II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Behin betiko onespena, herrilurretako probetxamenduen ordenantzena
Udalak 1996ko urriaren 14an egin osoko bilkuran, ordenantza horiek onetsi ziren hasiera batean, 1997ko urtarrilaren 1ean indarra har zezaten. Horren iragarkia 1996ko urriaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik eta jendaurrean egoteko epea akiturik inork erreklamazio, enura eta ohartarazpenik aurkeztu gabe, Udalak herrilurretako probetxamenduen ordenantzak behin betikoz onetsi zituen 1996ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikulua aplikatuz, aipatu ordenantzal osorik argitaratzeari ekin zaio. Hona hemen:
1.-"LABORANTZARAKO HERRILURREN PROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta horiek garatzen dituzten erregelamendu mailako xedapenetan xedatutakoari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Halako jende batzuek herrilurrak laborantzarako erabiltzea da ordenantza honetako zergagaia.
Sujetu pasiboak
3. art. Laborantzarako herrilurrak lagatzen zaizkien pertsona juridiko edo fisikoak izanen dira ordenantza honetan arautzen diren eskubide eta kanonen sujetu pasiboak.
Karga-oinarria
4. art. Ureztalur edo sekain, herrilurretan esleitutako erregu kopurua da karga-oinarria.
Tarifak
5. art. Aplikatu beharreko tarifak eraskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.
Tributu-kuota
6. art. Kuota karga-oinarriari dagozkion tarifak aplikatuz aterako da.
Tarifen sortzapena eta dirubilketa
7. art. Ordenantza honetako kontzeptuagatik sortzen den zorra jakinarazpen gabekotzat joko da. Horiek ordaintzeko borondatezko epearen iragarpena, Herriko Etxeko iragarki-oholean ediktua ikusgai jarriz eginen da, Udalak, argibide gehiago eman nahirik, "ordainketa-gaztiguen" orriak igortzea deusetan ukatu gabe. Nolanahi ere, horrelakorik ez jasotzea ez da argudiatzen ahal ordainketarako borondatezko epearen berri ez dela izan errateko.
Arau-hausteak eta zehapenak
8. art. 1987ko maiatzaren 7ko osoko bilkuran Udalak onetsitako Tuterako herrilurren erregelamenduaren 48. artikulua aplikatuz ezartzen den zehapenaz aparte, Udalaren esleipenik gabe lurrak lantzea arau-hauste larritzat joko da, landu gabeak edo larre utziak izan arren.
9. art. Zehapenei dagokienez, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aferari aplikatzen ahal zaion legeria guztian xedatzen denari jarraituko zaio.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Laborantzarako herrilurren probetxamendua arautzen duen ordenantza", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1.-Lehentasuna duten herritarren probetxamenduak:
A) Sekain lurrak:
Lehen maila: 430 pezeta erreguko.
Bigarren maila: 315 pezeta erreguko.
Hirugarren maila: 185 pezeta erreguko.
B) Ureztalurrak:
Lehen maila: 5.310 pezeta erreguko.
Bigarren maila: 4.085 pezeta erreguko.
Hirugarren maila: 2.565 pezeta erreguko.
2.-Herritarrendako zuzeneko probetxamenduak:
A) Sekain lurrak:
Lehen maila: 775 pezeta erreguko.
Bigarren maila: 570 pezeta erreguko.
Hirugarren maila: 335 pezeta erreguko.
B) Ureztalurrak:
Lehen maila: 9.560 pezeta erreguko.
Bigarren maila: 7.355 pezeta erreguko.
Hirugarren maila: 4.620 pezeta erreguko.
3.-Montes de Cierzo eta Valdetellasko ureztalur berriak: 3.405 pezeta erreguko.
2.-"BUZTINA ATERATZEKO HERRILURREN ESKUBIDE ETA KANONAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta horiek garatzen dituzten erregelamendu mailako xedapenetan xedatutakoari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Halako pertsona fisiko nahiz juridiko batzuek edo nortasun juridikorik gabeko sujetuek herrilurrak erabiltzea da ordenantza honetako zergagaia, buztina ateratzeko bada.
