautotua.
-Eginen den ikuskizuna babestuko duen erantzukizun zibileko aseguru polizaren jatorrizkoa edo kopia notario nahiz administrazio bidez kautotua.
-Enpresak Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketa eguneratua duela frogatzen duen egiaztagiria.
-Jardueraren ezaugarriak eta horren garapena deskribatzen duen txostena. Beharrik baldin bada, horren barnean joanen dira lekuaren krokisa, behar diren metro karratuak adieraziz, baita ere emankizunen ordua eta egunak, partaideen gutxi gorabeherako kopurua eta ikuskizunean animaliak agertuko diren ala ez.
5.-Azalera kontatzerakoan karpa eta ikuskizunari atxikitako ibilgailuak hartuko dira kontutan, hala nola txartel-lehiatila, kaiolak, ostatua, karabana-etxebizitzak, etab.
6.-Uztailaren bigarren hamabostaldian ez paratuz gero, antzerkiek eta zirkoek tarifetan ezartzen diren hobariak izanen dituzte.
7.-Beti ere ezartzen den fidantza ordaindu beharko dute.
8.-Muntaia egiterakoan Udalaren zerbitzu teknikoen jarraibideei jarraituko diete.
9.-Lizentziak filmaketarako edo gisakorako ematen badira, zenbat denborararako eskatzen diren, horixe iraunen dute, eta beharrezkoa bada luzapena eska daiteke. Eskabidean iraupenik aipatzen ez bada, Udalari kontrakoa erraten zaion arte eskatzen dela ulertuko da.
18. art. Edozein pertsona fisiko nahiz juridikok, edo nortasun juridikorik gabeko sujetuk, eremu publiko edo herrilurrak okupatzeaz baliatu nahi badu lehenago aipatu gabeko instalaziorekin batekin, Udalari eskatu beharko dio idatziz, baita zehaztu ere zer instalazio mota den, zer azalera okupatuko den, horien planoa edo krokisa, kokagunea eta Udalak lizentzia baimentzeko edo ukatzeko eskatzen dizkion argibide beharrezko guztiak.
Arau-hausteak eta zehapenak
19. art. Hauek arau-hauste larritzat hartuko dira:
a) Ordenantza honetan arautzen diren probetxamenduetako bat Udalaren baimenik gabe egitea.
b) Probetxamenduan jarraitzea lizentzia iraungitakoan.
c) Azalera handiagoa okupatzea edo elementu kopuru handiagoa erabiltzea, ezarritako mugak gaindituz.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Bide publikoa eta herrilurrak okupatzeagatiko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1.-Salgaiekin eta erakusgaiekin lurrak okupatzeagatik, metro karratu edo zatikiko eta hilabete edo zatikiko: 450 pezeta.
2.-Eraikuntzako materialekin edo obra-hondakinekin erabilera publikoko lurrak okupatzeagatik, metro karratu edo zatikiko, egunean: 38 pezeta.
3.-Bide publikoa eta erabilera publikoko lurrak hesiekin okupatzeagatik, metro karratu edo zatikiko, egunean: 90 pezeta.
4.-Eraikinak apeatzeko zurkaitz, asto eta gisakoekin erabilera publikoko lurrak okupatzeagatik, unitate bakoitzeko eta hilabete edo zatikiko: 1.200 pezeta.
5.-Aldamio, zutoin edo gisako instalazioen laguntzaz, elementu bakoitzeko eta hamar egun edo zatikiko: 450 pezeta.
6.-Garabi eta kargagailuak, metro karratu edo zatikiko, hilabete edo zatikiko: 2.560 pezeta.
7.-Lurraren gainean egon eta goraka egiten duten zutoin, kaleargi, zutabe eta gisakoak, bakoitzeko eta urte edo zatiki bakoitzeko: 3.900 pezeta.
8.-Luzerako oinarria duten errail eta gisako probetxamenduak, metro lineal edo zatikiko eta urte edo zatiki bakoitzeko: 75 pezeta.
9.-Salmenta automatikorako tresna edo makina, baskula edo gisakoak, unitate eta urte edo zatikiko: 5.750 pezeta.
10.-Lotura, hornidura edo erregistro kutxak, unitate bakoitzeko eta urte edo zatikiko: 3.910 pezeta.
11.-Hormabeso eta, oro har, estekadura euskarriak, unitate bakoitzeko eta urte edo zatikiko: 890 pezeta.
12.-Gasolina edo bertzelako erregaien hornitegiak, probetxamenduek eta instalazio osagarriek okupatutako lurraren metro karratu edo zatikiko, urte edo zatiki bakoitzeko: 3.550 pezeta.
13.-Irabazteko asmoarekin paratu mahai, kadira eta mahaitxoak, denboraldiko:
a) 1. kategoriako karriketan: 10.410 pezeta.
b) 2. kategoriako karriketan: 9.120 pezeta.
c) Gainontzeko kale edo lekuetan: 7.815 pezeta.
14.-Kioskoak:
a) 1. eta 2. kategoriako karriketan, urteko eta metro karratu edo zatikiko: 20.650 pezeta.
b) 3. eta 4. kategoriako karriketan, urteko eta metro karratu edo zatikiko: 18.615 pezeta.
c) 5. eta 6. kategoriako karriketan, urteko eta metro karratu edo zatikiko: 16.240 pezeta.
d) Gainontzeko lekuetan: 2.415 pezeta.
15.-Saltoki, barraka, txosna, etxola, karruselak, etabar:
a) 10 m² arte, egunean: 430 pezeta.
b) 10etik 50 m² arte, egunean (arestiko tarifaz gain): 1.075 pezeta.
c) 50 m²tik goitiko m² bakoitzeko eta 100 m² arte, egunean: 19 pezeta.
d) 100 m²tik goitiko m² bakoitzeko, egunean: 8 pezeta.
Oharra: c) atala aplikatuko da b) atala aplikatzeaz gain.
d) atala aplikatuko da b) eta c) atalak aplikatzeaz gain.
16.-Antzerki eta zirkoak:
a) Uztailaren bigarren hamabostaldian, egun eta m²ko: 100 pezeta.
b) Gainontzeko egunetan, egun eta m²ko: 50 pezeta.
c) Bi kasuetan fidantza hau gordailutako utziko da: 150.000 pezeta.
17.-Filmaketa edo gisakoa, egun edo zatikiko: 3.500 pezeta.
18.-Arestion zehaztu gabeko probetxamenduak, m² eta egun bakoitzeko: 100 pezeta".
3.-"ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZORUPEA OKUPATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Zorupea zer hauek erabiliz okupatzea da prezio honen xedea:
a) Hodiak eta kableak.
b) Erregai edo bertzelako isurkinendako tanke edo biltegiak.
c) Tranformadore elektrikoak.
d) Lurpeko ganbara eta iraganbideak, eraikinen arteko eraikuntza edo komunikazio solairuak handitu edo zabaltzekoak.
e) Zimentazio zapatak, murruak, eraikinen eta gisako obren defentsa-hormak.
Sujetu pasiboa
3. art. 1. Kasuan kasuko udal lizentzien titular diren pertsona fisiko, juridiko edo nortasun juridikorik gabeko sujetuak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak.
2. Egiazki zorupea nork okupatzen duen edo instalazioek nori ematen dioten onura, haiexek.
4. art. Ordenantza honengatik likidatzen diren eskubideak obra lizentziak arautzen dituen ordenantzagatik ordaindu behar direnetatik aparte dira.
Karga-oinarria
5. art. Ordainarazpen honen karga-oinarritzat hartuko dira:
a) Zorupea okupatzeagatik, probetxamenduak eta bere instalazio osagarriek okupatzen duten lur azalera.
b) Zorupea errailez, hodiz eta lurpeko kableez okupatzean, bakoitzaren metro linealak.
Tarifak
6. art. Aplikatu beharreko tarifak eraskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.
7. art. Horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten probetxamenduak badira eta horiek herritar guztiei edo ugariri eragiten badiete, Tuterako udal mugapean urteoro eskuratzen duten fakturaziotik heldu diren dirusarrera gordinen ehuneko bat eta erdi izanen da, beti ere eta salbuespenik gabe, prezio publikoaren zenbatekoa.
Tributu-kuota
8. art. Kuota zerga-oinarriari dagozkion tarifak aplikatuz aterako da.
Prezioen sortzapena eta dirubilketa
9. art. Ordenantza honetan arautzen diren prezio publikoen sortzapena Udalak baimena ematen duenean izanen da edo, baimenik gabe egin bada, probetxamendua hasi zenetik. Gero, berriz, urte bakoitzeko urtarrilaren lehenean.
10. art. 1. Lizentzian zehazten den tokian ordainduko dira eta beti ere hogeita hamar egun baliodunen epearen barnean, lizentziaren jakinarazpenetik hasita.
2. Gero, urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan ordainduko da.
Kudeaketa arauak
11. art. Pertsona fisiko edo juridikoak, ordenantza honetan arautzen diren probetxamenduak eskuratzeko interesik badute, egin beharreko muntaduren aitorpen zehaztua eginen dute Udaletxean, planoak eta guzti.
12. art. Jadanik onartutako probetxamenduetan edozein aldaketa egin nahi bada, udal administrazioari jakinarazi behar zaio, behar den aitorpenaren bitartez. Horretarako, egitatea noiz gertatzen den, hurrengo hileko azken eguna arte izanen da astia. Horrelakoetan, egitate horiek kuota handiagoak aplikatzea badakarte, jadanik ordaindutakoaren eta goragoko kuotaren arteko aldea baizik ez da likidatuko. Betebehar hori konplitzen ez dutenek aldaketagatik dagokion prezio guztia ordaindu beharko dute.
13. art. Onartutako probetxamenduak osoki edo partez utzi nahi badira, orduan ere aurkeztu beharko dira aitorpenak eta planoak. Horretarako, egitatea noiz gertatzen den, hurrengo hileko azken eguna arte izanen da astia. Betebehar hori konplitzen ez dutenak ordainarazpenari loturik egonen dira beti. Aitorpen horiek hurrengo ekitaldian izanen dute eragina.
Arau-hausteak eta zehapenak
14. art. Arau-hauste larriak dira bereziki:
a) Ordenantza honetan arautzen duten probetxamenduetariko bat egitea, udal lizentziarik gabe.
b) Eremu publikoko edo Udalaren lurretako zorupea okupatzea lizentziak finkatutako mugez harata.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Erabilpen publikoko lurzorua okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1. Isurkin edo gasendako hodiak, metro lineal edo zatikiko, urtean: 735 pezeta.
2. Zorupeko kableak, metro lineal edo zatikiko, urtean: 130 pezeta.
3. Erregai edo bertzelako isurkinendako tanga edo biltegiak:
a) 20.000 litro arte, urtean: 33.030 pezeta.
b) 20.000 litro baino gehiago, urtean: 48.425 pezeta.
