Iragarkia
31. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 12a
II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Behin betiko onespena, Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrarena
Udalak 1996ko urriaren 14an egin osoko bilkuran, aipatu ordenantza onetsi zen hasiera batean, 1997ko urtarrilaren 1ean indarra har zezan. Horren iragarkia 1996ko urriaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik eta jendaurrean egoteko epea akiturik inork erreklamazio, enura eta ohartarazpenik aurkeztu gabe, Udalak Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorra behin betikoz onetsi zuen 1996ko abenduaren 27ko osoko bilkuran. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikulua aplikatuz, aipatu ordenantza osorik argitaratzeari ekin zaio. Hona hemen:
"KUDEAKETAREN, DIRUBILKETAREN ETA IKUSKATZAILETZAREN ORDENANTZA OROKORRA
I. TITULUA
Arau orokorrak
I. KAPITULUA
Oinarri orokorrak
1. artikulua. 1. Honako ordenantza hau Tuterako Udalak erregelamenduak egiteko eta bere burua antolatzeko duen ahalmena erabiliz eman da, eta xedea du toki entitate honen ogasuna eratzen duten baliabide guztiendako arauak eta oinarri orokorrak finkatzea.
2. Ordenantza honen arauak ordenantza partikularren osagarritzat hartuko dira, azken hauek berariaz aurreikusten edo arautzen ez duten guztian.
2. art. Zergak ordaintzeko obligazioa guztiena da, eta zerga-eskubide eta betebeharrak izan ditzaketen pertsona fisiko eta juridiko guztiak edo nortasun juridikorik gabeko sujetuak hartzen ditu bere esparruan, errentak, jabegoak edo jarduerak egozten ahal bazaizkie.
3. art. Tuterako Udalaren baliabide ekonomikoen ordenantzak Tuterako udal mugapearen barnean gertatzen eta kasuan kasuan aurreikusten diren egitate eta kasuei aplikatuko zaizkie.
4. art. Indarra duten xedapenetan aurreikusitako salbuespenak, murriztapenak edo hobariak, bertzerik ez da aplikatuko, eta ez da analogia onartuko salbuespen, murriztapen edo hobarien esparrua bere muga hertsietatik harata hedatzeko.
5. art. Ordenantza hau nahiz edozein ordainarazpen arautzen dutenak interpretatu edo argitzea osoko bilkurari dagokio, horretarako ezarritako bidea erabiliz.
II. KAPITULUA
Zerga erlazioaren elementuak
6. art. 1. Zergagaia izaera juridikoa edo ekonomikoa duen betebeharra da, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den legean edo ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko obligazioa sorrarazten du.
2. Ordainarazpen bakoitzaren ordenantzak noiz ez dagoen obligazio hori zehaztuko du, baita zerga ordaindu beharra zer baldintzatan sortzen den aipatuko ere.
7. art. 1. Sujetu pasiboa pertsona natural edo juridikoa da, edo nortasun juridikorik gabeko sujetua, zeina, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantza partikularrari jarraikiz, zergak ordaintzera beharturik baitago, zergadun nahiz haren ordezkari gisa.
2. Sujetu pasibotzat hartuko dira, halaber, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak, zeinek, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomiko bat edo ezarpena jar dakiokeen ondare berezia osatzen baitute.
3. Zergaduna pertsona natural edo juridikoa da, zeini ordenantza partikular batek edo aplika daitekeen edozein legeriak zergagaiari darion tributu karga ezartzen baitio.
4. Zergadunaren ordezkoa sujetu pasiboa da, zeina, erregelamenduak edo ordenantzak hala beharturik eta haren ordez, behartuta baitago zerga betebeharren prestazio material eta formalak betetzera.
8. art. Sujetu pasiboaren eta zerga betebeharraren gainerako elementuak ez dira partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean aldatzen ahal. Egintza eta hitzarmen horiek ez dute udal administrazioan eraginik izanen, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak galarazi gabe.
III. KAPITULUA
H e l b i d e a
9. art. Zerga aferetarako helbide bakarra izanen da:
a) Pertsona fisikoendako, beren ohiko etxebizitza, beti ere Tuterako udal mugapean bada. Ohiko etxebizitza udal mugapetik kanpora baldin bada, helbidea horretarako espreski aitortzen dutena izan daiteke.
b) Pertsona juridikoendako, beren helbide soziala, beti ere Tuterako udal mugapean bada eta, halakorik izan ezean, udalerriaren barnean beren negozioen kudeaketa administratiboa edo zuzendaritza dagoen tokia.
c) Udal administrazioak beren helbidea aitor dezaten eskatzen ahal die sujetu pasiboei. Ondorio guztietarako, haiek tributu arloko edozein agiritan paratu duten azken helbidea bere horretan dagoelakoa eginen da, Udalari bertze baten berri eman eta horrek behar den frogapenaren bidez baieztatzen ez duen bitartean.
IV. KAPITULUA
Zerga-oinarria
10. art. Zerga-oinarria zergagaia zerga-modulutzat kalifikatzea da, zorra kasuan-kasuan ezarri beharreko tarifa edo zenbateko finko bat aplikatuz finkatzeko.
V. KAPITULUA
Zorra
11. art. Zorra sujetu pasiboak udal administrazioari zor dion diru kopurua da. Kopuru honetan tributu kuota sartzen da eta, hala behar denean, ondoko kontzeptuak gehitzen zaizkio:
a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.
b) Berandutza korritua. Nafarroako Ogasunari zor zaizkion zenbatekoetarako zehaztuta dagoen bera izanen da, eta zehaztuta ez badago, Estatuko bertze lekuetako toki entitateei aplikazen zaiena aplikatuko da.
c) Gerorapen edo luzapen errekarguak.
d) Premiamenduko errekargua.
e) Diru-zehapenak.
12. art. Kuota honela zehaztuko da:
a) Ordenantzan zerga-modulu gisa seinalatutako kopuru finkoaren arabera.
b) Ordenantza partikularretan ezarritako tarifak karga-oinarriari aplikatuz.
c) Zerga-oinarriaren balioari dagokion karga-tasa aplikatuz.
d) Oro har, kontribuzio berezietan, ordaintzera beharturik dauden guztientzat, interes partikularrari egozten zaizkion obra eta instalazioen kostuaren ehunekoaren arabera, kuota osoa sujetu pasiboen artean nork berea ordaintzeko banatuko da, dagokion ordenantzan finkatutako moduluei jarraikiz.