Sujetu pasiboak
3. art. Solidarioki daude ordaintzera behartuak:
a) Behar den udal baimenaren titular diren pertsona natural edo juridikoak.
b) Materiala ateratzeaz nor baliatzen den edo noren kontura egiten den, pertsona edo entitate haiexek.
c) Materialak egiazki nork atera edo nork garraiatu, haiexek.
Karga-oinarria
4. art. 1. Karga-oinarriak bi kontzeptu ditu osagai:
a) Buztina ateratzeko erreserban onartutako herrilurren erregu kopurua.
b) Ateratako materialen kubikazioa, honela kalkulatua:
-Udalak teknikari batzuk izendatuko ditu bere langileetan eta horiek kontzesioko lurren plano altimetrikoa jasoko dute, hura geroko kontzesioen erreferentziatako erabiliko baita.
-Kubikazioa egiterakoan, teknikariak akta eginen du eta gero sinatuko materiala ateratzeko lizentziaren titulararrekin batean.
2. Neurketa eta kubikazio lanek sorrarazten dituzten gastuak lizentziaren titularrak ordainduko dizkio horien egile den teknikariari.
Tarifak
5. art. Aplikatu beharreko tarifak eraskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.
Tributu-kuota
6. art. Kuota karga-oinarriari dagokion tarifa aplikatuz aterako da.
Sortzapena eta dirubilketa
7. art. Jakinarazpenaren ondoko 30 lanegunetan ordainduko da kuota.
8. art. Erreserbagatik lurraren erregu kopuruaren arabera urteko kanona ordaindu beharra bertan behera geldituko da buztina ateratzen hastean, eta une horretatik aitzina ordaindu beharreko tasa ateratzen den metro kubiko buztin bakoitzeko izanen da.
Arau orokorrak
9. art. Lurren kontzesioa interesatuek eskatuta eta prekarioan eginen du Udalak.
10. art. Lurrak esleitutakoan, mugarriztatuko dira, zedarriak ageri-agerian eta 50 metro guztietan ezarriz. Lan horiek Udalaren teknikariek antolatu eta zuzenduko dituzte eta horien gastuak esleipen-hartzailearen bizkar izanen dira.
11. art. Buztina Udalak ematen dituen arauei jarraikiz atera behar da, eta orobat ateratzea egin ondoan lurrak berdintzeko lanak.
12. art. Gelditzen diren orubeak Udalari itzuliko zaizkio arestian aipatu baldintzetan.
13. art. Materialak ateratzeko, esleipen-hartzaileek Nafarroako Foru Diputazioak babespen estetikoaren gainean eman dituen arauak kontutan hartuko dituzte, baita Udalak bidezko juzkatzen dituen arau guztiak ere.
14. art. Udal honen Landazaintza zerbitzuak ordenantza honetan eta onartzen diren lizentzietan ezarrita gelditzen den guztia betetzen ote den zaindu beharko dute.
15. art. Landazaintza zerbitzuak edo Udalaren bertze edozein langilek eskatuz gero, esleipen-hartzaileek lizentziak erakutsi beharko dituzte.
16. art. Udalak eskatzen duen ordainketaz landa, kontzesio-hartzaileek Nafarroako Gobernuak eta Udalak ezarrita dauzkaten edo hemendik aitzina ezar ditzaketen zerga guztiak ordaindu beharko dituzte.
17. art. Esleipenak eman eta urtebetera iraungiko dira. Esleipen-hartzaileak emandako lurretan materialak ateratzen segitzeko interesa badu, behar den eskabidea egin beharko du erabili gabeko azaleraren aipu eginez, eta eskari berri horretaz ebazpena eman aitzin ateratako materialen kubikazioa egin beharko da, baita egiten den likidazioaren zenbatekoa ordaindu ere.
18. art. Esleipen-hartzaileak izanen dira ondasun publikoetan edo hirugarrenetan materialak ateratzerakoan eragiten diren kalte-galeren erantzuleak.
