Iragarkia
31. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 12a
II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Tasen ezarpena eta haiek arautzen dituzten ordenantzak behin betikoz onestea
Udalak 1996ko urriaren 14an egin osoko bilkuran, ondotik aipatzen diren tasen ezarpena eta haiek arautzen dituzten ordenantzak onetsi ziren hasiera batean, 1997ko urtarrilaren 1ean indarra har zezaten. Horren iragarkia 1996ko urriaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik eta jendaurrean egoteko epea akiturik inork erreklamazio, enura eta ohartarazpenik aurkeztu gabe, ordenantzak behin betikoz onetsirik gelditu dira. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikulua aplikatuz, aipatu ordenantzak osorik argitaratzeari ekin zaio. Hona hemen:
1.-"AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Ordainarazpenaren xedea
2. art. Alderdi batek eskaturik, Tuterako Udalak edo bere kudeaketa organoak luzatzen dituen edo bere eskumeneko diren agiri hauek izapidatzea da ordainarazpen honen xedea:
a) Planoen kopiak.
b) Konpultsak.
c) Ziurtagiriak.
d) Fotokopiak.
e) Arma txartelak.
f) Istripuen gaineko txosten edo atestuak luzatzea, horietan Udaltzaingoak parte hartu badu edo agertu bada.
3. art. Ez da tasarik eskatzen ahal ziurtagirien truke, ziurtagiri horiek agintari zibil, militar edo judizialek eskaturik luzatzen badira, ofizioz egindako jarduketetan ondorioak sor ditzaten.
Ordaindu beharra
4. art. Administrazioaren eskumeneko agiria aurkeztearekin edo ordainarazpen honen xede diren agiriak luzatzeko eskatzearekin sortzen da ordaindu beharra.
Sujetu pasiboak
5. art. Ordainarazpen honen xede diren agiriak izapidatzeko nork eskatu eta onura nori ekarri, pertsona natural edo juridiko horiexek daude ordaintzera behartuak.
Tarifak
6. art. Eraskinean agertzen dira ordaindu beharreko kuotak ordenantza honek arautzen dituen agiriak izapidatzeagatik.
Kudeaketa arauak
7. art. Dirubilketarako arau berezi hauek ezarri dira:
a) Konpultsak edo ziurtagiriak luzatzeagatik, idazkaritza orokorreko zerbitzu orokorren bulegoetan ordaindu behar dira luzatzen diren unean. Zerbitzu horiek kontuak eman beharko dizkiote udal diruzaintzari, bai luzatutako agiriena, bai egindako dirubilketarena.
b) Fotokopiak eta planoen kopiak luzatzeagatik, tasak udal diruzaintzan ordainduko dira, eta hark ordainagiri bat luzatuko da, erreprodukzioaren ardura duen kudeaketa zentrora eramanen dena, eskatutako agiriak hantxe luza ditzaten.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Agiriak luzatu eta izapidatzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1.-Konpultsak: 250 pezeta.
2.-Fotokopiak:
a) Orrialde bateko agiriak: 18 pezeta.
b) Bi orrialdetako agiriak: 29 pezeta.
c) Ikerlariendako agiri historikoak: 6 pezeta.
3.-Planoen kopiak:
a) 1 m² bitarte: 700 pezeta.
b) 1 m²-tik goiti, m² edo zatiki bakoitzagatik: 420 pezeta.
4.-Arma txartelen izapidaketa: 1.000 pezeta.
5.-Ordenantza fiskalen ale baten salmenta: 4.000 pezeta.
6.-Aurrekontu arruntaren ale baten salmenta: 1.000 pezeta.
7.-Istripuen gaineko txosten edo atestatua: 3.000 pezeta.
8.-Plan orokorraren fitxategia, euskarri informatikoan dagoena: "500 orrialdeak" zaien horien oinarrituta emanen dira, disketean. Bi formato daude, aukeran:
a) Microswtatio formatoan (DGN): lehen orriak, 10.000 pezeta, eta ondo-ondoko orriek, 3.000 pezeta.
b) DWG formatoa: lehen orriak, 15.000 pezeta, eta ondo-ondoko orriek, 8.000 pezeta".
2.-"ORDENANTZA FISKALA, AUTO-TAXI ETA ALOKATZEKO GAINERAKO IBILGAILUENDAKO ADMINISTRAZIO LIZENTZIA ETA BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Auto-taxi eta alokatzeko gainerako ibilgailuendako administrazio lizentziak eta baimenak emateko beharrezko diren zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea da ordainarazpen honen xedea.
3. art. Auto-taxi eta alokatzeko gainerako ibilgailuei dagokienez, ondotik aipatzen diren kontzeptuak sartzen dira ordenantza honetako tasaren barnean:
a) Administrazio lizentzia eta baimenak onartu, eman eta erregistratzea.
b) Ibilgailuen ordezkapena.
Zerga-tasak
4. art. Ordaindu beharra sortzen da:
a) Auto-taxiz eta alokatzeko A, B eta C motako gainerako ibilgailuetan garraioa egiteko zerbitzuarendako administrazio lizentzia eta baimenak onartu, eman eta erregistratzeagatik, Ibilgailu Arinetan Garraioa egiteko Hiri Barneko eta Hiri Arteko Zerbitzuen Erregelamendu Nazionalaren ariora.
b) Lizentziak bertze ibilgailu bati aplikatzeagatik, aurrekoaren ordez.
Sujetu pasiboak
5. art. Tasa ordaintzera behartuak daude:
a) A, B eta C motako lizentziak onartu, eman eta erregistratzeagatik, noren alde ematen diren, huraxe.
b) Lizentzia bertze ibilgailu bati aplikatzeagatik, lizentziaren titularra.
Tarifak
6. art. Aplikatu beharreko tarifak eraskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.
Tasen sortzapena eta dirubilketa
7. art. Ordenantza honetako kuotak udal diruzaintzan ordainduko dira.
8. art. Likidatutako kuotak borondatezko epearen eta haren luzapenaren barnean ordaintzen ez badira, premiamendu bidez ordainaraziko dira, Dirubilketari buruz indarra duen Erregelamendu Orokorrari jarraikiz.
Arau-hausteak eta zehapenak
9. art. Ordenantza honetako arau-hausteak "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrari" jarraikiz zehatuko dira.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Autotaxi eta gainontzeko alokairuzko ibilgailuendako administrazio lizentzia eta baimenak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
A) Lizentziak eman, luzatu eta erregistratzea:
Lizentzia bakoitzeko:
1. A motakoa: 161.875 pezeta.
2. B motakoa: 80.940 pezeta.
3. C motakoa: 41.155 pezeta.
B) Ibilgailuen ordezkapena:
Lizentzia bakoitzeko:
1. A motakoa: 17.835 pezeta.
2. B motakoa: 17.835 pezeta.
3. C motakoa: 17.835 pezeta.
3.-"ORDENANTZA FISKALA, OBRAK ORO HAR ETA HIRIGINTZAKO BERTZELAKO JARDUKETETARAKO LIZENTZIAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Zergagaia
2. art. Ordainarazpen honen xedea da lizentziak eman baino lehenagoko eta eman ondoko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea. Zerbitzu horiek behar-beharrezkoak dira eskatzaileak ondoko hauei lotzen zaizkien jakiteko: planen edukia, ordenantzak eta aplikagarri diren bertze arau eta xedapenak, zuinketak beharrezkoak direnean, osasun baldintzak, segurtasuna, e.a.
3. art. Edozein eraikin, obra edo hauekin lotutako instalazioren bat egiteko, edozein dela ere beren garrantzia, derrigorrezkoa izanen da behar den lizentzia eskatzea.
4. art. Ordenantza hau aplikagarri izanen da aurreko artikuluak aipatzen dituen eraikin, obra eta instalazio guztietan, udal mugapearen barnean edozein dela haiek egiten diren lekua, lurzoru pribatu edo publikoan, eraikinen barnean nahiz kanpoan.
5. art. Lehen aipatu eraikin, obra edo jarduerak, sail hauetakoren batean sartuko dira:
a) Lurrak mugitzea.
b) Eraikin berriak, handitzeak, eraberritzeak.
c) Lehendik dauden eraikinen egitura edo kanpoko itxura aldatzea.
d) Aldaketak, eraikin edo lokalen erabileran.
e) Bide publikotik ikus daitezkeen propaganda afixak paratzea.
f) Lerrokadurak eta sestrak.
g) Zabortegiak eta betelanak.
h) Industriak ezarri, handitu edo eraberritzea.
i) Hilerrietan obrak egitea.
j) Estolda partikularrak, publikoekiko hartuneak eta mindazuloak egitea.
k) Iturgintzako obrak.
l) Instalazio elektrikoak, horiek handitzea edo hiriko etxebizitza edo eraikinak eraberritzea.
m) Obra ttipiak edo izapidatze laburtukoak.
n) Antolamendurako planek, arau subsidiarioek, Lurzoruari buruzko Legeak eta hau garatzen duten erregelamenduek aipatzen dituzten jarduketak.
ñ) Zuhaitzak moztu eta botatzea.
o) Oro har, izaera bereko edo beretsuko obra edo egintza guztiak.
6. art. Hirigintza jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak, Udalaren gainbegiraketatik heldu direnak, ematea da ordenantza honetako zergagaia. Aipatutako hau behar-beharrezkoa da, planeamendua edo egin nahi diren lanak indarra duten hirigintza eta eraikuntzari buruzko arauei jarraikiz egin diren jakiteko.
Sujetu pasiboak
7. art. Ordenantza honetan aurreikusitako tasa eta eskubideak ordaintzera beharturik daude lizentziak eskatu dituzten pertsona natural edo juridikoak; eta instalazio, eraikin eta obren egileak, horiek lizentziarik gabe egiten direnean.
8. art. Sujetu pasiboekin batera solidarioki erantzule izanen dira instalazioak, eraikinak edo obrak egiten diren eraikinen jabe edo nagusiak, eta, hala behar izanez gero, maizterrak. Horien kasuan, jabe edo nagusien erantzukizun solidarioa galdatzen ahalko da soil-soilik, egindako obrak horien adostasun isil edo espresuarekin egin badira.