VI. KAPITULUA
Erantzukizunak
13. art. Arauak kontrakorik ez badio, erantzukizuna beti solidarioa izanen da.
14. art. 1. Zergagai berean bi titular edo gehiago agertzen badira, erantzukizun solidarioa izanen dute udal ogasunaren aitzinean.
2. Sujetu pasiboekin batean bertze erantzule batzuk badira, erantzule nagusiak nahiz subsidiarioak izan sujetu pasiboen aldeta, erantzukizuna beti ere solidarioa dela ulertuko da, bakoitzarena bere mailan.
15. art. Beti ere zerga obligazioen erantzule solidarioak izanen dira:
a) Arau-hauste baten eragile edo laguntzaile gertatzen diren guztiak.
b) Ordenantza honetako 8. artikuluaren 2. zenbakiak aipatzen dituen entitate juridiko edo ekonomikoetan, partaidetza horien zerga obligazioetan partaide edo titularkide direnak.
16. art. 1. Erantzulea kasuan kasuko ordenantzak berariaz jasotzen duen kasuetan dagoela eta hortik heldu den erantzukizun solidarioa eraginkorra izanen da bertzerik gabe, eta prozedura haren kontra zuzenduko da, behar den araua aipatuz.
2. Erantzule solidariorik izanez gero, likidazioa haiei jakinaraziko zaie sujetu pasiboari jakinarazten zaionean, eta horri isilbidez jakinarazi bazaio delako jakinarazpena, erantzule solidarioari ere jakinarazi zaiola ulertuko da.
3. Erantzule solidarioak zorrak ordaintzera behartuak daude, eta Udalak noiznahi jo dezake haien kontra prozeduraren edozein unetan. Horretarako aldez aurretik errekerimendua baizik ez da behar ordainketa egin dezaten.
4. Erantzukizuna kuotaraino nahiz tributu zorra eratzen duten gainerako kontzeptuetaraino iristen da.
17. art. Baliabide ekonomiko bakoitzaren ordenantzak aipatzen dituenez landa, zerga betebeharren erantzule solidarioak izanen dira:
a) Pertsona juridikoek arau-hauste arin, omisiozko nahiz iruzurrezkoak egiten badituzte, horien erantzule subsidiarioak haien administratzaileak izanen dira, eta arau-hauste larriak eginez gero zor osoaren erantzule ere beroriek izanen dira, asmo txarrez edo axolagabekeriaz, hautsitako tributu obligazioak betetzeko beren ardurapeko egintza beharrezkoak egiten ez badituzte, edo beren menpeko direnek egin behar dutena ez egitea onartzen badute, edota arau-hauste horiek sortarazten dituzten erabakiak egiten badituzte. Erantzukin hori ez zaie eskatzen ahal, ordea, administratzaileak bilerara joan ez badira, hartako gai-zerrendan zehazten ez bazen hartu beharreko erabakien arrazoi eta xede zuzeneko nahiz zeharkakoa, edo beren botoa salbuetsi badute kasuan kasuko erabakietan. Administratzaileak bilerara eri egoteagatik joan ez baziren, orduan ere ez zaie erantzukizunik galdatuko.
b) Beren jardunak utzi dituzten pertsona juridikoek pagatzeke utzitako tributu obligazioen erantzule subsidiario izanen dira, nolanahi ere, horien administratzaileak.
c) Sozietate edo entitateen administratzaileak, sindikoak, eskuhartzaileak, orohar, porrota edo lehiaketen likidatzaile diren aldetik, axolakabez edo asmo txarrez, zorpidetutako eta sujetu pasibo bakoitzari egozten ahal zaizkion tributu obligazioak erabat betetzeko beharrezko diren kudeaketak egiten ez badituzte, entitateari dagokionean eurak izanen dira erantzule subsidiario.
18. art. 1. Erantzukizun subsidiarioa eskatu ahal izateko, nahitaezkoa da sujetu pasiboaren kaudimen gabezia aldez aurretik deklaratzea, aitorpen horren aitzin bidezko diren arreta neurriak hartzea galarazi gabe.
2. Administrazio ekintza erantzule subsidiarioei iraganarazteko, aldez aurretik administrazio jarduketa bat beharko da, erregelamendu bidez jakinaraziko dena, une hartatik aitzinera sujetu pasiboaren eskubideen jabe eginez.
3. Erantzule subsidiarioek dute tributu zorra ordaindu behar, horrelakoak batera gertatzen direnean:
a) Zordun nagusiaren ordainezintasuna deklaratzea indarra duen legeriak xedatzen duenari jarraikiz.
b) Erantzukizuna iragateko administrazio egintza izatea.
4. Erantzukizuna iragateko administrazio egintza Alkatetzak edo zinegotzi eskuordeak eginen dute, erantzule nagusien ordainezintasunaren deklarazioa jasotzen duen premiamendu espedientea beren esku dutenean.
5. Egintza horretan erantzule subsidiarioari eskatzen ahal zaion zorraren zenbatekoa finkatuko eta berari jakinaraziko zaio.
6. Erantzule subdiarioak bat baino gehiago badira eta denak maila berean, udal ogasunaren aitzinean haien erantzukizuna ere solidarioa izanen da, arauak kontrakorik ez dioen bitartean.
VII. KAPITULUA
Tributu-zorraren iraungipena
19. art. Udal ogasunarekiko zorra iraungiko da:
a) Ordaindu delako.
b) Preskripzio bidez.
c) Zorrak konpentsatu direlako.
d) Barkatu direlako.
e) Zordunaren ordainezintasuna egiaztatzeagatik.
f) 100 pezeta baino guttiagokoak izateagatik.
20. art. Zorren ordainketari dagokionez, ordenantza honetako III. tituluan ezarritakoari jarraituko zaio.
