I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak
40/1997 FORU DEKRETUA, otsailaren 24koa, zenbait lanposturen izenak egokitzen dituena.
1997ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 31ko 1/1997 Foru Legearen 13. artikuluak Nafarroako Gobernuari baimena ematen dio hutsik ez dauden zenbait lanposturen izenak egokitzeko, hain zuzen ere, plantilaren edo eman beharreko zerbitzuen berregituraketa dela-eta funtsik gabe gelditu direnenak.
Horrekin batera, Administrazioak eta sindikatuek 1996-1999 aldirako Administrazioaren modernizazioaren eta Nafarroako administrazio publikoetako langileen lan baldintzen gainean 1995eko abenduaren 1ean izenpetu zuten Akordioak, bertze irizpide batzuen artean, Administrazioaren jardunbidearen razionalizazioa eta modernizazioa begiesten ditu; hori erdiesteko jarduketen artean zenbait lanposturen izena egokitzearena dago, aurretik sindikatuen ordezkariekin negoziatu ondoren eta mailaz mailako prozesu batean.
Beraz, Administrazioa modernizatu, lanpostuen izenak homogeneizatu, eta arestion aipatu ordainsarien homologazioa zabaldu nahirik, sindikatuekiko negoziazioaren emaitza aldekoa izanik eta interesatuak horretan ados daudela, zenbait lanposturen izena aldatu beharra dago gaur egungo egoerari hobeki egokitzeko; hala ere, orain arteko araubide juridiko, atxikipen, kotizazio eta osasun babes bera izaten segituko dute.
Horrenbertzez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko otsailaren hogeita lauan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Ondorengo lanpostua C mailako "zerbitzu anitzetarako arduradun" bihurtu da; lanpostua betetzen duen pertsonaren izen-deiturak eta lanpostu zenbakia, hauek dira:
"Etxekoandrea":
Nieves Otermin Martínez andrea. Lanpostu zenbakia: 2.895
2. artikulua. Ondorengo lanpostua D mailako "etxezain" bihurtu da; lanpostua betetzen duen pertsonaren izen-deiturak eta lanpostu zenbakia, hauek dira:
"Gidaria":
Rodrigo Gurpegui Echegoyen jauna. Lanpostu zenbakia: 2.559
3. artikulua. Ondorengo lanpostu hauek D mailako "administrari laguntzaile" bihurtu dira; lanpostuak betetzen dituzten pertsonen izen-deiturak eta lanpostu zenbakiak, hauek dira:
"Klinikako laguntzailea":
Dominica Esteban Vidarte andrea. Lanpostu zenbakia: 61.774
Rosario Fadrique Garde andrea. Lanpostu zenbakia: 61.486
Mª Luisa Rada Urbano andrea. Lanpostu zenbakia: 61.392
4. artikulua. Ondorengo lanpostu hauek E mailako "mandatari" bihurtu dira; lanpostuak betetzen dituzten pertsonen izen-deiturak eta lanpostu zenbakiak, hauek dira:
"Garbitzailea":
María Jesús Ezpeleta Pérez andrea. Lanpostu zenbakia: 100
Blanca Liberal Zaratiegui andrea. Lanpostu zenbakia: 83
Faustina Sagastuy Quintana andrea. Lanpostu zenbakia: 123
"Zerbitzaria":
Rosario Elía Pascual andrea. Lanpostu zenbakia: 98
Esther Fernández Arévalo andrea. Lanpostu zenbakia: 61.629
Mª Reyes Pérez Apezteguía andrea. Lanpostu zenbakia: 62.253
Tere Undiano Guembe andrea. Lanpostu zenbakia: 4.063
5. Foru Dekretu honetako lanpostuen izena egokitzearekin batera, galduko dituzte aipatu lanpostu horiek egokitu aurretik zituzten ordainsarien osagarriak eta izena egokitu ondoren lanpostu horiek esleiturik dituzten ordainsari osagarriak hartuko dituzte.
6. artikulua. Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko otsailaren hogeita lauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: A9701797