9. art. Zer obratarako eman den lizentzia, horiexen etxegileak eta kontratistak hartuko dira zergadunen ordezkotzat.
Karga-oinarriak
10. art. 1. Eraikuntza, instalazio edota obraren egiazko kostua, izanen da karga-oinarria, beti ere lansariak eta industri mozkina aparte utzita.
Tarifak
11. art. Ordaindu beharreko kuotak ondoko eraskinean agertzen dira eta Udalak osoko bilkuran aldatzen dituen arte izanen dute indarra.
Tasen sortzapena eta dirubilketa
12. art. Zerga ordaindu beharra lizentzia eskaera aurkezten denean sortuko da, edo lizentziarik gabe, edozein instalazio, eraikin edo obra egin edo burutzen denean.
13. art. 1. Gobernu Batzordeak emaniko lizentzia duten obren likidazioak behin-behinekoak izanen dira, harik eta, 29. artikuluak aipatzen duen obra bukaerako aitorpena aurkeztuta, udal administrazioak hartaz deklaratu diren nolakoekin, ezaugarriekin eta balioarekin bat heldu direla frogatu arte.
2. Lizentzia jaun alkateak edo zinegotzi eskuordeak emana bada, 24. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin-behineko tasa behin-betikotzat joko da, egin daitezkeen ikuskapenak deusetan ukatu gabe. Ez da, hortaz, beharrezkoa izanen obra bukaerako aitorpenik aurkeztea.
14. art. Tasa hau bateragarria da jabari publikoko lurrak edo hilerriak okupatzeagatik daudenekin, baita establezimenduak irekitzeari buruzkoekin ere. Bai batzuk, bai bertzeak batera eskatzen ahal dira eta espediente bakar batean erabaki.
Salbuespenak eta hobariak
15. art. Edozein hobari eskuratzeko nahitaezko izanen da lizentzia eskatzea erregelamenduaren araberako bere baldintzekin batera; horri erantsiko zaizkio eskubidezko uste den hobari eskabidea eta behar diren egiaztagiriak.
16. art. 1. Tuterako Alde Zaharreko eraikin, etxebizitza eta lokalak zaharberritzeko eginiko obrak salbuetsirik egonen dira, beti ere Barne Babespen eta Berrikuntzarako Plan Bereziaren mugapenaren barnekoak badira.
2. Horretarako, zaharberritze babestuaren kalifikazioa, behin-behinekoa, izan beharko dute.
17. art. Obra lizentziak emateko tasetatik salbuetsiak egonen dira etxebizitzaren barne mantenimendurako obrak egiten dituzten sujetu pasiboak, beti ere zerga oinarria 25.000 pezetatik gorakoa ez bada.
18. art. Lizentzia ukatzen bazaie, eskatzaileak ez dira tasaren sortzaile izanen.
Kudeaketa arauak
19. art. 1. Lizentzia eskabideak Udalak emanen duen ereduaren arabera egin beharko dira eta horrekin batera likidazio oinarria kalkulatzeko lagungarri diren inguruabar guztien egiaztagiriak ekarri beharko dira, baita Katastroko ziurtagiria ere, obretan parte hartu behar duten profesional guztiak lizentzia fiskalean alta emanak direla egiaztatzeko.
2. Obra ttikiak egiteko, hau da, aurrekontua 100.000 pezetatik beherakoa bada eta etxearen egitura, etxaurrea edo teilatua batere ukitu gabe, ez da Katastroko ziurtagiria aurkeztu behar.
20. art. Etxe berriak eraikitzeko lizentzia eskabideetan, zehaztu beharko da orube hori hutsik dagoela eta ez dagoela bertze eraikin edo eragozpenik etxea altxatzeko. Horrela ez bada, eraikinak botatzeko, lurrak mugitu eta abarretarako lizentzia eskatu beharko da.
21. art. Etxe berriak eraikitzeko obretan, fatxada eta bertzelako elementuak atxikirik geldituko dira eta haietan paratu beharko dira Udalak ezartzen dituen argiak eta bertzelako zerbitzu publikoak ere.
22. art. Udalaren xedapenen arabera, halako obra batzuetan hesiak edo aldamioak paratzea beharrezkoa bada, dagokion erroldan alta emana duela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da eta eremu publikoa okupatzeko tasa ordaindu, obra lizentziaren eskubideak ordaintzearekin batera likidatuko dena.
23. art. Halako obra batzuetan galdarak, igogailuak, transformadoreak, motoreak, olanak, iragarkiak, kaleargiak, banderatxoak, ibilgailuendako pasabidea, eta udal ordainarazpena behar duen bertze edozer paratu behar bada, alta emana dutela egiaztatzeko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, obra egiteko lizentziaren eskaerarekin batera.
24. art. 1. 7/85 Legearen 21.11) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jaun alkateak edo zinegotzi eskuordeak ahalmena izanen dute obra lizentzia emateko, milioi batetik beherako aurrekontua badute eta horietarako proiektu teknikorik aurkeztu behar ez bada.
2. Gainerako lizentziak ematea Gobernu Batzordearen esku izanen da.
25. art. Obrak ez badira hasi, interesatuek lizentziari uko egin diezaiokete, Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen. Horrelakoetan, udal administrazioak egindako lanen adinako tasa ordaindu beharko da, beti ere legokiekeen tasaren ehuneko 20, guttienez.
26. art. Lurzoru eta etxebizitzen arloetan parte hartzeko neurriei buruzko ekainaren 8ko 7/1989 Foru Legean arautuko dira obra lizentziak iraungi, bertan behera utzi eta luzatzeko baldintzak.
27. art. Lizentzia emateak ez du ekarriko eraikin, obra, instalazioak eta antzekoak egin behar diren tokietako ondasunen gaineko inolako eskubide edo izaera zibileko egoerarik eta beti "jabetza eskubidea salbu eta hirugarrenei kalte egin gabe" baldintzapean emanen da.
28. art. Obra lizentzia ematen duen Organoak hala erabakitzen duenean, beharrezkoa izanen da Udalak emanen duen baimen agiria toki ikusgarrian paratzea, baita bide publikoa okupatzeko lizentzia ere, horrelakorik behar den kasuetan.
29. art. 1. Lizentziak baimentzen dituen obrak burutu ondoko hilabetean, horren jakinarazpena aurkeztu beharko da, kasuan kasu honako hauekin batera:
a) Etxe berriko obrak, eraikinak handitzekoak edo higiezinen berrikuntza erabateko edo partzialak direnean, obretako zuzendari fakultatiboaren ziurtagiri bat erantsi beharko da, dagokion lanbide elkargoak ikus-onetsia, eta bertan jarriko da obra horiek Udalak emaniko lizentziari eta Administrazioaren esku dagoen proiektu teknikoari hertsiki lotuz egin direla.
b) Gainerako jarduketetan, obra lizentzia zein organok eman zuen kontutan hartu gabe, hauek erantsiko dira:
-Proiektu teknikoa eskatu denean, aipatu obren zuzendari fakultatiboak emandako ziurtagiria, elkargoak ikus-onetsia, eta bertan adieraziko da obra horiek Udalak emaniko lizentziari eta administrazioaren esku dagoen proiektu teknikoari hertsiki lotuz egin direla. Bertze ziurtagiri bat ere ekarri beharko da, obren egiazko kostuaren gainean.
-Proiektu teknikorik eskatu ez denean, aski izanen da obra lizentziaren hartzailearen aitorpena egindako obren egiazko kostuaren gainean.
2. Etxe berriak egiteko obretan, obrak burutu izanaren jakinarazpenarekin batera, lehenbiziko aldiz erabiltzeko udal baimena eskatu beharko da, beti ere haren tramitazioa Udal Ordenantzen III. liburukiko 121 eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Lehenbiziko erabilerarako baimen hori, hala behar denean, Nafarroako Gobernuak emaniko bizigarritasun baimena edo zedula eskuratzeko nahitaezko baldintza izanen da.
Zerga arloko arau-hausteak eta zehapenak
30. art. Bereziki ordenantza honetako ara-hausteak dira:
a) Arau-hauste soila:
-Udaltzaineek eskatuz gero, lizentziaren ziurtagiria eta dagokion ordainketa agiria obra lekuan ez izatea.
-Ordenantza honetako 28. artikuluan zehazturiko adierazgarria toki ikusgarrian ez paratzea.
b) Arau-hauste larria:
-Udal Administrazioari egindako obrek balio handiagoa dutela ez jakinaraztea eta haien aldaketen edo aurrekontuen aldaketaren berri ez ematea.
-Karga oinarria zehazteko oinarrizko ezaugarriak aitortzerakoan faltsukeria egitea.
-Obren kostu osoaren ziurtagiria ez aurkeztea, kostua proiektuan aurreikusitakoa baino handiagoa denean.
31. art. Udal baimenik izan gabe obrak egitea, iruzur fiskala izateaz gain, ezetsi eta zehatu beharreko ekintza ere izanen da, indarra duen legeria aplikatuz hirigintza arloko arau-haustetzat hartzen baita.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe geldituko da "Obretarako lizentziak emateko eta bertzelako hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen Udal Ordenantza", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsia eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1.-Etxe berriak, berrikuntzakoak, tramitazio laburrekoak, txikiak, kontserbaziozkoak eta luxuzkoak:
Karga-oinarriaren %0,5 kuota aplikatuko da, beti ere gutxieneko kuota 1.500 pezetakoa izanik.
2.-Eraikinak botatzea, eraistea, hustuketak eta apeamenduzkoak:
Bota beharreko m² eraiki bakoitzeko 50 pezeta.
3.-Zuhaitzak botatzea:
a) Jabetza publikoko zuhaitz bakoitzeko: 14.250 pezeta (zuhaitzaren kostua ere ordaindu beharko da, parke eta lorategien mantenimenduaren kontratua duen enpresaren balorazioari jarraikiz).
b) Jabetza pribatuko zuhaitz bakoitzeko 7.100 pezeta.
c) Oihangintzako ustiapenei A idazatian agintzen den tasa aplikatuko zaie, beti ere erakunde publiko eskudunen baimena baldin badute".
4.-"ORDENANTZA FISKALA, ESTABLEZIMENDUAK IREKI ETA ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.