21. art. 1. Bortz urteren buruan ondoko eskubide eta egintzak preskribatuko dira:
1.1. Sujetu pasiboen aldekoak:
a) Tributu zorra likidazioaren bidez zehazteko udal administrazioak duen eskubidea, eskubide hori sortu zen egunetik kontatzen hasita, edo, bertzenaz, behar den aitorpena edo autolikidazioa aurkezteko erregelamenduaren araberako epea akitzen den egunetik.
b) Likidatutako tributu zorrak ordain daitezen galdatzeko ekintza, borondatezko ordainketarako epea akitzen den egunetik kontatzen hasita, edo, horrelakorik ezean, ordaintzeko errekerimenduaren egunetik.
c) Zehapenak ezartzeko ekintza, arau-hauste bakoitza egin zen egunetik kontatzen hasita.
1.2 Administrazioaren alde: jaso behar ez ziren dirusarrerak itzultzeko eskubidea, sarrera egin zen egunetik kontatzen hasita.
2. Artikulu honen 1.1. atalak aipatzen dituen preskripzio epeak eten egiten dira:
a) Sujetu pasiboa formalki jakinaren gainean izanik, kredituaren edo eskubidearen aitorpena, arautzea, ikuskapena, segurtasuna, egiaztapena, likidazioa eta dirubilketa erdiesteko egindako edozein egintza administratiboren eraginez.
b) Edozein erreklamazio edo helegite paratzen bada.
c) Tributu zorra ordaindu edo likidatzeko sujetu pasiboak egiten duen edozein jarduketagatik.
3. Artikulu honen 1.2 atalaren kasuan, preskripzio epea eten eginen da dirusarrera ez-zilegia itzultzea nahi duen sujetu pasiboaren edozein egintza fedemaileren bidez, edo udal administrazioaren edozein egintza dela medio horrelakorik badela aitortzeko.
4. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da, sujetu pasiboak eskatu edo salbuetsi beharrik gabe.
22. art. 1. Udal ogasunaren aldeko zorrak, partez nahiz osoki, konpentsazio bidez iraungitzen ahal dira, borondatezko nahiz derigorrezko dirubilketa aldian egonda, Udalak zordunaren aldeko kredituak onartzen baditu.
2. Konpentsazio bidea ofizioz nahiz zordunak eskatuta has daiteke.
3. Nolanahi ere, Dirubilketaren Erregelamendu Orokorraren 63. artikulutik 68.era bitartean ezarritako prozedurari jarraitu beharko zaio.
23. art. Legeak horrela baitio, zorrak ez dira barkatzen edo beheititzen ahalko, hartan zehazten diren zenbatekoetan eta halabereko baldintzetan baizik.
24. art. Sujetu pasiboaren eta gainerako erantzuleen ordainezintasun egiaztatua dela eta, kitatu ezin izan diren tributu zorrak behin-behinekoz iraungiak deklaratuko dira, preskripzio epearen barnean birgaitzen ez diren bitartean. Epe hori akiturik zorra birgaitzen ez bada, behin betiko iraungirik geratuko da.
VIII. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak
Tributuen arloko arau-hausteak
25. art. Legeetan edo Udalaren baliabideen ordenantzetan tipifikaturiko ekintza eta omisio borondatezko eta legez kontrakoak dira arau-hausteak.
26. art. Arau-hausteak arinak eta larriak izaten ahal dira.
27. art. 1. Arau-hauste arintzat hartzen da udal ogasunaren baliabideak kudeatzean edozein pertsonari, sujetu pasiboa izan ala ez, eskatzen zaizkion tributu eginbehar edo betekizunak ez kunplitzea, arau-hauste larriak ez direnean.
2. Legeak ezartzen dituen mugen barnean, ordenantza bakoitzak arau-hauste arinen kasuak zehazten ahal ditu, baliabide ekonomiko bakoitzaren kudeaketaren nolakoaren eta ezaugarrien ariora.
28. art. Arau-hauste larriak jokabide hauek dira:
a) Erregelamendu bidez seinalatu diren epeetan ez ordaintzea likidatutako zor osoa edo haren parte bat.
b) Salbuespenak, onura fiskalak edo itzulkinak bidegabeki erabili edo erdiestea.
c) Oinarrietan edo kuotan kendu edo konpentsatu beharreko kontusail positibo edo negatiboak bidegabeki zehaztea edo egiaztatzea norberaren edo hirugarrenen aitorpen-likidazioetan.
d) Udalak behar den likidazioa egin ahal izateko behar dituen aitorpen edo agiriak ez aurkeztea, epez kanpo aurkeztea edo modu osatugabe edo okerrean aurkeztea.
29. art. 1. Arau-hausteak isun finko edo proportzionalaren bidez zehatuko dira dirutan.
2. Diru bidezko isun proportzionala zerga kuotari, ordaindu gabeko kopuruei eta behar ez bezala lorturiko onura edo itzulketen zenbatekoari ezarriko zaie.
30. art. Likidazioa egiteko administrazio egintza egiten duen organoak erabaki eta ezarriko ditu zehapenak eta interesatuari entzutea emanen zaio.
31. art. Tributu zehapenak graduatzeko honakoak hartuko dira kontutan:
a) Tributu-hausteak behin eta berriz egitea. Berretzailetzat hartuko da, arau-hauste berriaren aurreko bortz urteren barrenean ordainarazpen berean ebazpen irmoaren bidez eta modalitate nahiz kontzeptu berberaz omisio edo iruzurrean erori den sujetu pasiboa. Era berean, berretzailetzat hartuko da, arau-haustea egiten duen momentuan hondarreko hamar urteetan ebazpen irmoaren bidez eta modalitate nahiz kontzeptu berberaren bidez omisio edo iruzur egiteagatik hiru aldiz zigortuta egon baldin bada.
b) Udalaren ikertze lanari kontra egin, uko edo traba egitea.
c) Arau-hausterako maulazko baliabideak erabiltzea hura pertsona tartejarri baten bidez egitea.
d) Aitorpenik ez aurkeztea edo aitorpen faltsu, osagabe edo zehaztugabeak aurkeztea, horrek zorra murriztea badakar.
e) Eginbehar edo betekizun formalak nahiz lankidetzakoak beren baitatik ez betetzea edo berandu betetzea.
f) Tributuak egoki kudeatzeko zenbaterainoko garrantzia duten eman ez diren datu, txosten edo aurrekariek eta, oro har, bete ez diren eginbide formalek, diru edo erregistro kontuek, edo Udalari informazio eta laguntza eman beharrak.
