II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A Z K O I E N
Trafiko salaketak
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak jakinarazten zaizkie. Espediente horiek Azkoiengo Alkatetzak bideratu ditu, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legea garatzen duen Zirkulaziori buruzko Erregelamendu Orokorra urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).
Jabea: Antonio Hernández Jiménez. Matrikula: SS-8074-V. Tokia: NA-115/NA-128 arteko gurutzagunea. Eguna: 96- 11-08. Ordua: 21:04. Zenbatekoa: 15.000 pezeta. Arau- haustea: 151.2. Z.E.O. 53.1 B.S.L.
Jabea: Graciella Moreno Lavers. Matrikula: SS-2061-U. Tokia: Río, 43. Eguna: 96-07-18. Ordua: 11:20. Zenbatekoa: 5.000 pezeta. Arau-haustea: 91.1.C. Z.E.O. 38.3 B.S.L.
Ebazpen hauen kontra, bide administratiboan irmoak baitira, administrazioarekiko errekurtsoa paratzen ahal da zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion sailean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita honakoan ere. Ohartarazten da epe hori iraganik zehapenen tramitazioak aurrera eginen duela exekuzio bidez ordainarazteko.
Espedienteak Azkoiengo Udalaren Zehapenen Bulegoan daude.
Azkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina
Iragarkiaren kodea: A9701680