4. Transformadore elektrikoak; lurpeko ganbara eta iraganbideak, eraikinen arteko eraikuntza edo komunikazio solairuak haunditu edo zabaltzekoak; zimentazio zapatak, eraikinen defentsa-horma eta gisako obrak, m² edo zatikiko, urtean: 6.700 pezeta.
5. Zorupearen bertzelako probetxamenduak, azalera karga-oinarritzat hartzen denean, m² edo zatikiko: 23 pezeta.
6. Zorupearen bertzelako probetxamenduak, metro lineala karga-oinarritzat hartzen denean, metro linealeko eta hilabete edo zatikiko: 13 pezeta".
4.-"ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOAREN GAINEKO HEGALKINETAN INSTALAZIOAK PARATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Eremu publikoko hegalkina zer hauek erabiliz okupatzea da prezio honen xedea:
a) Eremu publikoko hegalkina olanekin, gortinekin, haizearen aurkako gortinekin eta gisako instalazioekin okupatzea, eremu publikoaren gainean bermaturik egon ala ez, zer eraikinetan paraturik dauden, haren fatxada-lerrotik ateratzen badira.
b) Eremu publikoaren gaineko hegalkina behatoki, terraza, balkoi eta eraikuntza-elementu itxiekin okupatzea.
c) Hegalkina garabi eta kargagailuen lumaren esparruarekin okupatzea.
Sujetu pasiboa
3. art. Ordaintzera behartuak daude:
a) 1. Kasuan kasuko udal lizentzien titular diren pertsona fisiko, juridiko edo nortasun juridikorik gabeko sujetuak.
b) Egiazki eremu publikoaren gaineko hegalkina nork okupatzen duen, haiexek, lizentziarik gabe egiten badute ere.
4. art. Ordenantza honengatik likidatzen diren eskubideak obra lizentziak arautzen dituen ordenantzagatik ordaindu behar direnetatik aparte dira.
Karga-oinarria
5. art. Karga-oinarritzat hartuko dira:
a) Eremu publikoaren gaineko hegalkina behatoki, terraza, balkoi eta eraikuntza-elementu itxiekin okupatzeagatik, eremu publikoaren gainean nola proiektatzen diren, azalera huraxe.
b) Hegalkina olanekin, gortinekin, haizearen aurkako gortinekin eta markesinekin okupatzeagatik, eremu publikoaren gainean noraino proiektatzen diren edo, osotara hedaturik egonez gero, noraino proiektatzen ahal diren, azalera huraxe.
c) Hegalkina garabi eta kargagailuen lumaren esparruarekin okupatzeagatik, zenbat denboratan egonen diren paraturik, huraxe eta eremu publikoaren gainean modu iraunkorrean proiektaturik baleude bezala.
Tarifak
6. art. Aplikatu beharreko tarifak eraskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.
7. art. Horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten probetxamenduak badira eta horiek herritar guztiei edo ugariri eragiten badiete, Tuterako udal mugapean urteoro eskuratzen duten fakturaziotik heldu diren dirusarrera gordinen ehuneko bat eta erdi izanen da, beti ere eta salbuespenik gabe, prezio publikoaren zenbatekoa.
Tributu-kuota
8. art. Kuota zerga-oinarriari dagozkion tarifak aplikatuz aterako da.
Prezioen sortzapena eta dirubilketa
9. art. Prezio publikoen sortzapena Udalak baimena ematen duenean izanen da edo, baimenik gabe egin bada, probetxamendua hasi zenetik. Gero, berriz, urte bakoitzeko urtarrilaren lehenean.
10. art. 1. Lizentzian zehazten den tokian ordainduko dira eta beti ere hogeita hamar egun baliodunen epearen barnean, lizentziaren jakinarazpenetik hasita.
2. Gero, urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan ordainduko da.
Kudeaketa arauak
11. art. Pertsona fisiko edo juridikoak, ordenantza honetan arautzen diren probetxamenduak eskuratzeko interesik badute, egin beharreko muntaduren aitorpen zehaztua eginen dute Udaletxean, planoak eta guzti.
12. art. Jadanik onartutako probetxamenduetan edozein aldaketa egin nahi bada, udal administrazioari jakinarazi behar zaio, behar den aitorpenaren bitartez. Horretarako, egitatea noiz gertatzen den, hurrengo hileko azken eguna arte izanen da astia. Horrelakoetan, egitate horiek kuota handiagoak aplikatzea badakarte, jadanik ordaindutakoaren eta goragoko kuotaren arteko aldea baizik ez da likidatuko. Betebehar hori konplitzen ez dutenek aldaketagatik dagokion prezio guztia ordaindu beharko dute.
13. art. Onartutako probetxamenduak osoki edo partez utzi nahi badira, orduan ere aurkeztu beharko dira aitorpenak eta planoak. Horretarako, egitatea noiz gertatzen den, hurrengo hileko azken eguna arte izanen da astia. Betebehar hori konplitzen ez dutenak ordainarazpenari loturik egonen dira beti. Aitorpen horiek hurrengo ekitaldian izanen dute eragina.
14. art. Garabi edo kargagailuen lumarekin hegalkina okupatzeari dagokionez, aseguru-poliza erantsi beharko da, garabia erabili eta obran egoteagatik gerta daitezkeen istripu mota guztiak osoki estaliko dituena.
Arau-hausteak eta zehapenak
15. art. Arau-hauste larriak dira bereziki:
a) Ordenantza honetan arautzen duten probetxamenduetariko bat egitea, udal lizentziarik gabe.
b) Eremu publikoko hegalkina okupatzea lizentziak finkatutako mugez harata.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Bide publikoaren gainean hegaldura instalazioak paratzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1.-Eremu publikoko hegalkina olanekin, gortinekin, haizearen aurkako gortinekin eta gisako instalazioekin okupatzea, eremu publikoaren gainean bermaturik egon ala ez, zer eraikinetan paraturik dauden, haren fatxada-lerrotik ateratzen badira, m² edo zatikiko, urtean: 218 pezeta.
2.-Eremu publikoaren gaineko hegalkina behatoki, terraza, balkoi eta eraikuntza-elementu itxiekin okupatzea, m² edo zatikiko, urtean: 446 pezeta..
3.-Hegalkina garabi eta kargagailuen lumaren esparruarekin okupatzea, unitate bakoitzagatik, urtean: 54.485 pezeta".
5.-"ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORUAN, HEGALKINEAN ETA ZORUPEAN HERRITAR GUZTIEI EDO UGARIRI ERAGITEN DIETEN HORNIDUREN ZERBITZU PUBLIKOEN ENPRESA USTIATZAILEEK EGITEN DITUZTEN PROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Eremu publikoko eta herrilurretako zoruan, hegalkinean eta zorupean herritar guztiei edo ugariri eragiten dieten horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten probetxamendu bereziak dira zergagaia.
3. art. Prezio publiko hau ordaintzeko beharra sortzen da horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek zorua, hegalkina eta zorupea okupatzen dituztenean honako hauetako zerbaitekin: kableak, hodiak, kanalizazioak, biltontziak, arketa eraldagarriak, zutoinak, palomilak, banaketa edo erregistro kutxak eta zerbitzu egitearekin ikusteko duten gainerako probetxamenduak.
Sujetu pasiboa
4. art. 1. Eremu publikoko edo herrilurretako zorua, hegalkina eta zorupea horniduren zerbitzu publikoak ustiatzeko erabiltzen dituzten enpresek dituzte prezio publiko hauek ordaindu behar.
2. Telefónica de España, S.A.k, bere tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz ordainduko ditu prezio publikoak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren bidez sartu zen aldaketarekin.
Zerga-oinarria eta tarifak
5. art. Udal mugape bakoitzean urtean erdiesten duten fakturaziotik heldu diren dirusarrera gordinen %1,5 da prezio publikoen zenbatekoa, beti ere eta salbuespenik gabe.
Kudeaketa arauak
6. art. 1. Sujetu pasiboek, bihileko natural bakoitza izapidatu ondoko hileko lehen hamabostaldiaren barrenean, ulertzeko moduko aitorpena egin beharko dute aurreko lauhilekoan eskuratutako dirusarrera gordinez eta udal mugapean egindako horniduren bolumenaz, baita horiek Udalari epe horretan egindako horniduraren bolumenaz eta indarra duten tarifen ariora igorpendutako edo igorpendu zitekeen fakturazioaz ere.
2. Udalak egoki juzkatzen dituen egokieretan eskatzen ahalko du aitorpenean adieraztea hornidura eman dieten erabiltzaile edo bezeroen izenak, bakoitzari egindakoa zehaztuz.
7. art. Aitorpena aurkeztearekin batean, enpresek haren ondoriozko prezio publikoaren zenbatekoa ordaindu beharko dute.
8. art. 1. Horrela egindako likidazioak behin-behinekoak izanen dira, harik eta Udalak, bidezko juzkatzen dituen ikuskapen, kontsulta eta aholkularitzen ondotik, behin betikotzat jotzen dituen arte.
2. Udalak ohartarazpenik egin ez badu, likidatutako kuotak aitorpena aurkeztu eta bortz urtera bilakatuko dira behin betikoak.
9. art. Sujetu pasiboek ez diote trabarik paratzen ahal Udal ikuskatzailetzak zerga-oinarria zehaztu nahi eta kontabilitate liburuen frogapena egin nahi badu edo berdin beharrezko izan edo komenigarri jotzen dituen gainerako agiri, euskarri magnetiko edo bertzelakoena.
Arau-hausteak eta zehapenak
10. art. Udal mugapeko urteko fakturaziotik heldu diren dirusarrera gordinen aitorpen faltsua aurkeztea arau-hauste larritzat joko da.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Horniketa zerbitzuen enpresa ustiatzaileek bide publikoaren eta herrilurren zoru, hegaldura eta zorupean egiten dituzten probetxamendu bereziengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra".
6.-"MERKATU ETA AZOKA TTIKIETAN LURZORUA OKUPATZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. "Merkatu ttikia" edo "azoka ttikia" erraten zaien horietan saltokiak edo saltzeko etxolak paratuz eremu publikoan egiten den erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia da ordenantza honetako zergagaia.
Sujetu pasiboak
3. art. Zergadunak baitira, aitzineko artikuluak zehaztutako probetxamenduetan eremu publikoa okupatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak dira sujetu pasiboak.
Karga-oinarriak
4. art. Ordainarazpen honetarako, saltokiek okupatzen duten azalera eta horien okupazio denbora hartuko dira karga-oinarritzat.
Tarifak
5. art. Aplikatu beharreko tarifak eraskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.
Tributu-kuota
6. art. Kuota karga-oinarriari dagozkion tarifak aplikatuz aterako da.
Tarifen sortzapena eta dirubilketa
7. art. 1. Merkatu ttikiko saltokiak okupatzeagatik, prezio publikoak Udalak erabakitzen duen tokietan ordainduko dira, eta beti ere saltokiak muntatu baino lehen.