2. Graduatzeko irizpideak batean aplika daitezke.
3. e) eta f) letretan aipatzen diren irizpideak arau-hauste arineko zehapenak graduatzeko baizik ez dira erabiliko.
4. d) letran aipatzen den irizpidea arau-hauste larriko zehapenak graduatzeko baizik ez da erabiliko.
32. art. 1. Arau-hausteak honela zehatuko dira:
a) Arau-hauste arin bakoitzak 1.000tik 150.000 pezeta bitarteko zehapena izanen du.
b) Ikuskapenari, bere eskumenak erabiltzen ari delarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 50.000tik 1.000.000 pezeta bitarteko isuna ezarriko da.
c) Arau-hauste larriei diru bidezko isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren zenbatekoaren ehuneko 50etik 150era bitartekoa, eta artikulu honen hurrengo atalean aipatzen den murrizketa deusetan galarazi gabe.
2. Tributu arloko arau-hauste larreingatik, zenbatekoa ehuneko 30 murriztuko da sujetu arau-hausleak edo, bertzenaz, erantzuleak zorra bereoneratzeko egiten zaion proposamena onartzen badu.
3. Orobat, zilegi izanen da berandutza korrituak eskatzea borondatezko epea bukatzetik zerga-egoera bereoneratzen duen likidazioa egiten den egunera arte pasatako denboraren aldera.
IX. KAPITULUA
Ordainarazpen egintzen aurka jotzea
33. art. Udalaren dirusarrera guztien kudeaketa, ikuskatzailetza eta dirubilketa egintzen aurka jotzen ahal da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta hura garatzen duten foru dekretuetan aurreikusitako bideei jarraikiz.
II. TITULUA
Kudeaketa arauak
I. KAPITULUA
Kudeaketaren eremua eta ezaugarriak
34. art. 1. Ordainarazpenen kudeaketaren barnean sartzen dira zorra zehazteko eta haren dirubilketarako behar diren jarduketa guztiak.
2. Balio gabetzat hartuko dira eskubide osoz Udalaren organo eskudunek ematen dituzten administrazio ebazpenak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean, zergak arautzen dituzten foru legeetan, horiek garatzen dituzten erregelamenduetan edo ordainarazpen bakoitzaren ordenantza partikularretan ezarritako aginduetan xedatutakoa urratzen badute.
3. Oinarriak eta zorrak zehazteko egintzek legezkotasun presuntzioa izanen dute eta bakarrik desegiten ahalko dira ofizioz ikuskatzen, baliogabetzen edo deuseztatzen badira, edo haien aurka paratutako helegiteetan ebazpen irmoa ematen bada.
4. Egintza horiek betearaztekoak izanen dira berehala, ebazpenen batek espreski kontrakoa ezartzen ez badu.
II. KAPITULUA
Kontsultak
35. art. 1. Edozein ordainarazpenen ordainketari loturik dagoenak edo goi mailako bertze xedapen batzuek aginduta loturik egon daitekeenak udal bulegoetara jotzeko eskubidea du, tributu arloan dituen betebeharren berri eman diezaioten, eta administrazioak ez dio uko egiten ahal argibideak emateari. Behar den txostena horretarako eskumena duenak sinatu beharko du.
2. Erantzunak informazio soilaren balioa izanen du eta ez egintza administratiboarena, ez Udalari ez administratuari loturarik ezarriko ez diolarik, legeak ezarritako kasuetan salbu.
3. Hala ere, bere kontsulta egin ondoren Udalaren erantzunak dioenaren arabera bere betebeharrak betetzen dituen sujetu pasiboak ez du erantzukizunik izanen, baldin eta bere kontsultak ondoko baldintzak bete baditu:
a) Kontsulta horretan, behar diren aurrekari eta inguruabar guztiak agertzea, administrazioak epaia taxutzeko adina.
b) Aurrekari eta inguruabar horiek ondoren ez aldatu izana.
c) Kontsulta zergagaia gertatu baino lehen egin izana edo aitorpena egiteko epearen barrenean.
4. Interesatuek ezin izanen dute inolako errekurtsorik aurkeztu kontsulta baten erantzunaren aurka, nahiz eta gero, erantzun horretan oinarritutako egintza administratiboaren aurka egitea zilegi izanen duten.
5. Alkatetzari dagokio artikulu honetan arautzen diren kontsultak bideratzea.
III. KAPITULUA
Tributuen kudeaketaren hasiera
36. art. Tributuen kudeaketari hasiera emanen zaio:
a) Sujetu pasiboaren aitorpen edo ekimenaren bidez.
b) Ofizioz.
c) Ikerketaren bidez.
d) Salaketa publikoaren ondorioz.
IV. KAPITULUA
Aitorpena
37. art. 1. Tributu aitorpentzat hartuko da zergagai baten inguruabarrak edo osagaiak agertu direla adierazi edo aitortzen duen agiri oro, bai halaber zergagai bat duen edo osatzen duen agiriaren aurkezpen hutsa ere.
2. Ez da inolaz ere eskatuko zerga aitorpenak zinpekoak izatea.
3. Aurkezte berean interesatuei emanen zaie horren egiaztagiria, eta horretarako aitorpenaren kopia ere erabiltzen ahalko da, sarrerako zigilua baldin badu.
4. Frogagiri bat aurkeztean interesatuek aurkezten ahalko dute, horrekin batera, kopia sinplea edo fotokopia, Udalak, erkatu ondotik, jatorrizkoa itzul dezan, prozedura behin betikoz ebatzi aurretik agiria itzuli behar ez dela erabakitzen ez bada, agiri pribatua izateagatik edo legezko bertze arrazoiren batengatik.
38. art. Aitorpena aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean ezarritako epeen barnean, eta orokorrean, zergagaia ematen den unetik hasita ondoko hogeita hamar laneguneko epearen barnean. Epearen barnean ez aurkeztea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.
39. art. 1. Aitorpena udal administrazioan aurkezteak ez du zergaren jatorria onartu edo aitortzen denik erran nahi.
