II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U L T Z A M A
Jakinarazpen ediktua
Alkatetzak eman duen honako ebazpena interesatuari jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betez:
Udal honetako alkate udalburuak, 1997ko urtarrilaren 22an, ondoko testua duen Ebazpena eman zuen:
"Ikusirik Iruñean den Instrukzioko Hirugarren Epaitegiko magistratu epaileak emandako ebazpena, 1/97-C eginbide zehaztugabeetan, zeinen bidez Udal honi baimena ematen baitzaio 1997ko martxoaren 21ean sartzeko Tomás Ardanaz Aristu jaunak Urritzola-Galaingo "Orgi" alderdian duen landa finkan, Ultzamako Udaleko Alkatetzak 1996ko ekainaren 21ean eman zuen Dekretuan erabakitakoa burutu ahal izateko.
Kontuan hartuz Alkatetzak 1996ko ekainaren 21ean emandako Dekretuaren aginduz eraitsi egin behar dela Luis Ardanaz Espronceda jaunak Urritzola-Galaingo "Orgi" alderdian dagoen landa finkan legez kontra egindako etxola (katastroko 7. poligonoko 226. lurzatia).
Ebatzi dut:
1.$Tomás Ardanaz Aristu eta Luis Ardanaz Espronceda jaunei dei egitea 1997ko martxoaren 21ean, goizeko hamaiketan, ager daitezen Urritzola-Galaingo "Orgi" alderdian dagoen landa finkara (katastroko 7. poligonoko 226. lurzatia), legez kontra egindako etxola eraitsi eginen baita.
2.$Ebazpen hau Tomás Ardanaz Aristu eta Luis Ardanaz Espronceda jaunei jakinaraztea.
Jakinarazten dizut honen berri izan dezazun eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Ultzaman, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren hiruan. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga.
Iragarkiaren kodea: A9701967