2. Merkatu ttikian saltoki finkoak gordetzeko kuotak behin baizik ez dira kobratuko, urte bakoitzeko urtarrilaren lehen hamabortz egunetan, edo bertzenaz, seihilekoko bi epetan, urte bakoitzeko urtarrilaren eta ekainaren lehen hamabortz egunetan.
Kudeaketa arauak
8. art. 1. Merkatu ttikia urteko larunbat goiz guztietan eginen da, jaieguna ez bada, Udalak horretarako erabakitzen duen karriketan.
2. Saltokiak gehienez ere 110 izanen dira.
3. Saltoki finkoek ezin izanen dute 20 metro karratu baino azalera handiagoa izan, ezta 8 baino ttikiagoa ere. 2 metroko sakonera izanen dute eta beti ere 8 metro karratu ordainduko dituzte guttienez.
4. Saltzeko ordutegia goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bi eta erdietara izanen da. Saltokiak muntatu eta salgaien zamalanak goizeko zortzietatik bederatziak arte egin beharko dira. Handik aitzina debeku izanen da lan horiek egitea.
5. Salgaiak kendu eta muntadurak desmuntatzeko arratsaldeko hiru eta erdiak arte izanen da denbora, eta esleipen-hartzaileek okupatutako eremua eta inguruak garbitu beharko dituzte (hondakinak, enbalajeak, e.a. kenduz), ezin txukunago gelditu behar baitute ordu horretatik aitzina.
9. art. "Azoka ttikia" zaioneko saltokiak Udalak erabakitzen duen tokian baizik ez dira paratuko, igande goizetan eta urritik ekainera bitarte, biak barne. Hartan eskulangintza lanak eta zer erabiliak baizik ez dira salduko.
10. art. 1. Merkatu ttikian merkataritza ez-egonkorrean aritzeko, saltzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:
a) Inskribaturik egotea jarduera ekonomikoen gaineko zergaren behar den epigrafean eta behar den tarifaren ordainketa eguneraturik izatea.
b) Tuterako Udalarekiko zerga betebeharrak eguneraturik izatea.
c) Inskribaturik egotea Gizarte Segurantzaren dagokion araubidean eta kotizazioen ordainketa eguneraturik izatea.
d) Saltokia merkatu ttikian paratzeko udal baimena ikusgai edukitzea saltokian berean, titularraren datu pertsonalak eta argazkia dituelarik.
e) Arautegi aplikagarriek merkaturatzen dituen produktuen gainean eskatzen dituzten baldintzak betetzea.
f) Atzerritarrak izanez gero, lanean bere gain aritzeko eta hemen bizitzeko baimenak izatea.
g) Argi ikusteko moduko afitxen bidez kontsumitzaileari adieraztea zein diren salmentako produktuen akatsak edo haien etorki izkutua.
h) Saltzerat ezartzen diren produktuen marka eta etorkia behar adina frogatzen duten agiriak izatea.
2. Lizentzia fiskal bakoitzeko saltoki bana paratzen ahal da.
11. art. Debeku da jatekoak eta edatekoak saltzea, ontziratuak ekarrita ere.
12. art. 1. Saltzaileek ezin izanen dute eremu publikoa saltoki batekin okupatu, saltoki finko baten titular ez badira kasuan kasuko zergaldian.
2. Ekitaldi bakoitzean saltokiak erreserbatu ahal izateko, saltzaileak, 10. artikuluan ezarritakoa betetzeaz gainera, ondoko prozedura honi lotuko zaizkio eta, horretarako, azaro osoan honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:
a) Jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzen duten saltzaileek: nazio mailako zerga horretan inskribaturik dagoela egiaztatzen duen agiria eta urte horretako ordainagiria.
b) Kalez kaleko salmentarako patentea duten saltzaileek sortzapenaren ekitaldiko patentea erakutsi beharko dute tasa ordaintzerakoan.
c) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, Gizarte Segurantzan, dagokion sisteman inskribatu zen eguna eta kotizazioetan eguneratua dagoela adierazten duena.
d) Atzerritarren kasuan, egoiliartasun baimena eta nork bere kontura lan egiteko baimena ere badituztela kreditatu beharko dute.
e) Karnet argazkia.
3. Aurreko puntuan aipatutako agiriak bertan ezarritako epean aurkezten ez duenak postuaren eskubideak galduko ditu eta Udalaren eskura pasatuko dira honek berriz esleitzeko.
4. Libre gelditu diren tokiak, hartu nahia idatziz adierazi duten saltzaileei emanen zaizkie, idazkia Udalaren erregistro orokorrean aurkeztutako egunaren arabera.
5. Saltokiak hartzerakoan lehentasuna izanen dute Tuteran erroldaturik egon eta bortz urte baino gehiagoko antzinatasuna dutenek eta, haien ondotik, Nafarroan bizi eta bortz urte baino gehiagoko antzinatasuna dutenek.
6. Erreserba zergaldia hasitakoan egiten baldin bada, tasa hilabeteetan hainbanatuko da, ematen den hilabetea ere barne.
13. art. 1. Baimenak pertsonalak eta eskualdaezinak izanen dira.
2. Salbuespen gisa, titularra hil, lanerako ezintasun iraunkorrean egon edo jubilatzen baldin bada, hori guztia behar bezala kreditatua, lizentzia eskualdatzeko baimena ematen ahal da, baina beti ere ezkontideari edo titularrarekin bizi diren seme-alabetako bati eskualdatuko zaio. Hori eskatzeko, hilabeteko epea egonen da egintza eragingarria gertatuz geroztik.
3. Ez da inola ere baimenik emanen epea iragan baldin bada edo arestian aipatutako pertsonak ez bertze batzuk baldin badira.
4. Artikulu honetan ezarritako kasuak izan eta baldintzak bete ezean, postuak Udalaren eskuetan geldituko dira berriz esleitzeko.
5. Lizentzia hartzaile berriak 10. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu bai eta 12. artikuluaren 2. puntuan aipatzen diren datu eta agiriak aurkeztu ere.
14. art. Saltokien titularrek laguntzaile bat izan dezakete eta, ezkontidea edo harekin bizi den semea edo alaba izan ezean, Gizarte Segurantzan afiliatua beharko du egon kontzesio hartzailearen soldatapekoa den aldetik. Ezkontidea edo harekin bizi den semea edo alaba izanez gero, gizarte segurantzan inskribaturik egon behar dute, behar den erregimenean.
2. Titularrak laguntzailea ukan nahi badu, haren gaineko agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
a) Lan kontratua, indarrean eta legezko arauekin bat eginez.
b) Gizarte segurantzan dagokion erregimenean inskribaturik dagoela eta kotizazioak ordaintzen dituela frogatzen duen agiria.
c) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
d) Karnet argazkia.
3. Titularraren laguntzailea halakoa dela egiaztatzen dion txartela, argazkiarekin, eraman beharko du.
15. art. Merkatu eta azoka ttikietako saltokiak erabiltzen dituen sujetu pasiboek garbi-garbi utzi beharko dute zorua, eta zehatuko dituzte horrela egiten ez badute, baita baimena kentzeraino ere.
Arau-hausteak eta zehapenak
16. art. Arau-hauste larriak dira:
a) Eremu publikoa ordenantza honetan arautzen diren saltokietako bat paratuz okupatzea, Udalaren baimenik ez bada.
b) Zenbat denboratarako eta zenbat azaleratarako eman den saltokiak paratzeko baimena, denbora gehiagoz paratzea edo azalera gehiago hartuz.
17. art. 1. Ordenantza honetako 15. artikulua ez betetzea arau-hauste arin edo larritzat hartuko da, mailakatze horretarako kontutan hartuko delarik errepikatzen ote den, ondoko eskalari jarraikiz:
a) Arau-hauste larria izanen da hilabete berean bi arau-hauste arin egitea edo urtebetean sei.
b) Gainerakoak arau-hauste arintzat hartuko dira.
2. Arau-hausteen zehapena:
a) Larritzat hartuak:
-Lehenbizikoan, 35.000 pezetako isuna.
-Bigarrenean, 70.000 pezetako isuna.
b) Arintzat hartuak:
-Lehenbizikoan, 10.000 pezetako isuna.
-Bigarrenean, 20.000 pezetako isuna.
3. Arau-hauste arinak hilabetera preskribatuko dira eta larriak urte betera. Preskripzio epea arau-haustea egin denetik aitzina hasiko da kontatzen.
4. Arau-hauste arinak Alkatetzak zehatuko ditu eta larriak, berriz, osoko bilkurak.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Merkatu ttikiek lurzorua okupatzea arautzen duen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra".
TARIFAK
-Merkatu ttikia:
Metro karratu eta eguneko: 191 pezeta.
-Azoka ttikia:
Metro lineal eta eguneko: 46 pezeta.
Egunean, gutxienez: 186 pezeta".
7.-"ORDENANTZA, MONTES DE CIERZOKO UREZTAPEN TRADIZIONALEN EREMUAN LODOSAKO UBIDEKO URAZ BALIATZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA
Lege oinarria
1. artikulua. 1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
2. "Montes de Cierzoko ureztapen eremuan Lodosako ubideko uraz baliatzeko ordenantzaren" 6. artikuluan ezartzen du, ezen, ureztatzaileek dagozkien kuotak ordaindu beharko dituztela ura kontsumitzeagatik, finkatzen diren epe eta egunetan.
Zergagaia
2. art. Lodosako ubidetik heldu den ura kontsumitzea eta Montes de Cierzoko ureztapen eremuko herrilurrak ureztatzeko zerbitzua erabiltzea da zergagaia.
Sujetu pasiboa
3. art. Herrilurren laborariak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak, baldin eta aitzineko artikuluak aipatzen duen eskubideaz baliatzen ahal badira.
Karga-oinarria
4. art. Zenbat erregu ureztalur izan erabiltzeko eta horiek zenbat aldiz ureztatu, horra karga-oinarria.
Tarifak
5. art. 1. Aplikatu beharreko tarifak Udalak onetsiko ditu osoko bilkuran:
2. Nolanahi ere, kuotak zenbateko hauek eratuko dituzte:
a) Diru-kopuru finko bat, zenbat erregu ureztalur izan erabiltzeko, horren ariokoa, ureztapen sistemaz ez baliatzeagatik ere.
b) Diru-kopuru aldakor bat, zerbitzuaren kostu osoak baldintzapetuko duena, zenbat erregu izan eta zenbat ureztaketa egin, horren ariokoa.
c) Behin baterako bizik baimentzen ez diren inoizkako ureztaketen kasuan, diru-kopuru finko bat, sekaineko zenbat erregu erabiltzen diren, horren ariokoa.
Kobrantzaren kudeaketa
6. artikulua: Ordenantza honen ondoriozko zorrek, beren dirubilketarako, ez dute banan-banako jakinarazpenen beharrik, Udalak sekain lurretarako behin baterako baizik baimentzen ez dituen inoizkako ureztaketen kasuan izan ezik.