2. Udal administrazioak aitorpenak eska ditzake eta hauek gehitzea ere bai, eta orobat nabari diren okerrak zuzentzea, tributuen likidaziorako eta egiaztapenerako beharrezko den neurrian.
V. KAPITULUA
Zorren likidazioa
40. art. Zerga-oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraituko du likidazioa eginez tributu zorra finkatzeko.
41. art. 1. Likidazioak behin-behinekoak edo behin betikoak izanen dira.
2. Behin betikoak honako hauek izanen dira:
a) Zergagaiaren ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga-oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin-behineko likidaziorik izan ala ez.
b) Preskripzio epearen barnean egiaztatu ez direnak.
3. Aurreko atalean adierazitako kasuetatik at, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, bermeak, partzialak edo osokoak badira ere, baita norberak likidatzen dituenak ere.
42. art. 1. Udala ez dago behartuta likidazioak sujetu pasiboek beren aitorpenetan paratutako datuetara egokitzera. Izan ere, administrazioak, likidazioak egiterakoan, tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak egiaztatuko ditu, ordenantza honetako IV. tituluan arautzen den ikerketa lanaren bidez.
2. Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada sujetu pasiboari jakinarazi behar zaio, eta likidazioarekin batean zehazki adierazi beharko da horretarako zer arrazoi dauden, egitateak nahiz elementu osagarriak izan.
43. art. 1. Likidazioak sujetu pasiboei jakinaraziko zaizkie, hauek adieraziz:
a) Haien funtsezko elementuak.
b) Erabil daitezkeen inpugnazio bideak, hauek paratzeko epeak, bai eta zein erakundetan paratu ere adieraziz.
c) Tributu zorra non, noiz eta nola ordaindu behar den.
2. Jakinarazpen akastunek eragina izanen dute sujetu pasiboak haren berri baduela espreski adierazten, dagokion helegitea jartzen edo tributu zorra ordaintzen duenetik hasita.
3. Sujetu pasiboei zuzenean emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, bertze edozein baldintza aipatu ez badute, non eta administrazioak akatsa zuzen dezan eskatzeko epe horretan behar bezalako protesta egin ez duen.
VI. KAPITULUA
Zergadunen errolda edo matrikula
44. art. 1. Baliabide ekonomiko batek berezkoa badu bere zergagaia aldizkakoa izatea, zergadunen errolda edo matrikula eginen da.
2. Erroldan zernahi alta, baja edo gorabeherarik sor dezakeen aldaketaren berri eman beharko dio zergadunak udal administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar laneguneko epean.
3. Altak gertatuko dira:
a) Sujetu pasiboaren aitorpenez.
b) Ofizioz eta administrazioaren ikerketagatik.
4. Altek egiten diren egunetik izanen dute indarra. Bertzenaz, ordenantza partikular bakoitzean zer xedatzen den, ordaindu beharra sortzen den egunean.
5. Bajak sujetu pasiboek eskatu beharko dituzte eta, behar diren ikuskapenak egin ondotik, erroldatik behin betikoz ateratzea ekarriko du. Noiz aurkeztu diren, haren ondoko aldian izanen dute eragina, ordenantza partikular bakoitzean agertzen diren salbuespenak izan ezik.
45. art. 1. Erroldak, horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko dira, eta Udalak paratu nahi duen edonolako prozedura bidez, mekanikoa ere barne dela, funtzionatuko du. Fitxategi edo erregistro informatizaturik baldin bada, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari jarraikiz interesatuak direnek hura kontsultatzeko eta beren datuei buruzko egiaztagiriak erdiesteko eskubidea izanen dute. Horiek betiko fitxategietatik abiatuta luzatu diren datuek adina balioko dute.
2. Zerrendek, ordainagiriek eta kobratzeko bertzelako agiriek zergadunen errolden aipu egin beharko dute ordainarazpena jasotzeko.
VII. KAPITULUA
Helegiteak
46. art. Inor zerga ordaintzera behartu nahi edo ordainarazpen batengatik inori kuota bat likidatu eta horren aurka helegiterik paratuz gero, ez da aldez aurretik eskatuko galdatzen zaion diru-kopurua ordaintzea. Hala ere, erreklamazioak ez du inola ere geldiaraziko kobrantzarako administrazio egintza, non interesatuak ez duen diruzaintzan pausatzen likidazioaren zenbatekoa, gehi ehuneko hogeita bortz, gerta litezkeen errekarguak, kostuak edo gastuak bermatzearren.
III. TITULUA
Dirubilketa
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
47. art. Dirubilketaren kudeaketa, udal ogasunaren hartzekoa osatzen duten kreditu eta eskubideak gauzatzera bideratutako eginkizun administratiboa betetzea da.
48. art. 1. Dirubilketa egin daiteke:
a) Borondatezko aldian.
b) Derrigorrezko aldian.
2. Borondatezko aldian ordaintzera behartuta daudenek, horretarako adierazitako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Derrigorrezko aldian, indarra duen legeriari jarraikiz dirubilketa nahitaez eginen da premiamendu bidez, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere obligazioa betetzen ez badu.
49. art. Udalaren baliabideen bilketa zuzenean eginen da udal diruzaintzaren kontuhartzaileak zerbitzuen fiskalizazioa betetzen duela.
II. KAPITULUA
Zorren sailkapena, dirubilketari doakionean
50. art. 1. Udal agintariek eginiko likidazioen ondorioz sortutako tributu zorrak, dirubilketari doakionean, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta norberak likidatutakoak.
2. Jakinarazi beharrekoetan ezinbertzekoa da jakinarazpena igortzea, sujetu pasiboak tributu zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.
3. Jakinarazpenik gabeko zorrak dira banakako jakinarazpenik behar ez dutenak, zuzenean sujetu pasiboek ezagututako zergadun erroldetatik etortzeagatik, tributu zorra aldiro aldatzen bada ere, dagokion ordenantzan aurretiaz zehaztutako errekargu edo tasa gehikuntzen aplikazioagatik, hiriko Alkatetzak behar denean argitaratzen dituen bandoak deusetan ukatu gabe.
4. Norberak likidatutakoetan sujetu pasiboak, efektu tinbratuen bidez edo aitorpen-likidazioa egitean, aldi berean tributu zorraren ordainketa egiten du.