Ordainarazpenaren xedea
2. art. 1. Negozio lokalak, edozein delarik bertan egiten den jarduera, ireki eta eskualdatzeko behar den lizentzia eman aurretiko zerbitzu tekniko eta administratiboak eskaintzea da ordainarazpen honen xedea.
2. Ordainarazpen honi doakionean, honako hauek ere irekitzetzat hartuko dira:
a) Establezimenduak berritik paratzea.
b) Negozioak lokal batetik bertzera lekuz aldatzea eta titulartasun aldaketak.
c) Lokaletan egiten den jarduera handitzeak berarekin ekarriko du eskubide berriak ordaindu beharra, haietatik baizik ez sortuak, eta udal zerbitzuen jarduketa berria eskatzen duten guztietan, handitze horien bideragarritasuna bermatze arren.
3. Negozio lokaltzat hartuko da:
a) Establezimendu guztiak, hango ohiko jarduera merkataritzan bada. Ohikotasun hori dagoela ulertuko da Merkataritzako Kodearen 3. artikuluak aipatzen dituen kasuetan, edo jardueraren trafikoaren xede diren ekintza edo kontratoak egiteko lizentzia fiskala ordaintzea beharrezko denean.
b) Industriari, merkataritzari edo irakaskuntzari loturiko jarduera, establezimendu irekian egiteko dena.
c) Bere hartan bizi daitekeen arren, etxebizitza izateko xede ez duen eraikin oro eta, bereziki, jendearendako irekia izan ala ez, honako xede hauek baditu:
-Jarduera ekonomikoak egitea.
-Edozein motatako industria edo negozio egitea.
-Jendaurreko ikuskizunak.
-Biltegiak.
-Ofizinak, bulegoak, edo estudioak, bertan merkataritza edo industriako jarduerak egiten badira.
-Jendearendako irekitako ofizinak, bulegoak eta estudioak, irabazi asmoak dituen jarduera artistikoak, lanbideak edo irakaskuntza egiten direnean.
Zergagaia
3. art. Negozio lokalak irekitzen direnean, horiek behar bezala funtzionatzeko baldintzak betetzen dituzten egiaztatzeko Udalak egiten duen jarduerak dakar zergagaia.
Sujetu pasiboa
4. art. Egiten den edo egin nahi den jardueraren titular diren pertsona natural edo juridikoak daude ordaintzera behartuak.
Zerga-oinarria
5. art. Ordainarazpen honen oinarritako hartuko dira, batetik, jardueran aritzean lizentzia fiskalagatik ordainduko den urteko kuotaren zenbatekoa, eta bertzetik, makineriaren eta industri instalazioen aurrekontua, industria bakoitzaren espedienteak izapidatzerakoan Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko erregelamenduak galdatzen duen proiektuan agertzen baita.
Tarifak
6. art. Tarifa hauek aplikatuko dira:
a) Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko erregelamenduari lotu gabeko establezimenduak edo lokalak: lizentzia fiskalaren urteko kuotaren %10 eta guttienez ere 8.560 pezeta.
b) Erregelamendu horri lotutako establezimenduak edo lokalak: lizentzia fiskalaren urteko kuotaren %100, gehi espedientearekin batean enpresa hauek aurkeztu behar duten proiektuko makineria eta industri instalazioen aurrekontuaren %1. Aurrekontu horiek Udalaren teknikari batek aztertuko ditu, tasen ordainketan murrizterik izan ez dadin. Epigrafe honetan, beti ere, 13.910 pezetakoa izanen da guttienez ere sortuko den kuota.
7. art. Tasak ordaintzeak ez du erran nahi irekitzeko lizentzia eman denik.
Salbuespenak
8. art. 1. Hauek tasa ordaintzetik salbuetsirik daude, baina ez behar den lizentzia eskuratzetik:
a) Leku aldaketak, premiazko eta aldi baterako gorabehera bat dela edo lokaletan obrak egin behar direla eta egiten direnean, beti ere azken hauek behar duten lizentzia izanez gero.
b) Leku aldaketak, halabeharrezko erauzpena, amiltzea edo sutea direla eta egiten direnean, baita agindu eta xedapen ofizialak betez egiten direnean ere.
c) Titular aldaketak senar-emazteen artean edo aurretikoen eta ondokoen artean gertaturiko "mortis causa" ondorengotzagatik, beti ere eragilearen lizentzia eman zen egunetik 30 urte iragan ez badira.
d) Sozietate anonimoen egoitza sozialak aldatzea, haietako kideren baten heriotza dela eta.
e) Eskualdaketak senar-emazteen artean.
2. Aurreko zenbakiko a) atalean ezarritako salbuespenaren barrenean egonen da hasierako lokala berriz irekitzea, behin konpondu edo birreraiki eta gero.
3. b) atalekoari dagokionez, salbuespenaren barnean egonen da hasierako lokala behin konpondua edo birreraikia, edo hau ordezkatzen duen lokal berria, baldin eta titularrak hasierako lokaletik ateratzeagatik inolako kalte-ordainik jaso ez badu.
4. Salbuespen bietarako baldintza izanen dira berriz irekiko den lokalak hasierakoaren azalera bera izatea eta bertan jarduera bera egitea.
Kudeaketa arauak
9. art. Irekitzeko lizentzia erdietsi gogo dutenek, Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko erregelamenduak arautzen dituen jardueretariko bat egin behar badute, bere hartan aipatzen den bideari segituko diote.
10. art. Eskaturiko lizentzia jarduera kaltegabe baterako baldin bada, erregistro orokorrean honako dokumentazio hau aurkeztuko da, bikoizturik:
a) Interesatuak sinaturiko eskabidea, eredu ofizialaren araberakoa, haren atzeko aldean ageri diren aplikazioko atal guztiak beterik dituela.
b) Lokalaren banaketa planoa, 1:100 gutxieneko eskalan egina, akotatu eta azalera zehazturiko leku bakoitzaren erabilera adierazita, eta islaturik, baita ere, zerbitzuetako aparatuak, elektrizitate laukiaren kokapena, segurtasun, babes eta su-itzaltzeko elementuena, hala nola larrialdi kasuetarako argiena eta su-itzalgailuena, kapazitatea eta itzalketarako gaia zein den aditzera emanda.
c) Izan daitezkeen mota guztietako motoreen eta haien potentziaren berri ematea, haizaketa bortxatuko aparatuak edo haize girotukoak eta abar barne, eta zehaztea elementu horien ondorioz, edo jardueragatik sor ote daitekeen kerik, asotsik, usainik, suterik, leherketarik edo isurketa berezirik kolektorera, eta, halakorik bada, nola zuzen daitezkeen afera horiek edo nola aitzintzen ahal zaien.
d) Administrazioaren iritziz interesgarri izan daitekeen bertze edozein datu, ofizioz espreski eskatuak edo ez, jardueraren sailkapena edo definizioa gauzatu ahal izateko.
11. art. 1. Ordenantza honetan ezarritako salbuespenak lortzeko interesa duten pertsonek udal administrazioari eskatuko dizkiote, berauek eskuratzeko eskubidea ematen dizkieten arrazoiak behar adina frogatuz.
2. "Mortis causa" salbuespenak baldintza hauek ditu:
a) Eragileak kasuan kasuko jardueran aritzeko lizentzia eskuratu izana edo salbuespena eskatu izana.
b) Kasuan kasuko jardueran segituko dela kreditatzea.
c) Eragilea hil ondotik, urtebete egin baino lehenago eskatzea.
d) Eragileari lizentzia eman zitzaionetik 30 urte iragan ez izana.
12. art. 1. Udalak emanen ditu lizentziak eta balioa galduko dute ematen direnetik hiru hilabete baino gehiago iraganik lokalak ireki ez baldin badira, edo ireki ondotik ixten badira berriz segidako sei hilabete baino gehiagotan, 8. artikuluak ukitzen dituenak salbu.
2. Itxiera aldi baterako baldin bada, kasuan kasuko industria edo saltokiko jarduerak modu arruntean eten direlako, horrela jaso beharko da eskabidean, eta jarduerari berriz ere ekiten zaion aldioro, Udal honi jakinarazi tasaren hasierako likidaziorako oinarritako balio izan zuten baldintzak eta industriaren edo saltokiaren titulartasuna beren horretan daudela.
3. Horrelakoetan, indarraldiaren iraungipena erabakitzeko epea izanen da urtebete baino gehiago itxita egotea.
4. Establezimenduan nahitaezkoa izanen da irekitzeko lizentziaren kopia ikusgai izatea.
13. art. 1. Ordainarazpenaren sortzapena, berriz, ordaindu beharra sortzen denean izanen da, ordenantza honetako 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
2. Kuotak, baita ikuskatzailetzatik heldu direnak ere, udal diruzaintzan ordainduko dira behar den lizentzia biltzean.
Tributu arloko arau-hausteak
14. art. Arau-hauste larriak dira, bereziki, karga-oinarria zehazteko beharrezko diren datuak faltsutzea.
2. Bertzelako arau-hausteetarako, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrari" jarraituko zaio.
15. art. Zehapenei dagokienez "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrari" jarraituko zaio.
16. art. Udal honek beretako gordetzen ditu bereziki indarra duten lege xedapenek ematen dioten ahalmena, lizentzia ukatu eta, kasua bada, kentzeko, eta establezimenduak itxiarazteko indarra duen legeriak aldioro eskatzen dituen baldintzak betetzen ez badituzte.
2. Udalbatza honek lizentzia kendu edo establezimenduak ixteko ahalmen bera du, egiazkoa eskabidean azaldutakoarekin edo interesatuek gero batean emandako datuekin bat heldu ez bada.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Establezimenduak ireki eta eskuz aldatzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra".
5.-"ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluari jarraikiz ezarri da ordainarazpen hau.
Zergagaia
2. art. Hilerriko zerbitzuak ematea da zergagaia, bai nitxoak, panteoiak eta hilobiak esleitzea edo emateari dagokionez, baita hilerrian bere xedeak betetzeko egiten diren gainerako zerbitzu osagarriez den bezainbatean.
Sujetu pasiboa
3. art. Zerbitzua esleitzea edo egitea eskatzen duen pertsona natural edo juridikoa dago tasa ordaintzera behartuta, sujetu pasiboa baita.
