II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Zehapen espedientea
Interesatuari ondotik ematen den ebazpenaren berri eman ahal izan ez zaionez eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da honako ebazpena:
Iruñeko Udaleko Alkatetza honek, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamarrean ebazpen hau eman zuen:
"Ikusirik Alkatetza honek, 1996ko urriaren 17an emandako Ebazpenaren bidez, Juan Bautista Lecuna Ibáñez jaunari irekitako zehapen espedientea, 1997ko urtarrilaren 10ean jakinarazi zitzaiona; ikusirik, halaber, espedientea osatzerakoan legez eta erregelamenduz bidezko diren izapideak bete direla, ebatzi dut:
1.-Ondoko gertakaria frogatutzat hartzea: kalean estupefazienteak hartzea, Errotazar kaleko 1 zenbakiaren parean, 1996ko urriaren 12an.
2.-Gertakari horren erantzule Juan Bautista Lecuna Ibáñez jauna egitea.
3.-Gertakari hori otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.1 artikuluan tipifikaturiko arau-hauste larria dela erabakitzea.
4.-25.000 pezetako zehapena ezartzea, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik hilabete baten barrenean udal diruzaintzan ordaindu beharko dena.
5.-Interesatuari honen berri ematea."
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Administrazioarekiko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion sailean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, hura eman zuen organoari errekurtsoa aurkezteko asmoa agertu ondotik; edo bestela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazten den egunetik hilabeteko epearen barrenean.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamalauan. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.
Iragarkiaren kodea: A9701587