III. KAPITULUA
Ordainketa egiteko tokia
51. art. 1. Udal administrazioaren aldeko zorrak haren kutxan ordainduko dira, non ez den aurreikusi ordainarazpen bakoitzaren ordenantzan dirusarrera udal zerbitzu ezberdinetan paratutako kutxetan egin ahal edo behar izatea.
2. Dirusarrera, orobat, Udalaren alde bankuetan edo aurrezki kutxetan horretarako irekitako kontuetan egin daiteke, ordenantza honetako zerrendetan behar den ordainketa egiteko agertzen diren baliabideetako bat erabiliz.
IV. KAPITULUA
Ordainketa epeak
52. art. 1. Tributu zorrak honela ordainduko dira:
a) Jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenetik hasita hogeita hamar laneguneko epearen barnean.
b) Ordainagiri bitartez aldian aldian ordaintzen direla-eta banakako jakinarazpenik behar ez duten tributu zorrak, aurreko letran ezarritako epe berdinean, ordaindu behar diren hiruhileko naturaleko lehen egunetik hasita.
c) Sujetu pasiboak berak zuzenean likidatzen dituen zorrak aitorpena aurkeztean ordainduko dira. Aitorpenak aurkezteko egunak edo epeak tributu bakoitzaren ordenantza arau-emaileetan zehaztuko dira eta, halakorik ezean, zergagaia gauzatzen den egunetik kontatzen hasi eta hurrengo hogeita hamar lanegunen barnean.
2. Borondatezko epean ordaintzen ez diren zorrak premiamendu bidez ordainaraziko dira.
V. KAPITULUA
Ordainketa egiteko modua.
53. art. 1. Tributu zorren ordainketa honako bitarteko hauetako bat erabiliz gauzatuko da:
a) Legezko dirua.
b) Posta edo telegrafo bidezko igorpena
c) Banku txekea
d) Era berean, banku edo aurrezki kutxetan horretarako Udalaren alde irekitako kontuetan abonu edo transferentzi gutuna eginez ordain daiteke tributu zorra.
2. Aurreko atalean erranagatik ere, tributu zorrak kreditu eta aurrezki entitateetan helbideratzea ere zilegi da, azken hauek sujetu pasiboaren administratzaile lana eginen dutelarik honek baimendutako zorrak ordainduz. Helbideratze horretarako betebehar bakarra da Udalaren diruzaintzari eta kreditu eta aurrezki entitateari aldez aurretik jakinaraztea helbideratze horiek zein tributuri dagozkion.
54. art. Mugaeguna geroago duen ordainagiri bat ordaintzeak ez du erran nahi aitzinekoak ordaindu direnik, ezta iraungitzen ere Udalaren eskubidea zorpeko ordainagirien pagamendua hartzeko.
55. art. 1. Tributu zorra likidatuta, Udalak, nahi badu eta nahi duen bezala, ordainketa geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, zergadunek hala eskatzen badute.
2. Tributu zorraren zatikako ordainketa, gerorapen mota bat denez, aplikatzen ahal zaizkion xedapenenei jarraikiz eginen da.
3. Orokorrean, zor gerokotuek, beren mugaegunaren biharamunetik hasi eta baimenduriko gerorapen edo zatikakoen epeak iraungitzen diren arte, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legean aipatzen den berandutza korritua sortuko dute.
4. Aplikatzeko tasa, eskabidea aurkezten denean indarra duena izanen da eta ez da aldatuko baimenduriko gerorapen edo zatikakoa osorik kitatu arte.
56. art. 1. Gerorapenak edo zatikako ordainketak eskatzeko zer baldintza behar diren, haiek erdiesteko zer jardunbideri segitu behar zaion, Udalak zer berme eta bertzelako baldintzari beharrezko irizten dien, hori guztia, aurrekontuak betearazteko oinarrietan jasoko dira.
2. Aurrekontuak betearazteko oinarrietan honen gainean deus xedatzen ez bada, ordea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legearen 92.2 artikuluetako erregelei jarraitu beharko zaie.
57. art. Ez dira gerokotzen ahal:
a) Zorrak, ordainarazteko ordainagiria edo patentea erabili behar bada.
b) Zorrak, haien zenbatekoen dirusarrera ordezkoek eta atxikipen bidez egin behar badute.
VI. KAPITULUA
Ikuskatzailetza eta ikerketa
I. KAPITULUA
Orokortasunak
58. art. Udalak ikertuko ditu zergagaia osatzen edo baldintzatzen dituzten gertakizun, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak, eta egiaztatuko karga-oinarriaren balorazioa.
59. art. Ikuskatzailetza Udalak izendatzen dituen langileek eginen dute, izanik horiek funtzionarioak, lan-kontratudunak, adminis- trazio-kontratudunak, udalekoak nahiz udaletik kanpokoak. Haiei, behar diren kredentzialak emanen zaizkie.
60. art. Ikerketa egiteko sujetu pasiboaren kontabilitate nagusiaren edo laguntzailearen agiriak, liburuak, fitxategiak, kontu-agiriak, frogagiriak eta oharpenak aztertuko dira; era berean, ondasunen, elementuen, ustiapenen eta zergagaia zehazteko beharrezko den bertze edozein informazio aurrekariren ikuskapena eginen da.
61. art. Sujetu pasiboek kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren bertze dokumentuak eraman eta kontserbatzeko obligazioa dute, bai eta ikuskapen lanetan erraztasunak emateko ere, Administrazioari zergagaiarekin zerikusirik duten datu, txosten eta aurrekariak edo frogagiriak eskuratuz.
62. art. 1. Ikuskapenak sujetu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, diligentzia, jakinarazpen eta aurretiko edo behin betiko akten bidez dokumentatuko dira.
2. Eginbideetan ikuskapena bitartean gertatzen diren egitate edo inguruabar guztiak jasoko dira, baita hartan parte hartzen duten lagunen adierazpenak ere.
3. Adierazpenak agiri moduko bitartekoak dira eta haien bidez ikuskapena alde bakarretik egiten da, edozein pertsona edo organismorekin, eta bere funtzioak erabiliz.