Zerga-oinarria
4. art. Zerga-oinarria zerbitzu mota ezberdinei begiratuta zehaztuko da, ordenantza honetako tarifetan aipatzen diren zenbatekoei jarraikiz.
Tarifak
5. art. Tarifak Udalak onetsiko ditu osoko bilkuran.
Salbuespenak
6. art. Hilerriko zainketa eskubideengatik, alderdi komunean ehorzteko hilobiek ez dute tasarik sortuko, helduendako nahiz haurrendako izan.
7. art. Hilobiak eskualdatzeagatik ez da tasarik sortuko, eskualdatzea senar-emazteen artean edo gurasoen eta seme-alaben artean baldin bada.
Arau-hausteak eta zehapenak
8. art. Hilerriko zainketa edo mantenimendu eskubideengatik, ordainarazpenari lotutako panteoi edo hilobiaren titular edo eskubidedunak kasuan kasuko urtekoan ordaintzen ez badu, kontutan hartu gabe zein den zorra kobratzeko administrazio prozedura, ordaindu gabe bortz urte iraganda, panteoia edo hilobia Udalerrira itzultzeko espedienteari ekinen zaio.
9. art. Bertzelako arau-hauste eta zehapenei dagokienez, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrari" jarraituko zaio.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Hilerriko zerbitzuak erabiltzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra".
TARIFAK
1.-Hilerriko zainketa eskubideak:
a) Lurpeko hilobi bakoitzeko: 860 pezeta.
b) Panteoi soil bakoitzeko: 860 pezeta.
c) Panteoi bikoitz bakoitzeko: 1.750 pezeta.
d) Kapera bakoitzeko: 5.360 pezeta.
e) Nitxo bakoitzeko: 330 pezeta.
2.-Lurrak esleitu eta tituluak luzatzea:
a) Hilobi soil bat egiteko lurrak ematea: 79.110 pezeta.
b) Hilobi bikoitza egiteko lurrak ematea: 197.760 pezeta.
c) Emandako lurrean kaperak egiten badira, arestian ezarritako prezioak %100 gehituko dira.
d) Tituluak luzatzea: 1.085 pezeta.
3.-Hilobien eskualdaketak:
a) Hilobi soilaren titularra aldatzeagatik: 4.360 pezeta.
b) Hilobi bikoitzaren titularra aldatzeagatik: 8.705 pezeta.
c) Kaperaren titularra aldatzeagatik: %100 gehiago.
4.-Hilotzak lekuz aldatzea:
a) Hilerriaren barnean, ehortzi zenetik 5 urte iragan gabe: 7.840 pezeta.
b) Hilerriaren barnean, ehortzi eta 5 urte iragan eta gero: 6.530 pezeta.
c) Bertze hiri batzuetatik lekuz aldatzen diren hilotzek hilerriaren barnean lekuz aldatzen direnek sortzen dituzten tasa berak izanen dituzte.
5.-Nitxoak ematea:
a) Nitxo bakoitzeko: 57.050 pezeta".
6.-"ORDENANTZA FISKALA, ESTOLDERIA ZERBITZUEN TASA ARAUTZEN DUENA"
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluari jarraikiz ezarri da ordainarazpen hau.
Zergagaia
2. art. Kasuan kasuko hartunea posible eta bidezko ote den egiaztatzeko Udalaren zerbitzu teknikoek egiten duten jarduera eta zainketa bera da zergagia.
3. art. Ordainarazpenaren xedea ondotik heldu diren ataletan sarturik dauden estolderia zerbitzuak erabiltzea da:
a) Udalaren estolderia sarearekin hartunea egiteko edo eraikineko hustubidea lotzeko eskubideak.
b) Estolderia sarea zaindu eta artatzeko eskubideak.
Tasen sortzapena
4. art. 1. Hartuneari dagokionez, hustubideko lotura egiteko baimena ematen denean.
2. Zainketa eta artatzeari dagokionez, urteoro izanen da haren sortzapena.
Sujetu pasiboak
5. art. 1. Hartune tasa: eraikineko jabari erabilgarriaren jabea, usufruktuduna edo titularra, baimena ematen den tenorean.
2. Zaintzeko eta artatzeko tasa: zerbitzua erabiltzen duten eraikinen jabeak edo edukitzaileak.
Zerga-oinarria eta karga-tasa
6. art. Karga-oinarritzat hartuko da:
a) Hartune tasa: kolektorearen diametroa nolakoa, etxebizitzak zenbat eta ukitutako saltokiek zer azalera, halakoxea izanen da oinarria, formula honi jarraikiz: T = k x (N + L), izanik T ondoriozko hartune tasa; K, hodiaren diametroaren araberako oinarria; N, etxebizitza kopurua, eta L, lokalen azalera osoa bider 50 metro karratu egin ondoko unitate edo zatikiak.
b) Zaindu eta artatzeko tasa: lurraren gaineko kontribuzioari doakionean eraikinek duten katastro balioa.
7. art. Aplikatu beharreko karga-tasak Udalak onetsiko ditu osoko bilkuran.
Dirubilketa
8. art. Hartune eskubideei dagokienez, eraikin bakoitzeko hustubideak Udalaren sareari lotzeko eskaera aurkezten denean ordainduko da oso-osorik, eta hura ezetsi beharko da eskaerarekin batean ez bada aurkezten horiek aldez aurretik ordaindu direla dioen txostenik.
9. art. Zaindu eta artatzeko tasari dagozkion zenbatekoak, lauhilekoko ordainagiri berarekin igorpenduko dira, urarekin eta zaborrekin batean, ordainagiri horiek ordaintzeko ezarritako arau berak izanen dituela lekuari, moduari eta epeei dagokienez.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Estolderia zerbitzuengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1.-Isurbideetako hartunea:
Kolektorearen diametroa: K-ren balioa.
-50 zentimetro: 5.475 pezeta.
-40 zentimetro: 5.785 pezeta.
-30 zentimetro: 6.260 pezeta.
-25 zentimetro: 6.565 pezeta.
-20 zentimetro: 7.035 pezeta.
-15 zentimetro: 7.825 pezeta.
2.-Sarea zaindu eta artatzea:
Katastroko balioaren gainean: %0,064".
7.-"ORDENANTZA FISKALA, HIRI HONDAKIN SOLIDOAK BILDU ETA TRATATZEKO ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluari jarraikiz ezarri da ordainarazpen hau.
Zergagaia
2. art. Zergagaia honako jarduera hauek dira:
a) Udalak hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzua abiaraztea edo ematea, zerbitzu horren erabilpena ororendako eta derrigorrezkoa den kasuetan.
b) Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzua erabiltzea, zerbitzu hori interesatuak aurretik eskatu behar duenean.
2. Kasu bietan zergagaia sortuko da edozein delarik zerbitzua kudeatzeko manera, zuzenekoa, zeharkakoa nahiz bietarakoa.
3. art. Ordenantza honen ondorio fiskaletarako, hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren barnean sartuko dira botakin, zabor eta hondakinak desegin edo horietatik atera litezkeen baliabideak probetxatzeko asmoz bildu, garraiatu eta tratatzeko egiten diren lan guztiak, azaroaren 19ko 42/75 Legearen 1 eta 2. artikuluen ariora.
4. art. Hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzua orok derrigorrez erabiltzekoa dela ulertuko da biltzen diren zabor edo hondakinak honako jarduera edo egoeraren batetik sortzen badira:
a) Etxeetakoak, berogailuetako zepak eta errautsak barne.
b) Merkataritzan edo zerbitzuetan sortutakoak, kirol eta jolas guneetakoak barne.
c) Sanitarioak, ospitale, klinika eta anbulatorioetan.
5. art. Duplex motako etxebizitzak, familia bakarraren bizitza direnak, eta eraikin berean beheitia duten etxebizitzak, ordenantza honi doakionean tributu-unitate bakartzat hartuko dira, beti ere beheiti horretan inolako jarduerarik egiten ez bada.
Sujetu pasiboak
6. art. Zerbitzu hori ororendako derrigorrezkoa denean, ordaintzera beharturik egonen dira, zergadun baitira, zerbitzuaz baliatzen ahal diren pertsona fisiko eta juridikoak, zabor, botakin eta hondakin sortzaile izan daitezkeen aldetik, bai etxebizitzetan, bai merkataritzan edo zerbitzuetan, baita ospitale, klinika eta anbulatorioetan hondakin sanitarioak sorraraziz, baita industria instalazioak garbitzerakoan ere. Hau da, zerbitzuaren erabiltzaile izan daitezkeen guztiak sujetu pasibo izanen dira eta horrelakorik ezean, okupatu gabe dauden etxebizitza edo lokalen jabeak.
7. art. Pertsona fisiko eta juridikoez gain, sujetu pasibo izanen dira jaraunspen banatugabeak, ondasunen komunitateak eta zergagarri izan daitekeen ondare edo unitate bat osatzen duten entitateak, izaera juridikorik ez badute.
8. art. Zergadunaren ordezko izanen da, zerbitzuaz baliatzen den higiezinaren jabea, bertan bizi direnak zergadun ez direnean.
Zerga-oinarriak
9. art. Zerga-oinarria zerbitzu mota ezberdinei begiratuta zehaztuko da, ordenantza honetako tarifetan aipatzen diren zenbatekoei jarraikiz.
Tarifak
10. art. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eraskinean agertzen dira.
Tributu-kuota
11. art. Kuota karga-oinarriari dagozkion tarifak aplikatuz aterako da.
Tarifen sortzapena eta dirubilketa
12. art. Ordenantza honetara bildu diren kontzeptuei dagozkien tasen dirubilketa hiruhilekoetan eginen da eta ur horniduraren tasaren ordainagiri berean.
Kudeaketa arauak
13. art. Zerbitzuak ororendako derrigorrezkoak izan eta tributu-kuotak horiei dagozkienean, Udalak hiruhileoro errolda eginen du. Hartan, kuota zehazteko balio duten tributu elementuak eta sujetu pasiboa xehekatu ditu.
14. art. Sujetu pasiboek alta eta bajen aitorpena egin beharko dute, zergagaia gertatzen denetik hasi eta 30 egun balioduneko epe luzaezinean egin ere.