7. art. Udalak bando, iragarki edo ediktuen bidez emanen ditu aditzera kobrantza aldiak.
8. art. 1. Montes de Cierzoko ureztapen eremuan ureztatzeagatik, kuotak, zer ekitalditakoak diren, hurrengoan likidatuko dira.
2. Haien ordainketa udal diruzaintzan egin daiteke eta helbideratzen ahal dira, aitzinetik diruzaintzan idatziz gaztigu eginda.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Montes de Cierzoko eremu ureztagarrian Lodosako ubideko urak probetxatzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra".
TARIFAK
1.-Kuota finkoa, ureztapeneko erregu bakoitzeko: 685 pezeta.
2.-Kuota finkoa, sekain lurretan inoiz baimentzen diren ureztaketengatik, aldi eta erregu bakoitzeko: 1.575 pezeta".
8.-"MONTES DE CIERZO ETA VALDETELLASKO UREZTALUR BERRIETAN PRESIOKO UREZTAPEN ZERBITZUA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA
Lege oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Ura kontsumitzea eta Montes de Cierzo eta Valdetellasen presioko ureztapen zerbitzua erabiltzea da zergagaia.
Sujetu pasiboa
3. art. Herrilurren laborariak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak, baldin eta aitzineko artikuluak aipatzen duen eskubideaz baliatzen ahal badira.
Karga-oinarria
4. art. Zenbat erregu ureztalur izan erabiltzeko eta zenbat metro kubiko ur kontsumitzen diren, horra karga-oinarria.
Tarifak
5. art. 1. Aplikatu beharreko tarifak Udaleko Gobernu Batzordeak onetsiko ditu osoko bilkuran eta honela eratuko dira:
a) Diru-kopuru finko bat, zenbat erregu ureztalur izan erabiltzeko, horren ariokoa, ureztapen sistemaz ez baliatzeagatik ere. Hartan ureztatzen ahal den azaleraren artean banatuko dira gastu finkoak.
b) Diru-kopuru aldakor bat, kontsumituriko metro kubikoren ariora banatuko dena, haien artean banatuko baitira gastu aldakorrak.
Gastu aldakorrak ur eta argindar kontsumoaren ondoriozkoak dira, eta gastu finkoak, berriz, gainerakoak.
Kobrantzaren kudeaketa
6. art. Ordenantza honen ondoriozko zorrek, beren dirubilketarako, ez dute banan-banako jakinarazpenen beharrik, Udalak sekain lurretarako behin baterako baizik baimentzen ez dituen inoizkako ureztaketen kasuan izan ezik.
7. art. Udalak bando, iragarki edo ediktuen bidez emanen ditu aditzera kobrantza aldiak.
8. art. 1. Ordenantza honetako ureztaketak egiteagatik, kuotak, zer ekitalditakoak diren, hurrengoan likidatuko dira.
2. Haien ordainketa udal diruzaintzan egin daiteke eta helbideratzen ahal dira, aitzinetik diruzaintzan idatziz gaztigu eginda.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra".
TARIFAK
1.-Kuota finkoa, ureztapeneko erregu bakoitzeko: 685 pezeta.
2.-Kuota finkoa, sekain lurretan inoiz baimentzen diren ureztaketengatik, aldi eta erregu bakoitzeko: 1.575 pezeta".
9.-"KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. artikulua.$Ordenantza honetako zergagaia hauek erabiltzea da:
a) Elola kiroldegiko multzoa, bi igerilekuk, parket pista batek, soinketalekuak eta frontoiak osatua.
b) Monte San Julián alderdian dauden atletismo pistak.
c) Eskola Tekniko Industrialari datxekion pista estalia, Monte San Julianen.
d) Irristaketa-tokia, Camino Caritat karrikan.
e) Griseras eskolaurreari datxekion pista estalia.
f) Ribotas kiroldegia.
g) José Antonio Elola udal estadioa.
h) Santa Quiteria futbol zelaiak.
i) San Julián ikastetxeko soinketalekua.
j) Lourdesko futbol zelaia.
k) Geroago eraikitzen direnak, halakotzat hartzen badira.
3. art. 1. Udalerrian kirola eta gorputz kultura garatu eta egiteko eraikin, zelai, esparru eta toki guztiak dira kirol instalazioak.
2. Horrexetarako ondasun higiezinak eta kirol instalazioren bati modu iraunkorrean atxikiak ere halakotzat hartuko dira.
Sujetu pasiboak
4. art. Pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasun juridikorik gabeko sujetuak prezio publiko hauen sujetu pasiboak izanen dira, aitzineko 2. artikuluko zerrendan agertzen diren instalazioak erabiltzen badituzte.
Karga-oinarriak
5. art. Karga-oinarriak dira:
a) Urteko edo hilabeteko abonuetan eta eguneko sarreretan, adina.
b) Kirol instalazioak kirol elkarte edo entitateek erabiltzen dituztenean, erabilpen orduak.
c) Argiek bizturik egon behar badute, ordu kopurua.
d) Hemendik aitzina egiten den bertze edozein kirol instalazioetarako, aurreko atalekin parekatzeko irizpidea izanen da.
e) Kirolez kanpoko jarduerengatik, jarduera eta egun bakoitzeko.
Tarifak
6. art. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eraskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.
Tributu-kuota
7. art. Kuota karga-oinarriari dagozkion tarifak aplikatuz aterako da.
Prezioen sortzapena
8. art. Kirol instalazioen erabilpena baimentzen den unean izanen da prezio publikoen sortzapena.
9. art. Ikuskizunak eta gisako jarduerak egiteko, Udalak fidantza bat pausatzea eskatzen ahal du instalazioetan eragiten ahal diren kalteez erantzuteko. Baimena, dena den, nahi bada emanen da.
Salbuespenak
10. art. Salbuespena izanen dute:
a) Ikastetxeek eta hezkuntza nahiz gizarte izaera ezaguna duten erakunde eta entitateek.
b) Udalak bultzatutako edozein jarduerak, berak antolatu ez badu ere.
c) Club Deportivo Tudelanok eta bere atalek, elkartearen kirol eta berezko erabilerari dagokionez, 2. artikuluko g) eta h) ataletan.
c) Club Deportibo Lourdesek, elkartearen kirol eta berezko erabilerari dagokionez, arestiko 2. artikuluko j) atalean.
e) Argiak, kirol elkarte edo entitateek kirol instalazioak erabiltzen dituztenean, Udalak bidezko juzkatzen badu.
f) 5 urtez beheitikoek.
g) Udalaren kirol eskoletako monitore, irakasle eta arbitroek.
Kudeaketa arauak
11. art. Kudeaketa arau hauek Udalaren kirol instalazioetan erabilera eta jarduerak arautzen dituztenez aparte dira.
12. art. Udalak, urteoro, "igerilekuetako denboraldia" zaionaren hasiera eta bukaera egunak zehaztuko ditu, baita kirol instalazioak urtaro bakoitzean ireki eta ixteko ordutegia ere.
13. art. 1. Zenbait kirol instalazioetarako urteko abonuak lor daitezke; hortaz, horiek erabili nahi dituztenek behar den txartela eskuratu beharko dute.
2. Elolako instalazioak erabiltzeko abonuek ez dute Ribotaskoak erabiltzeko biderik emanen, ezta alderantziz ere.
3. Club Deportivo Tudelanoren eta Udalaren arteko lankidetza hitzarmenak indarra duen bizkitartean, ordenantza honetako 2. artikuluaren g) ataleko erabilpena Club Deportibo Tudelanok baizik ez dezake egin, salbuespenez Udalak bidezko juzkatu ezik eta Kirolaren Informazio Batzordeak proposatuta.
14. art. Mota guztietako abonuak norberarenak eta eskualdaezinak izanen dira.
2. Titularra ez bertze batek erabiltzen baditu abonu-txartelak, Udalak horiek bertan behera uzteko ahalmena izanen du, eta ez du ordaindu zaion kuota itzuli beharrik izanen.
15. art. Kirol instalazioak erabiltzeko interesa dutenek ikuskizunak edo gisako jarduerak egiteko, partikularrak, elkarteak edo kirol entitateak izan, eskabidea aurkeztu beharko dute Udalaren erregistro orokorrean. Hartan, zer egunetan, zer ordutan eta zertarako erabili nahi duten jasoko dute, baita bertzelako datuak ere bidezko joz gero.
Dirubilketa
16. art. Abonu bidez, kuoten dirubilketa eskudirutan eginen da, diruzaintzan, edo Euskadiko Kutxan horretarako irekitako kontuan, eta abonu txartelak edo karnetak, berriz, Kirola Kudeatzeko Zentroan. Horretarako berriki ateratako argazkia ekarri beharko da, karnet tamainakoa.
17. art. Kirol instalazioetan, eguneko sarrerei dagozkien kuoten dirubilketa horretarako izendatzen diren langileek eginen dute eta bertara sartu baino lehen. Aldian behin, egiteko horri atxikitako langileek kontu emanen dute diruzaintzan, agintzen zaizkion xehetasunak eta guzti.
18. art. Fidantzarik eskatu bada, baimena ematen den unean Udalak erabakitzen duen tokian pausatuko da, eta berdin eginen da kuoten ordainketarekin, ikuskizunak egiteagatik.
Tributu arloko arau-hausteak
19. art. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrari" jarraituko zaio.
20. art. Arau-hauste larritzat joko da eta horrela zehatuko dira, deklarazioa faltsutzen dutenak, ordenantza honetako salbuespenak eta hobariak eskuratzeko.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Bakarra.-Egiten ari diren instalazioen erabilpenak ez du kuotarik sortuko, guttieneko ekipamendu eta materialez horniturik ez dauden bitartean. Horiek erabiltzerakoan ordenantza hau aplikatzea Udalaren erabakiz eginen da.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Kirol instalazioak erabiltzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1987ko abenduaren 9ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1.-Udalaren kirol instalazio bat:
a) Egun bateko sarrerak:
5 urtetik 14ra arte: 250 pezeta.
15 urte edo gehiago: 400 pezeta.
b) Udaldiko abonuak:
Bakarrarentzat, 5 urtetik 14ra arte: 5.150 pezeta.
Bakarrarentzat, 15 urte edo gehiagokoa: 6.300 pezeta.
Bi abonatuko familia unitatea: 10.250 pezeta.
Hiru abonatuko familia unitatea: 13.750 pezeta.
Lau abonatuko familia unitatea: 16.000 pezeta.
Bortz abonatu edo gehiagoko familia unitatea: 18.250 pezeta.
c) 15 bainaldiko txartela: 4.500 pezeta.
d) Urteko abonuak:
5 urtetik 14ra arte: 6.850 pezeta.
15 urte edo gehiago: 11.350 pezeta.