4. Aldez aurreko edo behin betiko akta izeneko agirietan, ikuskapen lanen emaitzak jasotzen dira eta sujeto pasiboaren egoera udal ogasunarekin bereoneratzea proposatzen da. Arau-hausterik baldin bada horixe adieraziko da eta bidezko baldin bada, berandutza korrituak eta aplika daitekeen zehapena ere sartuko dira.
63. art. 1. Ikuskapenaren aktetan hau jasoko da:
a) Eginbidea norekin egin den, haren izen-deiturak eta zeren kariaz edo noren izenean agertzen den.
b) Zergagaiaren funtsezko elementuak eta sujetu pasiboari egoztearena.
c) Bidezko jotzen diren tributu egoeren bereoneratzea.
d) Sujetu pasiboaren edo haren ordezkariaren adostasuna edo desadostasuna.
2. Sujetu pasiboak akta sinatzen ez badu edo, sinatuta ere, hartan jasotzen direnekiko desadostasuna agertzen badu, edo akta sinatzen duenak ez badu horretarako baimen aski, behar den administrazio espedientea irekiko da. Haren abiaburua aipatu akta izanen da eta haren barnean hamabortz eguneko epea emanen zaio sujetu pasiboari, alegazioak aurkez ditzan.
3. Espedientearen ebazpena egiten den likidazioarekin batean jakinaraziko zaio interesatuari.
II. KAPITULUA
Salaketa
64. art. 1. Ikerketa lana salaketa bidez hasten ahal da.
2. Salaketa publikoa erabiltzea administrazioa laguntzeko obligaziotik aparte dago.
2. Salatzailea ez da interesatutzat hartuko salaketaren ondorioz hasten den ikerketan, eta salatzailea den aldetik ez du eskubiderik izanen helegite edo erreklamaziorik jartzeko.
3. Nabarmenki funtsik gabeak diren salaketak bertzelako tramiterik gabe artxibatzen ahal dira.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Lehenbizikoa.-Ordainarazpenei dagokienez, hiriko karriken kategoria hau da
Abedules, Los 4.
Ablitas 5.
Ailanto, Del 4.
Alamín, Plaza del 5.
Alava Matute 4.
Alava Garasa, Esteban 4.
Alava Serrano, Francisco 5.
Albea 4.
Albillo 4.
Aldehuela 6.
Almazara 6.
Amigos del País 5.
Amigot Munilla, Cenón 5.
Añón Baigorri, Avda. (1etik 13ra eta 4tik 6ra) 3.
Añón Baigorri, Avda. (gainerakoa) 5.
Aranaz y Vides 2.
Arbolancha 5.
Arbollones 6.
Arcos Escribano, Julián 4.
Argentina, Avda. 5.
Azcona Gamen, Serafín 4.
Azucarera, Plaza de la 4.
Bailio 5.
Bailo Baquín, Félix 5.
Baquero Jacoste, Carmelo 3.
Bardenas 5.
Barillas 5.
Barrio Verde 2.
Benito García, Cecilio 4.
Benjamín de Tudela 6.
Berdusán, Vicente 3.
Blanca de Navarra 6.
Bordonaba Bordonaba, Lucio 4.
Bordonaba Gil, Victoriano 4.
Bóveda 6.
Bulevar de la Peñica 4.
Burgaleta, Jorge 5.
Calahorra 5.
Caldereros 5.
Camino Albea 6.
Camino Barrena 6.
Camino Caritat (1etik 13ra eta 2tik 4ra) 3.
Camino Caritat (15etik 19ra eta 10a) 4.
Camino Caritat (gainerakoa) 6.
Camino Gardachales 6.
Camino Lodares 6.
Camino Rabosales 6.
Camino Rape 6.
Camino San Marcial (trenbideko zubirano) 2.
Camino San Marcial (trenbideko zubitik
Bulevar de la Peñicaraino) 3.
Camino San Marcial (karrikaren gainerakoa) 4.
Camino Tronzayres 6.
Camino Ubiercas 6.
Camino Viejo de Murchante 6.
Caparroso, Antonia 3.
Caparroso Paños, Benito 4.
Capuchinas, Paseo de las 4.
Capuchinos 1.
Capuchinos (Kaputxinoen elizako karrikaxka) 2.
Cárcel Vieja 5.
Carlos III el Noble 4.
Carmen Alta 4.
Carmen Baja 4.
Carnicerías 3.
Carretera de Alfaro (1etik 23ra eta 2tik 36ra) 3.
Carretera de Alfaro (gainerakoa) 5.
Carretera de Cabanillas 6.
Carretera de Corella (1etik 7ra eta 2tik 6ra) 4.
Carretera de Corella (gainerakoa) 5.
Carretera de Logroño-Zaragoza (sahiespideae) 5.
Carretera de Tarazona 5.
Carretera de Zaragoza (Tarazonako trenbide zaharreko zubitik
sahiespideko gurutzeraino) 5.
Casajús, Alfredo 5.
Cascante 4.
Castillo, Paseo del 3.
Central, Avda. 2.
Ciego 6.
Clemos Burgaleta, Jesús 4.
Cofrete, Plaza 5.
Cofrete Alto 5.
Cofrete Bajo 5.
Coloma Avizcuren, Santos 5.
Concarera 3.
Cortadores 5.
Cortapelaires 6.
Cortes 6.
Cristo, Paseo del 6.
Cuadra, Aquiles 2.
Cuesta Estación 2.
Cuesta Loreto 3.
Cunchillos 5.
Chapinerías 5.
Dachary Jusué, Ramón 5.
Delgado Garcés, Rafael 5.
Descalzos 4.
Díaz Bravo (n 38) 3.
Díaz Bravo (gainerakoa) 2.
Dombriz 5.
Dominicas 4.
Donantes 3.
Enériz Ochoa, Ricardo 4.
Enseñanza 4.
Escós Catalán, Bernardino 5.
Esparza, Nicolas 3.
Europa, Plaza de 2.
Eza, D. Miguel 2.
Ferial 4.
Fernández, Juan Antonio 2.
Fernández Portoles, Santiago 4.
Fontellas 6.
Frauca 3.
Fuente Canónigos 3.
Fuente del Matadero 5.
Fuente del Obispo 6.
Fuente Lanterna (lehenago Delanteras Altas) 5.
Fueros, Plaza de los 1.