Tributu arloko arau-hausteak eta zehapenak
15. art. Tributu arloko arau-hausteen zehapenak bateragarriak dira arau-hauste gubernatiboen zehapenekin, eta bereziki Bide garbiketaren eta produktu solidoen ordenantzan aurreikusitakoekin, eta "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" aurreikusitako izapideei segituz ezarriko dira.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Hiri hondakin solidoak bildu eta desegiteko zerbitzuengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
B-1: etxebizitza edo familia bakoitzeko: 525 pezeta hileko.
B-2: dendak, janaridenda txikiak, dendak orokorrean. Enpresa txikiak, tailer eta garajeak, 30 langile artekoak. Elizak, komentuak, zentro publikoak, haurtzaindegiak eta 500 bazkide arteko elkarteak: 1.235 pezeta hileko.
B-3: ostatuak, jatetxeak, kafetegiak eta pub-diskoak. Hotelak eta hostalak. Handizka saldu eta banatzen duten biltegiak. Supermerkatuak eta banku eta aurrezki kutxak. Erdi mailako enpresak eta fabrikak, 30 eta 50 langileen artekoak. Ikastetxeak. Klinika eta ospitaleak, 100 ohe artekoak. 500 bazkide baino gehiagoko elkarteak: 3.155 pezeta hileko.
B-4: 50 langile baino gehiagoko fabrikak. 100 ohe baino gehiagoko klinika eta ospitaleak: 10.475 pezeta hilean.
B-5: merkatu plazako postuak (titular bakoitzeko): 560 pezeta hileko.
B-6: kioskoak: 875 pezeta hileko".
8.-"ORDENANTZA FISKALA, LABORANTZARAKO HERRILURREN INGURUKO FROGAPEN ETA ESLEIPENAK EGITEKO ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan xedatutakoari jarraikiz ezarri da ordainarazpen hau.
Ordainarazpenaren xedea
2. art. Ordainarazpenaren xedea laborantzarako herrilurretan inork erabili gabe daudenak esleitzeko izapideak egitea da.
Ordaindu beharra
3. art. Montes de Cierzoko erregelamenduaren 11. artikuluko 3. atalean ezartzen den gisan, laborantzarako lurren erabilpena eskuratzearekin sortzen da ordaindu beharra.
Sujetu pasiboa
4. art. Haien inguruko frogapenak eta esleipena eginda lurren erabilpena eskuratzen duten pertsona natural edo juridikoak daude ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera behartuak.
Zerga-oinarria
5. art. Ureztalur ala sekaineko, laborantzarako zenbat erregu zehazten diren kontzesioa ezartzen duen udal erabakian, kopuru huraxe da karga-oinarria.
Tarifak
6. art. Aplikatu beharreko tarifak Udalak onetsiko ditu osoko bilkuran.
Tributu-kuota
7. art. Kuota karga-oinarriari dagozkion tarifak aplikatuz aterako da.
Dirubilketa
8. art. Jakinarazi ondoko 30 egunetan ordainduko da kuota. Epe hori tasak pagatu gabe iragandakoan, lurren esleipena bertan behera gelditu da. Zorra bere horretan egonen denez, premiamendu bideari ekinen zaio kobratzeko.
9. art. Tasa hauek ordaintzetik salbuetsirik egonen dira laborantzarako herrilurren esleipenen izapidaketak gurasoen eta seme-alaben artean egiten badira, baita herrilurren lurzatien zerrendak eguneratzearen ondoriozkoak direnean ere.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Bakarra.-Ordenantza hau ez da aplikatuko Tuterako herrilurrez Udalak 1987ko maiatzaren 7ko osoko bilkuran behin betikoz onetsi zuen erregelamenduaren laugarren xedapen iragankorrak aipatzen dituen transferentzietan.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Nekazaritzarako herrilurrak egiaztatu eta emateko zerbitzuengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1.-Sekaineko lurretako erregu bakoitzaren erabilera eskuratzeko: 120 pezeta.
2.-Ureztalurretako erregu bakoitzaren erabilera eskuratzeko: 1.610 pezeta".
9.-"ORDENANTZA FISKALA, ORDEZKO EXEKUZIO ETA EXEKUZIO AGINDUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan xedatutakoari jarraikiz ezarri da ordainarazpen hau.
Zergagaia
2. art. 1. Zergagaia honako kasu hauetan zerbitzu edo laguntza ematea da:
a) Ibilgailu, zabor eta obra-hondakinak erretiratzea baldin eta lur edo lokalen jabeak, okupatzaileak edo pilaketaren arduradunek erretiratzeari uko edo ezetza egiten badiote.
b) Abereak, altzariak edo bertzelako trasteak udal altxatoki edo egoitzetan altxatzea, edo udalaren bizkar.
c) Exekuzio aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa, eta orokorki Udalaren ordenantza nahiz erabakiak betetzeko ordezko exekuzioen eginbideak.
d) Herritar soilek eragindako Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak.
e) Montes de Cierzon, ureztatzen ahal diren aldeetan, erretenak, mugak eta isurketa-tokiak garbitzea, Gobernu Batzordeak emandako epearen barnean garbitu ez badira.
2. Interesatuek berek eragiten dituzten zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, eta bai ere ondasunak berreskuratzeko larritasunagatik edo ordena publikoa, segurantza, osasungarritasuna, edo higienea direla medio derrigor eman beharrekoak direnek, horiek guztiek ordainarazpena sortzea ekarriko dute nahiz eta zerbitzua ez izan interesatuek eskatua.
3. art. Udalak zilegi izanen du, edozein kasutan ere, enpresa pribatu batekin kontratatzea ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Larrialdiko kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari eskudunen eta bertze bitarteko batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo, bertzenaz, Udalbatzari horren berri ematea.
Tasaren sortzapena
4. art. Zerga ordaindu beharra, zerbitzua ematen den momentu berean sortzen da, eta zilegi da konturako nahiz zatikako kitapenak ordaintzeko eskatzea.
Sujetu pasiboa
5. art. Modu solidarioan pagatzera behartuta daude legez erantzun beharra duten pertsona natural nahiz juridikoak, hurrengook, alegia:
a) Zerbitzua eman beharra eragiten duten egintzetako ondasunen jabe edo erantzuleak edo haren onura jasotzen dutenak.
b) Halakorik izaten bada, maizter edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.
c) Espreski egindako exekuziozko erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule ateratzen direnak.
Zerga-oinarria
6. art. Ordainarazpen honen zerga-oinarria, egiten den exekuzioaren osotarako kostua da, ondoko honen arabera:
a) Zerbitzua emateko behar izan diren baliabide pertsonalen kostua, zuzentze, begiratze eta kontrolatze zerbitzuak ere barne.
Arkitekto, aparejadore eta antzeko teknikariek esku hartu beharra izaten bada, hau da, lansariak teknikari elkargo batek tarifatuak dauzkaten teknikariek, zerga-oinarria finkatzeko dagokion elkargoko tarifa ofizialei eginen zaie kasu.
Gainerako kasuetan, pertsonalaren kostua finkatzeko, horretan eman den denborari eta zerbitzua egin duen pertsonalaren kategoriari kasu eginen zaio, %49,9 gehituta gizarte segurantzaren eta klase pasiboen kontzeptuengatik.
b) Baliabide material galkorren kostua, Udalak erosi zitueneko prezioan baloraturik, hornitzailearen fakturan ageri den bezala.
c) Baliabide material ez galkorren kostua, horretan eman den denboraren arabera.
d) Udalak enpresa pribatu bati enkargatu badio zerbitzuaren edo laguntzaren ematea, enpresa pribatuak aurkeztuko duen faktura edo kitapenaren zenbatekoa aurkeztuko da kobratzeko, Udaleko teknikari eskudunak berrikusi eta txostena eman ondotik.
Karga-tasa
7. art. Zerbitzu hauek egiteko aplikatu beharreko tasak ordezko exekuzioak Udalari dakarkion gastuak osatzen du, gehi %26,39, gastu horren gainean, azpiegitura kostuak egozteagatik.
Kudeaketa arauak
8. art. Ordainarazpena zerbitzua ematearekin batera sortuko da eta dagokion kudeaketa zentruak eginen du haren likidazio osoa nahiz zatikakoa, eta gero Gobernu Batzordeari proposatuko dio, onets dezan.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Bakarra.-Ordenantza hau ez da aplikatuko Tuterako herrilurrez Udalak 1987ko maiatzaren 7ko osoko bilkuran behin betikoz onetsi zuen erregelamenduaren laugarren xedapen iragankorrak aipatzen dituen transferentzietan.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Ordezkapen exekuzioen eta exekuzio agfinduengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra".
10.-ORDENANTZA FISKALA, IKUSKAPENAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan xedatutakoari jarraikiz ezarri da ordainarazpen hau.
2. art. 1. Udalaren ikuskatzailetza lana da ordainarazpen honen xedea, honako hauek ederki zainduta daudela eta halaberean dabiltzala frogatzeko: lurrin sorgailuak, mota guztietako motoreak, transformadoreak, jasogailuak, ponpak, labeak, soldadurako tresneria, berokuntza edo ur bero zentralaren instalazioak eta gisa bereko elementu eta muntadurak.
2. Halaber, tasak ezartzen dira hobi septikoetan ikuskapenak egiteagatik, eraikinak miratzeagatik, garaje komunitarioak ikuskatzeagatik, norberaren nekazaritza-gaiak etxean saldu ahal izateko ikuskapenak egiteagatik, behar den baimenaz zerri hiltzea etxean egiten denean edo ehizan aritutakoan animaliei osasun azterketa egiteagatik, eta laguntzako animaliak amorruaren kontra txertatu behar direnean bertan egoteagatik.
Zergagaia
3. art. 1. Udalaren ikuskatzailetza lana da zergagaia, aitzineko artikuluan aipatutako muntadurak, lokalak edo animaliak ikuskatu behar direnean edo laguntzako animaliak txertatu behar direnean.
2. Ikuskapenak bide hauei jarraikiz egin daitezke:
a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean.
b) Alderdi baten eskariz, edo egindako salaketengatik.
4. art. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aurrean salatzen ahalko ditu, jarduera sailkatuen, osasungintzakoen eta eman diren gainerako arauen arloan egindako arau-hausteak, horietan ezarritako betebeharretan oinarrituz.