2. Elola eta Ribotasko kirol instalazioak, bi-biak erabili ahal izateko %25eko beherapena emanen da bigarren instalazioan.
3. Kirol jarduerengatik:
Kirol elkarte, erakunde eta entitateek, erabiltzen duten ordu bakoitzeko: 600 pezeta.
Argiteria pizturik izandako ordu edo zatiki bakoitzeko: 400 pezeta.
4. Kirola ez den bertze ikuskizun eta jarduerak:
Egun bakoitzagatik: 30.000 pezeta".
10.-"ORDENANTZA, UDALAREN KIROL MEDIKUNTZAKO ZERBITZUA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Udalaren Kirol Medikuntzako Zerbitzuak egiten dituen osasun azterketak, horra ordenantza honetako zergagaia.
Sujetu pasiboa
3. art. Aipatu azterketez baliatzen diren pertsona fisiko, juridiko edo nortasun juridikorik gabeko sujetuak dira sujetu pasiboak.
Karga-oinarriak
4. art. 1. Hona zeren ariora diren karga-oinarriak:
a) Zerbitzua norbanakoei edo taldeei (5 lagun guttienez) ematen den.
b) Azterketa soila edo A eredukoa, edo osoa edo B eredukoa egitea.
2. Soila edo osoa, azterketa bakoitzaren edukia eraskinean dago ezarririk.
Tarifak
5. art. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eraskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.
Kuotak
6. art. Kuota karga-oinarriari indarra duten tarifak aplikatuz aterako da.
Prezioen sortzapena
7. art. Osasun azterketa egitea eskatzen den unean izanen da prezio publikoen sortzapena.
Salbuespenak
8. art. Salbuetsiak daude:
a) Udalak berak, Gazteria eta Kirol zinegotzigotik, antolatutako kirol jardueretan izena emandako pertsonei eginiko azterketak.
b) 65 urtetik goitiko herritarrak eta ezinduak, Tuterakoak izan ala ez.
Dirubilketa
9. art. Osasun azterketaren tasak horretarako izendatzen diren langileek bilduko dituzte, aipatu azterketa egin aitzin. Lan horren ardura duen langileriak egunero eman beharko du kontu udal diruzaintzan, agintzen zaizkion xehetasunak eta guzti.
Arau-hausteak
10. art. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrari" jarraituko zaio.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Udalaren kirol medikuntza zerbitzua erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1994ko azaroaren 22ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
4. ARTIKULUAN AIPATZEN DEN ERASKINA: A ETA B EREDUETAKO AZTERKETEN AZALPENA
-A eredua:
Azterketa funtsean izanen da historia kliniko-kirolekoa, oinarrizko arakatze antropometrikoa (pisua, altuera, e.a.), arakatze fisiko orokorra eta aparatuen bitartez, ECG geldian egina 35 urtetik goitikoetan, espirometria erretzaile direnetan eta esfortzu errazeko test bat (Ruffier-Dickson).
-B eredua:
Aurrekoa bezalakoa baina bertze hauek ere hartuz: ECG geldian egina baina adin guztietan, kineantropometria osoa, esfortzu proba zikloergometroan, monitorizazioarekin, elikaduraren kontrola, eta bertze proba bereziak kasuan-kasuan.
TARIFAK
1.-Bakarkako azterketa:
-A eredua: 1.150 pezeta.
-B eredua: 2.300 pezeta.
2.-Taldeendako azterketak (guttienez 5 lagun):
-A eredua: 800 pezeta lagun bakoitzeko.
-B eredua: 1.700 pezeta lagun bakoitzeko".
11.-"ORDENANTZA, UDALAREN HAURTZAINDEGIKO ZERBITZUEN PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Udalaren haurtzaindegian ematen diren zerbitzuak erabiltzea, horra ordenantza honetako zergagaia.
Sujetu pasiboa
3. art. Haurtzaindegian onartzen diren haurren guraso, tutore edo legezko ordezkariek dute prezio publikoa ordaindu behar.
Karga-oinarriak
4. art. Haurrak zenbait hilabetez joaten diren haurtzaindegira, horra karga-oinarria.
Tarifak
5. art. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eraskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.
Kuotak
6. art. Kuota karga-oinarriari indarra duten tarifak aplikatuz aterako da.
Prezioen sortzapena eta dirubilketa
7. art. Haurra Udalaren diruzaintzan onartzen duten egunean izanen da prezioen sortzapena.
8. art. 1. Sortzapeneko hileko lehenbiziko hamar egunetan ehinen da, hileoro, kuoten ordainketa, zerbitzuak zenbat egun erabili diren kontutan hartu gabe.
2. Hala ere, uztaileko kuota erdia izanen da.
9. art. Ikasturtean bajarik baldin bada, Udalari jakinaraziko zaizkio eta haien ondorio ekonomikoak hurrengo hilabetean hasiko dira.
Kudeaketa arauak
10. art. Matrikula epea hasi baino lehenago zehaztuko dira haurtzaindegian sartzeko eskabideekin batean aurkeztu beharreko agiriak.
Arau-hausteak eta zehapenak
11. art. Arau-hauste larritzat joko da agiriak edo deklarazioak faltsutzea, hautaketarako baremoan puntu gehiago izateko edo hilekoak murrizteko.
12. art. Arau-hausteak "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrari" jarraituz zehatuko dira.
XEDAPEN INDARGABETZAILEAK
Lehenbizikoa.-Indarrik gabe uzten dira Udalak 1983ko abenduaren 20an onetsi zuen Laguntza zerbitzuen ordenantzaren 23, 24, 25, 26 eta 27. artikuluak.
Bigarrena.-Indarrik gabe uzten da "Udal haurtzaindegietako zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1987ko abenduaren 9ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorra", Haurtzandegien eta haur aterpeen osasun ordenantza, Gizarte zerbitzuen ordenantza eta aplikatzen ahal diren gainerako xedapenak aplikatuko dira.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
Hileko kuota bakarra: 22.850 pezeta".
12.-"ORDENANTZA, HORNIDURA AZOKAKO ZERBITZU ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Udal azokako tokiak edo lokalak erabili eta probetxatzea eta hari dagozkion zerbitzuak erabiltzea, horra zergagaia.
Sujetu pasiboak
3. art. Ordenantza honetan arautzen den prezio publikoa ordaintzera beharturik daude sujetu pasibo hauek:
a) Azokako saltokiak okupatzeko eta bakoitzak bere zerbitzuak erabiltzeko lizentzien titularrak.
b) Zerbitzu ezberdinen erabiltzaileak.
Karga-oinarriak
4. art. Karga-oinarriak hauen erabilpenak baldintzapetzen ditu:
a) Saltokiak.
b) Hozkailuak.
Tarifak
5. art. Ordenantza honetan jasotzen diren zerbitzu, ondasun eta instalazioak erabiltzeagatik aplikatu beharreko tarifak eraskinean agertzen dira.
Tributu-kuota
6. art. Kuota karga-oinarriei indarra duten tarifak aplikatuz aterako da.
Prezioen sortzapena eta dirubilketa
7. art. Azokako tokiak edo lokalak esleitzean edo beroriek erabili eta probetxatzeko baimena ematen eta hari dagozkion zerbitzuak egitean sortzen da ordaindu beharra.
8. art. 1. Saltokiak erabiltzeko kuotak hihuhileko aitzinatuetan ordainduko dira, kasuan kasuko lehenbiziko hiruhileko naturalaren barnean.
2. Hiruhilekoko ordainketa egin beharko du titularrak, saltokia zenbat denbora okupatu den kontutan hartu gabe.
3. Kuotak ordaintzeko Udalak ezarritako epeak ez betetzeak premiamendu bideari ekitea ekarriko du berehala.
4. Seihileko bat ordaintzen ez bada, saltokia okupatzeko lizentziaren iraungipena ekarriko du.
5. Okupatzeko lizentziei nork bere borondatez uko egiteko, Udalari idatziz jakinarazi beharko zaio.
Kudeaketa arauak
9. art. Azokako saltokiak okupatzeko eta bertako ondasun eta zerbitzuak erabiltzeko lizentziak "Hornidura azokako ordenantzan" aurreikusitakoari jarraikiz eman eta arautuko dira.
Arau-hausteak eta zehapenak
10. art. Ordenantza honen aurka egiten diren arau-hausteak "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrari" jarraituz zehatuko dira.
XEDAPEN IRAGANKORRAK
Lehenbizikoa.-Eman gabe dauden saltoki guztiak ematen ez diren bitartean, esku ematen zaio Udalari horiek prekarioan eta behin-behinekoz okupatzea baimen dezan, dagokien prezio publikoa ordaindutakoan.
Bigarrena.-Hornidura azokaren ordenantzaren 8. artikuluan aurreikusten den enkantea egiten ez den bitartean, azoka plazako saltokiak erabiltzeagatik, gaurko kuota ordenantza honetako tarifetakoa da.
XEDAPEN INDARGABETZAILEAK
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Horniketa azokako plazako zerbitzu eta instalazioak erabiltzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1987ko abenduaren 9ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorra", Hornidura azokaren ordenantza eta aplikatzen ahal diren gainerako xedapenak aplikatuko dira.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1.-Prekarioan esleituriko saltokien erabilpena, metro karratu eta hilabete bakoitzeko: 1.330 pezeta.
2.-Kalez kaleko saltokiak, egunean: 400 pezeta.
3.-Hozkailuen erabilera:
-Behi, ardi eta zerri azienden eta abarren haragia, kg. eta eguneko: 5 pezeta.
-Aipatu azienden haragi hondakinak, kg. eta eguneko: 5 pezeta.
-Hegazti handi, untxi, erbiak, eta abar, kg. eta eguneko: 9 pezeta.
-Hegazti txiki eta antzekoak, kg. eta eguneko: 9 pezeta.
-Urdaiazpiko, hestebete, odolki eta saltxitxak, kg. eta eguneko: 7 pezeta.
-Era guztietako arrainak, kg. eta eguneko: 6 pezeta.
-Era guztietako itsaskiak, kg. eta eguneko: 13 pezeta.
-Fruitu, barazki eta ortuariak, kg. eta eguneko: 3 pezeta.
13.-"ORDENANTZA, ZEZEN PLAZAKO ZERBITZUAK ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA
Oinarria
1. art. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Ordenantza honi dagozkion kuotak ordainarazteko zergagaia zezen plazako zerbitzuak erabiltzea da, bai zezenketak edo bertzelako ikuskizunak egiteko, baita animaliak garraiatzeko kaiolak dituzten bertze lokalez baliatzeko ere.
Sujetu pasiboak
3. art. Zergagaian definitutako zerbitzu edo instalazioak eskatzen edo erabiltzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak dira sujetu pasiboak, ordenantza honetan aurreikusten diren kuotak ordaindu behar dituztenak.
Karga-oinarriak
4. art. Udalaren zezen plazako zerbitzu eta instalazio guztien probetxamenduak, horra ordenantza honetako karga-oinarriak.