Fustiñana 6.
Garijo Satrústegui, Javier 4.
Gayarre 3.
Gaytán de Ayala 4.
Gaztambide-Carrera 1.
Gladys 6.
Gorrindo Abadía, Jesús 5.
Granados 5.
Grillos, Los 4.
Guerreros 6.
Guillermo de Tudela 6.
Ha-Levi (Yehuda), Plaza de 4.
Herrerías 2.
Higuera, La 6.
Horno de la Higuera 5.
Horno del Pasaje 6.
Huerto del Rey 6.
Inaga Moreno, Pedro 4.
Invierno, Paseo de 2.
Isaac Peral 4.
Jacoste Garde, Pedro 5.
Jiménez Romé, Manuel 5.
Juan de la Cierva 4.
Judería, Plaza de la 3.
Juicio 5.
Labarga Gascón, Pedro 5.
Lacarra Calavia, Bernardino 4.
Lacarra Munilla, Luis (1etik 5era eta 2tik 4ra) 6.
Lacarra Munilla, Luis (gainerakoa) 5.
Lanas, Raimundo 3.
Lasala Arriazu, Alejandro 5.
Laurel 4.
Leache 5.
Legaria, Pedro 4.
León Guallart 4.
Leonardo Torres Quevedo 4.
Magallón 5.
Magdalena 6.
Malo Munilla, Perfecto 5.
Marsal Moracho, Félix 4.
Manresa 2.
Mauleón 3.
Mediavilla 5.
Merced 5.
Mercadal, Plaza 4.
Mercado Viejo 5.
Misericordia 3.
Moneo Fernández, Manuel 5.
Monteagudo 6.
Moracho Ciria, Luis 4.
Moros 6.
Mosquera 6.
Murchante 3.
Muro 2.
Narcís Monturiol 4.
Navas de Tolosa 3.
Nevot Moracho, Santos 4.
Ochoa Gracia, Fermín 4.
Olleta Martínez, Bonifacio 4.
Osta Francés, Tomás 5.
Padre Lasa, Plaza (lehenago Plaza Pío XII) 3.
Padre Moret 5.
Padre Ubillos 6.
Pamplona, Paseo de (bakoitiak) 3.
Pamplona, Paseo de (2tik 14ra) 2.
Pamplona, Paseo de (16 eta 18) 4.
Parra, La 5.
Pasaje 5.
Pasaje de las Aldabillas 4.
Prado, Paseo del 6.
Patio 6.
Pedriz 6.
Pelairea, Alberto 3.
Pelaires 6.
Peñuelas 3.
Pérez Francés, Angel 5.
Pérez Jiménez, Felipe 4.
Pérez-Nievas, Hermanos 5.
Pérez Torres, Miguel 3.
Industrialdea (A karrika) 6.
Industrialdea (B karrika, 2. zeharbidetik
Corellako errepideraino) 5.
Industrialdea (B karrikaren gainerakoa) 6.
Industrialdea (C karrika, 1. zehabidetik
Corellako errepideraino) 6.
Industrialdea (1. zeharbidea) 5.
Industrialdea (2. zeharbidea) 6.
Industrialdea (Corellako edo Madrilgo errepidea) 5.
Pontarrón 6.
Portal 5.
Príncipe de Viana 2.
Queiles, Paseo del 2.
Rabosales 4.
Ramón y Cajal, Santiago 4.
Remacha, Fernando 2.
Ribaforada 6.
Robles Pintado, Manuel 4.
Roncal 6.
Roso 5.
Rúa 4.
Rubla 2.
Ruiz de Conejares 5.
Sáinz Alcaine 6.
Salcedo 6.
Salvatierra Puertas, Juan 5.
San Antón 6.
San Clemente 5.
San Francisco, Plaza de 4.
San Francisco Javier 3.
San Jaime, Plaza de 3.
San Juan, Plaza de 3.
San Julián 5.
San Miguel (1etik 33ra eta bikoitiak) 5.
San Miguel (35etik 41era) 6.
San Miguel (gainerako bakoitiak) 5.
San Nicolás 5.
San Nicolás, Plaza de (1, 2, 3, 4 eta 5) 5.
San Nicolás, Plaza de (6, 7, 8, 9 eta 10) 4.
San Pedro 6.
San Salvador, Plaza de 5.
Sánchez Alfaro, Bienvenido 5.
Sancho Abarca 6.
Sancho VII El Fuerte, Plaza de 1.
Santa Ana, Avda. 2.
Santa Cruz 6.
Santiago 4.
Santísima Trinidad 6.
Santos Jaime, Cándido 5.
Sarasate, Pablo 1.
Segura Golmayo, Hermanos 6.
Servet, Miguel 5.
Simón Abril, Pedro 5.
Sola, Andrés de 2.
Sotarraño 6.
Subida al Monumento 6.
Tejerías 5.
Terraplén 6.
Tilo, Paseo de los 4.
Tornamiras 5.
Torre Monreal 5.
Tres Culturas, Plaza de las 2.
Trinquete 3.
Tulebras 6.
Ucar Goldesmit, Francisco 5.
Ugarte, doña María 2.
Urzante 6.
Valle Salazar 2.
Velilla 5.
Vencerol 3.
Verjas 5.
Vida, La 5.
Vieja, Plaza 4.
Virgen de la Cabeza 3.
Vueltas, Las 6.
Ximénez de Rada 6.
Yanguas y Miranda 2.
Yeseros 5.
Zaragoza, Avda. (1 eta 2 geltokiko aldaparaino) 2.
Zaragoza, Avda. (gainerakoa) 5.
Zurradores 4.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Aurreikusitako izapideak beteta, ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarrean egonen da beti aldatu edo indargabetu arte.
Bigarrena.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, horiek garatzen dituzten erregelamenduak eta Udalaren erabakiek baino maila handiagoa duten xedapen guztiak aplikatuko dira, araututako arloei aplikatzen ahal bazaizkie".
Argitara ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin-betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela bide hauetakoren bat erabiliz:
a) Administrazioarekiko helegitea paratuz zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusian, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
b) Gora jotzeko helegitea paratuz Nafarroako Administrazio Auzitegian, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Tuteran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko urtarrilaren zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea:
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