5. art. Edozein unetan udal administrazioak ikuskapen agertaldiak egiten ahalko ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.
Tasaren sortzapena
6. art. Tasaren sortzapena, kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari dagokionean, ikuskapen agertaldiarengatik eta udal langileriak egindako egiaztapenarengatik gauzatuko da, honako arau hauekin osatuz:
a) Tasaren ezarpenerako, agertalditzat joko da ikuskapeneko langilegoak egindako joan-etorria, nahiz eta ikuskapen lekura iristerik ez izan.
b) Ordenantzak edo bertzelako arauak hautsi ote diren frogatu behar bada, 5. artikuluak aipatzen dituen agertaldiengatik ere izanen da tasaren sortzapena.
Sujetu pasiboak
7. art. Ordainketa egitera behartuak daude:
a) Pertsona fisiko eta juridikoak eta jaraunspen banatugabeak, ondasunen komunitateak eta unitate ekonomikoa edo ondare banatua osatzen duten entitate izaera juridikorik gabeak, ikuskapenaren xede diren muntadura edo jardueraren jabe edo edukitzaileak badira.
b) Txosten teknikoaren ariora arrazoirik gabeko salaketarik izanez gero, salatzailearen kontura izanen dira tasak.
c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.
d) Eraikinen segurtasuna aztertu behar denean, haren jabea egonen da ordaintzera behartua, kasu hauetan:
-Azterketa berak eskatu duenean.
-Azterketa Udalaren aginduz edo espediente eztabaidagarriaren ondorioz egiten denean, beti ere bidezkoa da eraikinean sendotze lanak egitea edo osorik nahiz partez eraistea.
f) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten direnean ikuskapenak.
8. art. Hauengatik ez da tasarik ordaindu beharko:
a) Motoreak, garbitzeko aparatuak eta makinak, aireztatzekoak, egokitzekoak eta gisakoak, etxekoak badira.
b) Udalak erabakitako desjabetzapenaren ondorioz, tokiz aldatzera behartutako industriak edo jarduerak, lehengo tokian baimendutako elementuengatik, tokiz aldatzeagatik kalteordaina jasotzen dutenean salbu.
Karga-oinarriak
9. art. Ordainarazpen honen karga-oinarriak dira:
a) Motoreak: haren potentzietan Z.P.tan neurturik.
b) Lurrin sorgailuak: kilogramo lurrin kopurua orduko.
c) Transformadoreak: kilowatt kopurua.
d) Jasogailuak: ikuskatutako unitatea.
e) Ponpak, labeak eta soldadurako tresneria: ikuskatutako unitatea.
f) Berokuntza eta/edo ur bero zentralaren instalazioak: galdaren edukiera, orduko kilokalorietan.
g) Hobi septikoetan ikuskapenak egitea: ikuskatutako hobi bakoitza.
h) Eraikinak miratzea: agertaldi bakoitza, edo metro karratu eraiki bakoitza.
i) Garaje komunitarioak eta trastegelak ikuskatzea: lurzoruko metro karratu bakoitza.
j) Establezimenduak ikuskatzea: agertaldi bakoitza.
k) Zerri hiltzea etxean egiten denean edo ehizan aritutakoan, animaliei osasun azterketa egitea.
l) Animaliak amorruaren kontra txertatzea.
Tarifak
10. art. Tarifak ordenantza honetako eraskinean agertzen dira.
Arau-hausteak eta zehapenak
11. art. Tributu arloko arau-hausteak "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorreko" arauei jarraikiz zehatuko dira.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusitako ikuskapenengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1.-Motoreak:
a) Guztirako potentzia muntatua, 2 Z.P. bitarte: 4.570 pezeta.
b) 6 Z.P. bitarte: 10.945 pezeta.
c) 16 Z.P. bitarte: 21.915 pezeta.
d) 50 Z.P. bitarte: 45.645 pezeta.
e) 50 Z.P.tik goiti soberan dagoen Z.P. bakoitzeko, 200 Z.P. bitarte: 460 pezeta.
f) 200 Z.P.tik goiti soberan dagoen Z.P. bakoitzeko, 500 Z.P. bitarte: 240 pezeta.
g) 500 Z.P.tik goiti soberan dagoen Z.P. bakoitzeko: 110 pezeta.
2.-Lurrin sorgailuak:
a) 1.000 kg lurrin orduko gehienez: 45.645 pezeta.
b) 1.000tik 5.000 kg. lurrin bitarte, orduko: 91.165 pezeta.
c) 5.000 kg lurrin baino gehiago orduko: 136.900 pezeta.
3.-Transformadoreak:
a) 25 kW bitarte: 5.940 pezeta.
b) 26tik 50 kW bitarte: 13.120 pezeta.
c) 51tik 75 kw bitarte: 20.320 pezeta.
d) 76tik 100 kW bitarte: 24.190 pezeta.
e) 101etik 150 kW bitarte: 28.530 pezeta.
f) 151tik 200 kW bitarte: 31.955 pezeta.
g) 201etik 300 kW bitarte: 37.200 pezeta.
h) 301etik 400 kW bitarte: 41.305 pezeta.
i) 401etik 600 kW bitarte: 44.735 pezeta.
j) 601 kWtik goiti, 1.000 kW edo zatikiko: 48.160 pezeta.
k) Transformadore birakarien kasuan kuotak %100ean igoko dira.
4.-Jasogailuak:
Unitate bakoitzeko: 9.135 pezeta.
5.-Ponpak eta labeak:
Unitate bakoitzeko: 9.135 pezeta.
6.-Soldadura:
a) Arkuzko soldadurako tresneria: 3.655 pezeta.
b) Soldadura autogenorako tresneria: 3.655 pezeta.
c) Soldadura bereziak, argoi eta gas geldoaren bidezkoa, soldadura automatikoak, gorunezkoak, puntuen bidezkoak, eta abar.: 4.570 pezeta.
d) Plastikoak soldatzeko tresnak: 2.285 pezeta.
7.-Berokuntza eta/edo ur bero zentraleko instalazioak:
a) Galdaren edukiera 50.000 kcal orduko bitartekoa denean: 2.795 pezeta.
b) 50.000tik 100.000 kcal/o. bitarte: 5.590 pezeta.
c) 100.000tik 250.000 kcal/o. bitarte: 13.975 pezeta.
d) 250.000tik 500.000 kcal/o. bitarte: 27.965 pezeta.
e) 500.000tik milioi bat kcal/o. bitarte: 55.915 pezeta.
f) Milioi bat kcal/o. baino gehiago: 111.830 pezeta.
8.-Hobi septikoak ikuskatzea:
Bakoitzeko: 9.650 pezeta.
9.-Eraikinak miratzea:
a) Segurtasun baldintzak, metro karratu eraiki bakoitzeko: 82 pezeta.
Gutxieneko eskubideak: 5.590 pezeta.
b) Eraikuntzen segurtasun orokorrean eraginik ez duten elementu bereziak miratzea, miratze bakoitzeko: 9.650 pezeta.
10.-Ikuskapenak garaje komunitarioetan:
Lurzoruko m² bakoitzeko: 17 pezeta.
11.-Ikuskapenak establezimendu eta bertzelako instalazioetan:
a) Norberaren nekazaritza-gaiak saldu ahal izateko ikuskapenak (Alkatetzaren abuztuaren 29ko 232/86 Dekretua): 9.650 pezeta.
b) Ferietako karrusel eta aparatuak, bakoitzeko: 9.650 pezeta.
12.-Osasun azterketak:
a) Etxean hildako zerriena edo gisakoak: 975 pezeta.
b) Ehizako animaliena: 1.255 pezeta.
13.-Txertaketak:
a) Amorruaren aurkako txertaketa, etxean egina: 1.825 pezeta.
b) Amorruaren aurkako txertaketa, urteroko kanpainan eta horretarako jarritako lekuan: 915 pezeta".
11.-"ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOREN ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen 100. artikuluan, Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari buruz martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen bidez onetsi zen Legearen testu artikuludunaren 71.1 artikuluari dagokionez xedatutakoaren babespean eta Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari buruzko oinarrien uztailaren 25eko 18/1989 Legean dauden printzipio eta irizpideei jarraikiz, Tuterako Udalak ordenantza hau ezarri du, eta, beraz, gehiago izan daitezkeen arren, kasu hauek aipatzen dira, zeinetan bidezko izanen baita ibilgailua eremu publikotik kendu eta ondoren altxatzea:
a) Arriskugarri gertatu edo zirkulazioan nahiz zerbitzu publikoren baten funtzionamenduan nahasmendu larriak sorrarazten duenean, baita bide bazterrean abandonaturik dagoela uste izateko arrazoiak daudenean ere.
b) Aitzinera egitea galarazten dion istripua gertatuz gero.
c) Hondatzeagatik geldiarazi behar izan denean.
d) Arestian aipatu Errege Dekretu Legegilearen 67.1 artikuluaren hirugarren lerroaldean xedatutakoari jarraikiz ibilgailua geldiarazita, arau-hausleak isunaren ordainketa bermatzeari edo pagatzeari berari uko egiten segitzen duenean.
e) Ibilgailua aparkatuta egon eta alarma bizten denean, denbora tarte egoki batean inor deskonektatzera agertzen ez bada, altxatokira eramanen da.
2. Ibilgailua kentzeak Udalaren altxatokira eramatea ekarriko du, eta neurriak hartuko dira ahalik eta lasterren gidaria edo jabea horren jakitun egiteko. Beti ere, argibide mota guztiak emanen dira Udaltzaingoaren Ikuskatzailetzan.
3. Ibilgailua kentzea bertan behera utziko da gidaria edo baimena duenen bat agertu eta behar diren neurriak hartzen baditu.
Zergagaia
2. art. Zergagaia sortzen da Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak eramatean nahiz kentzen hastean, eta ondoren, interesatuari itzuli bitartean altxatokian edukitzean.
3. art. Honakoek ez dute tasa hau ordaindu beharko:
a) Behar den moduko baimena duten kabalgata, desfile, segizio, kirol-saio edo bertze jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kendu diren ibilgailuak.
b) Dauden tokian eremu publikoa konpontzea edo garbitzea galarazteagatik kendu diren ibilgailuak.
c) Jabeei ebatsirik eremu publikotik kenduko diren ibilgailuak. Jabeak horretarako, lapurreta salaketaren kopia aurkeztu beharko du. Ordainarazpen honek ibilgailua ebatsi diren egunetik hasita izanen du ondorioa.
