II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A Z T A N
Zehapenen jakinarazpena
Trafiko, bide segurtasun eta motoredun ibilgailuen zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Alkatetza honek ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean:
Jabea: Ramón Arbizu Torrero. Matrikula: NA-0215-AS. Tokia: Santiago karrika, 31. Eguna: 96-11-29. Ordua: 13:15. Zenbatekoa: 5.000 pezeta. Arau-haustea: 94 1D artikulua.
Jabea: Mikel Alzuart Zaldain. Matrikula: NA-2586-AB. Tokia: Ziga plaza. Eguna: 96-09-15. Ordua: 15:15. Zenbatekoa: 5.000 pezeta. Arau-haustea: 94 1D artikulua.
Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz laneguneko epearen barnean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.
Zehapen horiek ezartzearen kontra, hautara eta hilabeteko epean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, honako errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da:
a) Administrazioarekiko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion Sailean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, zehapena ezarri duen organoari errekurtsoa paratzeko asmoaren berri eman ondotik; edo,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita baita ere.
Baztanen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko otsailaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9701681