II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A Z K O I E N
Udal honen obra arduradun lanpostua oposizio-lehiaketaren deialdiaren oinarriak
Azkoiengo Udalak, 1996ko abenduaren 23an egindako bilkuran, egiaztatu zuenez, Udal Plantila organikoan obretako lantaldearen arduradun lanpostua bete gabe dagoenez gero.
Udal honek obretako lantaldeko funtzionarioak sustatzeko interesa baduenez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/93 FDLren 15.6 artikuluari jarraikiz.
Lanpostu hori betetzeko deialdiaren oinarri hauek onestea erabaki du aho batez:
1. oinarria.-Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da obretako lantaldearen arduradun lanpostua, funtzionario izaerakoa, oposizio lehiaketa murriztuaren bidez betetzea. Hartan Azkoiengo Udalaren plantilako funtzionarioek baizik ez dute parte hartzen ahalko, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat etorriz.
1.2. Hautapen probak 6. oinarrian azaltzen dira.
1.3. Lehiatzaile izendatuak Azkoienen bizi beharko du.
1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharrekin egokituko da eta urtero onesten den egutegiari lotuko zaio, baina administrazio organo eskudunek edonoiz aldatzen ahalko dituzte biak.
1.5. Lanpostua C mailakoa da eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan maila horri dagozkion lansariak eta plantila organikoan onesten direnak izanen ditu.
1.6. Haren eginkizunak honako hauek izanen dira:
Obretako lantaldean aritzen diren guztien burua izanen da eta langileak zereginen arabera banatuko ditu.
Hornidura eta saneamendu zerbitzuaren arduraduna izanen da.
Alkatetzaren aginduak bete eta betearaziko ditu.
Hornigai txikiak erosiko ditu.
Udal eraikin eta zerbitzuak ikuskatu eta mantentzeko ardura izanen du.
Albaranak, fakturak eta dokumentazioa gordeko ditu Idazkaritzan aurkeztu artean.
Eta Azkoiengo Udalak edonoiz erabakitzen ahal dituen eta bere mailari dagozkion eginkizunak.
2. oinarria.-Lehiatzaileen betebeharrak.
2.1. Lanpostu horretara lehiatzen direnek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
Azkoiengo Udaleko funtzionarioa izatea, D mailaren barruan.
Obretako lantaldearen arduradun izateko izendatua egotea, D mailarekin.
Batxilergo, bigarren graduko Lanbide Heziketa edo haien balio bereko tituluren baten jabe izatea edo Azkoiengo Udalaren zerbitzutan zortzi urte baino gehiagotan aritua izatea.
Nafarroako administrazio publikoetan egiazki bost urtez eman dituela bere zerbitzuak frogatzea.
Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
3. oinarria.-Eskabideak.
3.1. Eskabideak Azkoiengo Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira 8:00etatik 15:00etara, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaletan. Eskabideok eranskineko ereduari lotuko zaizkio.
3.2. Horiekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:
Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.
Tituluen ziurtagiriak edo horien fotokopiak, fedemaile publikoek konpultsatuak.
4. oinarria.-Lehiatzaileen onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, handik hamar egun bitarte Azkoiengo alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Hura Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da.
4.2. Izangai baztertuek behin-behineko zerrenda iragarki oholean argitara eman eta ondoko 10 lanegunetan erreklamazioak edo zuzenketak egiten ahalko dituzte, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko den idazkiaren bitartez.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horiek ebatzitakoan, alkate jaunak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du. Hura Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da. Bertan oposizioko probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren zehaztuko da.
5. oinarria.-Epaimahaia: eraketa eta jarduketak.
5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:
Mahaiburua: Pedro Irigaray Yoldi jauna, Azkoiengo Udalaren alkate udalburua.
Mahaiburuaren ordezkoa: Mª José Vidorreta Alfaro, Azkoiengo Udalaren zinegotzia.
1. mahaikidea: Miguel Martínez Falero, Azkoiengo Udalaren zinegotzia.
1. mahaikidearen ordezkoa: Angel Mª Pérez Osés, Azkoiengo Udalaren zinegotzia.
2. mahaikidea: Florencio Gutiérrez Arrondo, Azkoiengo Udalaren zinegotzia.
2. mahaikidearen ordezkoa: Miguel Martínez Cortés Alfaro, Azkoiengo Udalaren zinegotzia.
3. mahaikidea: Pedro Guindulaín Barcos, Azkoiengo Udalaren zinegotzia.
3. mahaikidearen ordezkoa: Jesús Asin Zapater, Azkoiengo Udalaren zinegotzia.
4. mahaikidea: Joaquín Blasco Urroz, Azkoiengo Udalaren zinegotzia.
4. mahaikidearen ordezkoa: Juan Jesús Basarte Osés, Azkoiengo Udalaren zinegotzia.
Idazkaria: Miguel Chivite Sesma jauna, Azkoiengo Udalaren idazkaria.
Idazkariaren ordezkoa: Francisco Javier Arbeloa Boneta jauna, Azkoiengo Udalaren funtzionarioa.
5.2. Lehiatzaileek mahaikideak errefusatzen ahalko ditu Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean aurreikusitako moduan eta baldintzetan.
5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bederen bertan ez bada.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak; berdinketara iritsiz gero, mahaiburuak kalitateko botoa erabiltzen ahalko du.
6. oinarria.-Oposizioaren garapena.
6.1. Oposizioan proba teoriko praktiko bat eta elkarrizketa bat eginen dira.
6.2. Proba teoriko praktiko idatzia:
Deialdi honen I. eranskineko gaiei buruzko 30 galderari erantzu beharko zaie. Erantzu zuzen bakoitzari bi puntu emanen zaizkio.