Zerga ordaindu beharra eta tasaren sortzapena
4. art. Zerga ordaindu beharra sortuko da zerbitzua ematean edo ematen hastean, eta une berean ere izanen du sortzapena ibilgailua kentzeko tasak.
5. art. Ibilgailua altxatzeko tasak izanen du sortzapena ibilgailua erretiratu eta 48 ordu iraganik.
Sujetu pasiboa
6. art. Ebatsia denean edo, behar bezala frogaturik, ibilgailua titularraren borondatearen kontra bertzela erabiltzen denean izan ezik, ordenantza honetako 1. artikuluak aipatzen dituen kasuetan ibilgailua kentzen bada, horren ondoriozko gastuak titularraren kontura izanen dira; eta horiek ordaintzea edo haien ordainketa bermatzea aldez aurreko baldintza izanen du ibilgailua itzuliko bazaio. Horrek ez du deusetan ukatzen helegitea aurkezteko duen eskubidea, ezta gastu horiek istripua eragin, ibilgailua abandonaturik utzi edo arau-haustea egin duen lagunari kobratzea ere, egitate horietariko batengatik eraman badiote ibilgailua.
Karga-oinarria
7. art. Karga oinarria kendu edo altxatu den ibilgailu bakoitza da.
Salbuespenak
8. art. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharrekoak direnak, bertze salbuespenik ez da onartuko.
Tarifak
9. art. Ibilgailuak kentzeagatik -hasita nahiz osorik- eta altxatzegatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honetako eraskinean finkatzen direnak dira.
Tributuaren kudeaketa
10. art. Ordainarazpen honen dirubilketarako arau berezi moduan, zerbitzu honek sortuko dituen tasak Udaltzaingoaren bulegoetan ordainduko direla ezarri da. Udaltzainek ordainketa frogatzeko behar den ordainagiriak edo tributu efektuak luzatuko ditu.
11. art. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu eta altxatzeak sortu dituen eskubideak ordaindu bitartean.
12. art. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen, inolaz ere, zirkulazio arauak hausteagatik bidezko izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.
Jabeek kendu gabeko ibilgailuak
13. art. Udalak bere altxatokietan dauzkan ibilgailuak esleituko ditu eremu publikoan abandonatutako nahiz aparkatutako ibilgailuei buruzko 1965eko ekainaren 15eko eta 1967eko martxoaren 8ko Aginduetan bai eta abandonatutako ibilgailuak eremu publikotik kendu eta altxatzeari buruzko 1974ko otsailaren 14ko Aginduan ere ezarritakoari jarraikiz.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Bakarra.-Zirkulazio arineko edo trinkoko bideak dira hauek:
-Avenida de Santa Ana.
-Juan A. Fernández.
-Avenida Zaragoza.
-Misericordia.
-Barrio Verde.
-Murchante.
-Camino San Marcial.
-Muro.
-Capuchinos.
-Pablo Sarasate.
-Carnicerías.
-Paseo de Invierno.
-Cuesta Estación.
-Paseo Pamplona.
-Cuesta Loreto.
-Plaza Fueros.
-Díaz Bravo.
-Plaza Mercadal.
-Eza, don Miguel.
-Plaza San Jaime.
-Frauca.
-Príncipe de Viana.
-Gaztambide-Carrera.
-Ugarte, doña María.
-Herrerías.
-Yanguas y Miranda.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Indarrik gabe uzten da "Bide publikotik ibilgailuak kendu eta ondoren gordetzeko zerbitzua emateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala", Udalak 1985eko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsi zuena eta organo berean gero hartutako zenbait erabakiren bidez aldatua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, "Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean" eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan xedatutakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
Epigrafeak
1.-Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondoren, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada:
0tik 400 kg bitarteko ibilgailuak, 1.575 pezeta.
401etik 3.500 kg bitarteko ibilgailuak, 3.850 pezeta.
3.501 kg-z goitiko ibilgailuak, 5.500 pezeta.
2.-Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramaten denean:
0tik 400 kg bitarteko ibilgailuak, 3.025 pezeta.
401etik 3.500 kg bitarteko ibilgailuak, 5.500 pezeta.
3.501 kg-z goitiko ibilgailuak, 7.620 pezeta.
3.-Ibilgailua altxatokira eraman eta inork eraman gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zati bakoitzeko, hau izanen da:
0tik 400 kg bitarteko ibilgailuak, 230 pezeta.
401etik 3.500 kg bitarteko ibilgailuak, 400 pezeta.
3.501 kg-z goitiko ibilgailuak, 580 pezeta.
4.-Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak erretiratzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %15, administrazio arloko gastu orokorrengatik".
12.-"ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURA ETA GISAKO ZERBITZUAK EMATEKO TASA ARAUTZEN DUENA
Oinarria
1. artikulua. Aplikatzen ahal zaien zerga-arautegian Nafarroako toki entitateei ematen zaizkien eskumenen babespean eta eskumen horiexei jarraikiz ezarri da ordenantza fiskal hau.
Ordainarazpenaren izaera
2. art. Ur hornidura eta horrekin ikustekoa duten gainerako jarduera eta zerbitzuak ematea da ordenantza honetako tasaren funtsa. Ezartzen den ordainarazpenaren zerga izaera, beraz, tasarena da, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 5, 100 eta horiekin bat heldu diren artikuluei jarraikiz.
Aplikazio esparrua
3. art. Ordenantza hau Tuterako udal mugape osoan aplikatuko da, baita bertze batzuetakoan ere, ur emariez hornitzen badira.
Zergagaia
4. art. Ordenantza honetako jarduera edo zerbitzuen eskuragarritasun egiazkoa nahiz ahalezkoa edo erabilpen benetakoa nahiz litekeena da zergagaia. Zerbitzu horiek ondotik aipatzen dira eta bakoitzari dagozkion tasak sorrarazten dituzte:
a) Edateko uraren eskuragarritasuna eta mantenimendua.
b) Edateko uraren hornidura zerbitzuaren erabilpena. Ezarri beharreko tasa uraren erabilera eta xedeen ariora aldatuko da.
c) Hartuneak edateko ura banatzeko sareekin lotzea. Hornidura zerbitzua fisikoki eskura izate hutsa barnean dago. Hartunea materialki egitea eta horren kostua eskatzailearen kontura izanen dira. Hortaz, Batzorde honen zerbitzua obren gainbegiratze teknikoa da.
d) Ur kontagailuen ikuskapena.
Sujetu pasiboak
5. art. 1. Halako pertsona fisiko edo juridiko batzuk, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, zergapean ezar daitekeen unitate ekonomikoa edo ondare banatua eratzen duten entitateak ere, ordenantza honetako zerbitzu eta jarduerez baliatzen ahal badira edo egiazki baliatzen badira, eta horiek ukiturik gertatzen badira, sujetu pasiboak izanen dira eta, beraz, zergadun baitira, ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera behartuak daude. Zehatz-mehatz, ondokoak dira sujetu pasiboak eta ordaintzera behartuak:
a) 4. artikuluko a) eta b) ataletan ezarritako tasetarako, abonu-polizaren titular edo lotunearen titular agertzen den erabiltzailea.
b) 4. artikuluko c) atalean ezarritako tasarako, alta edo zerbitzua egitea eskatzen duena.
c) 4. artikuluako d) atalean ezarritako tasarako, ikuskapena eskatzen duena.
2. Zerbitzua zer finka edo eraikinetan ematen den, haiexen jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak bertze batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.
3. Pertsona fisiko edo juridiko batzuk halako ustiategi edo jarduera ekonomiko batean ari badira eta, horren ondorioz, zorrik badute, zor hura haien ondorengoei galdatzen ahalko zaie, ondorengotza hori titulartasunari ala aritzeari egokitu.
Borondatezko epea akituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira. Ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Batzordeari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.
Zerga-oinarria
6. art. 4. artikuluko zerrendan agertzen diren zergagaietan, bakoitzerako karga-oinarriak hauek dira:
a) Edateko uraren eskuragarritasun eta mantenimenduagatik: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren araberakoa.
b) Edateko uraren hornidura zerbitzua erabiltzeagatik: kontsumitutako metro kubiko ur kopurua, kontagailuaren ariora edo bertzelako bide teknikoki onargarrien bitartez taxututa.
c) Hartuneak edateko ura banatzeko sareekin lotzeagatik: kuota finkoa hartune eskubideengatik. Kuota horretan ez da sartzen lotunea egiteko erabiltzen diren materialen kostua.
d) Ur kontagailuen ikuskapenengatik: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren araberakoa.
Tarifak
7. art. Organo eskudunak ekitaldi bakoitzean ezarriko ditu tributu-zorra kalkulatzeko kasuan-kasuko tasen zerga-oinarriei aplikatzen ahal zaizkien tarifak, eta horiek ordenantza honen eraskin eta atal izanen dira.
Tributu-kuotak
8. art. Tasa bakoitzaren tributu-kuota zerga-oinarriari dagozkion tarifak aplikatuz aterako da.
9. art. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean legeek aldioro finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, horiek ezartzen duten maneran eta halabereko baldintzetan.
Salbuespenak
10. art. Lege mailako arauetan aurreikusten diren salbuespen eta hobariak baizik ez dira onartuko.
Sortzapena
11. art. 1. Zerbitzuan lehenagotik abonatuta daudenentzat, fakturazioa banatzeko erabiltzen diren hiruhileko natural bakoitzeko lehen egunean izanen da 4. artikuluko a) atalean ezarritako tasaren sortzapena. Zerbitzuan abonatzen direnentzat ere, inskribatzen diren hiruhileko natural bakoitzeko lehen egunean izanen da dagokien tasaren sortzapena. Hortaz, ez da hiruhilekoa baino ttikiagoko aldietan zatikatzen ahal.
2. 4. artikuluko b) atalean ezarritako tasaren sortzapena ur kon- tsumoak egiten diren unean izanen da.
3. 4. artikuluko c) atalean ezarritako tasaren sortzapena hornidura sarera lotzea eskatzen den unean izanen da.