Tarifak
5. art. Ordenantza hau ordainarazteko tarifak eraskinean agertzen dira.
Tributu-kuota
6. art. Kuota karga-oinarriei indarra duten tarifak aplikatuz aterako da.
Prezioen sortzapena eta dirubilketa
7. art. Ordenantza hau aplikatuz eskatu behar diren kuotak zerbitzu edo instalazio ezberdinak erabiltzeko baimena ematen den unean ordaindu behar dituzte sujetu pasiboek.
Kudeaketa arauak
8. art. Zezen plazako zerbitzu edo instalazioak erabili nahi dituzten pertsona fisiko edo juridikoek baimena eskatu behar diote Alkatetzari.
9. art. Debeku da zezen plaza ematen den baimenean ezarritakoa, bertze xedetarako erabiltzea.
10. art. Zezen plazako zerbitzu eta instalazioen erabiltzaileak bertan egiten diren kalte guztien erantzule izanen dira. Horretarako, baimenean bidezko juzkatzen diren fidantzak ezartzen ahal dira.
Arau-hausteak eta zehapenak
11. art. Ordenantza honen aurka egiten diren arau-hausteak "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrari" jarraituz zehatuko dira.
XEDAPEN INDARGABETZAILEAK
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Zezen plazako zerbitzu eta instalazioak erabiltzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorra", hornidura azokaren ordenantza eta aplikatzen ahal diren gainerako xedapenak aplikatuko dira.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1.-Azienda basa aztertzeko saioa: 30.765 pezeta.
2.-Iragaitzeko aziendak gauez egindako egonaldi bakoitzeko: 2.795 pezeta.
3.-Kaiolak gordetzeagatik, azienda lurreratu eta gero, hirugarren egunetik aintzina, egonaldiko egun bakoitzeko: 700 pezeta.
4.-Kaiolak hilabete batez edukitzeagatik, bakoitza: 980 pezeta.
5.-Azienda basa edo bertzelakoa kortxeletan edukitzea, 1-6 buru, egunean: 355 pezeta.
6.-Azienda basa edo bertzelakoa kortxeletan edukitzea, 7-12 buru, egunean: 980 pezeta.
7.-Azienda basa edo bertzelakoa kortxeletan edukitzea, 13-20 buru, egunean: 1.400 pezeta.
8.-Azienda basa edo bertzelakoa kortxeletan edukitzea, 21 buru baino gehiago, egunean: 2.520 pezeta.
9.-Kaiolatik atera edo sartzea, buru bakoitzeko: 630 pezeta.
10.-Zezen ikuskizunak edo bertzelakoak, itxialdiak barne, saio bakoitzeko: 9.785 pezeta.
11.-Zezen ikuskizunekin zerikusirik ez duen edozertarako, egunean: 95.000 pezeta.
14.-"ORDENANTZA, UDALAREN AUTOBUS GELTOKI INTERMODALEKO ZERBITZUAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Autobus geltoki intermodaleko esparrua eta horren inguruko zerbitzu guztiak erabiltzea, horra ordenantza honen zergagaia.
Lotura eza
3. art. Autobus geltokia erabiltzen duen bidaiarien hiri garraio kolektiboa ez da ordenantza honi loturik egonen, Udalak esleitua baldin bada.
Sujetu pasiboak
4. art. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaindu behar dituzten sujetu pasibotzat joko dira:
a) Geltokia erabiltzen duten autobus lineen jabe edo titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak.
b) Zerbitzu horiek noizik behin baizik erabiltzen ez dituzten autobusen jabeak.
c) Ekipaje zaindegi eta kontsigna zerbitzuak darabiltzan jendea.
d) Geltokiko esparruaren barnean dauden dendak darabiltzaten pertsona fisiko edo juridikoak.
e) Geltoki barnean jartzen diren iragarkien eta oro har publizitate guztiaren titularrak.
f) Udalaren autobus geltokiko andenetan aparatu automatikoak ipintzeko baimena duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Karga-oinarriak
5. art. Karga-oinarriak honako hauen arabera erabakiko dira:
1. Autobusak zenbat aldiz sartu eta ateratzen diren geltokitik:
a) Autobusen jarlekuen kopurua.
b) Hiritik atera edo bidaian hirira iristen den bidaiari bakoitza.
2. Geltokiari atxikitako zerbitzuak, hala nola txartel saltokiak, dendak, kontsigna, e.a., zenbat denboraz erabiltzen diren.
Tarifak
6. art. Ordenantza hau ordainarazteko tarifak eraskinean agertzen dira.
Kuota
7. art. Kuota karga-oinarriei indarra duten tarifak aplikatuz aterako da.
Kuoten sortzapena eta dirubilketa
8. art. 1. Bidaiarien linea erregularretan autobusak sartu eta ateratzeagatik eta bidai txartelak saltzeagatik sortzen diren tasak hilero ordainduko dira udal diruzaintzan.
2. Aukerako zerbitzuetan, ordea, zerbitzua ematen den momentuan ordainduko dira.
9. art. Txartel-saltokiak eta dendak erabiltzeko tasak ere hilero ordainduko dira.
10. art. Ekipaje zaindegi eta kontsigna zerbitzuen erabiltzaileek zerbitzua ematen zaien momentuan ordaindu beharko dute.
Kudeaketa arauak
11. art. Udal autobus geltokia bidaiarien linea erregularrekin darabilten autobus enpresek erregistro liburu bat izanen dute eta egindako zerbitzu guztien eta atera eta bidaia egiten duten bidaiarien kopuruaren berri jasoko da bertan, horiei dagozkien likidazioak xeheki egin ahal izateko; kontrol hori bide informatizatu egokien bitartez egin ahalko da.
12. art. Ogasun bulegoari atxikitako funtzionarioek ahala izanen dute edonoiz ordenantza honetan aipatutako zerbitzuei dagozkien tasak xeheki likidatzeko behar diren adina ikuskapen eta kontrol egiteko. Hauek funtzionarioek eurek egin ahalko dituzte edota udaltzainen esku utzi.
13. art. Udalak hitzarmenak egiten ahalko ditu geltokiko zerbitzuak darabiltzaten enpresekin, behar diren tasak ordaintzeko.
14. art. 1. Publizitaterako panelak begiratu eta zaintzeko lanak iragarki-egileen esku geratuko dira, horien esleipenak indarra duen artean.
2. Publizitate horren baja hartutakoan, sujetu pasiboek ezabatu egin beharko dituzte iragarkiak eta panelak zuri utzi. Hala egiten ez badute, "Ordezko exekuzio eta exekuzio aginduen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala" aplikatuko da.
15. art. Geltoki barneko dendak enkante irekian emanen dira.
16. art. Udalak garraio enpresa publikoetatik edozeinen esku uzten ahal ditu geltoki intermodala kudeatu eta ustiatzeko lanak. Kasu horretan libre geratuko da ordenantza honetatik heldu diren obligazio guztietatik.
Arau-hausteak eta zehapenak
17. art. Ordenantza honen aurka egiten diren arau-hausteak "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrari" jarraituz zehatuko dira.
XEDAPEN INDARGABETZAILEAK
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Udalaren autobus geltoki intermodaleko zerbitzuak erabiltzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1994ko uztailaren 15eko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorra", Nafarroa-Tuterako autobus geltokia ustiatzeko erregelamendua eta aplikatzen ahal diren gainerako xedapenak aplikatuko dira.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1.-Bidaiariak daramatzala, autobus bat sartu edo ateratzen den bakoitzeko, dela bidaiaren hasieran nahiz bukaeran, dela bidaiaren barnean geldialdi bat egiteko:
a) 50 km bitarteko ibilbideko bidaietan: 27 pezeta.
b) 50 km-tik 100era bitarteko ibilbideko bidaietan: 54 pezeta.
c) 100 km-tik gorako ibilbideko bidaietan: 108 pezeta.
2.-Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzearen aldera, linea guztietan luzatzen den bidai txartel bakoitzeko, linean atera edo bidaiatzen duen bidaiariaren kargu txartelean egiten den abonu bakoitzeko, sarrera edo irteera bakoitzeko:
a) 15 km bitarteko ibilbideetarako: 4 pezeta.
b) 16 km-tik 30era bitarteko ibilbideetarako: 9 pezeta.
c) 31 km-tik 50era bitarteko ibilbideetarako: 11 pezeta.
d) 51 km-tik 100era bitarteko ibilbideetarako: 16 pezeta.
e) 101 km-tik 200era bitarteko ibilbideetarako: 21 pezeta.
f) 200 km-tik gorako ibilbideetarako: 32 pezeta.
3.-Txartel saltoki bat hilabeterako alokatzearen aldera, enpresa baten bidai txartelak saltzeko: 2.665 pezeta.
4.-Autobus bat aparkatzearen aldera, txartel saltokia erabiltzeko moduan delarik:
8:00etatik 22:00etara, ordu bakoitzeko edo horren zatiki bakoitzeko: 54 pezeta.
22:00etatik 8:00etara: 265 pezeta.
5.-Erregularrak ez diren zerbitzuetan (sarrera, irteera eta geldialdia) geltokia erabiltzearen aldera:
Autobus bakoitzeko: 1.065 pezeta.
15.-"ORDENANTZA, UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK, LANABESAK ETA ZERAK UZTEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. 1. Pertsona natural edo juridikoei udalaren jabetzakoak diren makineria, ibilgailuak, lanabesak eta bertze zer batzuk uztea, horra zergagaia.
2. Horiek guztiak utzi, Udalaren zerbitzuetan beharrezko ez diren neurrian uzten ahal dira.
3. art. Udalak lankidetzaz kultur ekintzetako antolatzaileei utzitako zerak, pertsonen zerbitzuak edo bertze edozein gauza izan, ez dira ordainarazpen honen tasen menpean egonen.
Sujetu pasiboa
4. art. Zerbitzua erabiltzen duten pertsona edo entitateak daude ordenantza honetako tasa ordaintzera behartuak.
5. art. Publizitate enpresei hiriko argiteria publikoko kaleargien makuluak erabiliz propaganda egitea baimentzen bazaie, tasaren ordainketaren erantzule solidarioak izanen dira paratzen den publizitatearen onuradunak.
Karga-oinarriak
6. art. Utzitako elementuak zenbat denboraz erabiltzen diren, horren arabera zehaztuko da karga-oinarria.
7. art. Erabilera zenbat denboraz luzatzen den, tarifetan ezartzen denari jarraikiz, eguneko eta orduko zenbatuko da. Hori neurtzeko berriz, materiala udal parke edo biltegietatik atera eta horietara itzultzen den arteko tartea hartuko da kontutan, egun edo ordu zatiak, osoak bailiren kontsideratuz.
Tarifak eta kuotak
8. art. 1. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eraskinean agertzen dira.
2. Nornahik maneiatzeko modukoak ez diren ibilgailuak eta makineria uzteko tarifetan, ondasuna eta maneiatzailearen zerbitzuak ere sartzen dira. Erabilpen horietarako langile gehiago behar bada, zerak uzteagatik kobratzen den tarifari langilegoaren zerbitzuen kostua gehituz ateratzen den emaitzaren adinako kuota ordaindu beharko da, aipatu langileen kategoria eta sartutako orduen arabera beti ere.
3. Utzitako elementuen muntaketa eta garraioa Udaleko langileek gauzatu eta Udalaren baliabidez egiten bada, ordaindu beharreko kuota honela aterako da: aipatu elementuak uzteagatiko tarifa gehi muntaketak eta garraioak sortzen dutena, parte hartzen duten langileak eta horien kategoria, muntaketa eta garraioan erabilitako baliabide eta sartzen diren ordu kopuruaren arabera.
4. Udalak gaiak uztean material suntsikorrak ere tartean baldin badira, tasari aipatu materialen kostuarena gehituko zaio.
5. Tarifa guztiak denbora unitate edo unitateen zatikiei dagozkie.
Kudeaketa arauak
9. art. Lagapenen batetan interesatutako partikularrek, idatziz eginen dute eskaria, behar dutena eta erabilpenaren iraupena ongi zehaztuz.
10. art. Udalaren zerbitzu teknikoek beharrezkotzat jotzen dutenean, fidantza eskatzerik izanen da utzitako materialetan gerta daitezkeen apurketa, hondamen eta galerak ordaindu ahal izateko.
11. art. 1. Utzitako materialei gerta dakizkiekeen apurketa edo kalteak erabiltzaileen gain geratuko dira.
2. Itzultzen den materiala hartzeko ardura dutenek, izandako kalteen berri idatziz jaso, erabiltzaileari kopia eman eta zerbitzuburuei jatorrizko idazkia emanen diete; horiek tasazioa eginen dute.
12. art. Dagokion udal bulegoak, utzitako materiala itzuli denaren egiaztagiria jasotzen duenean eta, beharrik bada, izandako kalteen oharra, kitapen proposamena igorriko dio Ogasunari, honek onetsi eta kobrantzari hasiera eman diezaion.
13. art. Materiala eta zerak nahi ahala utziko ditu Udalak, eta erreklamazioetarako aukerarik ez da.
Salbuespenak
14. art. Prezio honetatik salbuetsirik daude hirian, irabazi asmorik gabe, kultur, kirol eta gisako jarduerak egiten dituzten elkarteak, kirol enteak eta musika edo kultur taldeak. Irabazi asmorik gabetzat joko dira musika bandaren, gaiteroen, txistularien eta bertzelako enteen jarduerak, diru zenbait hartu arren Udalak horrelakotzat baititu.
Arau-hausteak eta zehapenak
15. art. Ordenantza honen aurka egiten diren arau-hausteak "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrari" jarraituz zehatuko dira.
XEDAPEN INDARGABETZAILEAK
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Udal makineria, ibilgailu, tresna eta gaiak uzteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorra" eta aplikatzen ahal diren gainerako xedapenak aplikatuko dira.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1.-Langileak:
Kontzeptu hau dela eta aplikatu beharreko tarifak zerbitzua egiteko unean indarra duten soldatei dagozkienak izanen dira. Horiek %49,9 gehituko dira, osasun laguntza, Montepioarekiko udal ekarpena eta pentsioak emateagatik.
2.-Materialak:
Kontzeptu hau dela eta aplikatu beharreko tarifak, erabilitako gaiak Udalari zenbat kosta zaizkion ikusirik likidatuko dira, hornitzaileen fakturak oinarritzat harturik.
3.-Ibilgailuak eta makineria:
a) 3.500 kg. bitarteko kamioiak: 3.915 pezeta orduko.
b) 3.500 kg. baino gehiagokoak: 6.990 pezeta orduko.
c) Konpresoreak: 1.175 pezeta orduko.
d) Karrikak garbitzeko kamioia: 3.920 pezeta orduko.
e) Orotarakoa: 3.220 pezeta orduko.
f) Retro-hondeamakina: 4.195 pezeta orduko.
4.-Bertzelakoak:
a) Bandera eta bandera txikiak, bakoitzeko: 180 pezeta eguneko.
b) Masta metaliko edo egurrezkoak, bakoitzeko: 235 pezeta eguneko.
c) Oholtza eta olana: 6.990 pezeta eguneko.
d) Hesi metalikoak, bakoitzeko: 235 pezeta eguneko.
e) Mangerak, metro lineal edo zatikiko: 25 pezeta eguneko.
f) Kaleargien makuluak, propagandarako: 565 pezeta eguneko.
5.-Aurreikusi gabeko kasuak, tarifan antzekoak direnen arabera taxutuko dira, kontutan hartuz indarrean dauden kostu ofizialak edo merkatukoak".
16.-"ORDENANTZA, UDALAREN ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUEN (E.L.Z.) PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak ematen dituen zerbitzuen onuradun izatea, horra zergagaia.
Sujetu pasiboak
3. art. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren onuradunek dute dagozkien kuotak ordaindu behar.
Karga-oinarriak
4. art. Zer zerbitzu mota eta zenbat denboraz ematen den, haiexek zerga-oinarriak.
Tarifak
5. art. Ordenantza honetako eraskinean agertzen dira aplikatu beharreko tarifak.
Tasen sortzapena eta dirubilketa
6. art. Tasen sortzapena egun hauetan izanen da:
a) Hilaren lehenean, zerbitzuaren onuradun agertzen diren zahar guztiendako.
b) Mantenua eskatzen den egunean.
7. art. Kuotak hilero ordainduko dira, zerbitzuen sortzapena noiz eta ondoko hileko lehenbiziko bortz egunetan.
8. art. Bajak Udalari jakinaraziko zaizkio eta ondoko hiletik hasita izanen dituzte ondorio ekonomikoak.
Kudeaketa arauak
9. art. 1. Etxez etxeko zerbitzua eskatzen ahal dute gizabanako edo familiek baldin eta ohiko jarduerei aurre egin ezinik badaude edo familiakideren batek arazorik badu eta ondotik heldu diren laguntzetako baten beharra badu, horretarako ezarritako ordutegiaren barnean.
2. Etxez etxeko laguntza programak eginen ditu erabiltzaileak ez haren familikoek edo hurbilekoek egin ez ditzaketen zereginak, onuraduna normal moldatzeko behar diren guztiak.
3. Programaren ardura duen gizarte langileak erabiltzailearen egoera sozio-familiarrari buruzko azterlana eta balorazioa eginen du eta txosten bat prestatuko, honakoak adieraziz:
-Zein motatako laguntza emanen zaion.
-Horretarako paratu diren egunak eta orduak.
-Erabiltzaileak ordaindu behar duen kuota.
4. Alkateak ebatziko ditu espedienteak eta eskatzaileei jakinaraziko zerbitzua onetsi edo ezetsi den. Eskumena eskuordetu baldin bada, zinegotzi eskuordeak ebatziko ditu aipatu espedienteak.
5. Lehentasuna duten kasuak hauek dira:
a) Laguntzarik gabeko familiak edo gizabanakoak, larrialdi edo behar sozialean daudenak.
-Guraso bakarreko familiak.
-Minusbaliatuak.
-Zaharrak, bakarrik bizi eta ezintasunen bat pairatzen badute edo ezinduekin nahiz adin txikikoekin bizi badira.
b) Familiaren laguntza dutenetan, familiaren lana osatu eginen da erabiltzailearen beharrei dagokienez.
10. art. 1. Etxez etxeko laguntza jasotzeko eskabidea Tuterako Gizarte Laguntza Oinarrizko Zerbitzuan eginen da. Horretarako aipatu zerbitzuan ematen den eskabide-orria bete eta sinatuko da.
2. Dokumentazioa jaso eta balorazioa egin ondoan, gizarte langileak erabakiak hartzeko eskumena duen organoari proposatuko dio zein erabaki hartu, datu hauek zehaztuz: zein laguntza emanen den, ordutegia, deribazioa eta horren kostua.
11. art. 1. Balorazioa egindakoan eta eskatutako zerbitzua ematen hasi aitzin, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
b) Gizarte Segurantzaren kartilaren fotokopia.
c) Eritetxe batean alta eman badiote, sendagilearen edo erizainen txostena.
2. Udalak beharrezko juzkatzen den bertze edozein agiriren aurkezpena eskatzen ahal du.
Arau-hausteak eta zehapenak
12. art. Ordenantza honen aurka egiten diren arau-hausteak "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrari" jarraituz zehatuko dira, onuraduna zerbitzutik botatzeraino zehatu ere.
XEDAPEN INDARGABETZAILEAK
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Etxez etxeko udal laguntza zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1991ko urriaren 25eko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorra" eta aplikatzen ahal diren gainerako xedapenak aplikatuko dira.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Tarifak
1.-Hilabeteko kuota bakarra, janari zerbitzua sartu gabe: 2.000 pezeta.
2.-Janari prestatuen horniketa egiazko kostuaren ariora ordainduko da, Udalak egin duen esleipenaren ondoriozkoa, eta horri haien garraioari dagokion atala gehitu behar zaio, hura ere Udalak kontratatua baitago.
17.-"ORDENANTZA, CASTEL-RUIZ KULTUR ETXEA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluari eta Castel-Ruiz Kultur Etxeko estatutuen 5. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Prezio hau ordaintzera beharturik daude:
a) Fernando Remacha kontserbatorioan izena ematen duten pertsona fisikoak.
b) Musika-tresnak erabiltzea, haiek lantzeko.
c) Dantza, marrazketa edo gisako ikastaro berezietan izena ematen dutenak.
d) Ikastaro, tailer edo mintegietan izena ematen dutenak, edo festa edo kultur motako egintza publikoetara joaten direnak, batzuk nahiz bertzeak kultur etxe honek antolatuak izanik.
e) Agiriak luzatzea.
f) "Raimundo Lanas" jota eskolan izena ematen dutenak.
g) Fernando Remacha Musika Eskola Berezian izena ematen duten pertsona fisikoak.
Ordaindu beharra
3. art. Ordaindu beharra honelakoetan sortuko da:
a) Musika kontserbatoriora joateko, matrikula gauzatzean.
b) Musika-tresnak erabiltzeko, haiek landu asmoz, baimena ematen den unean.
c) Dantza, marrazketa edo gisako ikastaro berezietara joateko, izena ematean.
d) Ikastaro, tailer edo mintegietara joateagatik, izena ematean.
e) Festa edo kultur motako egintza publikoetara joateagatik, horiek non ospatzen diren, bertan sarbidea ematen duen sarrera erostean.
f) Agiriak luzatzeagatik, ordenantza honek zergapetzen dituen agirietariko bat eskatzearekin batean.
g) "Raimundo Lanas" jota eskolara joateko, izena ematean.
h) Musika Eskola Berezira joateagatik, izena ematean.
Sujetu pasiboak
4. art. Pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasun juridikorik gabeko sujetuak ordenantza honetako sujetu pasiboak izanen dira, baldin eta zergapetzen diren kasuen onuradun badira.
Tarifak
5. art. Aplikatu beharreko tarifak eraskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.
Salbuespenak eta hobariak
6. art. "Fernando Remacha" kontserbatorioko eta musika eskola bereziko ikasleek, aipatzen diren zerga onurak izanen dituzte, honako kasu hauetakoren batean baldin badaude:
a) Ikasgai batean ohorezko matrikula atera badute, ikasgai horren kuota akademikoa ordaintzetik salbuetsirik egonen dira hurrengo ikasturtean.
b) Ohorezko familia ugarikoak badira, kuota akademikoak ordaintzetik salbuetsirik egonen dira.
c) Familia ugarikoak badira, %50eko hobaria izanen dute dagokien kuota akademikoan, familia ugariaren txartel eguneratua aurkeztuz gero.
7. art. Beketarako fondo bat ezartzen da, kultur etxeko gastuen aurrekontuko 482.711 kontusailean kontsignatu den zenbatekoaren heinekoa. Kontserbatorioko ikasleak izanen dira horren helburu, Castel-Ruiz kultur etxeko Gobernu Batzordearen iritziz eta Tuterako Udalaren Gizarte Zerbitzuen txostenaren ondotik, dirulaguntza handiagoa behar badute.
Dirubilketa
8. art. 1. Osoak nahiz hobariz hornituak izan, kuoten ordainketa bi epetan egin daiteke: lehenbizikoa, matrikula gauzatzean; bigarrena, eskolen hirugarren hiruhilekoa hasi aitzin.
2. Zatikatze horrek musika eskola-konterbatorioan matrikulatzeko baizik ez du balio.
3. Musika eskola-kontserbatorioan matrikula gauzatuta, ikasleak dagokion kuotaren %50 ordaindu, bertze betebeharrik ez du izanen, otsailaren 1 baino lehenago matrikula deusezten badu.
4. Musika eskola-kontserbatorioan ikasleak matrikula urtarrilaren 31 baino beranduago deusezten badu, kuota osoa ordaindu beharko du.
9. art. Gainerako tasak, dela ikastaro, mintegi, tailer edo egintza publikoetara joateagatik, dela agiriak luzatzeagatik, eskudirutan bilduko dira, izena ematean, lehenbizikoak, edo eskatutako agiriak ematean, bigarrenak.
Arau-hausteak
10. art. Arau-hauste eta zehapenei dagokien orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrari" jarraituko zaio.
11. art. Arau-hauste larritzat hartuko da testu honetako 8. artikuluan beketarako aurreikusten den fondoaz baliatzeko asmoz gezurrezko aitorpena aurkeztea.
XEDAPEN INDARGABETZAILEAK
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Castel-Ruiz kultur etxea erabiltzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1986ko urriaren 30eko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorra", Castel-Ruiz kultur etxeko estatutuak eta aplikatzen ahal diren gainerako xedapenak aplikatuko dira.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1.-"Fernando Remacha" musika kontserbatorioko tasak:
a) Oinarrizko graduko irakasgaiak:
-Matrikula ofiziala irakasgai bakoitzean, solfeoa edo abesbatza ez denean: 47.785 pezeta.
-Matrikula ofiziala bertze irakasgaietan (solfeoa eta abesbatza): 10.150 pezeta.
-Matrikula librea irakasgai bakoitzean: 3.260 pezeta.
b) Erdi graduko irakasgaiak:
-Matrikula ofiziala irakasgai bakoitzean, solfeo, abesbatza edo musikaren historia ez denean: 54.920 pezeta.
-Matrikula ofiziala bertze irakasgaietan (solfeo, abesbatza edo musikaren historia): 11.650 pezeta.
-Matrikula ofiziala armonian: 24.000 pezeta.
-Matrikula librea irakasgai bakoitzean: 3.910 pezeta.
-Erdi Mailako Graduan sartzeko proba: 3.910 pezeta.
C) Irakasgai ez-ofizialak:
-Solfeoa, Musikaren Historia, Musika Erak, Kultura eta Artearen Historia eta Estetika: 11.650 pezeta.
-Bertze edozein irakasgai ez-ofizial: 24.980 pezeta.
2.-Fernando Remacha musika eskola bereziko tasak
-Ikasturte osoa: 57.935 pezeta ikasturteko.
-Hastapeneko ikastaroa: 10.510 pezeta ikasturteko.
-Musika-tresnarekin hasteko ikastaroa (10 min/astea) edo horren heinekoa: 14.485 pezeta ikasturteko.
3.-Musika-tresnak erabiltzeko tasak: 570 pezeta.
4.-Ikastaro berezien tasak:
Ordu bete astean edo horren heinekoa: 3.705 pezeta.
5. Ikastaro, tailer, mintegi edo egintza publikoen tasak: gertakari bakoitzeko ezarriko dira.
6. Agiriak luzatzeko tasak:
a) Konpultsak: 250 pezeta.
b) Fotokopiak:
-Alde bateko agiri edo idazkiak, bakoitza: 18 pezeta.
-Bi aldeko agiri edo idazkiak, bakoitza: 29 pezeta.
c) Ikasketa-espedientea lekuz aldatzeagatik: 900 pezeta.
7.-Jota eskolan emandako ikastaroaren tasa: 8.660 pezeta.
18.-"ORDENANTZA, TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEAK ORDAINARAZI BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 5 eta 28. artikuetan aurreikusitakoaren babespean eta hari berari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
2. art. Ondotik ematen diren zerbitzuak egiteko prezio publikoak dira ordenantza honen xede:
a) Saneamendurako kamioiaren zerbitzua.
b) Ur-ihesak hautemateko zerbitzua.
c) Uraren azterketa.
d) Hirugarrenendako hainbat zerbitzu, brigadako langileek eginak.
3. art. Udalaren Ur Batzordeak egiten dituen zerbitzu edo jarduketak, alegia, 2. artikuluan aipatu direnak, nork eskatu edo haietaz nor baliatu, horiexek daude ordenantza honetan araututako prezio publikoak ordaintzera behartuak.
4. art. Ordenantza honetan arautzen diren prezioen zenbatekoa eraskinean agertzen da.
5. art. 2. artikulura bildu diren zerbitzuak egiten hasten durenean sortzen da prezioak ordaindu beharra.
6. art. Zerbitzua noiz eman, haren ondoko 30 egun baliodunen barrenean ordainduko da prezio publikoa. Epe hori iragandakoan premiamendu bidez eskatzen ahalko da.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1.-Saneamendurako kamioiaren zerbitzua:
-Partikularrendako: 12.855 pezeta/ordua.
-Udalendako: 11.783 pezeta/ordua.
Zerbitzuaren guttieneko iraupena: ordu bat.
Denbora kontatzerakoan joan-etorriak ere kontutan hartuko dira.
2.-Ur-ihesak hautemateko zerbitzua.
-Partikularrendako: 5.356 pezeta/ordua.
-Udalendako: 4.285 pezeta/ordua.
Zerbitzuaren guttieneko iraupena: ordu erdi.
Denbora kontatzerakoan joan-etorriak ere kontutan hartuko dira.
3.-Uraren azterketa (Canrasoko ETAP laborategia):
1. azterketa (guttienekoa): 5.500 pezeta.
-Ph.
-Eramankortasuna.
-Uhertasuna.
-Nitritoak.
-Amoniakoa.
-Koliforme osoak.
-Gorozki-koliformeak.
2. azterketa: 8.000 pezeta.
-Ph.
-Eramankortasuna.
-Uhertasuna.
-Nitritoak.
-Amoniakoa.
-Materia organikoa (permanganatoko indizea).
-Koliforme osoak.
-Gorozki-koliformeak.
-Bakteria aerobioak (37.).
3. azterketa: 12.000 pezeta.
-Ph.
-Eramankortasuna.
-Uhertasuna.
-Nitritoak.
-Amoniakoa.
-Materia organikoa (permanganatoko indizea).
-Sulfatoak.
-Gogortasun osoa.
-Kaltzioa.
-Magnesioa.
-Kloruroak.
-Koliforme osoak.
-Gorozki-koliformeak.
-Bakteria aerobioak (37.).
4. azterketa: 15.000 pezeta.
-Ph.
-Eramankortasuna.
-Uhertasuna.
-Nitritoak.
-Amoniakoa.
-Materia organikoa (permanganatoko indizea).
-Sulfatoak.
-Gogortasun osoa.
-Kaltzioa.
-Magnesioa.
-Kloruroak.
-Hondakin idorra.
-Burdina.
-Manganesoa.
-Koliforme osoak.
-Gorozki-koliformeak.
-Bakteria aerobioak (37.).
5. azterketa: 23.000 pezeta.
-Ph.
-Eramankortasuna.
-Uhertasuna.
-Nitritoak.
-Amoniakoa.
-Materia organikoa (permanganatoko indizea).
-Sulfatoak.
-Gogortasun osoa.
-Kaltzioa.
-Magnesioa.
-Kloruroak.
-Hondakin idorra.
-Burdina.
-Manganesoa.
-Sodioa.
-Potasioa.
-Koliforme osoak.
-Gorozki-koliformeak.
-Bakteria aerobioak (37.).
-Gorozki-estreptokokoak.
-Costridium sulfito-erreduktoreak.
6. azterketa: 60.000 pezeta.
-Ph.
-Eramankortasuna.
-Uhertasuna.
-Nitritoak.
-Amoniakoa.
-Materia organikoa (permanganatoko indizea).
-Sulfatoak.
-Gogortasun osoa.
-Kaltzioa.
-Magnesioa.
-Kloruroak.
-Fosfatoak.
-Hondakin idorra.
-Burdina.
-Manganesoa.
-Sodioa.
-Potasioa.
-Zianuroa.
-Garbikariak.
-Fenoleak.
-Trihalometanoak.
-Floruroak.
-Izurri-hilkari organokloratuak.
-Metal pisuak: aluminioa, burdingorria, zinka, zilarra, arsenikoa, kadmioa, kromoa, merkurioa, nikela, beruna, antimonioa eta selenioa.
-Koliforme osoak.
-Gorozki-koliformeak.
-Bakteria aerobioak (37.).
-Gorozki-estreptokokoak.
-Costridium sulfito-erreduktoreak.
4.-Hirugarrenendako hainbat zerbitzu (lan egindako ordu bakoitzeko)
Arduraduna 3.000 pta. 3.000 pta.
Ofiziala 2.600 pta. 2.750 pta.
Peoia 1.700 pta. 2.050 pta.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin-betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela bide hauetakoren bat erabiliz:
a) Administrazioarekiko helegitea paratuz zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusian, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
b) Gora jotzeko helegitea paratuz Nafarroako Administrazio Auzitegian, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Tuteran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko urtarrilaren zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9700486
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
