II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A Z K O I E N
Trafiko salaketak
Trafiko, Bide Segurtasun eta Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketa, ondoren agertzen dena, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
05 agenteak salaketa jarri zuen ondoren zehazten den ibilgailuak Irurtzun kaleko 22an dagoen semaforoa gorriz pasatzeagatik eta ibilgailurik ez izanik ezta araua hautsi zuena gerarazteko modurik ere, salaketa administrazio bidez aurkeztu du. Ibilgailuaren igorritako datuak hauexek dira:
Jabea: La Hispano Normanda, S.L. Matrikula: Na-1652-AM. Tokia: Irurtzun, 22. Eguna: 96-12-10. Ordua: 18:03. Zenbatekoa 15.000 pezeta. Arau-haustea: 146.1 Z.E.O. 53.1 B.S.L.
Hamabost laneguneko epean, salatutakoak alegazioak aurkeztu eta haren alde egoki juzkatzen dituen frogak proposatzen ahal ditu.
Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar laneguneko epean isuna ordaintzen ahalko da %20 merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.
Arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetarako, azken honi eskatzen zaio gidaria nor den esan dezala hamabost laneguneko epean, eta horretarako Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean idazki bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen- deiturak, N.A.N. zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik, zehapena berrogeita hamar mila pezetarainokoa izan daitekeelarik, hori guztia Trafikoari buruz indarra duen Legearen 72.3 artikuluan xedatutakoaren babesean.
Azkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9701679