4. 4. artikuluko d) atalean ezarritako tasaren sortzapena ikuskapena egiten den unean izanen da eta bakarrik horretatik ondorioztatzen bada kontagailua zuzen dabilela, akats marjina onargarrien artean.
Ordainarazpena
12. art. Ordenantza honetan arautzen diren tasak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:
1. 4. artikululo a) eta b) ataletan aurreikusitako tasak:
a) Hiruhilekoetan, kasu hauetan:
-Abonatuei paratutako kontadorearen kalibrearen diametroa 50 mm-koa edo ttikiagoa baldin bada.
-Abonatuak erakunde edo zentro ofizialak badira, edozein izanda ere haien kontagailuaren kalibrea.
b) Hilero, abonatuei paratutako kontadorearen kalibrearen diametroa 50 mm baino handiagoa bada, sortzapenaren eguna deusetan ukatu gabe, 11. artikuluan ezarria baita.
2. 4. artikululo c) eta d) ataletan ezarri tasak beren sortzapenaren unean ordainaraziko dira.
Dirubilketa
13. art. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 86.3 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, ordenantza honetako tasak aplikatuz ateratzen diren tributu-zorrak jakinarazpen gabekotzat joko dira.
2. 4. artikuluko a) eta b) ataletan aurreikusi tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, ordainarazitakoan, guztiei jakinaraziko zaizkie behar den iragarkia edo ediktua Herriko Etxeko iragarki-oholean eta Udalaren Ur Batzordekoan argitaratuz. Egun horretatik aitzina 30 egun balioduneko epea kontatu behar da borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko.
3. 4. artikuluko c) eta d) ataletan aurreikusi tasaren zenbatekoa, berriz, hurrenez hurren, jarduera edo zerbitzua egiteko eskaria egiten den une berean edo ikuskapenaren ondorioa jakiten den unean ordainduko da, Udalaren Ur Batzordeko diruzaintzan ordaindu ere, edo, bertzenaz, kobrantzarako paratzen diren banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.
14. art. 4. artikuluko a) eta b) ataletan aurreikusi tasen dirubilketa bermatzeko, zerbitzuko alta egiten unean fidantza bat pausatu beharko da. Haren zenbatekoa tarifen eraskinean zehazten da eta zerbitzuan baja egiten denean itzuliko da tributu-zorren ordainketa eguneratua izanez gero. Horrela ez bada, findantzaren gain ezarriko da ordainketa.
Fidantzaren ordez banku abala egiten ahal da, Udalaren Ur Batzordeak askietsi beharko duena.
Abonatua hiltzeagatik egin behar diren alta berriak salbuetsita daude fidantza eratzetik, titular berriak ezkontidea edo seme-alabak badira.
15. art. 13. artikuluaren arabera borondatezko aldian ordaindu ez diren tributu-kuotak premiamendu bidez izapidatuko dira.
16. art. Tributu-zorren ordainketa honela egin daiteke:
a) Horien ordainketa helbideratu duten sujetu pasiboei, horretarako seinalatu duten banku entitate edo aurrezki kutxako kontuan kargatuko zaie.
b) Ordainketa helbideratu ez bada, edo zernahi dela eta, helbideratzeagatik ere pagamendua gauzatu ez bada, udal diruzaintzan edo, bertzenaz, kobrantzarako paratzen diren banku edo aurrezki kutxen bulegoetan ordaindu beharko dute sujetu pasiboek.
Arau-hausteak eta zehapenak
17. art. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 93. eta ondoko artikuluetan ezarriagatik ere, abonatuaren arau-haustetzat hartuko dira indarra duen zerbitzuaren erregelamenduan ezartzen zaizkion betebehar eta baldintza guztiak nahiz Udalaren Ur Batzordeak aldioro onesten dituenak ez betetzea.
18. art. 1. Orokorrean, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten arau-hausteek, zer-nolako garrantzia edo ondorioa duten, 1.000tik 25.000 pezeta bitarteko isunak izan ditzakete zehapen.
2. Iruzur motako arau-hausteek, aitzineko atalean aurreikusi zehapenez landara, bertzelako zigorra ekarriko dute, egileek iruzurtutako tasen halako bi ordaindu beharko baitute.
Egunean iruzurtutako m3 kopurua zehazteko formula hau erabiliko da: 0,01 [5C + (C x C)]. Iruzurreko hartune edo kontagailuaren diametro da C, mm-tan neurtua.
Iruzurra zenbat denboratan egin den xehetasun osoz zehaztea ezinezkoa baldin bada, taxuketa kasuan-kasuko aieruen ariora eginen da, %20ko murrizketa eginez.
3. Abonatuek, urte naturalaren barrenean irakurketarik egin ahal izan ez bazaie, edo horniduraren tokian hiruhileko guztietan uzten den irakurketa-orria behar bezala beterik bat ere igorri ez badiote Batzordeari, zehapena hartuko dute, ondoko formula hau aplikatu ondoko diru kopurua ordaindu beharko baitute:
m3 taxutuak / 0,51 [5C + (C x C)] x tarifaren prezioa / erabilpena.
Zehapen horiek laugarren lauhilekoko fakturazioari dagokion ordainagirian kargatuko dira.
4. Batzorde honen ondasun edo muntadurei kalte egin edo eskua sartzen dietenek 500.000 pezetarainoko isuna har dezakete zehapen, ukitutako ondasunak konpondu edo ordezkatzeak dakartzan gastu guztiak kobratzea deusetan ukatu gabe.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Udalaren Ur Batzordeko zerbitzuen erregelamenduan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta aplikatzen ahal den bertze edozein xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
TARIFAK
1.-4.a) artikuluan aurreikusitako zergagaiak:
-Kuota finkoak, kontagailuaren kalibrearen arabera:
13 1.498
15 1.992
20 3.189
25 4.793
30 6.709
40 11.516
50 29.960
65 74.900
80 89.880
100 124.828
125 199.728
150 249.672
200 479.360
250 499.328
300 773.972
-Kuota finkoak zigilatutako sute-ahoendako, dagokion hartune edo kontagailuaren kalibrearen arabera. Behar den tarifa 1. atalean adierazi hartunearen araberako kalibreari dagozkion tarifen %40 izanen da, eta haren zenbatekoa, berriz, hau:
25 1.917
30 2.684
40 4.606
50 11.984
65 29.960
80 35.952
100 49.931
125 79.891
150 99.869
200 191.744
250 199.731
300 309.589
2.-4.b) artikuluan aurreikusitako zergagaiak:
-Kuota aldakorra. Kontsumitutako m3-ko prezioa:
A) Presio txikiko hornidura:
A-1 tarifa: etxebizitzetan erabiltzekoa: 55 pezeta/m3.
A-2 tarifa: industri eta merkataritzako erabilerak, finka partikularretan aisirako eta ureztatzeko, kirol instalazioetan, igerileku publiko zein pribatuetan, obrak urez hornitzea eta bertze: 91,00 pezeta/m3.
A-3 tarifa: ureztatzeko tresnaren bidez eta gora jota urez hornitzea, ur eta sute-ahoak, kontagailurik gabekoak: 91,00 pezeta/m3.
A-5 tarifa: hartune independienterik gabeko hornidura bereziak, merkataritzako etxabe, lokal eta bertzelakoenak: 36 pezeta/ m3.
B) Presio handiko hornidura:
Tarifa orokorra: (A-1 tarifaren %70): 38,50 pezeta/m3.
3.-4.c) artikuluan aurreikusitako zergagaiak:
-Hartune eskubideen kuota finkoa.
Hartunearen kanpoko diametroaren arabera.
1" arte 25 m/m 21.216
1 1/4" arte 30 m/m 28.005
1 1/2" arte 40 m/m 41.074
2" arte 50 m/m 56.477
65 m/m 80.762
80 m/m 109.340
100 m/m 150.342
125 m/m 206.720
150 m/m 272.869
200 m/m 400.210
250 m/m 550.288
300 m/m 726.381
4.-4.d) artikuluan aurreikusitako zergagaia:
-Ikuskapenetarako kuota finkoa.
13, 15, 20 10.979
25, 30, 40 16.469
50, 65, 80 27.448
100, 125, 150 49.407
200 76.855
250 98.814
300 137.241
5.-Erabilitako m3-en irizpena, kontagailuaren bidez neurtzen ahal ez denean, 6. artikuluko b) atalean ezarritakoaren arabera:
Kontagailua gelditurik egon edo gaizki dabilela ikusirik, abonatuak erabili duen ur kopuru erreala zein izan den jakiten ahal ez denean, hiruhileko batean honako formula hauen arabera ateratako m3-ak hartuko dira aintzakotzat:
a) 50 mm baino txikiagoko kalibrea duten kontagailuak:
0,51 [5K + (K x K)] / 4
b) 50 mm-ko kalibrea edo handiagoa duten kontagailuak: azken hamabi hilabete edo lau hiruhilekoen batez-bertzeko aritmetikoa, hilero edo hiruhilero egiten den fakturazioaren arabera.
a) ataleko formula aplikatu ondotik emaitza hau ematen digu metro kubikotan neurtua:
13 30 m3
15 38 m3
20 64 m3
25 96 m3
30 134 m3
40 230 m3
Kontagailu bakarra duten auzo komunitateei, aurreko b) atalaren araberako kontsumoa taxutuko zaie, jarritako kontagailua edozein izanik ere.
6.-14. artikuluan aurreikusitako fidantza:
1997 urterako 1996an indarra zuten fidantzei eutsiko zaie.
13 4.604 7.038
15 5.913 9.043
20 9.853 15.068
25 14.798 22.630
30 20.712 31.671
40 35.491 54.261
50 54.218 92.906
65 89.707 137.167
80 134.052 204.965
100 205.099 314.596
125 320.347 489.818
150 458.329 700.798
200 808.271 1.235.832
250 1.284.246 1.949.042
300 1.813.057 2.767.248 "
Argitara ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin-betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela bide hauetakoren bat erabiliz:
a) Administrazioarekiko helegitea paratuz zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusian, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
b) Gora jotzeko helegitea paratuz Nafarroako Administrazio Auzitegian, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Tuteran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko urtarrilaren zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: 042
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