19. art. Materialak ateratzeko ematen diren baimenak bertzerik gabe deseginik geldituko dira borondatezko ordainketa egiteko aldian likidazioak pagatzen ez badira, titularrak hilabetea izanen baitu ordenantzako 11 eta 12. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
20. art. Ordenantza honetako betebeharrei erantzun ahal izateko, esleipen-hartzaileek 200.000 pezetako fidantza pausatu beharko dute ematen zaien erregu edo horren zatiki bakoitzeko. Fidantza hau buztina atera aitzin eratu beharko da.
Arau-hausteak eta zehapenak
21. art. Ordenantza honetako 10, 11 eta 12. artikuluetan ezarritakoa betetzen ez badu, esleipen-hartzaileak pausatutako fidantza galduko du eta ezgaiturik geldituko da kontzesio gehiago eskatzeko. Halaber, materiala ateratzeko laga zaizkion lurzati guztiak kenduko zaizkio eta pausatutako fidantza galduko du.
22. art. Hauek arau-hauste larritzat hartuko dira:
a) Buztina ateratzeari ekitea Udalaren baimenik gabe.
b) Buztina ateratzeari ekitea ordenantza honetako 20. artikuluak aipatzen duen fidantza eratu gabe.
c) Harrobiak ateratako buztinaren kubikazioa egin aitzin berdintzea.
23. art. Bertzelako arau-hausteetarako eta haien zehapenerako "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" xedatzen denari jarraituko zaio.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Buztina ateratzeko herrilurren eskubide eta kanonak arautzen dituen ordenantza", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1. Buztina ateratzeko herrilurretan erreserban emandako erregu bakoitzeko: 3.190 pezeta.
2. Ateratako metro kubiko buztin bakoitzeko: 135 pezeta".
"LEGARRA, HAREA, LURRA, HARRIA ETA BERTZELAKO MATERIALAK ATERATZEARREN HERRILURREN ESKUBIDE ETA KANONAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta horiek garatzen dituzten erregelamendu mailako xedapenetan xedatutakoari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Halako pertsona fisiko nahiz juridiko batzuek edo nortasun juridikorik gabeko sujetuek herrilurrak erabiltzea da ordenantza honetako zergagaia, legarra, harea, lurra, harria eta bertzelako materialak ateratzeko bada.
Sujetu pasiboak
3. art. Solidarioki daude ordaintzera behartuak:
a) Behar den udal baimenaren titular diren pertsona natural edo juridikoak.
b) Materiala ateratzeaz nor baliatzen den edo noren kontura egiten den, pertsona edo entitate haiexek.
c) Materialak egiazki nork atera edo nork garraiatu, haiexek.
Karga-oinarria
4. art. 1. Ateratako materialen kubikazioa eginez zehaztuko da karga-oinarria, honela:
-Udalak teknikari batzuk izendatuko ditu bere langileetan eta horiek kontzesioko lurren plano altimetrikoa jasoko dute, hura geroko kontzesioen erreferentziatako erabiliko baita.
-Kubikazioa egiterakoan, teknikariak akta eginen du eta gero sinatuko materiala ateratzeko lizentziaren titulararrekin batean.
2. Neurketa eta kubikazio lanek sorrarazten dituzten gastuak lizentziaren titularrak ordainduko dizkio horien egile den teknikariari.
Tarifak
5. art. Aplikatu beharreko tarifak eraskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.
Tributu-kuota
6. art. Kuota karga-oinarriari dagokion tarifa aplikatuz aterako da.
Sortzapena eta dirubilketa
7. art. Jakinarazpenaren ondoko 30 lanegunetan ordainduko da kuota.
Arau orokorrak
8. art. Lurren kontzesioa interesatuek eskatuta eta prekarioan eginen du Udalak.
9. art. 1. Udalak erabakiko du agregakinak ateratzeko eskatzen den lurrak laborantzarako balio duen. Horrela bada, esleipen-hartzaileak, ateratze lanak bukatuta, hura berdintzeko hitza ematen du, haren gainean ezarriz lanak hasi aitzin zegoen laborantza-lurraren geruza.