6.3. Elkarrizketaren garapena.
Aurreko proba gainditzen duten lehiatzaileek elkarrizketa bat izanen dute epaimahaiarekin lanaren gorabeherei buruz. Proba honetan 10 puntu emanen dira.
7. oinarria.-Identifikatzea eta bestelakoak.
7.1. Lehiatzaile guztiek nortasun agiri nazionala edo legezko baliokideren bat aldean daramatela agertu beharko dute. Probetan apunteetatik kopiatzea edo bestelako iruzurrak egitea berehala baztertzeko arrazoia izanen da, jarduketa penalak galarazi gabe, bidezko izanez gero.
8. oinarria.-Epaimahaiaren proposamena.
8.1. Proben puntuazioak batu ondoren, epaimahaiak zerrenda osatuko du, puntuaziorik altuena duenetik baxuenera antolatua, eta organo eskudunari izendapen proposamen loteslea igorriko dio, puntuaziorik altuena lortzen duen izangaia adieraziz. Propos amen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.
9. oinarria.-Agirien aurkezpena.
9.1. Proposatzen diren lehiatzaileek, izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo banakako jakinarazpena jaso eta hogeita hamar egun naturaleko epean, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Azkoiengo Udaleko erregistro orokorrean:
a) Sortze-aktaren ziurtagiria.
b) Estatu, autonomi elkarte, probintzia, udal edo toki entitateko kargu, lanpostu edo eginkizunetik ez dela berezia izan, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua ez dagoela zin egin edo hitz ematea.
c) Eskaturiko titulazioaren kopia kautotua edo fotokopia konpultsatua, baldin eta aurretik aurkeztu ez bada.
Oinarri honetan zehazturikoa aipatu epeetan betetzen ez bada, ezin izanen da izendapenik ez kontrataziorik egin eta horretarako eskubidea galduko du izangaiak.
Hori gertatuz gero, puntuazioaren arabera ondotik heldu den izangaiaren aldeko izendapen proposamena eginen da.
10. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.
10.1. Alkatea, Udalaren izenean, beharkizunak epe eta modu egokian betetzen dituen izangai proposatua izendatzeko organo eskuduna izanen da. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.
Lehiatzaile izendatuak izendapenaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean hartu beharko du karguaren jabetza, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusi bezala zin egin edo hitz eman ondoren.
Aipatu epearen barnean, ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartuko ez balu eskubide guztiak galduko lituzke. Hori gertatuz gero, gainditu dutenen zerrendan ondotik heldu den izangaiarekin beteko da baja, eta horrekin ere bederatzigarren oinarrian xedatutakoaren arabera jokatuko da.
11. oinarria.-Errekurtsoak.
11.1. Deialdiaren, haren oinarri eta haiengadik etorritako egintza administratiboen kontra, honako errekurtsoak jarri ahalko dira:
a) Legeria orokorrean ezarritako administrazioarekiko errekurtsoa, jurisdikzio horren organo eskudunean.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian. Auzitegi horren ebazpen berariazkoek edo ustezkoek foru administrazioaren bidea agortuko dute eta horien kontra egiteko administrazioarekiko jurisdikzioko organo eskudunera jo beharko da, legeria orokorrari jarraikiz.
Azkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hogeita hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.
E R A N S K I N A
................... J/A, adinez nagusi, .............. N.A.N. zenbakia duena, ..........(e)n (.......), 19..... (e)ko ....aren ......(e)an sortua eta helbidea ........ herrian, ....... posta kodea ............ eta ...... kaleko ........ zenbakian, eta ........ telefono zk.a dituena.
Agertzen da eta azaltzen du:
Obretako lantaldearen arduradun izateko aldi baterako lanpostua oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen duela.
Karguan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela.
Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasun bakarrik ere ez duela.
Ez dela berezia izan, zehapen espedientearen bidez, inongo administrazio publikoren zerbitzutik, eta ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua.
Deialdiak aipatzen duen titulazioaren jabe dela.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen dituela.
Horiek horrela:
Eskabidea onartu eta, horrenbestez, obretako lantaldearen arduradun lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen du.
Azkoienen, 199...(e)ko .......(a)ren ...(e)an.
E R A N S K I N A
1. gaia.-Laneko segurtasun eta higiene neurriak.
2. gaia.-Eremu publikoko lanak. Seinaleztapena, saneamendu, hornidura eta elektrizitate sareetako jarduerak.
3. gaia.-Obren antolamendua. Ekipoa prestatzea. Zuinketa. Erabili beharreko materiala. Garapen aldiak. Segurtasun neurriak, e.a.
4. gaia.-Eraikuntzako mailen kategorien zerrenda eta haien funtsezko ezaugarriak. Arduraduna, ofiziala, e.a.
5. gaia.-Planoak irakurtzea. Zuinketaren exekuzioa obraren zati bakoitzean.
6. gaia.-Lan tresnak eraikuntzan. Motak, ezagupena eta erabilera.
7. gaia.-Makineria eraikuntzan. Lan esparru bakoitzari egokitzea. Segurtasun neurriak.
8. gaia.-Obra arduradunaren eginkizunak. Harremanak zuzendaritza teknikoarekin. Harremanak gremioekin.
9. gaia.-Materiala eta lan tresnak biltzea. Antolamendua, mantenimendua eta entretenimendua.
10. gaia.-Tafallako Udalaren erregelamendu organikoa. Egitura. Udalaren gobernu organoak.
11. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutua arautzen duen 13/83 Foru Legea. Langile motak. Eskubide eta betebeharrak.
12 gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 13/86 Foru Legea. Kontratazio motak.
13. gaia.-Hornikuntza kontratua.
Azkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren seian. Alkatea, Pedro Irigaray Yoldi.
Iragarkiaren kodea: A9701528