2. Kontzesioko azalera osoan materialak ateratakoan, esleipen-hartzaileak erabakitakoa beteko du azken kubikazioa berdintzeari doakionean, horretarako hilabete izanen baitu azken kubikaziotik aitzina.
Udalaren teknikariek ikuskapena egiteko agertuko dira esleipen-hartzaileak eskatutakoa bukatu dela adierazi eta berehala. Behar diren frogapenak esleipen-hartzailea bertan dagoela eginen dira.
10. art. Materialak ateratzeko, esleipen-hartzaileek Nafarroako Foru Diputazioak babespen estetikoaren gainean eman dituen arauak kontutan hartuko dituzte, baita Udalak bidezko juzkatzen dituen arau guztiak ere.
11. art. 1. Udal honen Landazaintza zerbitzuak ordenantza honetan eta onartzen diren lizentzietan ezarrita gelditzen den guztia betetzen ote den zaindu beharko dute.
2. Landazaintza zerbitzuak edo Udalaren bertze edozein langilek eskatuz gero, esleipen-hartzaileek lizentziak erakutsi beharko dituzte.
12. art. Udalak eskatzen duen ordainketaz landa, kontzesio-hartzaileek Nafarroako Gobernuak eta Udalak ezarrita dauzkaten edo hemendik aitzina ezar ditzaketen zerga guztiak ordaindu beharko dituzte.
13. art. Esleipenak eman eta urtebetera iraungiko dira. Esleipen-hartzaileak emandako lurretan materialak ateratzen segitzeko interesa badu, behar den eskabidea egin beharko du erabili gabeko azaleraren aipu eginez, eta eskari berri horretaz ebazpena eman aitzin ateratako materialen kubikazioa egin beharko da, baita egiten den likidazioaren zenbatekoa ordaindu ere.
14. art. Esleipen-hartzaileak izanen dira ondasun publikoetan edo hirugarrenetan materialak ateratzerakoan eragiten diren kalte-galeren erantzuleak.
15. art. Materialak ateratzeko ematen diren baimenak bertzerik gabe deseginik geldituko dira borondatezko ordainketa egiteko aldian likidazioak pagatzen ez badira, titularrak hilabetea izanen baitu ordenantzako 9. artikuluko 2 eta 3. lerroaldeetan ezarritakoa betetzeko.
Fidantzak
16. art. Ordenantza honetako betebeharrei erantzun ahal izateko, esleipen-hartzaileek 200.000 pezetako fidantza pausatu beharko dute ematen zaien erregu edo horren zatiki bakoitzeko. Fidantza hau ordenantza honek jorratzen dituen materialak atera aitzin eratu beharko da.
Arau-hausteak eta zehapenak
17. art. Ordenantza honetako 9. artikuluan ezarritakoa betetzen ez badu, esleipen-hartzaileak pausatutako fidantza galduko du eta ezgaiturik geldituko da kontzesio gehiago eskatzeko. Halaber, materiala ateratzeko laga zaizkion lurzati guztiak kenduko zaizkio eta pausatutako fidantza galduko du.
18. art. Hauek arau-hauste larritzat hartuko dira:
a) Materialak ateratzeari ekitea Udalaren baimenik gabe.
b) Materialak ateratzeari ekitea ordenantza honetako 15. artikuluak aipatzen duen fidantza eratu gabe.
c) Harrobiak ateratako materialen kubikazioa egin aitzin berdintzea.
19. art. Bertzelako arau-hausteetarako eta haien zehapenerako ordenantza fiskal orokorrean xedatzen denari jarraituko zaio.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Hartxintxarrak, legarrak, lurra, harria eta bertzelakoak ateratzeko eskubide eta kanonak arautzen dituen ordenantza", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1. Ateratako metro kubiko legar, hare, lur edo bertzelako materialena: 169 pezeta.
Argitara ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin-betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela bide hauetakoren bat erabiliz:
a) Administrazioarekiko helegitea paratuz zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusian, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
b) Gora jotzeko helegitea paratuz Nafarroako Administrazio Auzitegian, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Tuteran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko urtarrilaren zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: