Iragarkia
153. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 22a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak
179/1997 FORU DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.
Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen apirilaren 21eko 620/1995 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1995-8-9ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.
Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.
Berariazko lanbide heziketak antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen du. Ziklook iraupen desberdinetakoak dira, lanbide heziketaren arlo desberdinetako ezaguera-eremu teoriko-praktikoek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.
Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunen amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.
Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun unitate bakoitzak dituen balioak eta esanahiak eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoaren premia gero eta biziagoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinei loturiko edukiak sartzea, lanbidearen profil bakoitzaren azpian diren produkzio prozedurek bilduak.
Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarria dira.
Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. Kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena.
Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: produktu elektroniko analogiko txikiak diseinatzea/garatzea; produktu elektroniko digital eta mikroprogramagarri txikiak diesinatzea/garatzea; prototipo elektronikoak egitea eta horiekin entseiuak egitea; ekipo elektronikoen mantenimendua egitea; enpresa txikian edo tailerrean administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak egitea.
Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren lanbide tituluak prestakuntza beharrei erantzun nahi die elektronikaren arloan.
Teknikari honek ondoko jarduerak dituzten enpresetan lan egin dezake:
-Txartel eta ekipo elektronikoen fabrikazioa, edozein direla ekoizteko modua (sail luzetan, sail laburretan edo aleka) eta enpresak lantzen duen azpiarlo teknologikoa (industria, telekomunikazioak, informazioa tratatzeko ekipoak, instrumentazioa).
-Zirkuitu inprimatuen diseinua eta fabrikazioa.
-Produktu elektroniko txikiak neurrira eta bezeroaren zehaztapenen arabera diseinatu eta egitea (aldagai fisikoak -tenperatura, argia- kontrolatzekoak, elikadura-iturriak, tenporizadore elektronikoak, seinalearen eta mailaren egokigailuak, behe-mailako industri sareetarako seinaleen emisoreak etab.).
-Ekipo elektronikoen mantenimendua, enpresak lantzen duen azpiarlo teknologikoa edozein dela (industria, telekomunikazioak, informazioa tratatzeko ekipoak, instrumentazioa).
Oro har, ekipo elektronikoak, batik bat profesionalentzat direnak, diseinatzen, fabrikatzen eta mantentzen diharduten enpresa handi, ertain eta txikietan.
Tituluaren profilean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak dituen prestakuntza beharrentzat, eginkizun hauek betetzeko: produktuaren definizioa, ekipo elektronikoen prototipoak, haien kalitatea eta fidagarritasuna ziurtatzeko entseiuak, haien ekoizpena, logistika eta mantenimendua.
Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko ekainaren hogeita hamarreko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, ondokoa
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Foru Dekretu hau, Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren tituluari lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.
2. artikulua. Produktu Elektronikoak garatzeko heziketa zikloa goi mailako berariazko lanbide heziketan sartu behar da, eta 2.000 orduko iraupena du.
3. artikulua. Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak barne, Foru Dekretu honetako I. Eraskinean ezarri dira.
4. artikulua. Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:
1. Ikastetxeko prestakuntza:
-Elektronika analogikoa.
-Logika digitala eta mikroprogramagarria.
-Prototipo elektronikoen garapena eta eraikuntza.
-Ekipo elektronikoen mantenimendua.
-Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikian edo tailerrean.
-Lan-giroko harremanak.
-Kalitatea.
-Programazio-teknikak.
-Sistemen elektronika.
-Produktu elektronikoen proiektuen garapena.
-Lan prestakuntza eta orientazioa.
2. Lantokietako prestakuntza:
-Lantokiko prestakuntza.
5. artikulua. Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak eta berau garatzen dituzten xedapen guztiek ezarritakoari jarraikiz, Foru Dekretu honetako II. Eraskinean jarri dira Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren lanbide heziketako tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, errege dekretu harexetan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaizkien lanbide heziketako berariazko espezialitateei.
6. artikulua. Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.
Ikastetxeek Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.
Aurreko lerroaldean aipatu den Curriculum Proiektua garatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena.
7. artikulua. Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako Departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.
8. artikulua. Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.
9. artikulua. Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak egin ahal izanen dituzte Batxiler tituluaren jabe izan eta Batxilergoko ondoko irakasgai hau edo Oinarrizko Heziketaren beste irakasgai hauek ikasiak dituzten ikasleek:
a) Elektroteknia.
b) Beste irakasgai batzuk:
-Osagai elektronikoak. Funtzioa, tipologia eta ezaugarriak:
-Pasiboak: erresistentziak, kondentsadoreak, harilak eta transformadoreak.
-Erdieroaleak: diodoak, transistoreak, tiristoreak, osagai optoelektronikoak.
-Elektronikako oinarrizko funtzioak eta zirkuituak. Funtzioa, tipologia eta ezaugarriak:
-Artezgailuak, iragazkiak, egonkorgailuak, erreguladoreak.
-Anplifikadoreak. Atzeraelikaduraren oinarrizko printzipioak.
-Multibibragailuak.
-Osziladoreak eta seinaleen sorgailuak.
-Operazio-anplifikadoreak:
-Egitura eta funtzionamenduaren oinarrizko printzipioak.
-Operazio-anplifikadorea: ideala eta erreala. Ezaugarriak.
-Oinarrizko muntaketak.
-Aplikazioko zirkuitu elektronikoen funtzio-analisia:
-Elikadura iturriak.
-Audio-anplifikadoreak.
-Kontrol eta erregulazio zirkuituak.
-Zirkuitu integratu linealak dituzten aplikazioak (tentsioaren egonkorgailuak, audio-anplifikadoreak, tenporizadoreak).
-Elektronika analogikoko prozedurak:
-Eskema elektroniko analogikoen interpretazioa.
-Osagai elektronikoen ezaugarri teknikoen interpretazioa.
-Magnitude analogikoen neurketa.
-Soldadura eta desoldadura.
-Zirkuitu inprimatuak eskuz egitea.
-Elektronikaren arloa:
-Elektronikaren arloko enpresen tipologia eta ezaugarriak.
-Teknologi eremuak: automatizazioa (kontrola eta erregulazioa), telekomunikazioak, informazioaren tratamendurako sistemak.
-Funtzio Eremuak: marketinga, Ikerkuntza eta Garapena, ekoizpena, kalitatea, salmentaondoko zerbitzua.
-Produktuaren Eremuak: kontsumorako elektronika, elektromedikuntza, abionika, ibilgailuaren elektronika.
10. artikulua. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak hogei urte eduki beharko ditu edo bestela zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan beharko ditu, eta gainera sartzeko proba bat gainditu beharko du erakusteko Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez ikasteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela.
Ikastetxeek Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko proba antolatu eta ebaluatuko dute, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.
11. artikulua. 1/1990 Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako heziketa zikloari dagozkien ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren titulua jasoko dute.
Aurreko atalean aipatutako titulua erdiesteko beharrezkoa izanen da Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.
12. artikulua. Honako hauek dira zereginetako lanbide heziketarekin baliokidetu daitezkeen lanbide moduluak:
-Elektronika analogikoa.
-Logika digitala eta mikroprogramagarria.
-Prototipo elektronikoen garapena eta eraikuntza.
-Ekipo elektronikoen mantenimendua.
-Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikian.
-Programazio-teknikak.
-Sistemen elektronika.
13. artikulua. Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide moduluak:
-Elektronika analogikoa.
-Logika digitala eta mikroprogramagarria.
-Prototipo elektronikoen garapena eta eraikuntza.
-Ekipo elektronikoen mantenimendua.
-Programazio-teknikak.
-Sistemen elektronika.
-Produktu elektronikoen proiektuen garapena.
-Lantokiko prestakuntza.
-Lan prestakuntza eta orientazioa.
14. artikulua. Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren tituluaren jabe diren ikasleek bidea izanen dute Unibertsitateko ondoko ikasketetara pasatzeko:
-Ingeniari Teknikoa.
-Informatikako Diplomaduna.
-Marina Zibileko Diplomaduna.
15. artikulua. Ikastetxeei Produktu Elektronikoak garatzeko teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan, bai araubide orokorreko ikasketa ez- unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan bai eta hura garatzen duten xedapen guztietan ezarritakoari jarraikiz, aipatu Errege Dekretuaren 39. artikuluaren arabera. Gutxienez behar diren leku eta instalazioak foru dekretu honetako III. Eraskinean ageri dira.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehena.-Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai irakastokiko hezkuntzaren modalitatean bai urrutiko hezkuntzarenean. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.
Bigarrena.-Foru Dekretu honetako 9. eta 10. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak:
a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Esperimentaleko bi ikasmailak gaindituak izatea.
b) Bigarren Mailako Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren tituluaren jabe izatea.
c) Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditua izatea.
Hori guztia bat dator Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoarekin. Agindu horrek jarraibideak eman zituen Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezar zitezen.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.-Baimena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.
Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko ekainaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
I. ERASKINA
1. Produkzio sistemaren erreferentzia.
1.1. Lanbide profila.
1.1.1. Gaitasun orokorra.
Teknikari honentzat produkzio sistemak eskatzen duen lanbide prestakuntza orokorra honako hau da:
Txartel eta ekipo elektroniko txikien azterlana, definizioa, sorkuntza eta garapena egitea. Prototipo elektronikoen fabrikazioa antolatzea, kudeatzea eta kontrolatzea eta hori aurrez erabaki den kalitate eta fidagarritasuna betez egitea.
Ekipo elektroniko profesionalen mantenimendua egitea, egokiak diren mantenimendurako teknikak erabiliz eta eskatzen duten teknikariei beharrezko laguntza eta aholkuak emanez.
Teknikari hau, une oro, arkitekto, ingeniari edo lizentziatu edo/eta arkitekto teknikoen, ingeniari teknikoen edo diplomatuen gainikuspenari lotuta egonen da.
1.1.2. Lanbide gaitasunak.
-Ekipo eta aplikazio elektronikoen alorrari lotuta dauden aurreproiektuak, zehaztasun teknikoak eta, oro har, agiri guztiak aztertzea, horretarako azaltzen diren parametroak, sinboloak eta agindeiak era egokian interpretatuz eta bere lana burutzeko nahitaezkoak diren ondorioak eta datuak eskuratuz.
-Produktuaren eragingarritasunari buruzko txostenak eta aplikazio elektronikoen agiri teknikoak gertutzea eta horretarako zirkuitu elektronikoen kalkulu-simulazioak egitea eta bidezko eraikuntzazko irtenbidea proposatzea.
-Prototipo elektronikoen eraikuntza, muntaketa eta funtzionaltasuna antolatzea eta kontrolatzea, horretarako beharrezkoak diren idatzizko gidalerroak ezarriz (metodoak, prozedurak, denborak, kontrolerako zehaztasunak).
-Proptotipo elektronikoen eta ekipoen fabrikazioaren kalitate eta fidagarritasunari buruzko zehaztapenen definizioan aritzea eta, hori lortzeko, aurrez ezarrita dauden frogak eta entseiuak prestatzea eta burutzea eta eskuratu diren entseiu eta neurrien emaitzei buruzko iritziak ematea.
-Ekipo elektroniko profesionalak osatzen dituzten teknologia eta eragingailu analogiko, digital eta mikroprogramagarrien ezagutza izatea eta horiek menperatzea; halaber, gauza bera gertatuko da horietan erabiltzen diren parametroen neurrietarako teknika eta bitartekoekin.
-Ekipo elektronikoen mantenimendurako prozesuen ezarpen edo/eta hobekuntzan parte hartzea eta prozesu horiek hobetzeko tresna zehatzen garapenean lankidetza ematea.
-Ekipo elektroniko profesionaletan matxuren diagnosia egitea eta horiek kasu bakoitzean eskatzen den fidagarritasun, zehaztasun eta garbitasunarekin konpontzea, ekipo horien agiri teknikoak interpretatuz eta tresna, ekipo eta "hardware" eta "software" erreminta egokiak gaitasunez eskuztatuz eta bidezko segurtasun goitapenak eta arauak betez.
-Organikoki bere pentzutan dauden teknikariei laguntzea, irakastea eta aholku teknikoak ematea.
-Teknika, lan-antolakuntza edota bere jarduera profesionalari lotuta dauden alderdi ekonomikoen eta enpresaren ekoizteko sistemaren alorreko aldaketak direla-eta sor daitezkeen lan-egoera berriei egokitzea.
-Ekipo elektroniko profesionalen fabrikazio, muntaketa eta mantenimenduaren ikuspegi argi eta integratzailearen jabe izatea; halaber, gizatasun, teknologia, teknika, antolakuntza eta ekonomiaren alderdiak betetzea eta horri esker aplikazioa antolatzea eta optimizatzea.
-Lana garatzeko komunikazio eraginkorrak mantentzea eta, bereziki, enpresako beste ataza batzuekiko eta lan horiek burutzen dituen taldearen kideen arteko koordinazio maila altua behar duten eragiketetan; horretarako informazio aginduak interpretatuko ditu, azkar jokatu eta agindei argiak eman eta, eragiketaren barruan inguruabarren bat gertatzen denean, bidezkoa den kasuetan informazioa eman eta laguntza eskatuko du.
-Harreman onak izan behar ditu bere talde funtzionaleko kideekin eta talde horretan integraturik egon behar duelarik: taldeari esleitutako xedeak lortzeko elkarlanean aritu behar du, besteen lana errespetatu eta taldelanaren antolaketa eta garapenean aktiboki parte hartu; era berean, lankidetzan aritu beharko du lanean sor daitezkeen zailtasunak gainditzeko, bere lankide eta menpekoekiko jarrera tolerantea agertuko duelarik.
-Beheragoko mailan dauden beste teknikari batzuen lana antolatzea eta zuzentzea; ezarrita dauden programetan aldarazpenik baldin badago mantenimendurako prozesuen kontrolari buruzko aginduak emanen ditu eta mantenimendurako prozesu horietan ezustekorik gertatuz gero nola jokatu erabakiko du.
-Ustezko larrialdi kasuetan jarduten jakin beharko du eta alarma-seinaleak berehala transmitituko ditu; bere taldeko kideen jarduera zuzendu eta larrialdietan gertatzen diren arriskuak aurrez ekiditeko edo gertatu direnean saihesteko ezarrita dauden segurtasun neurriak aplikatuko ditu
-Hala bere jarduketari nola gainerakoen jarduketari buruzko arazoak konpondu eta horiei buruzko erabakiak hartuko ditu eta hori bere gaitasunari dagokionean ezarri diren arau egokiak betez eginen du; erabaki horiek beste alor batzuetan eragin garrantzitsua izanen dutenean bidezko kontsultak eginen ditu.
-Ekipo elektronikoen eraikuntza edo/eta mantenimendurako tailer txikia administratzea eta kudeatzea eta horrek eskatzen dituen legezko betebeharrak betetzea.
Lan egoeretan eskatzen zaion autonomia.
Teknikari horri, mailaz goragoko teknikariek esleitutako funtzio eta xedeen esparruan, dagozkion lan arloetan, oro har, honako autonomia gaitasunak eskatuko zaizkio:
Aplikazio elektronikoen alorreko proiektuen garapenean "hardware" edo/eta "software" motako eraikuntzazko irtenbideak ekartzea.
Agiri teknikoak gertutzea (eskemak, zirkuituen simulazioaren emaitzak,...) horretarako diseinatzen laguntzeko tresna informatikoak erabiliz.
Eragingailu mikroprogramagarrietan oinarrituta dauden ekipoetarako kontrol-programak gertutzea, horretarako goi mailako eta behe mailako programazioko lengoaiak eta tresnak erabiliz.
Eskuzkoak edo/eta automatikoak izan daitezkeen prozedura eta bitartekoen bidez prototipo elektronikoak eraikitzea eta puntuan jartzea.
Prototipo elektriko horiekin homologazio, kalitate eta fidagarritasun entseiuak egitea.
Ekipo elektroniko profesionalen diagnosi eta konponketa teknikak aplikatzea, horretarako ekipo horien mantenimendurako neurketa tresnak eta erremintak gaitasunez erabiliz.
Lanerako prozesuak eta prozedurak hobetzeko prozedura eta gailu zehatzak proposatzea.
Bere pentzutan dauden langileek egiten duten lanaren antolaketa eta kontrola. Prozesuen eragiketa eta kontrolaren prozedura eta sekuentzei buruzko aginduak idatziz ematea.
Lan zamak programatzea eta kontrolatzea aurrez ezarri diren helburuak eskuratzearen ondoreetarako.
Ekipo elektronikoen mantenimenduan erabiltzen diren dokumentuen eta material-horniketen kudeaketa; halaber, gauza bera prototipoen muntaketa eta puntuan jartzeko laboratorioan behar direnekin.
Prototipo elektronikoen homologaziorako entseiuei buruzko txostenak gertutuko ditu, dagokion mailaren araberakoak alegia, antzeman diren akatsak zuzentzeko irtenbideak aurkeztuz; oro har nagusiek agintzen dizkioten txosten teknikoak gertutuko ditu.
Mantenimenduari buruzko estatistikak egin eta prozesuen konponketa eta optimizazioa eskuratzeko prozeduren hobekuntzarako ondorioak gertutuko ditu.
Dagokion mailan prototipoen eraikuntza, fidagarritasuna eta kalitatea, berrikuntza eta hobekuntza betebeharrak koordinatuko ditu.
1.1.3. Gaitasun unitateak.
1.-Produktu elektroniko analogiko txikiak diseinatzea/garatzea.
2.-Produktu elektroniko digital eta mikroprogramagarri txikiak diseinatzea/garatzea.
3.-Prototipo elektronikoak egitea eta horiekin entseiuak egitea.
4.-Ekipo elektronikoen mantenimendua egitea.
5.-Enpresa txikian edo tailerrean administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak egitea.
1.1.4. Lanbide eremuak eta errealizazioak.
1. gaitasun unitatea: Produktu elektroniko analogiko txikiak diseinatzea/garatzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
1.1. Aplikazio elektroniko analogiko baterako irtenbideak pentsatzea, horretarako aurrez ezarri diren kalitate, kostu eta denbora baldintzak dituen produktu elektronikoaren zehaztapen funtzionalak eta prestazioak abiaburutzat hartuta.
-Aplikazio elektronikoaren zehaztapen teknikoak, funtzionalak, kalitatezkoak eta fidagarritasuna era zehatzean eta ondore horretarako araupetuta dagoen formatuan gertutuko dira.
-Produktuaren egokitasun eta bideragarritasun txostenak zehatz bilduko du informazio nahikoa (kalitate-zehaztapenak, kostuen ebaluazioa, fabrikatzeko behar den denbora), produktu hori egin daitekeen erabakitzearen ondoreetarako.
-Antzeman den irtenbidearen bloke-diagrama, krokis eta hasierako eskemek argi eta zehatz adieraziko dituzte zirkuituen egitura eta proposatu den irtenbide horretatik erabili diren osagaiak.
-Teknologia, zirkuituak eta osagaiak aurrez ezarri diren kalitate eta fidagarritasunari buruzko ezaugarri funtzional eta zehaztapenekin bat hautatuko dira, horretarako osagaietan aplikatzen den barne-homologazioko arauak zainduz. Nahitaez erabili behar diren horien homologazioa proposatuko du.
-Zirkuituen kalkuluak eta simulazioak prozedurarik egokienak aplikatuz eginen dira, tresna informatiko egokiak erabiliz alegia.
-Aplikazio elektronikoen sorkuntza/birmoldaketa fasean ekoizpen ataletik eta salmenta ondoko zerbitzutik datorren informazioa hartuko da kontuan.
-Aplikazioaren sorkuntza fasean aplikazio horren geroko frogak, doikuntzak eta mantenimendua erraztuko duten irizpideak hartuko dira eta, behar izanez gero, diagnostikoa egiteko behar den gailu edo tresnaren ezaugarriak zehaztuko dira.
-Maketa eraikitzeko beharrezkoak diren hasierako eskema eta planoak formatu normalizatuan eginen dira, horretarako ezarrita dagoen irudikapen sinboliko estandarrean alegia.
-Maketa egiteko behar diren osagai eta materialen zerrenda kode eta formatu normalizatuak erabiliz eginen da.
1.2. Aplikazio elektroniko analogikoen maketak eraikitzea, horretarako eskura dauden bitartekoak erabiliz eta ezarrita dauden barneko prozedurak aplikatuz. Hori guztia hautatu den irtenbidearen eskemak betez eginen da, abian jartzeko beharrezkoak diren frogak, aldarazpenak eta doikuntzak egin ondoren eta ezarri diren tekniken araberako egokigarritasuna ziurtaturik.
-Aplikatu behar den prozesuaren hautaketa aplikazioaren konplexutasunaren, eskura dauden bitartekoen eta barneko prozedura normalizatuen arabera eginen da.
-Maketa egiteko beharrezkoak diren materialen bilketa produktuaren dokumentazioa abiaburutzat hartuta eginen da; eragiketa hori sasoiz eta era egokian burutuko du.
-Maketa eraikitzeko erabiliko diren erremintak eta tresnak egokiak izanen dira.
-Aukeratu den euskarriaren gaineko bloke funtzional, zirkuitu eta osagaien (elikadura- , irteera- eta sarrera-zirkuituak, seinalearen tratamenduak) kokaera fisikoa era logikoen eginen da, interkonexioak bideratuz eta ahalik eta kable gutxien erabiliz.
-Maketaren kableatuak eta interkonexioak prozedura normalizatuak aplikatuz eginen dira, zirkuitulabur edo etenak saihestuz eta elementuen arteko lotura mekanikoa eta konexioa egokia dela bermatuz.
-Jarduna hobetzeko nahitaezkoak diren zirkuituen aldarazpenak (egitura, osagaien balioa) prozedura egokiak aplikatuz burutuko dira, segurtasun pertsonalaren eta erabili diren eragingailuen alorreko segurtasun arauak betez.
-Froga funtzionalek (doikuntzak, neurriak) aplikazioaren zehaztapen funtzionalak betetzen direla bermatuko dute.
-Hasierako eskemen eta materialen zerrendaren aldarazpenak zehatz adieraziko dira, hala eskatzen denean erabaki horren arrazoiak bidezkotuko direlarik.
1.3. Homologazioan eta ekoizpenean egin behar diren kalitate eta fidagarritasun frogak, doikuntzak eta entseiuak zehaztea, behar den doitasuna erabiliz eta formatu normalizatuan alegia.
-Ezarri den entseiuen kopurua nahikoa izanen da kalitate-fidagarritasun-kostua erlazioa egokia eskuratzeko.
-Egin behar diren neurketak eta frogak eta kontrolatu behar diren parametroak behar den doitasunez zehaztuko dira.
-Egin behar diren fidagarritasun frogak eta entseiuak (hezetasuna, tenperatura, txoke elektrikoa, bibrazio mekanikoak, osagaien fatiga) eskura dauden ekipoak eta bitartekoak edo zentzunez eskura daitezkeenak aintzat harturik aukeratuko dira eta, edozein kasutan, barnerako normalizatu denari egokituko zaizkio.
-Egin behar diren fidagarritasun froga horien zehaztapena duina izanen da eta zuzen azalduko da ondore horretarako normalizatu den formatuan eginen da.
-Neurketa-tresnak eta frogak egiteko ekipoak era egokian zehaztuko dira (sentiberatasun ezaugarriak, duintasuna).
-Neurketak egiteko prozesua duintasunez azalduko da; neurririk kritikoenak eta ingurugiroaren baldintzak eta eskatzen diren segurtasun baldintzak adieraziko dira.
1.4. Industrializazioari ekiteko nahitaezkoa den produktu elektronikoari buruzko dokumentu teknikoak gertutzea edo gainikustea; eragiketa horiek kalitate, barne-normalizazio eta estandarren baldintzetan eginen dira.
-Produktuaren dokumentazio teknikoan proiektuaren definizio osorako beharrezkoak diren dokumentu normalizatu guztiak jasoko dira.
-Lan egiteko tresnak, eskuzkoak edo/eta informatikoak, gaitasunez eskuztatuko dira.
-Dokumentazio teknikoak produktuaren industrializazioaren faserako beharrezkoa den informazio nahikoa bilduko du (memoria azaltzailea, kalkuluak, eskemak eta planoak, simulazioaren emaitzak, neurriak eta grafikak, frogen bateria eta kalitate eta fidagarritasun entseiuak, materialen zerrenda).
-Planoen eta eskemen aurkezpena era normalizatuan gauzatuko da; horretarako sinbologia normalizatua erabiliko da eta dokumentu horien artean beharrezkoak diren multzo eta xehekapen planoak egonen dira.
-Materialen zerrendan aipatu material horiek era egokian sailkatuta eta era normalizatuan kodetuta azaltzen dira.
-Agiri teknikoak euskarri normalizatuan artxibatuko dira (papera edo/eta informatikoa), era egokian erreferentziatuta alegia.
-Dokumentazioaren gertuketa zuzentzen baldin badu:
.Plano eta eskemen delineaziorako eman diren gidalerroek horiek eskatzen den duitasunez egiteko bidea emanen dute.
.Dokumentazioak egiteko lanen banaketa (delineazioa, mekanografiatua eta behin betiko gertuketa) lan-zamen, lehentasunen eta teknikarien gaitasunen arabera eginen da.
b) Lanbide gaitasuna.
Produkziorako bitartekoak eta informazioaren tratamendua: Marrazkiak egiteko materiala. Kalkulagailua. Ordenadorea. Ordenadorearen periferikoak (inprimagailua, trazatzaile grafikoa, tableta digitalizatzailea, eskanerra). Zirkuitu elektroniko analogikoen irudikapen, simulazio eta kalkuluen marrazkiak eta diseinuak egiteko programa informatikoak (CAD-CAE). Planoen agiritegiak. Bulegoko material orokorra. Lan elektrikoak eta mekanikoak egiteko eskuzko erremintak (alikateak, destorniladoreak, kable-azalkengailua, soldadorea). Maketa elektronikoak eskuz muntatzeko tresnak. Neurketa eta begiztapen elektronikorako tresnak (polimetroa, osziloskopioa, frekuentzimetroa, BF eta AF generadoreak, elikadura-iturriak, esprektruen-analizagailua).
Parametroak erregistratzeko tresneria. Fidagarritasun entseiuak egiteko tresneria. Osagai elektronikoen soldadura eta soldatuta dagoena askatzeko tokiak (intserziozkoak eta azaleko muntaketazkoak). Mikroskopioa.
Tarteko materialak eta produktuak: eskema elektronikoak eta materialen zerrendak. Gidari elektrikoak eta interkonexio-elementuak. Osagai elektroniko analogiko pasiboak eta aktiboak (ezkutukoak eta integratuak). Zirkuitu elektronikoen maketak eta prototipoak. Neurketa orrialdeak eta frogei buruzko txostenak.
Lanaren emaitzarik behinenak: Zirkuitu elektroniko analogikoen maketak. Produktu elektronikoaren dokumentazioa (eskema elektronikoak, materialen zerrendak, produktuaren deskripzioa, kontrol eta doikuntzarako arauak). Produktuaren portaerari buruzko agiriak (neurketa orrialdeak, fidagarritasun analisiak).
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Zirkuitu estandarren bidezko konponbidea aukeratzea. Kalkulu matematikoa. Zirkuitu elektroniko analogikoen simulazioa ordenadoreen bidez egitea. Eskuzko muntaketa elektronikoaren prozesua (bikoizketa, amaierako sarketa eta mozketa, soldadura eta soldatuta dagoena askatzea). Denbora eta maiztasunaren alorrean magnitude elektroniko analogikoak neurtzeko prozedurak. Zirkuitu elektroniko analogikoak doitzeko prozedurak. Dokumentazio prozedurak.
Informazioa, izaera, mota eta euskarriak: Garatu behar den produktuari buruzko zehaztapen teknikoak. Produktuari aplika dakiokeen araudi teknikoa eta kalitatezkoa. Zirkuitu elektronikoei buruzko gidaliburuak. Osagai elektronikoei buruzko gidaliburu teknikoak. Osagai elektronikoen erabilerari buruzko barneko araudia. Muntaketa eta interkonexioei buruzko barneko gidaliburuak. Doikuntzarako prozedurei buruzko barneko gidaliburuak. Fidagarritasuna aztertzeko prozedurei buruzko barneko gidaliburuak. Produktu elektronikoen dokumentazio mota eta edukiari buruzko barneko gidaliburuak (paperean zein euskarri informatikoan).
Jasotzaileak diren langileak edo/eta elkarteak: Diseinu fisikoaren saila edo/eta langileria. Industrializazio saila eta langileria. Kalitate saila eta langileria. Bezeroa. Homologaziorako erakunde ofizialak.
2. gaitasun unitatea: Produktu elektroniko digital eta mikroprogramagarri txikiak diseinatzea/garatzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
2.1. Aplikazio elektroniko digital edo/eta mikroprogramagarri baterako irtenbideak pentsatzea, horretarako aurrez ezarri diren kalitate, kostu eta denbora baldintzak dituen produktu elektronikoaren zehaztapen funtzionalak eta prestazioak abiaburutzat hartuta.
-Aplikazio elektronikoaren zehaztapen teknikoak, funtzionalak, kalitatezkoak eta fidagarritasuna era zehatzean eta ondore horretarako araupetuta dagoen formatuan gertutuko dira.
-Produktuaren egokitasun eta bideragarritasun txostenak zehatz bilduko du informazio nahikoa (kalitate-zehaztapenak, kostuen ebaluazioa, fabrikatzeko behar den denbora), produktu hori egin daitekeen erabakitzearen ondoreetarako.
-Antzeman den irtenbidearen bloke-diagrama, krokis eta hasierako eskemek argi eta zehatz adieraziko dituzte zirkuituen egitura eta proposatu den irtenbide horretatik erabili diren osagaiak.
-Teknologia, zirkuituak eta osagaiak aurrez ezarri diren kalitate eta fidagarritasunari buruzko ezaugarri funtzional eta zehaztapenekin bat hautatuko dira, horretarako osagaietan aplikatzen den barne-homologazioko arauak zainduz. Nahitaez erabili behar diren horien homologazioa proposatuko du.
-Zirkuituen kalkuluak eta simulazioak prozedurarik egokienak aplikatuz eginen dira, tresna informatiko egokiak erabiliz alegia.
-Aplikazio elektronikoen sorkuntza/birmoldaketa fasean ekoizpen ataletik eta salmenta ondoko zerbitzutik datorren informazioa hartuko da kontuan.
-Aplikazioaren sorkuntza fasean aplikazio horren geroko frogak, doikuntzak eta mantenimendua erraztuko duten irizpideak hartuko dira eta, behar izanez gero, diagnostikoa egiteko behar den gailu edo tresnaren ezaugarriak zehaztuko dira.
-Maketa eraikitzeko beharrezkoak diren hasierako eskema eta planoak formatu normalizatuan eginen dira, horretarako ezarrita dagoen irudikapen sinboliko estandarrean alegia.
-Maketa egiteko behar diren osagai eta materialen zerrenda kode eta formatu normalizatuak erabiliz eginen da.
2.2. Aplikazio elektroniko digital eta mikroprogramagarrien aplikazioen goi eta behe mailako "softwarea" garatzea (irtenbide programatua), horien funtzionaltasuna eta malgutasuna optimizatuz.
-Programatu den irtenbidearen algoritmoek eta diagramek era egokian islatuko dute datuen tratamendua, sekuentzia eta programetan zehar izan den informazioaren fluxua.
-Programen diseinuan erabili diren teknikek kontuan hartuko dituzte egituratu den programazioaren oinarrizko kontrolari ekiteko programazio modularra eta egiturak.
-Programazio-lengoaiaren aukeraketa (goi edo behe mailakoa) abiadura, mugikortasun eta eskura dauden garapenerako tresnen arabera eginen da.
-Eskuratu den irtenbidearen algoritmoak era egokian kodetuko dira, aukeratu diren kontrolerako egiturak eta lengoaiaren (edo lengoaien) baliabideak erabiliz.
-Aplikazioaren programek aurretiaz normalizatu diren datutegietan sartu diren errutina eta prozedurak biltzen dituzte.
-Programen kodea behar beste komentatuko da eta aurrera eginen duela bermatuko da.
-Programaren froga funtzionalek datuen tratamendua fluxuari buruzko bidezko diagrametan zehaztu denari egokituta dagoela bermatuko dute.
-Aplikazioaren "software" eta "hardwarearen" froga bateratuek zehaztapen funtzionalak eta delako aplikazio horren prestazioak betetzen direla ziurtatuko dute.
-Programen dokumentazioak (fluxuaren diagramak, kode-zerrendak) aurrez ezarri den kalitatea betez eginen da, horretarako araupetuta dagoen euskarrian eta formatuan.
2.3. Aplikazio elektronikoen maketak eraikitzea, horretarako eskura dauden bitartekoak erabiliz eta ezarrita dauden barneko prozedurak aplikatuz. Hori guztia hautatu den irtenbidearen eskemak betez eginen da, abian jartzeko beharrezkoak diren frogak, aldarazpenak ("hardwarea" eta "softwarea") eta doikuntzak egin ondoren eta ezarri diren tekniken araberako egokigarritasuna ziurtaturik.
-Aplikatu behar den prozesuaren hautaketa aplikazioaren konplexutasunaren, eskura dauden bitartekoen eta barneko prozedura normalizatuen arabera eginen da.
-Maketa egiteko beharrezkoak diren materialen bilketa produktuaren dokumentazioa abiaburutzat hartuta eginen da; eragiketa hori sasoiz eta era egokian burutuko du.
-Maketa eraikitzeko erabiliko diren erremintak eta tresnak egokiak izanen dira.
-Aukeratu den euskarriaren gaineko bloke funtzional, zirkuitu eta osagaien (elikadura- , irteera- eta sarrera-zirkuituak, seinalearen tratamenduak) kokaera fisikoa era logikoan eginen da, interkonexioak bideratuz eta ahalik eta kable gutxien erabiliz.
-Maketaren kableatuak eta interkonexioak prozedura normalizatuak aplikatuz eginen dira, zirkuitulabur edo etenak saihestuz eta elementuen arteko lotura mekanikoa eta konexio elektrikoa egokia dela bermatuz.
-Jarduna hobetzeko nahitaezkoak diren zirkuituen aldarazpenak (egitura, osagaien balioa) prozedura egokiak aplikatuz burutuko dira, segurtasun pertsonalaren eta erabili diren eragingailuen alorreko segurtasun arauak betez.
-Froga funtzionalek (doikuntzak, neurriak) aplikazioaren zehaztapen funtzionalak betetzen direla bermatuko dute.
-Hasierako eskemen eta materialen zerrendaren aldarazpenak zehatz adieraziko dira, hala eskatzen denean erabaki horren arrazoiak bidezkotuko direlarik.
2.4. Ekoizpenean egin behar diren kalitate eta fidagarritasun frogak, doikuntzak eta entseiuak zehaztea, behar den doitasuna erabiliz eta formatu normalizatuan alegia.
-Ezarri den entseiuen kopurua nahikoa izanen da kalitate-fidagarritasun-kostua erlazioa egokia eskuratzeko.
-Egin behar diren neurketak eta frogak eta kontrolatu behar diren parametroak behar den doitasunez zehaztuko dira.
-Egin behar diren fidagarritasun frogak eta entseiuak (hezetasuna, tenperatura, txoke elektrikoa, bibrazio mekanikoak, osagaien fatiga) eskura dauden ekipoak eta bitartekoak edo zentzunez eskura daitezkeenak aintzat harturik aukeratuko dira eta, edozein kasutan, barnerako normalizatu denari egokituko zaizkio.
-Egin behar diren fidagarritasun froga horien zehaztapena duina izanen da eta zuzen azalduko da ondore horretarako normalizatu den formatuan.
-Neurketa-tresnak eta frogak egiteko ekipoak era egokian zehaztuko dira (sentiberatasun ezaugarriak, duintasuna).
-Neurketak egiteko prozesua duintasunez azalduko da; neurririk kritikoenak eta ingurugiroaren baldintzak eta eskatzen diren segurtasun baldintzak adieraziko dira.
2.5. Industrializazioari ekiteko nahitaezkoa den produktu elektronikoari ("hardwarea" eta "softwarea") buruzko dokumentu teknikoak gertutzea edo gainikustea; eragiketa horiek kalitate, barne-normalizazio eta estandarren baldintzetan eginen dira.
-Produktuaren dokumentazio teknikoan proiektuaren definizio osorako beharrezkoak diren dokumentu normalizatu guztiak jasoko dira.
-Lan egiteko tresnak, eskuzkoak zein informatikoak, gaitasunez eskuztatuko dira.
-Dokumentazio teknikoak produktuaren industrializazioaren faserako beharrezkoa den informazio nahikoa bilduko du (memoria azaltzailea, kalkuluak, eskemak eta planoak, simulazioaren emaitzak, neurriak eta grafikak, frogen bateria eta kalitate eta fidagarritasun entseiuak, materialen zerrenda).
-Planoen eta eskemen aurkezpena era normalizatuan gauzatuko da; horretarako sinbologia normalizatua erabiliko da eta dokumentu horien artean beharrezkoak diren multzo eta xehekapen planoak egonen dira.
-Materialen zerrendan aipatu material horiek era egokian sailkatuta eta era normalizatuan kodetuta azaltzen dira.
-Agiri teknikoak euskarri normalizatuan artxibatuko dira (papera edo/eta informatikoa), era egokian erreferentziatuta alegia.
-Dokumentazioaren gertuketa zuzentzen baldin badu:
.Plano eta eskemen delineaziorako eman diren gidalerroek horiek eskatzen den duitasunez egiteko bidea emanen dute.
.Dokumentazioak egiteko lanen banaketa (delineazioa, mekanografiatua eta behin-betiko gertuketa) lan-zamen, lehentasunen eta teknikarien gaitasunen arabera eginen da.
b) Lanbide gaitasuna.
Produkziorako bitartekoak eta informazioaren tratamendua: Marrazkiak egiteko materiala. Ordenadorea. Ordenadorearen periferikoak (inprimagailua, trazatzaile grafikoa, tableta digitalizatzailea, eskanerra). Ordenadoreen bidez marrazkiak eta diseinuak egiteko programak (CAD-CAE), zirkuitu elektroniko digitalen irudikapen, simulazioa, emulazioa, kalkulua eta programazioa egiteko. Planoen agiritegiak. Bulegoko material orokorra. Lan elektrikoak eta mekanikoak egiteko eskuzko erremintak (alikateak, destorniladoreak, kable-azalkengailua, soldadorea). Maketa elektronikoak eskuz muntatzeko tresnak ("wire-wrapping"). Neurketa eta begiztapen elektronikorako tresnak (polimetroa, osziloskopioa, frekuentzimetroa, injektagailu eta zunda logikoa, egoera logikoen analizagailua, elikadura-iturriak). Parametroak erregistratzeko tresneria. Fidagarritasun entseiuak egiteko tresneria. Osagai elektronikoen soldadura eta soldatuta dagoena askatzeko tokiak (intserziozkoak eta azaleko muntaketazkoak). Mikroskopioa.
Tarteko materialak eta produktuak: Eskema elektronikoak eta materialen zerrendak. Gidari elektrikoak eta interkonexio-elementuak. Osagai elektroniko digitalak. Osagai elektroniko mikroprozesatuak eta osagarriak. Zirkuitu elektronikoen maketak eta prototipoak. Neurketa orrialdeak eta frogei buruzko txostenak.
Lanaren emaitzarik behinenak: Zirkuitu elektroniko digitalen maketak. Produktu elektronikoaren dokumentazioa (eskema elektronikoak, materialen zerrendak, produktuaren deskripzioa, kontrol eta doikuntzarako arauak -"software" aplikazioak ere biltzen ditu-). Produktuaren portaerari buruzko agiriak (neurketa orrialdeak, fidagarritasun analisiak).
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Zirkuitu estandarren bidezko konponbidea aukeratzea. Kalkulu matematikoa. Goi eta behe mailako "software" programazio teknikak. Zirkuitu elektroniko digitalen simulazioa ordenadoreen bidez egitea. Zirkuitu elektroniko digitalen emulazioa ordenadoreen bidez egiteko prozedurak. Eskuzko muntaketa elektronikoaren prozesua (bikoizketa, amaierako sarketa eta mozketa, "wire-wrapping" teknika, soldadura eta soldatuta dagoena askatzea). Neurtzeko prozedura digitalak. Dokumentazio prozedurak.
Informazioa, izaera, mota eta euskarriak: Garatu behar den produktuari buruzko zehaztapen teknikoak. Produktuari aplika dakiokeen araudi teknikoa eta kalitatezkoa. Zirkuitu elektronikoei buruzko gidaliburuak. Osagai elektronikoei buruzko gidaliburu teknikoak. Eragingailu mikroprozesatu eta osagarriei buruzko gidaliburuak. "Softwarearen" edizioari buruzko gidaliburuak. "Softwarearen" industrializazio eta kalitateari buruzko gidaliburuak. Osagai elektronikoen erabilerari buruzko barneko araudia. Muntaketa eta interkonexioei buruzko barneko gidaliburuak. Doikuntzarako prozedurei buruzko barneko gidaliburuak. Fidagarritasuna aztertzeko prozedurei buruzko barneko gidaliburuak. Produktu elektronikoen dokumentazio mota eta edukiari buruzko barneko gidaliburuak (paperean zein euskarri informatikoan).
Jasotzaileak diren langileak edo/eta elkarteak: Diseinu fisikoaren saila edo/eta langileria. Industrializazio saila edo/eta langileria. Kalitate saila edo/eta langileria. Bezeroa. Homologaziorako erakunde ofizialak.
3. gaitasun unitatea: Prototipo elektronikoak egitea eta horiekin entseiuak egitea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
3.1. Produktu elektronikoa osatzen duten txartel elektronikoen diseinu fisikoa egitea eta horretarako ekoizpen-faserako beharrezkoa den dokumentazioa gertutzea eta gauzok euskarri egokian egitea eta irudikapen sinboliko eta kodeketa normalizatuak erabiliz.
-Txartel elektronikoen diseinurako erabili diren ekipo informatikoak diseinuaren agindeiekin bat taxutu dira.
-Eskemen eta zirkuitu inprimatuko plaken-diseinurako edizio-programak era egokian instalatuko eta taxutuko dira, horien etekina optimizatuz.
-Aplikazioaren eskemak taxutzen dituzten osagaiak edizio-programen datutegietan daude eta ez zeudenak sortu eginen dira.
-Produktu elektronikoaren eskema elektrikoak irudikapen estandarreko sinboloak eta formatuak erabiliz eta formatu normalizatuan marraztuko dira; horiek eta krokisak eta hasierako eskemak bat etorriko dira.
-Delineatu diren eskemen txekeoak zirkuituko osagaien konexio egokia bermatuko du.
-Diseinuaren arau estandarrak aplikazioak behar duen zirkuitu inprimatuko plaka motaren arabera aukeratuko dira.
-Aplikazioaren zirkuituak osatzen dituzten osagaien enkapsulatuak diseinu programaren datutegietan daude eta ez zeudenak sortu eginen dira.
-Zirkuitu inprimatuko plakaren izariak eta osagaien kokaera kontsumoaren parametroak eta tenperaturaren, zurruntasun mekanikoaren, inguruan eskura dagoen tokiaren, interferentzia elektromagnetikoen eta ezarrita dauden segurtasun elektrikoaren baldintzak kontuan harturik eginen dira.
-Pisten trazatua, eskuzkoa edo/eta automatikoa, prozedura egokiak aplikatuz eginen da; halaber, pista horien optimizazioaren ondoreetarako, kontuan hartuko dira ondoko parametro hauek: kontsumoa, aplikazioaren lanaren maiztasuna eta ingurugiroaren baldintzak.
-Plaka elektronikoen diseinu fisikoaren dokumentazio fisikoak duintasunez bilduko du industrializaziorako behar den informazioa (eskema elektrikoak, pisten planoak, osagaien kokaeraren planoak, zulaketenak, ZIren babesarenak, serigrafiarenak). Informazio hori euskarri (papera edo/eta magnetikoa) eta formatu normalizatuetan eginen da.
3.2. Zirkuitu inprimatuko plakak eraikitzea edo eraikuntza hori gainikustea; horretarako bitarteko egokiak erabiliko dira, beti ere pista horien jarraikortasuna eta akaberaren baldintzarik onenak bermatuz.
-Aplikatu behar den prozesua ezaugarri zehatzen arabera aukeratuko da (zirkuitu inprimatuko plakaren alderdien kopurua, pisten dentsitatea, zirkuitu inprimatuan erabili diren osagaien tipologia -ezarketa edo azaleko muntaketazkoak-).
-Aukeratu den eraikuntza-prozesuari dagozkion faseen sekuentzia dokumentu normalizatuan eskatu den duintasunarekin zehaztuko da.
-Zirkuitu inprimatuko plakak eraikitzeko erabili diren ekipoak eta bitartekoak aplikatu behar den prozesuaren arabera taxutu eta neurtzen dira, beti ere prozedura normalizatuak erabiliz.
-ZIko plaken eraikuntzarako faseen burutzapena (zulaketa, metalizatua, erasoketa, serigrafiaketa, ZIren babesak) prozesu normalizatuari jarraiki eginen da, norberaren eta erabili diren bitartekoetan segurtasun neurriak aplikatuz.
-Zirkuitu inprimatuko plaken begiztapenerako erabili diren ekipoak eta bitartekoak aplikatu behar den prozesuaren arabera eratu eta kalibratuko dira.
-Zirkuitu inprimatuari egin zaizkion frogek (zirkuitulaburrik eza, pisten jarraikortasuna) horren fidagarritasuna bermatzen dute.
-Zirkuitu inprimatuko plakaren serigrafia prozesu normalizatua eta aurrez ezarri den kalitatea betez eginen da.
-ZIko plaken amaierako akabera aurrez ezarri den kalitatea eta aurreikusi den denboran eginen da.
3.3. Zirkuitu inprimatuaren gainean osagai elektronikoak eta mekanikoak muntatzea edo eragiketa hori gainikustea; horretarako era egokian eskuztatuko ditu erremintak eta makinak eta osagai horien eraketa, lotura mekanikoa eta soldadura egokiak bermatuko ditu.
-Muntaketa egiteko aplikatuko den prozesua muntatu behar diren txartelen kopuruaren eta eskura dauden bitartekoan (eskuz, erdiautomatikoa, automatikoa) arabera aukeratuko da.
-Burutu behar den muntaketa-planak eragiketen sekuentzia logikoa eta sistematikoa izanen du eta formatu normalizatuan dokumentaturik egonen da.
-Materialak eta tresnak eskuratzea eta makinak gertutzea ezarri den muntaketarako planaren arabera eginen da.
-Muntaketa erdiautomatikoan edo/eta automatikoan erabili diren osagaien ezarpen edo/eta kokapenerako makinen kontrol-programak eskatu den zehaztasuna betez eta prozedura normalizatua aplikatuz eginen dira.
-Txartel elektronikoaren osagaien eta elementuen konformaketa, lotura eta soldadura tresna eta makina egokia erabiliz eginen dira; halaber, prozedura normalizatuak aplikatuko dira, erresistentzia mekanikoa, kontaktu elektrikoa eta akabera estetikoa bermatuz.
3.4. Prototipoak puntuan jartzeko froga funtzionalak eta doikuntzak eginen dira, horretarako behar diren tresnak eta emaitzako dokumentazioa erabilita. Bidezko txosten teknikoa eginen du, formatu normalizatuan alegia.
-Prototipoaren froga funtzionalak egiteko eta puntuan jartzeko behar den dokumentazioa diseinuko dokumentazioa abiaburutzat hartuta aukeratuko da, horretarako behar diren argiztapenak eta oharrak eskatuz.
-Neurketak eta frogak egiteko tresnak eta horien elementu osagarriak aplikazioaren frogei buruzko planean eskatu diren ezaugarriekin bat aukeratuko dira.
-Neurketak eta frogak egiteko tresnak kalibratuta eta kontrolaldiaren barruan daude; anomaloak diren egoerei buruzko informazioa emanen da eta eginen diren neurrien fidagarritasuna bermatu.
-Segurtasun pertsonaleko eta erabili diren ekipo eta materialen segurtasun arauak eta baldintzak une oro aplikatuko dira, zurruntasun osoz eta berehala.
-Egin behar diren neurketa eta froga prozedurak ezarrita dagoen protokoloari jarraiki aplikatuko dira.
-Egin diren frogen txostenak zehatz-mehatz jasoko ditu frogapeko aplikazioaren zehaztapenetan eskatu diren oinarrizko datuak eta parametroak.
-Frogen txostenaren ondorioetan prototipoaren ezaugarri funtzionalak hobetzen dituzten aldarazpen edo/eta aldaketen iradokizunak bilduko dira.
3.5. Txartel elektronikoaren kalitatea eta fidagarritasuna bermatzeko aurrez ezarri diren entseiuak egitea; horretarako eskura dauden bitartekoak eta ezarrita dauden prozedurak erabiliko dira eta formatu normalizatua izanen duen bidezko txostena gertutuko da.
-Kalitatea eta fidagarritasuna bermatzeko frogak egiteko behar den dokumentazioa diseinuko dokumentazioa abiaburutzat hartuta aukeratuko da, horretarako behar diren argiztapenak edo/eta oharrak eskatuz.
-Neurketak eta frogak egiteko ekipoak frogen zehaztapenetan ezarri diren preskripzioak betez aukeratuko dira.
-Neurketak eta frogak egiteko bankua begiztapen prozesua optimizatzeko eta aurrez ezarri diren baldintzak bermatzeko moduko eran jarriko da.
-Norberaren, erabili diren bitartekoen eta produktuaren segurtasun baldintzak era egokian aplikatuko dira.
-Prototipoaren kalitate eta fidagarritasun frogak egiteko burutu behar den prozesua era zehatzean ezarriko da.
-Prototipoaren parametroaren doikuntzak eta neurketak ezarri den protokoloaren arabera eginen dira.
-Kalitate parametroen erregistroa (tentsioak, korronteak, uhinaren formak) eskatu den zurruntasunarekin eta formatu eta euskarri normalizatuan eginen da.
-Fidagarritasun entseiuak (txoke termikoa, hezetasuna, txoke elektrikoa, bibrazioak) ezarrita dauden eran eta euskarri normalizatuak aplikatuz burutuko dira.
-Fidagarritasun parametroen erregistroa (MTTF -"mean time to failure"-, MTBF -"mean time betweeen failures"- eskatu den zurruntasunarekin eta formatu eta euskarri normalizatuan eginen da.
-Entseiuaren baldintzak era egokian zehaztuta eta kontrolatuta egonen dira.
-Entseiuen txostenaren ondorioetan prototipoaren kalitate eta fidagarritasun baldintzak hobetzen dituzten aldarazpen edo/eta aldaketen iradokizunak bilduko dira.
b) Lanbide gaitasuna.
Produkziorako bitartekoak eta informazioaren tratamendua: Marrazkiak egiteko materiala. Kalkulagailua. Ordenadorea. Ordenadorearen periferikoak (inprimagailua, trazatzaile grafikoa, tableta digitalizatzailea, eskanerra). ZIko plaken diseinua eta irudikapenak egiteko ordenadore bidezko programa informatikoak (CAD-CAE). Planoen agiritegiak. Bulegoko material orokorra. Lan elektrikoak eta mekanikoak egiteko eskuzko erremintak (alikateak, destorniladoreak, kable-azalkengailua, soldadorea, zulaketa). Osagai elektronikoen soldadura eta soldatuta dagoena askatzeko tokiak (ezarketazkoak eta azaleko muntaketazkoak). Mikroskopioa. Fototrazatzaile grafikoa. ZIetan zulaketak metalizatzeko makina txikiak. ZIetarako pantaila serigrafikoak. Prototipoetarako ZIetan osagaiak muntatzeko makina txikiak. Zulaketetarako zenbakizko kontroleko makina txikia (CNC). Birfusioak egiteko labe txikia. Neurketa eta begiztapen elektronikorako tresnak (polimetroa, osziloskopioa, frekuentzimetroa, BF eta AF generadoreak, elikadura-iturriak, esprektruen-analizagailua, injektorea eta zunda logikoa; egoera logikoen analizatzailea). Parametroak erregistratzeko tresneria. Fidagarritasun entseiuak egiteko tresneria.
Materialak eta produktuak: eskema elektronikoak eta materialen zerrendak. Gidari elektrikoak eta interkonexio-elementuak. Osagai elektronikoak. ZIko fotograbaketa egiteko fitxategiak. ZIko plaken metaleztaketa eta eraso kimikoa egiteko materialak. ZIko plaken osagarrien soldadura egiteko materialak. Zirkuitu elektronikoen prototipoak. Neurketa orrialdeak eta frogei buruzko txostenak. Frogarako "softwarea".
Lanaren emaitzarik behinenak: Produktuak edo/eta zerbitzuak: Zirkuitu elektroniko analogikoen eta digitalen prototipoak. Produktu elektronikoaren diseinu fisikoari dagokion dokumentazioa (eskema elektronikoak. ZIen diseinu fisikoaren planoak -osagaien kokapena eta serigrafia, geruzen pistak, soldadura-maskara, zulaketen planoa-, fototrazatzailerako fitxategiak eta CNC zulogailua). Froga funtzional eta fidagarritasun frogen txostenak.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: ZIko plaken osagaien kokapenerako eta pisten trazaketarako prozedurak (eskuzkoa eta automatikoa). ZIko plaken gertuketarako dokumentazioa eskuratzeko prozedurak (paperezko euskarrian eta euskarri informatikoan). ZIak fabrikatzeko prozesuak (zulaketen metalizazioa, pantaila serigrafikoen prestakuntza eta ZIen babesa). CNCak programatzeko prozedurak. Sarketa eta azaleko muntaketazko (SMD) osagaien soldadura metodoak. Eskuzko muntaketa elektronikoak egiteko prozedurak (tolestu, sartu, terminalak moztu). Soldadura eta soldatuta dagoena askatzea). Osagai elektronikoen muntaketa automatikoak egiteko prozesua (osagaiak kokatzeko makinen programazioa). Eragingailu elektroniko programagarrien grabaketarako prozedurak (memoriak, eragingailu logiko programagarriak -PLD-, mikrokontrolagailuak). Denbora eta maiztasunaren alorreko magnitude elektronikoak neurtzeko prozedurak. Zirkuitu elektronikoak doitzeko prozedurak. Dokumentazioa eskuratzeko prozedura orokorra.
Informazioa: izaera, mota eta euskarriak: Produktuari buruzko zehaztapen teknikoak. Produktuari aplika dakiokeen araudi teknikoa eta kalitatezkoa. Zirkuitu elektronikoei buruzko gidaliburuak. Osagai elektronikoen erabilerari buruzko barneko araudia. Osagai elektronikoen erabilerari buruzko barneko araudia. Muntaketa eta interkonexioei buruzko barneko gidaliburuak. Doikuntzarako prozedurei buruzko barneko gidaliburuak. Fidagarritasuna aztertzeko prozedurei buruzko barneko gidaliburuak. Produktu elektronikoen dokumentazio mota eta edukiari buruzko barneko gidaliburuak (paperean zein euskarri informatikoan).
Jasotzaileak diren langileak edo/eta elkarteak: Diseinu saila edo/eta langileria. Industrializazio saila edo/eta langileria. Kalitate saila edo/eta langileria. Bezeroa.Homologaziorako erakunde ofizialak.
4. gaitasun unitatea: Ekipo elektronikoen mantenimendua egitea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
4.1. Ekipo elektroniko analogikoetan gertatzen diren matxurak era sistematikoan antzemateko prozedurak ezartzea, horretarako horiei buruzko dokumentazio funtzionala kontsultatuz eta tresneria egokia erabiliz.
-Matenimendurako prozedurak ezartzeko beharrezkoa den dokumentazio teknikoa mantenimendu zerbitzuan eta laguntza teknikoarenean normalean eskura dagoenaren arabera hautatuko da.
-Ekipo elektronikoaren mantenimenduan erabili behar diren tresnak normalean laguntza tekniko edo/eta mantenimendu zerbitzuetan egon dagoenarekin bat etorriko dira eta bidezkotu eginen da tresna berezien erabilera.
-Diagnosi-bankua prozedurak izanen duen mailaren arabera taxutuko da (modularra edo/eta osagaia), erabili behar diren tresnen multzoaren hautapena optimizatuz.
-Matxurak simulatzeko eragiketak, frogak eta neurriak balizko kasu zehatzetan kritikoak diren elementuen eragingailuak edo/eta elementuak zehaztuz hautatuko dira.
-Segurtasun pertsonaleko baldintzak, frogatzen ari den ekipo elektronikoarenak eta prozesu osoan aplikatu behar diren materialenak era egokian zehaztuko dira.
-Ekipo elektronikoetan gertatzen diren matxurak aurkitzeko egin behar den diagnostikoaren prozesua zehatz-mehatz azalduko da.
-Erabakitzeko taula edo zuhaitzak atal funtzionalen arabera zehaztuko dira, kasu bakoitzean bidezkoa den logikari jarraiki.
-Konexio eta eskuztaketa goitapenak argi eta garbi zehaztuko dira.
-Ekipoaren hasierako frogak eta doikuntzak argi eta garbi zehaztuko dira.
-Begiztatu behar diren parametroak (tentsioaren baloreak, uhinaren formak) eta frogaren baldintzak era egokian zehaztuko dira.
-Ekipo elektronikoaren mantenimenduaren dokumentazioak funtsezko informazio nahikoa izanen du:
.Erabiltzeko aukeren azalpena.
.Kalitatearen zehaztapena.
.Jardunbidearen azalpena: bloke eta zirkuitu mailan.
.Aurrearreta-mantenimendua: narriatzen diren atalak ordeztea, birkalibraketa, labanketa.
.Zuzenketa-mantenimendua: ekipoa muntatzeko eta desmuntatzeko metodo, goitapenak eta segurtasun prozedurak; entseiuak eta frogak egiteko aginduak, doikuntzak, frogak egiteko tresnen zerrenda eta gailu zehatzak.
.Matxurak aurkitzeko gidak, taulak eta prozedurak.
.Zirkuituen diagramak.
.Ordezkaien zerrenda.
.Plano mekanikoak, kalitate egokiarekin eta formatu eta irudikapen normalizatuan.
4.2. Ekipo elektroniko digital edo/eta analogikoetan gertatzen diren matxurak era sistematikoan antzemateko prozedurak ezartzea, horretarako horiei buruzko dokumentazio funtzionala kontsultatuz eta "hardware" eta "software" tresneria egokia erabiliz.
-Matenimendurako prozedurak ezartzeko beharrezkoa den dokumentazio teknikoa mantenimendu zerbitzuan eta laguntza teknikoarenean normalean eskura dagoenaren arabera hautatuko da.
-Ekipo elektronikoaren mantenimenduan erabili behar diren tresnak normalean laguntza tekniko edo/eta mantenimendu zerbitzuetan egon dagoenarekin bat etorriko dira eta bidezkotu eginen da tresna berezien erabilera.
-Diagnosi-bankua prozedurak izanen duen mailaren arabera taxutuko da (modularra edo/eta osagaia), erabili behar diren tresnen multzoaren hautapena optimizatuz.
-Ekipo elektronikoen mantenimendurako beharrezko "hardware" edo/eta "software" tresna bereziak diagnostikoaren prozesua erraztearen eta eskuhartzeen denbora moztearen ondoreetarako garatzen dira.
-Matxurak simulatzeko eragiketak, frogak eta neurriak balizko kasu zehatzetan kritikoak diren elementuen eragingailuak edo/eta elementuak zehaztuz hautatuko dira.
-Segurtasun pertsonaleko baldintzak, frogatzen ari den ekipo elektronikoarenak eta prozesu osoan aplikatu behar diren materialenak era egokian zehaztuko dira.
-Ekipo elektronikoetan gertatzen diren matxurak aurkitzeko egin behar den diagnostikoaren prozesua zehatz-mehatz azalduko da.
-Erabakitzeko taula edo zuhaitzak atal funtzionalen arabera zehaztuko dira, kasu bakoitzean bidezkoa den logikari jarraiki.
-Konexio eta eskuztaketa goitapenak argi eta garbi zehaztuko dira.
-Ekipoaren hasierako frogak eta doikuntzak argi eta garbi zehaztuko dira.
-Begiztatu behar diren parametroak (tentsioaren baloreak, uhinaren formak, egoera logikoak) eta frogaren baldintzak era egokian zehaztuko dira.
-Ekipo elektronikoaren mantenimenduaren dokumentazioak funtsezko informazio nahikoa izanen du:
.Erabiltzeko aukeren azalpena.
.Kalitatearen zehaztapena.
.Jardunbidearen azalpena: bloke eta zirkuitu mailan.
.Aurrearreta-mantenimendua: narriatzen diren atalak ordeztea, birkalibraketa, labanketa.
.Zuzenketa-mantenimendua: ekipoa muntatzeko eta desmuntatzeko metodo, goitapenak eta segurtasun prozedurak; entseiuak eta frogak egiteko aginduak, doikuntzak, frogak egiteko tresnen zerrenda eta gailu zehatzak.
.Matxurak aurkitzeko gidak, taulak eta prozedurak.
.Zirkuituen diagramak.
.Ordezkaien zerrenda.
.Plano mekanikoak, kalitate egokiarekin eta formatu eta irudikapen normalizatuan.
4.3. Ekipo elektronikoak dokumentazio, gailu eta tresna egokiak erabiliz konpontzea, eskuztaketa segurua eta kalitatezkoa denbora egokian bermatuz; funtzionaltasuna eta ekipoaren dokumentazioan biltzen diren prestazioak bermatzeko beharrezko fidagarritasun frogak egitea.
-Hasieran egin diren froga funtzionalek matxuren gaztiguan bildu diren zantzuak begiztatzeko balioko dute eta, beti, ekipoaren arazoen sintomatologia zehazteko.
-Abiatzeko hipotesiek eta jarduteko planek matxura dagoen tipoa (mekanikoa edo/eta elektrikoa) eta bloke funtzionalaren diagnosi eta kokatze zehatza gertutzeko bidea emanen dute.
-Ekipoaren matxuraren diagnosia eta kokaera horren dokumentazio teknikoaren kontsulta egin, neurketarako erreminta eta tresna egokiak erabili eta bidezko prozedura sistematikoa aplikatuta eginen da, beti ere prozedura normalizatuetan.
-Ekipopoaren matxuraren diganosia egitea eta non dagoen aurkitzea ekipo horren agiri teknikoak kontsultatuz eta neurketa erreminta eta tresna egokiak erabiliz eginen da, prozedura sistematikoa aplikatuz eta denbora egokian.
-Aurrekontuak zehatz bilduko du konponketaren tipologia eta kostua.
-Ekipoaren elementu mekanikoen muntaketa, desmuntaketa eta ordezpena dokumentazio teknikoa kontsultatuz eginen da (plano eta prozedura normalizatuak) eta tresna egokiak erabiliz; ekipoaren integritatea bermatuko da, erabili diren piezen azkeneko kantitateari zein kalitateari dagokionean alegia.
-Zirkuitu inprimatuko txartelen osagai elektonikoen muntaketa, desmuntaketa eta ordezpena (soldadura eta soldatuta dagoena askatzea) osagai berdin edo baliokideak eta tresna egokiak erabiliz eginen da; prozedura normalizatuak aplikatuko dira eta kontaktu elektriko eta lotura mekaniko egokiak bermatuko dira.
-Ekipo elektronikoen azpisistema mekanikoen doikuntzak erreminta eta gailu zehatzak erabiliz gauzatuko dira, duintasun maila egokian eta dokumentuetan azaltzen diren prozedurak betez.
-Ekipo elektronikoen azpisistema elektronikoen doikuntzak erreminta egokiak eta gailu zehatzak erabiliz gauzatuko dira, duintasun maila egokian eta dokumentuetan azaltzen diren prozedurak betez.
-Froga funtzionalak, amaierako doikuntzak (mekanikoak edo/eta elektronikoak) eta, hala denean, aholkatzen diren fidagarritasun frogak era sistematikoan eginen dira, ekipoaren dokumentazioan ezarri den prozedura betez.
-Ekipoaren konponketa horien dokumentazioan aholkatzen diren norberaren, ekipoen eta materialen segurtasun arauak betez eginen da, profesional onaren jarduera egokiaren ildotik.
-Ekipo elektronikoaren matxuren konponketarako txostena formatu normalizatuan eginen da eta eskuhartze horren fakturazioa egiteko eta ekipoaren matxuren "Historikoa" eguneratzeko beste informazio emanen du.
4.4. Ekipo elektronikoen mantenimendurako tailer txiki baten dokumentazio eta logistika antolatzea eta kudeatzea; eskura dauden bitartekoak optimizatzea, osagai eta materialen horniketak denbora egokietan eta kosturik baxuenean egiten direla bermatzea, eta hori guztia era egokian biltegiratuta.
-Informazio teknikoaren liburutegirako esleitu den esparrua eskatzen den informazioa erraz heltzeko moduan taxutu da.
-Gehien erabiltzen diren informazio teknikoko gidaliburuak eskura izanen dira eta, horietan, ekipoaren matxuren diagnosiaren prozesua bideratzeko xehekapenak azalduko dira.
-Erabili behar diren matxuren gaztigu-orriak zehatz definitu dira, formatu egokian alegia.
-Konpondu behar diren ekipo elektroniko guztien matxuren historikoa biltzeko tresnak beharrezko atalak eta euskarri egokia izanen ditu (papera edo/eta informatikoa).
-Mantenimenduren bat behar izan duten ekipo elektroniko guztien matxuren historikoa eguneratuta egonen da eta erabilera optimizatzeko oharrak eta xehekapenak izanen ditu.
-Ekipo tipologia bakoitzaren akats arruntenen analisi estatistikoa behar den aldikotasunean eginen da. Eskuratu diren emaitza horien informazioa emanen da eta mantenimendu prozesuak optimizatzeko bidezko neurriak hartuko dira.
-Algailuetarako esleitu den esparrua era egokian ordenatuta egonen da; beharrezkoak diren ingurugiroaren eta biltegiratzearen baldintzak bermatuko dira, sarbideragarritasuna eta kokaera bideratuz.
-Aldagailuen inbentarioa aldikotasun egokian eguneratuko da; kalitatezko eskuhartzeak bermatzen dituzten elementuak eta materialak eskura daudela ziurtatuko da, eta hori guztia aurreikusi den denboran.
-Aldagailu kritikoenen, jatorrizkoen edo/eta baliokideen eskuragarritasuna bermatzen duten prozedurak (hornitzaile anitza, presazko garraioa) konprometitu diren mantenimendu eragiketak bermatzeko moduko eran ezarriko dira.
-Aldagailuen informazioari buruzko liburutegia era egokian antolatuko da.
4.5. Teknikarien talde txiki baten mantenimendu eragiketak lan-zamen arabera programatzea eta gainikustea, eskuhartzeak esleituz eta eskura dauden baliabideak eta bitartekoak optimizatuz.
-Egin behar diren mantenimenduko jardueren lan orrialdeak aski denbora lehenago eginen dira.
-Giza baliabideen banaketa lehentasunak, eskura dauden bitarteko materialak eta teknikarien gaitasun profesionalak kontuan hartuta burutu behar dira.
-Tresna zehatzen eta bitarteko materialen banaketa burutu behar diren lanak eta denbora egokia kontuan hartuta burutuko dira.
-Beste teknikari batzuek eskatzen dituzten euskarria, prestakuntza eta aholkularitza berehala, ondo eta denbora aprobetxatuz eginen da.
-Segurtasun neurriak ezarrita dauden segurtasun preskripzioak betez ezarri eta gainikusiko dira.
-Eguneroko txostena lan gaztiguen bidez eginen da eta, horretan, aldi araupetu horretarako (astea, hilea) ezarri den informazio nahiko bilduko da.
4.6. Ekoizpen giroan laneko harremanak sortzea, mantentzea eta areagotzea, langileen artean gertatzen diren gatazkak konpontzea eta erreklamazio- eta disziplina-prozedurak abiaraztea.
-Enpresaren prozeduren berri emanen zaie haren kideei, beraren egoeraren eta nondik-norakoen jakinaren gainean egon daitezen, batez ere kalitateari eta ekoizkortasunari dagokienez.
-Prozedurez erabakiren bat hartu behar bada, laneko legeria kontuan hartuko da eta errespetatu eginen da.
-Enpresako edozein kidek kalitateaz, ekoizkortasunaz eta zerbitzuaz hobekuntzarako proposamenak egitea sustatuko da eta, hala denean, haietariko hoberenak onartu eginen dira.
-Zuzendaritzak gizabideko harremanak bultzatuko ditu eta sustatuko du langileek jarrera positiboak edukitzea euren kideengana eta lanari dagokionez.
-Jarraiko prestakuntzako plana ezarriko da langileen prestakuntza teknikorako.
-Lanean sortzen diren gatazkak identifikatuko dira eta neurriak hartuko dira haiek azkar konpontzeko.
-Pertsonen arteko harreman-arazoak konpontzeko ezer erabaki aurretik behar den informazio guztia bilduko da eta, behar izanez gero, goragoko buruari kontsultatuko zaio.
-Langileei indarreko legeriaren eta laneko arau zehatzen arabera dagozkien eskubide eta betebeharren berri emanen zaie.
-Disziplina- edo kexu-prozeduraren bat abiaraziz gero, eskura dagoen informazio guztia emanen da ahalik azkarren.
4.7. Lan-jardunean Laneko Segurtasunari buruzko arauak betetzea eta betearaztea, eta larrialdiei erantzutea.
-Enplegatuek eta enpresak laneko segurtasunaren arloan dituzten eskubideak eta betebeharrak identifikatuko dira.
-Jarduketa bakoitzerako egokienak diren segurtasun-ekipoak eta bitartekoak identifikatuko dira eta behar bezala erabili eta zainduko dira.
-Laneko segurtasunari buruzko arauak betetzen direla zainduko da eta haiek betetzeko giro egokia sortuko da.
-Beraren ardurapeko lan-eremuak garbi, ordenaturik eta seguru egonen dira.
-Larrialdia gertatuz gero, behar diren neurriak hartuko dira eta behar denari abisatuko zaio.
-Beste arlo batzuetakoei gertatu den larrialdiaren berri emanen zaie eta, hala denean, kausak analizatuko dira eta neurriak proposatuko dira halakorik berriz gerta ez dadin.
b) Lanbide gaitasuna.
Produkziorako bitartekoak eta informazioaren tratamendua: Lan elektrikoak eta mekanikoak egiteko eskuzko erremintak (alikateak, destorniladoreak, kable-azalkengailua, soldadorea). Neurketa eta begiztapen elektronikorako tresnak (polimetroa, osziloskopioa, frekuentzimetroa, BF eta AF generadoreak, elikadura-iturriak, injektagailu eta zunda logikoa, egoera logikoen analizagailua, elikadura-iturriak). Sinaduren analizagailuak, mP-mC emulagailuak eta memoriak. Eragingailu eta ekipo patroiak. Parametroak erregistratzeko tresneria. Osagai elektronikoen soldadura eta soldatuta dagoena askatzeko tokiak (ezarketa eta azaleko muntaketazkoak). Mikroskopioa. Diagnosiak egiteko "softwarea". datuen analizagailuak. Reflektometroa.
Tarteko materialak eta produktuak: Eskema elektronikoak eta materialen zerrenda kodetuak. Gidari elektrikoak eta interkonexio-elementuak. Osagai elektronikoak soldatzeko materiala. Osagai elektroniko pasiboak eta aktiboak (ezkutukoak eta integratuak). Zirkuitu elektronikoen txartelak. Neurketa-orrialdeak. duintasunezko material mekaniko txikia (torlojuak, poleak eta engranaiak).
Lanaren emaitzarik behinenak: Ekipo elektroniko, analogiko, digital eta hibridoen mantenimendua (aurrearretazkoa eta zuzenketazkoa). Mantenimendu txostenak eta konponketa gaztiguak.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Ekipo elektronikoen matxuren diagnosia egiteko prozedurak (produktuaren gidaliburuaren arabera). Ekipo elektronikoen matxuren diagnosia "software" tresnen bidez egiteko prozedurak. Konponketak egiteko prozedura normalizatuak (produktuaren gidaliburuaren arabera). Osagai edo/eta modulu elektronikoak ordezteko prozedurak. Denbora eta maiztasunaren alorrean magnitude elektroniko neurtzeko prozedurak. Dokumetazio prozedurak mantenimenduaren alorreko jardueretan.
Informazioa: izaera, mota eta euskarriak: Ekipo elektronikoen gidaliburu deskribatzaileak. Mantenimendurako gidaliburua (aurrearretazkoa eta zuzenketazkoa). Ekipo elektronikoen mantenimenduaren historikoaren gidaliburuak eta datutegiak. Zirkuitu elektronikoei buruzko gidaliburuak. Osagai elektronikoei buruzko gidaliburu teknikoak. Eragingailu mikroprozesatu osagarriei buruzko gidaliburuak. "Softwarearen" edizioari buruzko gidaliburuak. Osagai elektronikoen erabilerari buruzko barneko araudia. Muntaketa eta interkonexioei buruzko barneko gidaliburuak. Doikuntzarako prozedurei buruzko barneko gidaliburuak.
5. gaitasun unitatea: Enpresa txikian edo tailerrean administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak egitea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
5.1. Enpresa txikia edo tailerra ezartzeko ahalbidea ebaluatzea, jardueraren, negozio-bolumenaren eta helburuen arabera.
-Enpresak izanen lituzkeen baliabideei, helburuei eta jardueraren ezaugarriei ongien egokitzen zaion enpresa-era juridikoa aukeratu da.
-Enpresa ezarri aurretiko azterketa egin da, ondokoak baloratuz:
.Helburuetarako antolamendu-egitura egokia.
.Kokapen fisikoa eta jarduteko esparrua (bezero/hornitzaile tartea, banaketa bideak, enpresa kokatuko den alderdiko higiezinen prezioak, prospektiba elementuak).
.Giza baliabideen aurreikuspena.
.Izan litekeen eskariaren, gastu eta sarreren aurreikuspena.
.Ibilgetuaren egitura eta osaketa.
.Finantzaketa beharrak eta finantzatzeko modu errentagarriena.
.Proiektuaren errentagarritasuna.
.Enpresa edo jarduerei Administrazio Publikoek ematen dizkieten dirulaguntzak edo/eta laguntzak eskuratzeko aukera.
-Behar diren giza baliabideen osaketa zehazten da, enpresaren jardueraren berezko funtzio eta prozesuen eta ezarritako helburuen arabera, prestakuntzari, eskarmentuari eta jarrera-baldintzei kasu emanez, bidezkoa bada.
5.2. Enpresa txiki baten tamaina, jarduera eta helburuen arabera, kontratazio modu egokienak zehaztea.
-Indarra duten kontratazio moduak ezagutzen dira, bai eta haien alde onak eta alde txarrak. Sektorean gehien erabiltzen direnak azaltzen dira.
-Kontratu modu hoberenak aukeratzen dira, enpresaren helburuen eta haren jardueraren ezaugarrien arabera.
5.3. Enpresa txiki bat sortzeko behar den eta jarduera ekonomikoan erabiltzen den dokumentazioa sortu, kudeatu eta antolatzea.
-Informazioa antolatzeko sistema egokia ezartzen da, enpresaren ekonomi eta finantza egoeraren berri eguneratua ematen duena.
-Jarduerari ekiteko behar diren izapideak egiten dira erakunde publikoetako legezko erregistroetan.
-Sortutako dokumentuak: fakturak, jasoagiriak, eskaera orriak, ganbio-letrak, txekeak eta ordainagiriak, enpresak ezarritako formatuan egiten dira, kasu bakoitzean behar diren datuekin eta indarra duen legeriari jarraituz.
-Enpresa sortzeko behar diren agiri guztiak ezagutzen dira (eskritura, erregistroak, jarduera ekonomikoaren gaineko zerga eta abar).
5.4. Produktu edo zerbitzuen salmenta sustatzea, behar diren bitarteko edo harremanak erabiliz, eskatzen den merkataritza jardueraren arabera.
-Sustapen planean, aintzat hartzen da enpresaren produkzio ahalmena eta sortzen dituen produktu eta zerbitzuen balizko bezero eredua.
-Salmenten gehikuntzaren eta sustapenaren kostuaren arteko erlazio hoberena duen sustapen mota aukeratzen da.
-Azoka eta erakusketetan esku hartzeak modua ematen du produktu edo zerbitzu desberdinak banatzeko bideak ezartzeko.
5.5. Hornitzaile eta bezeroekin negoziatzea, merkatu eragiketetan baldintza aldekoenak bilatuz.
-Hornitzaileekiko negoziaketan aintzat hartzen dira: merkatuko prezioak, emateko epeak, kalitateak, ordaintzeko baldintzak, garraioak, halakorik badago, beherapenak, eskaeraren bolumena, enpresaren unean uneko likidezia, hornitzailearen saldu osteko zerbitzua.
-Bezeroari eskaintzen zaizkion salmenta baldintzetan kontuan hartzen dira: mozkinen marjinak, kostu prezioa, bezero motak, salmentaren bolumena, kobrantzaren baldintzak, deskontuak, emateko epeak, garraioa, halakorik badago, bermea, saldu osteko laguntza.
5.6. Egiazko edo balizko bezeroekin harreman onak sortu, garatu eta mantentzea.
-Uneoro enpresak nahi duen irudia ematen da.
-Bezeroekiko harremanak adeitasun eta gizalegezkoak dira, eta ezarritako epeetan burutzen dira.
-Haien eskaerei erantzun egokia ematen zaie, erreklamazioak adeitasunez eta azkar ebazten dira eta etorkizuneko harremanak sustatzen dira.
-Bezeroei enpresan egiten diren aldaketa edo berrikuntza guztien berri ematen zaie, haien interesekoak badira.
5.7. Behar diren garaian eta eran, enpresaren legezko betebeharretatik heldu diren jarduerak ezagutzea.
-Indarreko legeriak eskatzen duen dokumentazioa ezagutzen da.
-Egiten den ekonomi jarduerari dagokion zerga egutegia ezagutzen da.
-Behar diren garaian eta eran legezko lan betebeharrak ezagutzen dira: langileen altak eta baxak, nominak, gizarte aseguruak.
b) Lanbide eremua.
Erabili beharreko informazioa: administrazioko agiriak: fakturak, jasoagiriak, eskaera orriak, ganbio-letrak, txekeak.
Erakunde ofizialentzako agiriak; lokala irekitzeko baimenak, lanak egiteko baimenak; TC1, TC2 nominak, EJZko alta; kontabilitate liburu ofizialak eta liburu lagungarriak; bezero eta hornitzaileen artxiboak.
Informazioaren tratamendua: administrazioko izapideak eta erakunde ofizialekiko betebeharrak ezagutu beharko ditu, bai interesatuak berak haiek burutzeko, bai haien burutzapena pertsona edo enpresa espezializatuei kontratatzeko.
Informazioaren euskarria informatizatu egin daiteke, merkatuan diren kudeaketa-pakete oinarri-oinarrizkoak erabiliz.
Harremanak izanen ditu ondoko pertsona hauekin: hornitzaileak eta bezeroak. Enpresa txikia edo tailerra izaki, oro har, merkataritza-eragiketa txikiak sortuko dituzten eskaerak edo zerbitzuak egiten dituzten bezeroekin izanen ditu harremanak. Kudeatzailetzak.
1.2. Lanbide gaitasunaren bilakaera.
1.2.1. Faktore teknologiko, antolamenduzko eta ekonomikoen aldaketak.
Jarraian aurreikus daitezkeen aldaketak aurkeztuko ditugu, seguruenik, trazatu dugun figuraren gaitasunean zeresana izanen dutenak:
Industri ekipo-ondasunen alorrean era normalean erabiltzen diren ekipo elektronikoak ezezik, azkeneko urte hauetan nabarmena da informazioa tratamenduaren eta telekomunikazioen alorreko ekipoen erabilera arin eta etenik gabe bilakatzen ari dela eta poliki-poliki horiek guztiak enpresaren jardueran sartu direla, enpresa horien tamaina eta jarduera gorabehera; faktore horrek ekipo elektronikoen mantenimenduan zerbitzu integralak eskaintzeko gai diren enpresak eskatuko ditu.
Elektronikaren alorreko ekipo informatikoen eta aplika daitezkeen erreminta eta programen eboluzio bereziak eskemak, simulazioak eta zirkuitu elektronikoen diseinuak editatzeko ordenadore bidez laguntzen diren programen erabateko erabilera ekarri du, aplikazioa eta tamaina gorabehera, eta lanbidearen alorrean nahitaezko bihurtu dira, eta datozen urte hauetan aurrerakuntza nabarmen eta eten gabea aurreikusi da, hots, ordenadoreen kalkulatzeko potentziarekin zuzenean lotuta dagoen aurrerakuntza.
Teknologia digitalek analogikoekin erkatuta izan duten aurrerakuntza bitxiari esker, kontroleko elementu bezala erabiltzen diren zirkuitu mikroprogramagarrien behin betiko gehikuntzari lotuta (mikroprozesagailuak, mikrokontroladoreak, eragingailu logiko programagarriak), gero eta gehiago eraikitzen dira teknologia horietan oinarritzen diren ekipoak.
Azaleko muntaketazko teknologietan oinarritzen diren osagaien erabileraren gehikuntzak eragin zuzena du fabrikazio prozesuetan eta, bereziki, teknologia mota hauekin eraikitzen diren ekipo elektronikoen mantenimendurako prozeduretan.
Gero eta garrantzitsuagoa da enpresetan egon dauden eta horietan garatzen diren funtzio guztiak ukitzen dituzten prozesuak enpresa horietan fabrikatzen diren produktuen homologazioa bideratzen duten nazio eta nazioarte mailako Kalitate Arauei egokitzea (berariazko garrantzia du ISO 9000 Arauak); Kalitate Osoa bezalako kontzeptu berriak eta antolakuntzari ekiteko forma berriak daude, horizontalagoak eta malguagoak, fabrikatzen diren produktuen eta ematen diren zerbitzuen hobekuntza prozesuekin aurrera egiteko bidea ematen dutenak alegia.
Arlo elektronikoak azken urte hauetan izan duen birmoldaketa sakonari, besteak beste ekoizpenean izan den automatizazioaren gehikuntza, produktuen aniztasuna eta eragingailu, material eta beharrizanen eboluzio azkarragatik ezagutzen denari, inbertsioaren alorreko orientazioak eta enpresetan gertatu diren antolaketa-aldaketak gehitu behar zaizkio, batez ere enpresa handietan, azken horietan gero eta gehiago sustatzen baitira ikerketa eta garapen inbertsioak (I+G) eta, aldi berean, lanik ohikoena eta gehien errepikatzen dena (zirkuitu inprimatuko plaken eraikuntza, azpimultzoen muntaketa) beste enpresa batzuekin azpikontratatzen dute, gehienetan enpresa txiki eta ertain espezializatuekin.
Ekipo elektronikoen konplexutasunari ekipo elektronikoen matxuren diagnostiko eta konponketan erabiltzen diren tresna, erreminta eta prozeduren gero eta sofistikazio handiagoa gehitu behar zaio, bereziki profesional motako ekipo elektronikoei dagokienean.
Ekipo elektronikoen mantenimendu zerbitzuek, bereziki profesionalak, funtsezkoak bihurtu dira alorrean eta egun eta etorkizunari begi indarrik gehien duten azpialorren artean ditugu.
Ekipo elektronikoen mantenimendu zerbitzuak ematen dituzten enpresa txiki eta ertainek jarduera irekitzen dute eta horien espezialitate maila gehitzen dute; enpresa horiek oso azkar moldatu beharko dira aldaketa teknologikoetara eta gero eta eraginkorragoa den esparruko erabiltzaileen agindeietara.
1.2.2. Aldaketak lanbide jardueretan.
Ekipo elektronikoen fabrikazioaren automatizazioak eta horien kalitate eta fidagarritasun beharrek I+Gko alde funtzionalen sustapenera zuzenduta dagoen alor honen industri ikuspegia taxutzen dute; alde funtzional hauetan ingeniaritzaren laguntzan eta prototipo elektronikoen homologazioan gaitasuna duten teknikariek alde funtzional horretako jarduerak diseinu lagunduaren bidezko tresna informatikoak eta zirkuitu elektronikoen simulazioa erabiltzera bideratzen dituzte.
Aldi berean, funtsezko betebeharra dute programazio-lengoaia egokietan, maila altukoak zein baxukoak, egiten diren eta eragingailu mikroprogramagarriak kontrolatzen dituzten programen garapenerako jarduera profesionalek (mikroprozesadoreak, mikrokontroladoreak), horretarako garapen ingurune zehatzak erabiliz.
Beste alde batetik, zirkuitu inprimatuko plakak eraikitzeko beharrezkoa den dokumentazio teknikoaren gertuketak gero eta gehiago eskatzen du aplikazioko plaka elektronikoen euskarrirako balio duten zirkuitu inprimatuen diseinurako tresna informatikoak erabiltzea.
Ekipo elektronikoen mantenimenduari dagokion azpialorrean, jarduera profesionalak azkar eboluzionatzen dute, osagaien teknologia berriei eta gero eta sistema konplexuagoei lotuta baitaude. Halaber, ekipo profesionaletan matxuren diagnosia egiteko tresneria gero eta sofistikatuagoa erabiltzen dira eta, horrek, ekipoetan egiten diren eskuztaketa horiek gero eta kalitate eta fidagarritasun handiagokoak izatea eskatzen du, eta hori guztia ahalik eta denbora eperik motzenean. Ordenadore bidez laguntzen diren diagnosi-tresnek gero eta gehiago optimizatu eta erraztuko dituzte diagnostikoaren prozesua eta frogatzen ari diren ekipo horiek puntuan jartzea.
1.2.3. Prestakuntzako aldaketak.
Osagai elektronikoetan eta ekipo elektronikoen teknika digitalak eta mikroprogramagarrietan gertatu den eboluzioa azkarra izan da oso; halaber, elektronikak esku hartzen dituen aplikazio-eremuak asko hazi dira eta, horregatik, behar-beharrezkoa da profesionalaren prestakuntza prozesu iraunkorra ondoko alor hauetan:
-Elektronika profesionalaren esparruetan aplikazio zehatza duten osagai elektroniko integratuen ezagutza, aldizkari eta gidaliburu tekniko espezializatuen bidez.
-Maketa eta prototipo elektronikoak eraikitzeko teknikak, eskuzko tresnak zein automatikoak erabiliz.
-Batez ere goi mailako lengoaien alorreko programazio-lengoaiak erabili eta eragingailu mikroprogramagarriak programatzea (adibidez, C lengoaia), horretarako funtsean eragingailu mikroprogramagarrien emulagailuetan oinarritzen den garapen-ingurunea era egokian erabiliz.
-Zirkuitu analogiko, digital edo/eta mikroprogramagarrien eskemen edizio, diseinu eta simulaziorako tresna informatikoak erabiltzea, baita zirkuitu inprimatuak eraikitzeko tresna eta bitartekoak ere.
-Prototipo elektroniko eta prozesuen entseiuak ezagutzea; ekipo elektronikoen kalitate kontrolean erabiltzen diren prozesuak, prozedurak eta bitartekoak ezagutzea.
-Ekipo elektroniko profesionalen diagnosi eta konponketa prozesuak, horretarako tresna eta erreminta egokiak erabiliz, baita ordenadore bidez lagundutako matxuren diagnosiaren "hardware" eta "software" zehatzak ere.
-Proiektuen kudeaketarako teknikak, hala ekipo elektronikoen fabrikaziorako nola horien mantenimendurako.
-Lanaren inguruko harremanak, gero eta garrantzitsuagoak baitira taldean egiten den lanaren testuinguruan; horretarako lan horizontaleko estrategiak aplikatuko dira prozesuen ebazpen eta hobekuntzan.
-Kalitatearen alderdiak, gero eta betebehar garrantzitsuagoa baitute alorrean, prozesuen hobekuntza eta produktuen lehiakortasuna. Erabateko Kalitatearen kontzeptua, horrek ekoizpenean aritzen diren kide guztien partaidetza aktiboa eta hobekuntzak ekartzeko gai diren balioaniztasun maila altua duten teknikariak eskatzen duelarik, eta, aldi berean, zereginetako alorrean espezialistak direnak: autokontrolaren alorrean gaitasuna duten teknikariak, egoera bati egokitzeko gai direnak, ekimena dutenak, erantzukizuna eta taldean lan egiteko gai direnak.
1.3. Kokapena produkzio prozesuan.
1.3.1. Lanbide eta lan ingurunea.
Lana garatzeko enpresa horien jarduerak ondoko hauek izan daitezke:
-Txartel eta ekipo elektronikoen fabrikazioa, ekoizpen mota gorabehera (saldo luze, motz edo/eta aleetan) eta enpresaren azpiarlo teknologikokoak (industria, telekomunikazioak, informazioaren tratamendurako ekipoak, tresnagintza).
-Zirkuitu inprimatuen diseinua eta fabrikazioa.
-Neurtuta eta bezeroaren zehaztapenen arabera (aldagarri fisikoen kontrolagailuak -tenperatura, argiztapena, elikadura-iturriak, tenporizadore elektronikoak, seinale eta mailaren moldagailuak, behe mailako industri sareetako seinalearen transmisoreak, etab.) egiten diren produktu elektroniko txikien diseinua eta fabrikazioa.
-Ekipo elektronikoen mantenimendua, enpresak atzematen duen azpialor teknologikoa gorabehera (industria, telekomunikazioak, informazioaren tratamendurako ekipoak, tresneriagintza).
Oro har, ekipo elektronikoen fabrikazioan eta mantenimenduan jarduten duten enpresa handi, ertain eta txikiak, batez ere profesional motakoak.
1.3.2. Ingurune funtzional eta teknologikoa.
Figura profesional hau batez ere produktuaren, prototipoen, kalitate eta fidagarritasun entseiuen, ekoizpenaren, logistikaren eta ekipo elektronikoen mantenimenduaren zehaztapenaren ingurune funtzionaletan garatuko da.
Teknika eta ezagutza teknologikoek ondoko esparru hauek hartuko dituzte:
-Teknika analogikoetan oinarritzen diren aplikazio zehatzak dituzten produktu elektronikoen sorkuntza, batez ere maiztasun eta potentzia baxuari dagokionean.
-Teknika digital eta mikroprogramagarrietan oinarritzen diren aplikazio zehatzak dituzten produktu elektronikoen sorkuntza (mikroprozesadoreak, mikrokontroladoreak eta eragingailu osagarriak).
-Tresna informatikoak erabiliz dokumentazio teknikoa gertutzea (eskema elektronikoen edizioa, testu editoreak, programa grafikoak).
-Tresna informatikoak erabiliz zirkuitu elektronikoen simulazioak egitea.
-Eskuzko prozedurak erabiliz maketa elektronikoak muntatzea (hala nola, "wire-wrapping" teknikak).
-Tresna informatikoak erabiliz aplikazio elektronikoetarako zirkuitu inprimatuak diseinatzea.
-Aplikazio elektronikoetarako zirkuitu inprimatuen fabrikazio prozesuak, bereziki geruza bikoitza dutenak.
-Prototipo elektronikoen kalitate eta fidagarritasun entseiuak.
-Ekipo elektroniko profesionalen aurrearreta- mantenimendua.
-Ekipo elektroniko profesionalen zuzenketa- mantenimendua; eskuzko edo/eta ordenadore bidezko prozedurak erabili eta matxuren diagnosi-teknikak garatzea.
-Ezarketa eta azaleko muntaketako osagaien soldadura eta soldatuta dagoena askatzea.
-Duintasunezko mekanika. Ekipo elektromekanikoen osagaiak diren elementuak eta eragingailuak.
-Erosketa eta biltegien logistika eta kudeaketa.
-Proiektuen kudeaketa, produktuen burutzapenaren eta ekipoen mantenimendurako eragiketaren garapena koordinatuz eta kontrolatuz.
Dagoen enpresa horren mota eta tamainaren arabera, alde funtzional zehatzean espezializatuko da edo bere lanak izaera balioanitza izanen du.
Betebaharrak eta lanposturik garrantzitsuenak:
Lanbide orientaziorako eta adibide bezala, jarraian izenburuko profilean zehaztu den gaitasun profesionala eskuratuz gerta daitezkeen betebehar edo lanpostuen zerrenda emanen da:
-Produktu elektronikoen definizio, analisi eta garapenerako teknikaria.
-Proiektista elektronikoa.
-Prototipo elektronikoen teknikaria.
-Ekoizpen elektronikoaren euskarrirako teknikaria.
-Produktu elektronikoen kalitatearen kontrolerako teknikaria.
-Ekipo elektroniko industrialen mantenimendurako euskarri teknikaria eta laboratorioko teknikaria.
-Telekomunikazioetako eta informazioaren tratamendurako ekipo elektronikoen mantenimendurako euskarri teknikaria eta laboratorioko teknikaria.
-Elektromedikuntza eta tresneria orokorreko ekipo elektronikoen mantenimendurako euskarri teknikaria eta laboratorioko teknikaria.
2. Curriculuma.
2.1. Heziketa Zikloaren helburu orokorrak.
.Zehaztapen zehatzak abiaburutzat hartu eta aplikazio elektroniko analogiko, digital edo/eta mikroprogramagarri txikien "hardware" edo/eta "softwarea" irtenbideak sortzea eta bidezko maketa prozedura egokiak erabiliz eta puntuan jartzeko frogaketa, neurketa eta doikuntza egokiak eginez eraikitzea.
.Zirkuitu inprimatuko plaka elektronikoen diseinu fisikoa egitea, horretarako ordenadore bidezko diseinurako tresna informatiko egokiak erabiliz eta gero, euskarri eta formatu normalizatuetan, elementu horiek eraikitzeko beharrezkoa den dokumentazio teknikoa gertutzea.
.Aplikazio elektroniko txikiei dagozkien programa informatikoak gertutzea, horretarako kasu bakoitzean egokienak diren maila altu edo/eta baxuko lengoaiak eta egokienak diren prozedurak eta egiturak erabiliz, aplikazioaren jardunbidea eta horren segurtasuna optimizatzearen ondoreetarako.
.Teknologia analogiko, digital edo/eta mikroprogramagarriz egin diren aplikazio elektronikoak dituzten prototipoak eraikitzea eta puntuan jartzea, horretarako ekipo eta erreminta egokiak eta kasu bakoitzean egokienak diren prozedurak erabiliz.
.Prototipo elektronikoen kalitate eta fidagarritasun entseiuak eskatzen den duintasuna erabiliz egitea, horretarako tresna, ekipo eta erreminta egokiak eta bidezko prozedura dokumentatuak aplikatuz.
.Aplikazio elektronikoei dagokien produktuaren dokumentazioa gertutzea, horretarako beharrezkoak diren tresna informatiko egokiak erabiliz.
.Teknologia analogiko, digital edo/eta mikroprogramagarrietan oinarritzen diren ekipo elektronikoen mantenimendua egitea, kasu bakoitzean egokienak izanen diren "hardware" eta "software" tresnak gaitasunez eskuztatuz, eskatzen den kalitate eta fidagarritasuna aplikatuz eta, hori guztia, aurreikusi den denboran egitea.
.Teknologia analogiko, digital edo/eta mikroprogramagarrietan oinarritzen diren ekipo elektronikoen matxuren diagnosia egiteko eta kokatzeko jarduketa-prozedurak zehaztea, berariazko "hardware" edo/eta "software" tresnak hornituz/diseinatuz eta prozedura horiek eskatzen den duintasunarekin eta formatu eta euskarri egokienean dokumentatzea.
.Ekipo elektronikoen mantenimenduaren kudeaketarako eta horri lotuta dagoen logistikarako behar den terminologia, metodoak eta teknikak ulertzea eta aplikatzea.
.Ekipo elektronikoen diseinu eta mantenimenduaren alorreko jarduera araupetu eta baldintzatu duen marko legala, ekonomikoa eta antolakuntzazkoa ulertzea; lan-harremanen emaitza diren eskubideak eta betebeharrak identifikatzea; ezarrita dauden prozedurei jarraitzeko gaitasuna eskuratzea eta horietan gerta daitezkeen akatsetan eraginkortasunez jokatzea.
.Lanbidea betetzearekin lotuta dauden informazio iturriak aurkitzea, hautatzea eta baloratzea, zertarako- eta horren bidez ekipo elektronikon fabrikazio eta mantenimenduaren alorrean autoikasteko gaitasuna garatzeko aukera izan dezan eta dituen gaitasunak arloaren aldaketa teknologiko eta antolakuntzazkoei egokitu diezazkion.
.Enpresako gainerako arloekiko, bezeroekiko eta hornitzaileekiko komunikazioaren prozesuetan parte hartzeko aukera ematen duten estrategiak menperatzea.
.Bere pentzutan dauden profesionalen prestakuntza eta aholkularitzarako nahitaezkoa den dokumentazio teknikoa analizatzea, moldatzea eta, hala denean, sortzea.
2.2. Lanbide moduluak.
1. lanbide modulua: Elektronika analogikoa.
Iraupena: 192 ordu.
1. gaitasun unitateari lotua: Produktu elektroniko analogiko txikiak diseinatzea/garatzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
1.1. Neurketa eta erregulazio elektronikaren alorrean erabiltzen diren zirkuitu eta eragingailu elektroniko analogikoak analizatzea. Horretarako horien eskemak interpretatzea eta jardunbidea deskribatzea.
.Osagai elektroniko analogikoen jarduteko oinarriak, ezaugarri elektrikoak eta tipologia azaltzea eta horiek neurketa eta erregulazio elektronikoaren alorrean dituzten aplikaziorik aipagarrienak adieraztea.
.Izaera, tipologia eta aplikatzeko esparruak kontuan hartu eta magnitude fisikoak sailkatzea eta azaltzea.
.Neurketa eta erregulazio elektronikoaren oinarrizko zirkuitu elektroniko moten jardunbidea deskribatzea (seinale adaptadoreak, erreguladore elektronikoak, magnitude elektrikoen konbertidoreak: tentsioa/maiztasuna,
seinale horien ezaugarriak, mota eta forma eta zirkuitu horietan zehar izan duten tratamendua azaltzea.
.Neurketa eta erregulazio elektronikoko zirkuitu analogiko baten analisia egin behar den kasu praktikoan, eta horren dokumentazio teknikoa abiaburutzat hartuta:
-Zirkuituaren osagai elektronikoak identifikatzea; elementu errealak eta eskeman azaltzen diren sinboloak lotzea.
-Zirkuituaren osagaien jardunbidearen mota, ezaugarriak eta oinarriak azaltzea, baita horien artean dauden erlazioak ere.
-Zirkuituan azaltzen diren bloke funtzionalak identifikatzea; horien funtzioak, sarrera eta irteera ezaugarriak eta euren arteko menpekotasun funtzionala azaltzea.
-Osagaien ezaugarri teknikoen gidaliburuen bidez zirkuituaren osagairik garrantzitsuenen parametroak ezagutzea.
-Zirkuituaren oinarrizko magnitudeak kalkulatzea eta eskuratu diren balore errealekin erkatzea; eragiketa hau egiteko zirkuitua neurtuko da eta azalduko diren aldaketak azaldu eta bidezkotuko dira.
-Zirkuituaren ezaugarriak diren parametroaren alorreko aldaketak identifikatzea (uhinaren forma, tentsioak), horren osagaietan aldarazpenak suposatuz/eginez; antzeman diren ondorio eta horiek eragiten dituzten arrazoien arteko erlazioa azalduko da.
-Garatu diren jarduera eta eskuratu diren emaitzei buruzko txostena-memoria gertutuko da, dokumentazio egokia izateko horietan beharrezkoa den ataletan banatuta (jarraitu den prozesuaren deskribapena, zirkuituaren azalpen funtzionala, erabili diren bitartekoak, eskemak, kalkuluak, neurriak).
1.2. Potentzia-elektronikaren alorrean erabiltzen diren zirkuitu eta eragingailu elektroniko analogikoak analizatzea. Horretarako horien eskemak interpretatzea eta jardunbidea deskribatzea.
.Potentzia-elektronikaren esparruko oinarrizko osagai elektroniko aktibo eta pasibo analogikoen jardunbidea, ezaugarri elektrikoak eta tipologia azaltzea eta potentzia-elektronikaren alorrean dituzten aplikaziorik ohikoenak adieraztea.
.Abiadura eta kokapen sentsore eta transduktoreen ezaugarriak sailkatzea eta azaltzea, dituzten tipologia eta aplikazioen arabera.
.Potentzia-elektronikaren oinarrizko zirkuituen jardunbidea deskribatzea (AC/DC, DC/DC, DC/AC konbertidoreak -monofasikoak eta trifasikoak-), zirkuituan zehar seinaleek dituzten ezaugarriak, mota eta forma eta tratamendua azalduz.
.Potentzia-elektronikako zirkuitu analogiko baten kasu praktikoan eta horren dokumentazioa abiaburutzat hartuta:
-Zirkuituko osagai aktiboak eta pasiboak identifikatzea eta elementu errealak eta eskeman azaltzen diren sinboloak erlazionatzea.
-Zirkuituko osagaien jardunbide mota, ezaugarriak eta oinarriak azaltzea.
-Zirkuituan egon dauden bloke funtzionalak identifikatzea, horien ezaugarriak eta tipologia azalduz.
-Zirkuituko bereizgarri diren oinarrizko magnitudeak kalkulatzea, horiek bertan ageri diren benetako neurriekin erkatzea eta erlazio hori bidezkotzea.
-Zirkuituko parametro bereizgarrien (uhin-formak, tentsioak) aldakuntza identifikatzea, aldarazpenak egon direla suposatzea edo/eta egitea, eta antzematen diren ondoreen eta haiek sortarazi dituzten karien arteko erlazioa azaltzea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak).
1.3. Telekomunikazio elektronikoen esparruan erabiltzen diren oinarrizko zirkuitu eta eragingailu elektronikoak aztertzea, horien eskemak interpretatzea eta jardunbidea deskribatzea.
.Oinarrizko osagai elektroniko analogikoen, aktibo eta pasiboen jardunbidea, ezaugarri elektrikoak eta tipologiaren oinarriak azaltzea; halaber, telekomunikazio elektronikoen esparruko aplikaziorik ohikoenak azaltzea.
.Telekomunikazioetan erabiltzen diren oinarrizko zirkuitu elektronikoen jardunbidea deskribatzea (anplifikadoreak, moduladoreak, demoduladoreak, ekualizadoreak), seinaleen ezaugarriak, mota eta forma eta zirkuituan zehar duten tratamendua azalduz.
.Telekomunikazio elektronikoen zirkuitu analogiko baten analisiaren kasu praktikoan, horren dokumentaziotik abiatuta:
-Zirkuituko osagai aktiboak eta pasiboak identifikatzea eta elementu errealak eta eskeman azaltzen diren sinboloak erlazionatzea.
-Zirkuituko osagaien jardunbide mota, ezaugarriak eta oinarriak azaltzea.
-Zirkuituan egon dauden bloke funtzionalak identifikatzea, horien ezaugarriak eta tipologia azalduz.
-Zirkuituko bereizgarri diren oinarrizko magnitudeak kalkulatzea, horiek bertan ageri diren benetako neurriekin erkatzea eta erlazio hori bidezkotzea.
-Zirkuituko parametro bereizgarrien (uhin-formak, tentsioak) aldakuntza identifikatzea, aldarazpenak egon direla suposatzea edo/eta egitea, eta antzematen diren ondoreen eta haiek sortarazi dituzten karien arteko erlazioa azaltzea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak).
1.4. Eskuzko prozedurak erabili eta plaka elektronikoen eraikuntza eta muntaketarako beharrezkoak diren eragiketak gaitasunez egitea.
.Zirkuitu inprimatuko plakak gertutzeko, geruza bakar eta bikoitzekoak, erabiltzen diren eskuzko prozesuak sailkatzea eta azaltzea; erabiltzen diren ekipoak, erremintak eta materialak zerrendatuko dira eta horietariko bakoitzak prozesuan duen betebeharra azaldu.
.Elementu eta osagai elektronikoen muntaketarako plaketan egiten diren eskuzko mekanizatu eragiketak azaltzea; erabiltzen diren ekipoak, erremintak eta materialak zerrendatuko dira eta horietariko bakoitzak prozesuan duen betebeharra azaldu.
.Elektronikan erabiltzen diren soldadura- desoldadura prozedurak azaltzea; erabiltzen diren ekipoak, erremintak eta materialak zerrendatuko dira eta horietariko bakoitzak prozesuan duen betebeharra azaldu.
.Aplikazio elektroniko baten eraikuntzaren kasu praktikoan:
-Hasierako eskemak abiaburutzat hartu eta zirkuitu inprimatua egiteko beharrezkoa den dokumentazioa gertutzea.
-Behar diren ekipo eta materialak gertutzea zirkuitu inprimatua gertutzeko prozesuan aplikatzeko; bidezko faseak beteko dira, beharrezko segurtasun eta higiene baldintzak betez.
-Zirkuitu inprimatuko plakaren mekanizatuan egin behar diren eragiketak aplikatzea, horretarako makina eta erreminta egokiak erabiliz eta eskatu den kalitatea bermatuz.
-Plakako osagai eta materialen muntaketa egitea, horretarako muntaketarako prozesurik egokiena bete, ekipo eta erreminta egokiak gaitasunez eskuztatu eta zirkuituko osagaien interkonexioen eta soldaduren fidagarritasuna bermatuta.
-Zirkuituaren jardunbide zehatza begiztatzea, plakan zirkuitulaburrik eta zirkuitu irekirik ez dagoela frogatuz.
1.5. Zirkuitu elektroniko analogikoak trazatzea, behar diren osagaiak hautatzea eta aplikazio analogiko txikien diseinuan beharrezkoak diren kalkulu prozedurak aplikatzea.
.Aplikazio elektronikorako zirkuitu elektronikoen trazatuaren kasu praktikoan, horren zehaztapen funtzional eta teknikoak abiaburutzat hartuta:
-Aplikazioaren zirkuituaren garapenerako erreferentzia iturri bezala erabil daitekeen dokumentazioa hautatzea.
-Zirkuitu elektronikoaren zehaztapenei dagozkien bloke funtzionalen diagrama egitea.
-Teknologia egokia eduki eta pentsatu den irtenbidearen gunea izanen diren osagai ezkutukoak edo/eta integratuak hautatzea; horien eskuragarritasun edo/eta eskuratze erraza begiztatzea.
-Zirkuitu elektronikoari dagokion hasierako krokisa-eskema gertutzea
osagaien arteko interkonexioa era egokian egitea, sinbologia eta irudikapen normalizatuak erabiltzea.
-Kasu bakoitzean egokienak diren legeak eta teoremak aplikatu eta zirkuituko osagaien baloreak kalkulatzea; ekuazio, taula eta kalkulurako programa informatiko egokiak erabiltzea.
-Zirkuitu elektronikoaren muntaketa egitea; horretarako eskura dauden bitartekoak erabiltzea eta muntaketarako eskuzko prozedura egokiak aplikatzea.
-Zirkuituaren jardunbide erreala begiztatzea; horretarako muntaketa arin edo/eta simulazio sistemak erabiliko dira eta bidezko tresna informatiko zehatzak erabili, zirkuituaren funtzionalitatea eskuratzeko beharrezkoak diren frogak, neurketak, aldarazpenak eta doikuntzak eginez.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (zirkuituaren azalpen funtzionala, burutu den prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak, planoak, kalkuluak, neurriak).
1.6. Magnitude elektroniko analogikoen neurketak duintasun eta segurtasunez egitea eta horretarako tresna eta elementu osagarri egokiak erabiltzea eta kasu bakoitzean egokiena den prozedura aplikatzea.
.Elektronika analogikoaren alorrean erabiltzen diren neurketa ekipoak sailkatzea; ekipo horiek neur daitezkeen magnitudeekin eta gehien erabiltzen diren aplikazio arloekin erlazionatzea.
.Tresneria birtualean oinarritzen den elektronika analogikoaren alorreko neurketa sistema baten oinarrizko ezaugarriak azaltzea, horretarako ordenadorea era bidezko ekipo periferikoak erabiliz.
.Elektronikaren alorreko neurketan gehien erabiltzen diren tresneria-bus motak sailkatzea; horietariko bakoitzaren oinarrizko ezaugarriak eta aplikazio eremurik ohikoenak deskribatzea.
.Elektronika analogikoaren alorrean erabiltzen diren neurketa tresnen erabileraren ezaugarririk behinenak, tipologia eta prozedurak azaltzea.
.Zirkuitu elektroniko analogiko baten kasu praktikoaren analisia eta azterlanean:
-Neurtu beharko den magnitude edo/eta seinalearen arabera, eginen den neurketaren lerrunaren eta eskatzen den duintasunaren arabera egokienak diren neurketa-tressnak edo elementu osagarriak aukeratzea (tentsioa, intentsitatea, erresistentzia, maiztasuna).
-Neurketak egiteko gailu guztiak eskatzen den segurtasun eta prozedura normalizatuen arabera egoki konektatzea, neurtuko diren magnitude eta seinaleak kontuan hartuta alegia.
-Zirkuitu elektroniko analogikoen magnitudeak eta seinaleak neurtzea; tresnak era egokian eskuztatzea eta prozedura normalizatuak eskatu den segurtasuna erabiliz aplikatzea.
-Egin diren neurketen emaitzak interpretatzea; emaitza horiek eragin dituzten kariekin erlazionatzea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (burutu den prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak, egin diren neurriak).
b) Edukiak.
.Osagai elektroniko analogikoak. Motak eta ezaugarriak. Zirkuituen diseinurako aukeraketak egiteko irizpideak:
-Pasiboak: erresistentziak, bobinak, kondentsadoreak eta transformadoreak.
-Erdikonduktoreak: diodoak, trantsistoreak (bipolarrak, FET eta MOSFET), osagai optoelektronikoak, zirkuitu integratu linealak. Osagai erdikonduktoreen tipologia. Erdikonduktoreen ezaugarri elektrikoak.
-Elementu osagarriak: kableak, konektoreak, zokaloak, radiadoreak, zirkuitu inprimatuak.
-Osagai analogikoen sinbologia.
.Elektronika analogikoan erabiltzen diren oinarrizko zirkuituak. Motak eta ezaugarriak. Diseinurako irizpideak:
-Rektifikadoreak, iragazkiak, estabilizadoreak, erreguladoreak, anplifikadoreak, multibibragailuak, osziladoreak, tenporizadoreak.
-Eragiketak egiteko anplifikadorea. Ezaugarriak, tipologia eta aplikazioak:
-Zirkuitu analogikoen diseinuak egiteko irizpideak.
.Neurketa eta erregulazio elektronikan erabiltzen diren oinarrizko zirkuituak. Tipologia eta ezaugarriak. Diseinurako irizpideak:
-Magnitude fisikoak: tenperatura, maila, indarra, pisua, etab.
-Magnitude fisikoen sentsoreak eta trasnduktore elektronikoak.
-Transdukziozko fenomeno aktiboak eta pasiboak. Transduktoreen ezaugarriak.
-Neurketa-zubiak.
-Duintasunezko rektifikadoreak.
-Seinale-adaptadoreak. Motak eta ezaugarriak. Diseinurako irizpideak.
-Motelgailuak eta iragazkiak.
-Erregulazio elektronikoen kontzeptua eta aplikazioak.
-Begizta ireki eta begizta itxiko kontrola.
-Erreguladoreak. Motak (P, I, PI, PD, PID).
-Erregulazio elektronikoaren aplikaziorako ordenadore bidezko programak.
-Erregulazio zirkuituen diseinurako irizpideak.
.Tresneria eta neurketa analogikoak. Aplikatzeko prozedura:
-Magnitude elektrikoen neurketa (tentsioa, intentsitatea, erresistentzia, potentzia, etab.).
-Magnitude elektrikoen alorreko tresneria eta neurketak egiteko prozedurak.
-Magnitude fisikoen neurketa (maiztasuna, denbora, tenperatura, presioa, abiadura, kokaera, lekualdaketa, etab.). Tresneria eta prozedurak.
-Neurketa ekipoen kalibrazioa eta konexioa.
-Neurketa akatsak. Akats motak.
-Ordenadorea neurketak egiteko tresna bezala. Tresneria birtuala. Prozedurak.
-Tresneriaren alorreko bus normalizatuak. Seinalearen egokugailuak eta bus normalizatuetarako interfaseak.
-Segurtasun arauak neurketak egiten direnean.
.Potentziako elektronika analogikoa:
-Osagaiak; diac-a, UJT, tiristor-a, triac-a, potentzia trantsistoreak (bipolarrak eta MOSFET).
-Jauzi-zirkuitua, blokeozkoak eta kontrolekoak.
-Rektifikadore kontrolatuak eta kontrolatu gabeak.
-Inbertsoreak.
-Erregulazio eta iragazketa zirkuituak.
-Potentzia erregulatzeko zirkuituak (monofasikoak eta trifasikoak): kontrol eta potentzia zirkuituak.
-Elikatzeko iturri konmutatuak, etenik gabeko elikadura sistemak (SAI).
-Potentziaren alorreko elektronika analogikorako berariazko neurketa eta tresneria prozedurak.
-Eskemen sinbologia eta interpretazioa.
-Potentzia zirkuituetako akatsen analisia.
-Osagaien ezaugarriak bilatzea eta interpretatzea gidaliburu teknikoetan.
-Potentziako zirkuitu analogikoen trazatua eta oinarrizko kalkulua.
.Telekomunikazioetako elektronika analogikoa:
-Komunikazioen oinarria.
-Telekomunikazioetan erabiltzen diren osagaiak: sintonizadore eta osziladoreetarako bobinak eta kondentsadoreak, diodoak, varicap-ak, transformagailuak, erresonadore dinamikoak, etab.
-Modulazioa eta oinarrizko motak: (AM, FM, FSK, PWM).
-Komunikazioetan erabiltzen diren neurriak (irratia, kablea, zuntz optikoa, infragorriak).
-Telekomunikazioetan erabiltzen diren zirkuituak: irrati-maiztasuneko anplifikadoreak, maiztasun ertaineko anplifikadoreak, maiztasun baxuko anplifikadoreak, potentziako anplifikadoreak, moduladoreak, demoduladoreak, tokiko osziladoreak, nahasgailuak, irabaztearen kontrol automatikoa (IKA), maiztasunaren kontrol automatikoa (MKA), iragazkiak, ekualizadoreak, detektoreak.
-Antenako zirkuituak. Sintonizadoreak
-Antenak. Zirkuituen akoplamenduaren ezaugarriak.
-Telekomunikazioen alorreko elektronika analogikorako berariazko neurketa eta tresneria prozedurak.
-Eskemen sinbologia eta interpretazioa.
-Zirkuituetako akatsen analisia.
-Osagai eta eragingailu elektronikoen ezaugarriak bilatzea eta interpretatzea gidaliburu teknikoetan.
-Telekomunikazioetako zirkuitu analogikoen trazatua eta oinarrizko kalkulua.
.Maketa elektronikoak eraikitzea:
-Zirkuitu inprimatuak eraikitzeko eskuzko teknikak.
-Zirkuitu elektroniko analogikoak zirkuitu inprimatuko plaketan muntatzea.
2. lanbide modulua: Logika digitala eta mikroprogramagarria.
Iraupena: 256 ordu.
2. gaitasun unitateari lotua: produktu elektroniko digital eta mikroprogramagarri txikiak diseinatzea/garatzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
2.1. Zirkuitu elektroniko digital kabledunak analizatzea, horien eskemak interpretatzea eta jardunbidea deskribatzea.
.Zirkuitu elektroniko digitaletan erabiltzen diren oinarrizko funtzio logikoak deskribatzea, horretarako bidezko egi-taulak erabiliz.
.Zirkuitu elektroniko digitaletan erabiltzen diren oinarrizko konbinazio-funtzioak (kodetzea, dekodetzea, multiplexazioa, demultiplexazioa, kodeen bihurketa) azaltzea; halaber, horiek egiteko erabili diren osagaien tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Zirkuitu elektroniko digitaletan erabiltzen diren oinarrizko funtzio sekuentzialak (RS, T, D, LATCH, JK memoriak, kontadoreak, dekontadoreak, lekualdaketa erregistroak) azaltzea; halaber, horiek egiteko erabili diren osagaien tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Aplikazio zehatz bati dagokion zirkuitu elektroniko digital kabledun baten analisiaren kasu praktikoan:
-Zirkuituko osagaiak eta bloke funtzionalak identifikatzea; eskemetan azaltzen diren sinboloak benetako osagaiekin erlazionatzea.
-Zirkuituaren jardunbide logikoa azaltzea, izaten dituen egoerak identifikatzea eta azaltzen diren seinaleak interpretatzea.
-Zirkuituko gune ohargarrietan seinaleak neurtzea eta interpretatzea, horretarako tresna egokiak erabiltzea eta prozedura normalizatuak aplikatzea.
-Zirkuituaren jardunbidearen analisian Booleren Algebraren funtsezko lege eta teoremak aplikatzea; aurreikusi diren egoera logikoak horretan neurtu diren seinale errealekin erkatzea eta erlazio hori bidezkotzea.
-Zirkuituko ohiko parametroetan gertatzen diren aldaketak identifikatzea (tentsioak, egoera logikoak) identifikatzea. Horren osagaietan aldarazpenak suposatuz edo/eta eginez; antzeman diren ondorio eta horien arrazoi diren kausen arteko erlazioa azaltzea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (burutu den prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
2.2. Zirkuitu mikroprogramagarri eta horien periferiko osagarriz egin diren zirkuitu elektronikoak analizatzea, horien eskemak interpretatzea eta jardunbidea deskribatzea.
.Zirkuitu elektroniko digital kabledun eta zirkuitu programatuen arteko diferentzia azaltzea.
.Sistema mikroprogramagarrietan erabiltzen diren eragingailu periferikoen tipologia eta ezaugarriak azaltzea; egiten dituzten funtzioak eta horien arteko interkonexio-prozedurak deskribatzea.
.Sistema mikroprogramagarrien funtsezko parametroak eta ezaugarriak azaltzea (busak eta horien tipologia, memoria, etenak, erlojua, reset-a, sarrera/irteerak -paraleloan eta lerroan.-).
.Aplikazio zehatz bati dagokion zirkuitu elektroniko mikroprogramagarri baten analisi praktikoaren kasuan:
-Zirkuituko osagaiak eta bloke funtzionalak identifikatzea; eskemetan azaltzen diren sinboloak benetako osagaiekin erlazionatzea.
-Zirkuituan azaltzen diren osagai eta bloke funtzionalen logika azaltzea, jarduteko ohiko motak eta tipologia.
-Zirkuituaren jardunbidea azaltzea, kontrol-programan burutzen dituen funtzioak eragingailu mikroprozesadore eta bere periferiko elkartuekin erlazionatzea.
-Aplikazio mikroprogramagarriaren kontrol-programa interpretatzea, informazio fluxua deskribatzea eta horren errutina eta aginduak zirkuitu fisikoan azaltzen diren kanpoko eraginekin erlazionatzea.
-Zirkuituko gune ohargarrietan seinaleak neurtzea eta interpretatzea, horretarako tresna egokiak erabiltzea eta prozedura normalizatuak aplikatzea.
-Zirkuituko ohiko parametroetan gertatzen diren aldaketak identifikatzea (tentsioak, uhin formak, seinaleen sinkronizazioa) identifikatzea, horren osagaietan aldarazpenak suposatuz edo/eta eginez; antzeman diren ondorio eta horien arrazoi diren kausen arteko erlazioa azaltzea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (burutu den prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
2.3. Magnitude analogikoen tratamendu digitalerako zirkuitu elektronikoak analizatzea, horien eskemak interpretatzea eta jardunbidea deskribatzea.
.Seinale analogikoak digital bihurtzeko eta kontrara burutu behar diren funtsezko oinarriak eta ezaugarriak azaltzea, zertarako-eta sistema digital eta mikroprogramagarrietan tratatzeko.
.A/D eta D/A eragingailu konbertidoreen tipologia eta ezaugarriak azaltzea; egiten dituzten funtzioak eta horien arteko interkonexio-prozedurak deskribatzea.
.Funtsezko magnitude fisikoen sentsore motak zerrendatzea eta deskribatzea (tenperatura, presioa, argi intentsitatea); horien ezaugarriak eta aplikaziorik ohikoenak azaltzea.
.Magnitude analogikoen tratamendu digitalerako zirkuitu elektronikoaren kasu praktikoan:
-Zirkuituko osagaiak eta bloke funtzionalak identifikatzea; eskemetan azaltzen diren sinboloak benetako osagaiekin erlazionatzea.
-Zirkuituan azaltzen diren osagai eta bloke funtzionalen logika azaltzea, baita horien funtzioak, jarduteko ohiko erak eta tipologia ere.
-Zirkuituaren jardunbidea azaltzea, zirkuituko atal analogikoak, seinalearen tratamendu digitalerako blokeak eta A/D eta D/A eragingailu konbertidoreak erlazionatuta.
-Zirkuituko gune ohargarrietan seinaleak neurtzea eta interpretatzea, horretarako tresna egokiak erabiltzea eta prozedura normalizatuak aplikatzea.
-Zirkuituko ohiko parametroetan gertatzen diren aldaketak identifikatzea (tentsioak, uhin formak, seinaleen sinkronizazioa) identifikatzea. horren osagaietan aldarazpenak suposatuz edo/eta eginez; antzeman diren ondorio eta horien arrazoi diren kausen arteko erlazioa azaltzea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (burutu den prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
2.4. Algebra logikako eta zirkuitu elektroniko digital kabledunen kalkulu eta diseinurako prozedura eratorrien funtsezko lege eta teoremak aplikatzea.
.Aplikazio jakin bati dagokion funtzio konbinazional eta sekuentzialak dituen zirkuitu elektroniko digital kabledunaren kalkulurako kasu praktikoan:
-Aplikazioaren jardunbideko egoera eta sekuentziak eta algebra logikoko aldagarri eta egoerak erlazionatzea.
-Zirkuitua trazatzeko beharrezkoak diren funtzio konbinazionalak zehaztea.
-Zirkuitua trazatzeko beharrezkoak diren funtzio sekuentzialak zehaztea.
-Zirkuituko osagaien kalkulurako algebra logikoko lege eta arau egokienak aplikatzea.
-Sinplifikazio metodorik egokiena erabili eta eskuratu diren ekuazio logikoak sinplifikatzea.
-Irudikapenak egiteko sinbologia eta arau estandarrak erabili eta diseinatu den zirkuituaren krokisa-eskema gertutzea.
-Zirkuituko funtzio logikoekin bat datozen osagai elektroniko errealak hautatzea, horretarako beharrezkoa den dokumentazioa erabiliz.
-Egin diren diseinuen sendotasuna begiztatzea horretarako bitarteko egokiak eta prozedura onak erabiliz (osagai fisiko errealak edo/eta ordenadorez similatuak).
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (zirkuituaren azalpen funtzionala, burutu den prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak, egi-taulak, egoera-diagramak).
2.5. Aplikazio digital edo/eta mikroprogramagarrien aplikazioetarako maketak eraikitzeko beharrezkoak diren eragiketak gaitasunez egitea.
.Maketa elektronikoak gertutzeko eskuzko prozesuak sailkatzea eta azaltzea; erabiltzen diren ekipoak, tresnak eta materialak zerrendatzea eta horietariko bakoitzak prozesuan duen betebeharra azaltzea.
.Maketa elektronikoetan elementu eta osagai elektronikoak muntatzeko mekanizatzeko eskuzko eragiketak deskribatzea, horretarako erabiltzen diren makina, tresna eta materialak zerrendatu eta horietariko bakoitzak prozesuan duen betebeharra azaltzea.
.Maketa elektronikoak muntatzeko erabiltzen diren eskuzko konexio-prozedurak azaltzea, horretarako erabiltzen diren makina, tresna eta materialak zerrendatu eta horietariko bakoitzak prozesuan duen betebeharra azaltzea.
.Maketa elektronikoak gertutzen direnean aukeratu den sistema motaren arabera aurkez daitezkeen arazo teknikoen zerrenda egitea; halaber, horiek gertutzeko hartu behar diren neurriak eta kontuen zerrenda egitea.
.Aplikazio digital edo/eta mikroprogramagarri bati dagokion maketa elektroniko baten eraikuntzaren kasu praktikoan:
-Maketa muntatzeko beharrezkoa den dokumentazio teknikoa aukeratzea eta interpretatzea.
-Maketa gertutzeko sistema hautatzea, horretarako bere tamaina eta ezaugarriak kontuan hartuta.
-Maketa muntatzeko osagaiak, materialak eta erremintak prestatzea, beti ere beteko den prozesuaren arabera.
-Osagaiak bidezko euskarrian kokatzea eta erarik egokienean taldekatzea.
-Zirkuituko osagai eta elementuen elkarkonexioak egitea, erreminta zehatzak gaitasunez erabiliz eta osagai eta elementuen arteko konexio horien fidagarritasuna bermatuz.
-Zirkuituak era egokian funtzionatzen duela ziurtatzea, zirkuitulaburrik eta plakan zirkuitu irekirik ez dagoela frogatzea.
2.6. Zirkuitu elektroniko digital kabledunak edo/eta mikroprogramagarriak trazatzea, horretarako beharrezkoak diren osagaiak hautatzea eta aplikazio elektroniko txikiak garatzeko beharrezkoak diren diseinu-prozedurak aplikatzea.
.Aplikazio elektroniko digitalerako zirkuitu elektronikoaren trazatzeko kasu praktikoan, beti ere horren zehaztapen funtzionalak abiaburutzat hartuta:
-Aplikazioaren zirkuituaren garapenerako erreferentzia izan daitekeen teknikari buruzko agiriak hautatzea.
-Zirkuitu elektronikoaren zehaztapenei dagozkien bloke funtzionalen diagrama egitea.
-Teknologia egokia eduki eta pentsatu den irtenbidearen gunea izanen diren osagai ezkutukoak edo/eta integratuak hautatzea (mikroprozesadorea/mikrokontroladorea, memoriak); horien eskuragarritasun edo/eta eskuratze erraza begiztatzea.
-Zirkuitu elektronikoari dagokion hasierako krokisa-eskema gertutzea
osagaien arteko interkonexioa era egokian egitea, sinbologia eta irudikapen normalizatuak erabiltzea.
-Kasu bakoitzean egokienak diren legeak eta teoremak aplikatu eta zirkuituko osagaien baloreak kalkulatzea; ekuazio, taula eta kalkulurako programa informatiko egokiak erabiltzea.
-Zirkuitu elektronikoaren muntaketa egitea; horretarako eskura dauden bitartekoak erabiltzea eta muntaketarako eskuzko prozedura egokiak aplikatzea.
-Zirkuituaren jardunbide erreala begiztatzea; horretarako muntaketa arin edo/eta simulazio sistemak erabiliko dira eta bidezko tresna informatiko zehatzak, zirkuituaren funtzionalitatea eskuratzeko beharrezkoak diren frogak, neurketak, aldarazpenak eta doikuntzak eginez.
-Gertutu diren programekin diseinatu den "hardwarea" integratzea, zehaztapen funtzionalak eta aplikatzeko teknikak era egokian betetzeko beharrezko frogak eta aldarazpenak egitea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (zirkuituaren azalpen funtzionala, burutu den prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak, kalkuluak, neurriak).
2.7. Aplikazio digital eta mikroprogramagarrietan erabiltzen diren eragingailuetarako programak gertutzea, horretarako eragingailu eta sistema mikroprogramagarrietarako garapen-inguruko programazio ekipoak eta erremintak erabiltzea.
.Sistema mikroprogramagarri jakin batean burutuko den aplikazio-programa baten garapenaren kasu praktikoan:
-Aplikazioaren zehaztapen funtzionalak era egokian interpretatzea.
-Sistema eratzen duten elementuen eragingailu mikroprogramagarriak eta ezaugarriak eta tipologia era zehatzean identifikatzea.
-Proposatu diren zehaztapenak eraginkortasunez konpontzeko algoritmoak diseinatzea.
-Proposatu den aplikazioari dagokion fluxuaren diagrama egitea, kontrolerako oinarrizko egiturak erabiliz eta modulu edo/eta prozedura estandarizatuak aprobetxatuz.
-Proposatu den aplikazioaren ezaugarrien eta eskura dauden bitartekoen araberako lengoaia egokia hautatzea.
-Programa hautatu den lengoaian kodetzea, eskura dauden bitartekoak optimizatzea eta programatzeko prozedurarik egokienak integratzea.
-Programa depuratzea, horretarako bitarteko lengoaiak erabiliz; bidezko eraldaketak egitea harik eta proposatu diren zehaztapenak bete arte.
-Gertutu diren fitxategiak sortzea, formatu eta euskarri egokietan.
-Programa era egokian dokumentatzea, horren interpretazioa eta geroko mantenimendua bideratzea.
2.8. Zirkuitu digital eta mikroprogramagarrien neurketak, duintasunez eta segurtasunez, egitea, kasu bakoitzean tresna eta elementu osagarri egokiak erabiliz eta kasu bakoitzean egokiena den prozedura.
.Elektronika digital eta mikroprogramagarrian erabiltzen diren neurketa-tresnen ezaugarririk behinenak, tipologia eta prozedurak azaltzea.
.Zirkuitu elektroniko digital eta mikroprogramagarri baten analisi eta azterlanaren kasu praktikoan:
-Neurketa-tresnak (zunda logikoa, pultsuen injektorea, egoera logikoen analizadorea) eta elementu osagarririk egokienak hautatzea, eginen den neurketan (egoera logikoa, seinaleen sinkronia) eskatzen den mota eta duintasuna kontuan hartuta.
-Neurketak egiteko gailuak era egokian konektatzea, neurtuko diren seinaleen ezaugarrien arabera (egoera logikoak eta seinaleen sinkronizazioa).
-Zirkuitu digital eta mikroprogramagarrien seinaleak eta egoera logikoak neurtzea, horretarako tresna egokiak erabiltzea eta, eskatzen den segurtasunaren barruan, prozedura normalizatuak aplikatzea.
-Egin diren neurketak interpretatzea, egoera eta sinkronismoak zirkuituen ezaugarri elektriko eta funtzionalekin lotuz.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (burutu den prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak,...).
b) Edukiak.
.Elektronika digitaleko oinarriak:
-Informazioaren tratamendu analogiko eta digitalaren arteko diferentziak.
-Zenbatekoketa sistemak: hamartarra, bitarra eta hexahamartarra.
-Booleren Algebra: aldagarriak, eragiketak eta teoremak.
-Adierazpen logikoak: funtzioen sinplifikazioa.
-Ate logikoak: motak, funtzioak, ezaugarriak.
-Ate logikoak eraikitzeko erabili diren teknologiak: (TTL, LS, MOS, HTL, HCT, ECL).
.Zirkuitu digitalak. Ezaugarriak eta tipologia:
-Zirkuitu konbinazionalak: kodifikadoreak, dekodifikadoreak, demultiplexadoreak, konparadoreak, kode-konbertidoreak.
-Zirkuitu sekuentzialak: biegonkorrak (RS, T, D, LATCH, JK), zenbakailuak, kengailuak, lekualdaketa-erregistroak.
-Zirkuitu digital aritmetikoak: aritmetika bitarra, batuketa-zirkuitu, kenketa-zirkuituak. Motak.
-Sistema konbinazional eta sekuentzialen oinarrizko diseinua.
.A/D eta D/A zirkuitu elektroniko konbertidoreak:
-Seinale analogikoak eta digitalak.
-A/D eta D/A bihurketa. Laginak egiteko eta eusteko zirkuituak ("SAMPLE&HOLD").
-Zirkuitu zehatzak. Ezaugarriak.
.Elektronika digitaleko zirkuitu eta elementu osagarriak. Ezaugarriak eta tipologia:
-Osziladore digitalak. PLL zirkuituak.
-Ikusteko eragingailuak, teklatuak, mikrorruptoreak eta urrats-urratseko motoreak.
.Eragingailu programagarriak:
-Matrize programagarriak (PLA, FPLA, GAL, etab.).
-Memoria elektronikoak (RAM -estatikoak, dinamikoak eta ez-aldakorrak, ROM, PROM, EPROM, EEPROM, FLASH).
-Sistema mikroprozesatuak: Arkitektura eta funtzionamendua.
-Eragingailu periferikoak eta osagarriak sistema mikroprozesatuetan:
-Mikroordenadore baten barneko arkitektura. Motak. Ezaugarriak.
-Mikrokontroladoreen konexioak eta aplikazioak egiteko diagramak. Periferikoak.
-RISC arkitekturako mikrokontroladoreak. Oinarriak eta aplikazioak.
.Eragingailu programagarrien programazioa:
-Lengoaia mihiztatzailea. Ezaugarriak eta programen garapena.
-Lotarazlea. Artxiboak erabiltzea eta sortzea. Aplikazioak.
-Mikroprozesadore eta mikrokontroladoreetarako programen garapena maila altu eta baxuko lengoaia zehatzetan. Programen dokumentazioa.
-Simuladoreak eta emuladoreak.
-Memorien programazioa eta matrize programagarriak.
.Elektronika digital eta mikroprogramagarriko prozedurak.
-Eskema elektroniko digital eta mikroprozesatuen eskemak interpretatzea.
-Seinale digitalen neurriak polimetro, zunda logiko, egoeraren analizadoreak etab. erabiliz.
-Sistema digitalen oinarrizko diseinurako teknikak.
-Osagaien katalogoak erabiltzea, horiek hautatzearen ondoreetarako.
-Simuladore eta emuladoreak erabiltzea.
-Sistema digitalak muntatzea eta puntuan jartzea.
-Sistema digitalen muntaketa eta puntuan jartzea (PAL, FPGA, EPROM memoriak, mikrokontroladoreak).
-Mikroprozesadoreak dituzten sistemen analisi funtzionala, horretarako tresneria zehatza erabiliz (emuladoreak, egoeraren analizadoreak, etab.).
-Sistema digital eta mikroprogramagarrietako okerren analisia.
.Maketa elektronikoen eraikuntza:
-Maketa elektronikoak muntaketa arineko teknikak erabiliz eskuz eraikitzeko prozedurak (hala nola, "wire-wrapping-a".
3. lanbide modulua: Prototipo elektronikoen garapena eta eraikuntza.
Iraupena: 220 ordu.
3. gaitasun unitateari lotua: Prototipo elektronikoak egitea eta horiekin entseiuak egitea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
3.1. Aplikazio elektronikoetako zirkuituei dagozkien eskema elektrikoen edizioa egitea, horretarako tresna informatiko egokiak (ekipoak eta ordenadorez lagundutako diseinu programak) gaitasun eta duintasunez erabiltzea.
.Eskema elektronikoak marrazteko erabiltzen diren programa informatikoen tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Zirkuitu elektroniko bati dagokion eskemaren edizioaren kasu praktikoan:
-Programaren konfigurazioaren parametroak hautatzea (formatua, osagaien artxiboak, sarrera eragingailuak, inprimatzeko eragingailuak) horren erabilera egokia izan dadin.
-Artxiboetako beharrezko osagaiak eskuratzea edo, ez badaude, sortzea eta aukeratu den formatuaren barruan kokatzea:
-Ediziopeko eskema elektrikoan erabiltzen diren osagaien ezaugarriak editatzea (balorea, kodea, deskripzioa).
-Osagaien arteko interkonexioa egitea, eskema elektronikoak marrazteko prozedura normalizatuak erabiliz.
-Bidezko prozedura aplikatu eta zirkuituko konexioak egiaztatzea, zerrendak eskuratuz.
-Bidezko artxiboak sortzea, hots, idaztoharrak eta osagaien zerrendak dituztenak; hori guztia formatu estandarretan egitea.
-Irteera-eragingailuen bidez (inprimagailua, trazatzailea) egin den eskemaren aldakiak eskuratzea; halaber, hori egiteko erabili diren osagaien zerrendak eskuratzea.
3.2. Aplikazio elektronikoetako zirkuitu inprimatuak diseinatzea, ordenadore bidez lagundutako tresna informatiko zehatzak erabiliz eta prozedura egokiak aplikatuz.
.Zirkuitu inprimatuak diseinatzeko erabiltzen diren programa informatikoen tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Zirkuitu inprimatuko plaka baten edizioaren kasu praktikoan:
-Diseinuak eskatu dituen ezaugarri funtzionalak deskribatzea (lan egiteko maiztasun-bandak, pisten luzera kritikoa, geruzen kopurua, plakaren dielektrikoaren lodiera eta mota, zulaketa motak -metalikoak zein metalikoak ez direnak-, zabalera, pisten lodiera).
-Programaren konfigurazioaren parametroak hautatzea (osagaien artxiboak, enkapsulatuak, pisten zabalera, pisten arteko gutxieneko distantzia, "pads-en" tamaina eta motak, geruzen kopurua, sarrera-eragingailuak, inprimaketa-eragingailuak) hori erarik egokienean erabiltzeko.
-Diseinuaren zehaztapenak kontuan hartu eta behar den zirkuitu inprimatuko plakaren tamaina zehaztea.
-Artxiboetan beharrezkoak diren osagaiak eskuratzea eta, ez badaude, sortzea eta hautatu den plakaren formatuan/tamainan kokatzea.
-Osagaiak plakan kokatzea horren aprobetxamendu egokienaren ondoreetarako; horretarako segurtasun termiko eta elektromagnetikako irizpideak hartuko dira kontuan.
-Plakaren diseinuan erabili diren osagaien ezaugarriak editatzea (kapsula, balioa, kodea, deskripzioa.)
-Pisten trazatu automatikorako estrategiarik egokienak ezartzea.
-Konexioen zerrendatik abiatu, osagaien artean hautatu eta pisten trazatua egitea, eskuzkoa edo/eta automatikoa (interaktiboa zein ez)(geruza xehean edo bikoitzean.)
-Zirkuituko konexioak begiztatzea, egin diren konexioen zerrenda-frogak eginez.
-Egin den plakaren artxiboak sortzea (osagaien alderdia, pisten alderdia, serigrafia, osagaien zerrenda, konexioen zerrenda, soldadura-maskara, zulaketen planoa); hori guztia formato estandarrean eginen da.
-Egin den plakaren aldaki inprimatuak eskuratzea, fase guztietan alegia (osagaien alderdia, pisten alderdia, serigrafiaren alderdia, soldadura-maskara, zuleketen planoa); hori guztia eskura dauden irteera-eragingailuen bidez eginen da (inprimagailua, trazatzailea, fototratzatzailea).
3.3. Zirkuitu inprimatuko plakak eraikitzeko eta prototipo elektronikoak muntatzeko beharrezkoa den dokumentazioa gertutzea, horretarako ordenadore bidez lagundutako diseinurako tresna informatikoak eta ezarrita dagoen formatu normalizatua erabiliz.
.Eskema baten eta horri dagokion zirkuitu inprimatuaren edizioaren kasu praktikoan:
-Diseinatu den produktuaren eskema elektriko/elektronikoa formatu normalizatuan eskuratzea.
-Behar diren materialen zerrenda egitea eta tipologia, betebehar eta ezaugarrien arabera sailkatzea.
-Konexioen zerrenda gertutzea, frogak egiteko elementu bezala erabiltzearen ondoreetarako.
-Formatu inprimatu normalizatuan zirkuitu inprimatuko plakari dagokion dokumentazioa eskuratzea; gutxienez ondoko hauek azalduko dira:
-Soldadura-maskara.
-Pisten maskara(k).
-Serigrafia-maskara.
-Zulaketen planoa.
-Zirkuituko osagaiak muntatzeko beharrezkoak diren planoak gertutzea; plano horiek prototipoaren eraikuntzaren faseei erantzuteko eran gertutuko dira.
3.4. Prototipoetarako zirkuitu inprimatuko plakak eraikitzea, bitarteko eta prozedura egokiak erabiliz.
.Prototipo baterako alderdi bikoitzeko zuleketa metalizatuzko zirkuitu inprimatuzko plaka eraikitzeko kasu praktikoan:
-Ezarketa eta azaleko muntaketa duten muntaketarako plaken artean diferentziatzea.
-Plaken dielektriko motak diferentziatzea (beira zuntza, bakelita, malguak) eta hori aplikazioaren arabera egitea.
-Zirkuitu inprimatuaren eraikuntzako prozesuan erabili behar diren errebelatze, grabaketa eta geruzagabeketa agenteak zehaztea.
-Zulaketa-prozesuak egitea (hala eskuzkoak nola zenbakiz kontrolatzen diren zulaketen bidezkoak), ezarrita dauden segurtasun pertsonaleko arauak betez.
-Zuloen metalizatze prozesuak egitea, horretarako ezarrita dauden prozedurak betez eta segurtasun pertsonaleko eta ekipo eta materialen segurtasuneko arauak betez.
-Zirkuitu inprimatuko plaken eskuzko fotosentsibilizatua eta horren errebelatua egitea, prozedura normalizatua aplikatuz eta ezarrita dauden segurtasun arauak betez.
-Plakaren grabaketa egitea grabaketa egokiak egiteko makinak eskuztatuz; hori guztia prozedura normalizatua aplikatuz eta ezarrita dauden segurtasun arauak betez eginen da.
-Eskatzen diren agente kimikoak erabili eta plakaren geruzagabeketa egitea; hori guztia segurtasun pertsonalerako ezarrita dauden arauak betez eginen da.
-Plakaren serigrafiatua eta babesa egitea, prozedura normalizatua aplikatuz eta ezarrita dauden segurtasun arauak betez.
3.5. Osagai elektronikoak prototipoetarako zirkuitu inprimatuen plaketan muntatzea, horretarako bitartekoak eta prozedurak erabiliz.
.Ezarketazko osagaien muntaketa prozesuak, eskuzkoak zein automatikoak, sailkatzea eta deskribatzea, hori burutzeko aplikatu behar diren makinak, erremintak eta faseak aipatuz.
.Prototipo elektronikoak eraikitzeko osagaien ezarketazko muntaketa eta azaleko muntaketaren arteko diferentziak azaltzea, hori burutzeko aplikatu behar diren makinak, erremintak eta faseak aipatuz.
.Prototipo elektronikoak muntatzeko erabiltzen diren soldadura automatikoko prozesuak azaltzea, hori burutzeko aplikatu behar diren makinak, erremintak eta faseak aipatuz.
.Prototipo baterako zirkuitu inprimatuko plaken eskuzko muntaketaren kasu praktikoan:
-Erabiliko den muntaketa-prozedura definitzea, dokumentazio teknikoarekin bat alegia.
-Osagaiak muntatzeko erreminta eta material egokiak hautatzea (soldadorea, desoldadorea, mozteko alikateak).
-Osagaien muntaketa egitea, prozedura normalizatua aplikatuz eta ezarrita dauden segurtasun arauak betez.
.Ezarketazko edo azaleko muntaketazko prototipo baterako zirkuituko plaken muntaketa automatikoaren kasu praktikoan:
-Plakan ezarriko diren osagaiak muntaketa ordenaren arabera sailkatzea.
-Osagaien muntaketarako makinaren programazioa egitea, horren agindeiak betez.
-Muntaketarako makinaren kalibrazio-parametroak egokiak direla begiztatzea.
-Prozesua eta osagaien ezarketa/muntaketa makinaren jarduna egokiak direla kontrolatzea.
-Eskuratu den plaka ikuskatzea, prozedura egokiaren bidez muntaketa/ezarketaren akatsak antzemateko.
-Egin den muntaketa motarekin bat datorren soldadura prozesua aukeratzea (uhina, inmertsioa, infragorriak).
3.6. Prototipo elektronikoei dagozkien froga funtzional eta doikuntzak egitea, horretarako bitarteko egokiak erabiltzea eta horien agiri teknikoetan ezarri den prozedura betetzea.
.Prototipo elektroniko baten analisi estatiko eta funtzionalaren arteko diferentziak antzematea.
.Prototipo elektroniko baten froga funtzionalaren kasu praktikoan:
-Eskura dagoen informazioarekin bat, jardunbidea egokia izan dadin aplikatu behar den elikadura elektrikoaren ezaugarriak ezarriko dira.
-Agiri teknikoetan ezarri denarekin bat, prototipoaren eta begiztatzeko gailuen arteko konexioak zehaztea eta egitea.
-Prototipoaren jardunbidea egokia dela begiztatzeko dokumentazio teknikoan ezarri diren froga-prozedurak aplikatzea.
- Prototipoa puntuan jartzeko dokumentazio teknikoan zehaztu diren doikuntza-prozedurak aplikatzea.
- Prototipoa puntuan jarri denean eskuratu diren froga funtzional, doikuntza eta emaitzen txostena/memoria gertutzea.
3.7. Prototipo elektronikoari ezarri zaizkion fidagarritasun frogak egitea, horretarako bitarteko egokiak erabiltzea eta horietan ezarri den prozedura betetzea.
.Elektronikako kalitate eta fidagarritasunaren arteko diferentziak antzematea eta azaltzea.
.Prototipo elektroniko baten fidagarritasuna aztertzeko erabiltzen diren oinarrizko kontzeptuak azaltzea.
.Prototipo elektroniko baten kalitatea kontrolatzeko kasu praktikoan: batez ere ondoko ezaugarri hauetan finkatuko den kalitate-kontrola ezartzea:
-Sarrerako materialak frogatzea.
-Muntaketaren fase guztietan egiten diren frogen prozesua.
-Azken ikuskapena.
-Ezarrita dagoen kalitate-kontrolerako prozedura aplikatzea.
-Garatu diren jarduera eta eskuratu diren emaitzei buruzko txostena-memoria gertutuko da, dokumentazio egokia izateko horietan beharrezkoa den ataletan banatuta (jarraitu den prozesuaren deskribapena, erabili diren bitartekoak eta eskuratu diren emaitzak).
.Prototipo elektroniko baten fidagarritasuna kontrolatzeko kasu praktikoan:
-Batez ere ondoko hauetan oinarrituko den fidagarritasunaren kontrolerako prozedura ezartzea: produktuaren iraupena, analisi termikoa, elektrikoa, mekanikoa eta hezetasunaren analisia.
-Ezarrita dagoen fidagarritasun-kontrolerako prozedura aplikatzea.
-Garatu diren jarduera eta eskuratu diren emaitzei buruzko txostena-memoria gertutuko da, dokumentazio egokia izateko horietan beharrezkoa den ataletan banatuta (jarraitu den prozesuaren deskribapena, erabili diren bitartekoak eta eskuratu diren emaitzak).
b) Edukiak.
.Tresna informatikoak erabili eta prototipo elektronikoak diseinatzea:
-Aplikazio elektronikoetako diseinurako CAD-CAE "softwarearen" ezaugarriak.
-Eskemak editatzea eta harrapatzea:
-Diseinu programen taxuketa.
-Diseinuaren osagaien hautapena, sorkuntza eta edizioa.
-Diseinuaren elementuen arteko konexioen taxuketa.
-Eskema elektrikoaren dokumentazioa eskuratzea: planoak, konexioen zerrendak, materialen zerrendak, etab.
-Osagaien kokaera eta konexio elektrikoen taxuketarako arauak:
-Zirkuitu inprimatuak: motak eta ezaugarriak.
-Pisten trazaketarako irizpideak, aplikazioen arabera.
-Osagaien kokaera, aplikazioen arabera.
-Zirkuitu inprimatuen diseinua:
-Diseinu programen taxuketa.
-Diseinuaren osagaiak harrapatzea.
-Osagaien kokaera, eskuzkoa edo automatikoa.
-Pisten trazaketarako estrategiak eta pautak.
-Pisten trazaketa, eskuzkoa edo automatikoa.
-Zirkuitu inprimatu baten dokumentazio teknikoa eskuratzea: serigrafiaren planoa, osagaien planoa, soldaduraren planoa, soldadura-maskararen planoa, zulaketen planoa, etab.
.Zirkuitu inprimatuen eraikuntza:
-Zirkuitu inprimatuko plakak eraikitzeko faseak.
-Plakak zulatzeko teknikak. Zulaketa automatikoak egiteko makinak.
-Plaken zulaketak metalizatzeko teknikak.
-Plaken intsolaketarako teknikak (alderdi 1 eta 2).
-Plakak errebelatzeko teknikak.
-Plakak grabatzeko teknikak.
-Geruzagabeketarako teknikak.
-Plaken serigrafiak egiteko teknikak.
.Prototipoetarako plakak muntatzeko teknikak.
-Plaken eskuzko muntaketa.
-Plaken muntaketa automatikoa (ezarketa eta azaleko muntaketa).
-Osagaien muntaketa automatikorako makineriaren analisia.
-Soldaduren ezaugarriak eta materialak.
-Eskuzko soldadura/desoldadura teknikak.
-Eskuzko soldadura/desoldadurarako makineria.
-Soldadura/desoldadura automatikorako makineria (uhin, inmertsio, infragorri eta abarren bidez).
-Soldadura automatikorako makineria.
-Soldaduren begiztapen eta frogaketa.
.Kalitate kontrola:
-Zirkuituaren begiztapen eta doikuntzak.
-Zirkuitu inprimatuko osagai, material eta plaken kalitatea kontrolatzea.
-Teknikak:
-Mekanikoak: trakzioa, tortsioa eta bibrazioak.
-Elektrikoak: dieletrikoak, suarberatasuna, gaintentsioak, zarata eta interferentzia elektromagnetikoak.
-Zirkuitu elektronikoen kalitatea kontrolatzeko makineria:
-Kalitatearen kontrolerako planen aplikazioa.
-Kalitate arauak (hala nola, MIL STD 105D).
.Fidagarritasuna.
-Produktu elektronikoen fidagarritasuna: Fidagarritasun-kurba.
-Akatsen arteko batez besteko denboraren kalkulua eta ebaluazioa.
-Produktu elektronikoen fidagarritasun-entseiuetarako makineria.
-Osagai/produktuaren iraupenaren azterlana:
-Iraupen motzeko entseiuak.
-Iraupen luzeko entseiuak.
-Entseiuak: termikoak, elektrikoak, mekanikoak, hezetasuna.
4. lanbide modulua: Ekipo elektronikoen mantenimendua.
Iraupena: 176 ordu.
4. gaitasun unitateari lotua: ekipo elektronikoen mantenimendua egitea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
4.1. Ekipo elektronikoetan matxura mekanikoak aurkitzeko beharrezkoak diren eragiketak diagnostikatzea eta egitea, erabilera bakoitzerako egokienak diren prozedurak eta teknikak aplikatuz.
.Ekipo elektronikoen matxura mekanikoen tipologia eta ezaugarriak sailkatzea eta azaltzea.
.Ekipo elektronikoetan matxura mekanikoak aurkitzeko prozedura orokorrak eta bitarteko teknikoak deskribatzea.
.Ekipo elektronikoan matxura mekanikoaren diagnosia egiteko eta aurkitzeko erabili den prozedura orokorra deskribatzea.
.Alderdi mekanikoak dituen ekipo elektronikoaren konponketaren kasu praktikoan:
-Ekipo elektroniko horren dokumentazioa interpretatzea, osatzen duten azpimultzo eta elementu mekanikoak identifikatuz.
-Multzo mekaniko horren elementu bakoitzak egiten duen funtzioa deskribatzea.
-Eginen den eragiketa bakoitzerako tresnarik egokienak aukeratzea.
-Elementu mekanikoen muntaketa eta desmuntaketa lanak egitea, segurtasun pertsonaleko arauak eta eskuztatu diren elementu mekanikoei dagozkienak betez.
-Matxuraren sintomak identifikatzea, ekipoan eragiten dituen ondorioen ezaugarrien arabera.
-Matxura eragin dezakeen ustezko zioari buruz gutxienez hipotesi bat egitea eta ekipoak dituen sintomekin erlazionatzea.
-Ekipoan eskuhartzeko plana egitea, matxura eragin duen edo duten zioa edo zioak zehaztearen ondoreetarako.
-Matxura eragin duen elementua aurkitzea eta horren ordezpena edo/eta aldarazpena egitea, eskatzen den prozeduran eta denbora egokian alegia.
-Multzo mekanikoaren parametroen neurketak eta doikuntzak ekipoaren dokumentazio teknikoan ezarri denaren arabera egitea; horretarako kasu bakoitzean abian jartzeko aukera emanen duten tresna egokiak erabiliko dira.
-Garatu diren jarduera eta eskuratu diren emaitzei buruzko txostena-memoria gertutuko da, dokumentazio egokia izateko horietan beharrezkoa den ataletan banatuta (jarraitu den prozesuaren deskribapena, erabili diren bitartekoak, neurriak); matxuren historikoa eguneratzea (orokorra eta eskuztatu den ekipoarena).
4.2. Ekipo elektronikoetan matxura elektrikoak aurkitzeko beharrezkoak diren eragiketak diagnostikatzea eta egitea, erabilera bakoitzerako egokienak diren prozedurak eta teknikak aplikatuz.
.Ekipo elektronikoen matxura elektrikoen tipologia eta ezaugarriak sailkatzea eta azaltzea.
.Ekipo elektronikoetan matxura elektrikoak aurkitzeko prozedura orokorrak eta bitarteko teknikoak deskribatzea.
.Ekipo elektronikoan matxura elektrikoaren diagnosia egiteko eta aurkitzeko erabili den prozedura orokorra deskribatzea.
.Ekipo elektronikoaren konponketaren kasu praktikoan:
-Ekipo elektroniko horren dokumentazioa interpretatzea, osatzen duten bloke funtzional eta osagai zehatzak identifikatuz.
-Matxuraren sintomak identifikatzea, ekipoan eragiten dituen ondorioak kontuan hartuta.
-Matxura eragin dezakeen ustezko zioari buruz gutxienez hipotesi bat egitea eta ekipoak dituen sintomekin erlazionatzea.
-Ekipoan eskuhartzeko plana egitea, matxura eragin duen edo duten zioa edo zioak zehaztearen ondoreetarako.
-Matxura eragin duen elementua aurkitzea eta horren ordezpena egitea (horretarako osagai berdinak edo baliokideak erabiliz) edo elementua aldaraztea, eskatzen den prozeduran eta denbora egokian alegia.
-Elementu elektronikoen muntaketa eta desmuntaketa lanak edo/eta ordezpena egitea (ezarketa edo azaleko muntaketazkoa), horretarako tresna egokiak erabiliz.
-Zirkuituko parametroen neurketak eta doikuntzak ekipoaren dokumentazio teknikoan ezarri denaren arabera egitea; horretarako kasu bakoitzean abian jartzeko aukera emanen duten tresna egokiak erabiliko dira.
-Garatu diren jarduera eta eskuratu diren emaitzei buruzko txostena-memoria gertutuko da, dokumentazio egokia izateko horietan beharrezkoa den ataletan banatuta (jarraitu den prozesuaren deskribapena, erabili diren bitartekoak, neurriak, funtzioen azalpena eta eskemak); matxuren historikoa eguneratzea (orokorra eta eskuztatu den ekipoarena).
4.3. Ekipo elektronikoetan matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko prozedura eta tresna zehatzak analizatzea eta definitzea.
.Ekipo elektronikoetako matxuren diagnosia egiteko eta aurkitzeko (mekanikoak edo/eta elektrikoak) erabili diren prozedura orokor guztiak sailkatzea.
.Ekipo elektronikoen mantenimenduko matxura gaztigu estandarra definitzea, atal bakoitzaren aukeraketa bidezkoturik.
.Ekipo elektronikoen mantenimendu zerbitzuan matxuren historiko orokorra eta ekipo bakoitzaren historikoa egiteak duen erabilgarritasuna azaltzea.
.Ekipo elektronikoen mantenimenduko tailer batean matxuren estatistikei buruzko barneko zerbitzuaren orriek duten erabilgarritasuna azaltzea.
.Ekipo elektronikoen mantenimendu prozesua optimizatzeko diseinatu diren tresna zehatzak definitzeko erabili den prozedura orokorretatik gutxienez bat azaltzea; prozedura horiek, funtsean, sistema mikroprogramagarriak erabili eta ekipo horien gainikusketa egitean dautza.
.Ekipo elektronikoen aurrearreta-mantenimenduan erabili den telediagnostikoaren eta tekniken oinarriak deskribatzea.
.Ekipo elektroniko baten matxuren diagnosiaren prozedura definitzeko edo hobetzeko kasu praktikoan:
-Ekipo elektronikoen mantenimendua ezartzeko edo hobetzeko prozesuetan beharrezkoa den dokumentazioa hautatzea.
-Ekipo elektronikoaren gune kritikoak antzematea; horretarako gertutu diren matxuren historikoak eta mantenimenduko estatistikak kontsultatuko dira.
-Egin behar diren froga eta entseiuen plana gertutzea; burutuko diren faseak eta eskuratu nahi diren xedeak bidezkotzea.
-Beharrezkoak diren frogak eta entseiuak egitea; ekipoaren matxuren diagnostikoa egiteko burutu behar diren faseak eta prozedurak optimizatzea.
-Prozesuari buruzko agiriak gertutzea; beharrezkoa den informazio nahikoa formatu egokian biltzea, gero mantenimenduko teknikariek erabil dezaten.
-Garatzen ari den prozesu horretan teknologia berriak sartzeko aukera eta egokigarritasuna aztertzea.
-Tresna zehatz baten garapena proposatzea ("hardwarea" edo/eta "softwarea", zertarako-eta ekipo elektroniko baten matxuren diagnosia errazteko eta hobetzeko.
-Ekipo elektronikoaren mantenimendurako proposatu den tresna zehatza erabiltzeko prozedura era egokian dokumentatzea.
4.4. Ekipo elektronikoen mantenimenduko tailer baten eskuhartzeko logistika eta prozedurak antolatzea eta kudeatzea.
.Ekipo elektronikoen tailer batean egiten diren mantenimendu motak azaltzea, horietariko bakoitzaren ezaugarriak deskribatuz.
.Ekipo elektronikoen mantenimenduko tailer baten jardueren plangintza eta programazioan erabiltzen diren teknika eta tresna zehatzak deskribatzea.
.Ekipo elektronikoen mantenimenduko tailer batean ordezkaiak erosteko kontuan hartu behar diren irizpide nagusiak azaltzea.
.Ekipo elektronikoen mantenimendurako dokumentazio teknikoaren antolaketa eta kudeaketaren kasu praktikoan:
-Dokumentazio mota hautatzea.
-Dokumentazioa kodetzea bilaketak errazteko eta edukiak erabiltzeko.
-Ekipo elektronikoen mantenimenduko tailer baten logistika antolatzeko eta kudeatzeko kasu praktikoan:
-Ekipo elektronikoen aurrearreta-mantenimenduaren plangintzarako prozedurak zehaztea.
-Ordezkaien biltegia erabiltzeko banaketa eta prozedurak antolatzea.
-Biltegiko osagaien gutxieneko "stocka" zehazteko erabilera orokorreko teknikak aztertzea.
-Tailer baten mantenimendurako programa egitea, ekipo motak, bitarteko teknikoak eta lehentasunak kontuan hartu eta lan zamak bermatuz.
-Informatikako tresna bat gertutzea ekipo elektronikoen matxuren historiko orokorra eta ekipo bakoitzarena kudeatzeko.
-Ustezko teknikarien talde baten prestakuntza planifikatzea; ekipoen kalitatea eta fidagarritasuna duten eskuhartzeei eta bezeroekiko jaramonari lehentasuna ematea.
b) Edukiak.
.Ekipo elektronikoen dokumentazio teknikoa:
-Ekipo elektronikoen ezaugarri teknikoen interpretazioa.
-Plano mekanikoen interpretazioa.
-Eskema elektriko/elektronikoen interpretazioa: bloke funtzionalak, zirkuituak, osagaiak, etab.
-Seinaleen jarraipena zirkuitu elektronikoetan. Froga-guneak eta doikuntzak dituzten eskemak.
-Ekipo elektroniko programagarrien software dokumentazioaren interpretazioa.
-Artxiboak antolatzeko eta mantentzeko teknikak (eskuzkoak eta informatizatuak).
-Produktu elektronikoen matxuren diagnosirako zuhaitzak.
-Matxuren historikoak. Matxuren analisi estatistikoa.
.Ekipo elektronikoetan erabiltzen diren mantenimendu teknikak:
-Ekipo elektronikoetan erabiltzen diren mantenimendu tekniken sailkapena.
-Aurrearreta-mantenimenduan jarduteko planak.
-Aurrearreta-mantenimendua: narriatuta dauden alderdiak ordeztea, zirkuituak birdoitzea, alderdi mekanikoetan labangaiak aplikatzea, etab.
-Ekipo elektronikoen mantenimendurako "hardware" eta "software" gailu eta tresna zehatzak garatzea.
-Iragarpen-mantenimendua. Teknikak eta ekipoak.
.Ekipo elektronikoen matxurak diagnostikatzeko eta konpontzeko teknikak eta prozedurak:
-Zuzenketa-mantenimendua: eskuhartzeko prozedurak, muntatzeko eta desmuntatzeko metodoak, frogak egiteko erremintak.
-Analisi estatiko eta funtzionala. Dokumentazio tekniko zehatzaren erabilera.
-Antzeman diren ondorioen eta ustezko zioen arteko erlazioa.
-Matxurak aurkitzeko teknikak eta prozedurak.
-Ekipo elektronikoen matxurak konpontzeko lanen teknikak eta prozedurak.
- Ezarketa eta azaleko muntaketazko osagaien soldadura eta desoldadura teknikak.
-Tresnen eskuztaketa eta erabilera.
-Ekipo elektronikoen alorrean erabilera orokorra duten multzo mekanikoen analisia.
-Matxurak aurkitzeko tresneria mekaniko eta elektronikoa eskuztatzea eta erabiltzea.
-Osagai mekaniko eta elektronikoen doikuntza eta begiztapenerako tresneria eta erremintak eskuztatzea eta erabiltzea.
-Ordenadore bidezko diagnosiak egiteko erremintak. Telediagnosia.
-Ekipo elektronikoen diagnosi eta konponketetako segurtasun arauak.
.Biltegien eta fakturazioaren kontrola:
-Biltegiko kontrola. Antolakuntza fisikoa eta osagai eta materialen banaketa.
-Biltegiratzearen kostuak.
-Inbentarioak.
-"Stocken" kudeaketa.
-Biltegi eta fakturazioaren kontrolerako tresna informatikoak.
5. lanbide modulua: Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikian.
Iraupena: 88 ordu.
6. gaitasun unitateari lotua: Enpresa txikian edo tailerrean administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak egitea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
5.1. Enpresen indarreko forma juridiko guztiak aztertzea, jarduera ekonomikoaren eta eskura dauden baliabideen arabera zein den egokiena seinalatuz.
.Jabeen legezko erantzukizun gradua zehaztea, enpresaren forma juridiko desberdinen arabera.
.Enpresa sortzeko behar diren gutxieneko beharkizun legalak identifikatzea, beren izaera juridikoaren arabera.
.Merkataritza-sozietateen gobernu organoetarako legez ezarritako eginkizunak zehaztea.
.Enpresen forma juridikoetarako ezarrita dauden zerga tratamenduak ezagutzea.
.Konparaketa koadro batean, enpresa mota juridiko bakoitzarentzat zehaztutako oinarrizko ezaugarri legalak eskeman jartzea.
.Eskura dagoen kapitalari, onartzen diren arriskuei, enpresaren tamainari eta bazkide kopuruari buruzko balizko datuetatik abiatuta, enpresarako forma juridikorik egokiena aukeratzea, eta beraren alde onak eta txarrak azaltzea.
5.2. Sektorean gehien erabiltzen diren lan kontratuen ezaugarriak ebaluatzea.
.Lan kontratuen oinarrizko ezaugarriak erkatzea, eta beraien artean kontratuaren iraupenaz, lanaldiaz, dirulaguntzez eta, halakorik bada, salbuespenez dauden diferentziak ezartzea.
.Sektoreko egoerari buruzko kasu simulatu batean:
-Enpresaren ezaugarri eta egoerei gehien egokitzen zaizkien lan-kontratuak zehaztea.
-Kontratu mota bat betetzea.
5.3. Enpresa txiki baten jarduera ekonomikoa, antolamendua, izapideak eta osaketa burutzeko behar diren agiri guztiak aztertzea.
.Enpresaren jarduera ekonomiko arruntean erabiltzen diren oinarrizko agirien helburua azaltzea.
.Asmatutako datu batzuetatik abiatuta:
-Ondoko agiriak betetzea: faktura, albarana, eskaera oharra, ganbio-letra, txekea eta ordainagiria.
-Agiri bakoitzak enpresan betetzen dituen izapideak eta korritzen dituen zirkuituak azaltzea.
-Enpresa bat sortzeko, indarreko legeriaren arabera egin behar diren tramite aipatzea, bai eta agiri bakoitzaren tramiteak zein erakundetan eginen diren, zenbat denbora beharko den eta nola eginen diren ere.
5.4. Enpresa batek bere jarduera ekonomikoa legezkoa izan dadin burutu behar dituen merkataritza, zerga eta lan betebeharrak zehaztea.
.Enpresaren trafikoaren gaineko zeharkako zergak eta onuren gaineko zerga zuzenak ezagutzea.
.Banakako enpresa bati edo enpresa kolektibo bati, daukan produkzio, merkataritza edo zerbitzu jardueren arabera, dagokion zerga egutegia zehaztea.
.Asmatutako datu batzuetatik abiatuta: Gizarte Segurantzaren lan alta eta baja, nomina eta likidazioa betetzea.
.Indarreko legeria betetzeko, enpresa batek bete behar dituen liburu eta agiriak aipatzea.
5.5. Bezero eta hornitzaileekiko harremanetarako teknikak aplikatzea, gertatu ohi diren egoera komertzialei irtenbidea emateko moduan.
.Bezero eta hornitzaileekin negoziatzeko eta bezeroaz arduratzeko tekniken oinarrizko printzipioak azaltzea.
.Merkatuan dauden produktu edo zerbitzuen eskaintzetatik abiatuta, probetxuzkoena zein den zehaztea, ondoko parametroen arabera: merkatuko salneurriak, emateko epeak, kalitatea, garraioak, deskontuak, eskaera bolumena, ordaintzeko baldintzak, saldu ondoko garantia eta arreta.
5.6. Produktu edo zerbitzuetako salmentak sustatzeko, sektorean erabili ohi diren moduak aztertzea.
.Salmentak sustatzeko gehien erabiltzen diren baliabideak deskribatzea, beti ere eskaintzen den produktu edota zerbitzuaren arabera.
.Merchandising-aren oinarrizko printzipioak azaltzea.
5.7. Enpresa edo tailer txikia sortzeko proiektua egitea, haren bideragarritasuna aztertuz eta eman beharreko urratsak azalduz.
.Proiektuak honakoak hartuko ditu barne:
-Enpresaren helburuak eta antolamendu egitura.
-Enpresarako aukeratu den kokapena bidezkotzea.
-Aplika daitekeen lege-arautegiaren analisia.
-Inbertsio-plana.
-Finantzaketa-plana.
-Merkaturatze-plana.
-Proiektuaren errentagarritasuna.
b) Edukiak.
.Enpresa eta bere ingurunea:
-Enpresaren kontzeptu juridiko-ekonomikoa.
-Jardueraren definizioa.
-Enpresaren kokapena eta lege-dimentsioa.
.Enpresen forma juridikoak:
-Banakako enpresaria.
-Sozietateak.
-Enpresen arteko analisi konparatiboa.
.Enpresa sortzeko egin beharreko kudeaketa:
-Erakunde ofizialekiko harremanak.
-Eraketarako tramiteak.
-Enpresarioarentzako laguntzak eta subentzioak.
-Finantzaketa-iturriak.
.Langileen kudeaketa:
-Sektoreko lan-hitzarmena.
-Lan-kontratu mota desberdinak.
-Nomina.
-Gizarte aseguruak.
.Kudeaketa administratiboa:
-Administrazio-agiriak.
-Kontabilitatea eta kontabilitateko liburuak.
-Inbentarioa eta izakinen balorazioa.
-Kostua, etekina eta salmenta-prezioa kalkulatzea.
.Merkataritzako kudeaketa:
-Merkaturatzearen oinarrizko elementuak.
-Saltzeko eta negoziatzeko teknikak.
-Bezeroari jaramon egitea.
.Zergen arloko betebeharrak:
-Zerga-egutegia.
-Enpresaren jarduera ukitzen duten zerga nagusiak.
-Zeharkako zergen likidaziorako dokumentuak kalkulatu eta betetzea: BEZ eta IGIC; zerga zuzenak: EOS eta PFEZ.
.Enpresa proiektua.
6. lanbide modulua: Lan-giroko harremanak.
Iraupena: 64 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
6.1. Komunikazio teknikak eraginkortasunez erabiltzea jarraibideak eta informazioa jaso eta transmititzeko, ideiak edo iritziak trukatzeko, zereginak esleitzeko eta proiektuak koordinatzeko.
.Mezu jakin bateko komunikazio mota identifikatzea, bai eta komunikazio onerako erabiltzen diren estrategiak ere.
.Komunikazio-prozesuaren etapak sailkatzea eta haren ezaugarrien berri ematea.
.Mezu argia duen komunikazio ona transmisioaren xede nagusia aizuntzen duten bide dibergenteak dituenetik bereiztea.
.Mezua bidaltzean, igortzen dena eta jasotzen dena bat ez badatoz, gertatu diren aldakuntzak ondorioztatzea.
.Mezua ulertzea eragozten duten interferentziak analizatzea eta baloratzea.
6.2. Lan ingurunean sortzen diren gatazkei aurre egitea negoziazioaren bitartez, eta taldeko kide guztiek arazoaren detekzioan parte hartzea lortzea, aurreiritzirik gabe eta gatazka konpontzen delarik, batez ere aldarazi ahal diren alderdiei lehentasuna emanik.
.Negoziazioaren kontzeptua eta elementuak definitzea.
.Negoziazio egoera batean gertatzen ahal diren portaera motak eta haien eraginkortasuna.
.Negoziaziorako estrategiak identifikatzea eta enpresetan gatazkak ekartzen dituzten egoera ohikoenekin erlazionatzea.
.Negoziazioa prestatzeko metodoa identifikatzea, eta horretarako ondoko faseak kontuan hartzea: informazioa biltzea, indarren arteko erlazioa ebaluatzea eta egin litezkeen akordioen aurreikuspena.
6.3. Erabakiak hartzean horretara bultzatzen duten inguruabarrak aintzat edukitzea eta besteek izan litezkeen konponbideez dituzten iritziei jaramon egitea.
.Egoera jakin batean hartzen ahal diren erabakiak identifikatzea eta sailkatzea.
.Erabakia hartu beharra dakarten inguruabarrak analizatzea eta erabakirik egokiena hartzea.
.Konponbidea edo erantzuna aurkitzeko metodoa aplikatzea.
.Besteen iritziak errespetatzea eta kontuan izatea, nahiz eta norberarenen aurkakoak izan.
6.4. Buruzagi jardutea modu eraginkorrean bere lan-eskumenen eremuan, kasuan kasurako estilorik egokiena erabiliz.
.Aginte-estiloak identifikatzea eta haietariko bakoitzaren berariazko jarreren berri ematea.
.Buruzagitzaren estiloak buruzagiak aurre egin beharreko egoerekin erlazionatzea.
.Enpresako tarteko buruen zeregina, eskumenak eta mugak aintzatestea.
6.5. Bileretan zuzendari edo moderatzaile aritzea edo haietan parte hartzea, laguntza aktiboa emanez edo partaideen kolaborazioa lortuz.
.Lantaldeek banaka ari direnen aldeen dituzten abantailen berri ematea.
.Bilerak planifikatzeko funtzioa eta metodoa deskribatzea, eta kasu simulatuen bitartez bileretako helburuak, agiriak, aztergaiak eta deialdia definitzea.
.Bilera mota desberdinak eta haien eginkizunak definitzea.
.Bilera mota desberdinak eta haien eginkizunak deskribatzea.
.Partaideen tipologia identifikatzea.
.Bileren garapeneko etapak deskribatzea.
.Talde-bileretan lortu nahi izaten diren helburu nagusien berri ematea.
.Taldeak dinamizatzeko eta haien funtzionamendurako teknikak identifikatzea.
.Teknika nagusien ezaugarrien berri ematea.
6.6. Lan inguruneko motibazio-prozesua bultzatzea, bertako giroa hobetzea eta langileek enpresaren helburuak erdiesteko konpromisoa har dezatela lortzea.
.Lan inguruneko motibazioa definitzea.
.Motibazioaren teoria nagusiak azaltzea.
.Lan ingurunean aplikatzen ahal diren motibazio-teknikak identifikatzea.
.Simulatutako kasuetan, kasuan kasurako egokiak diren motibazio-teknikak aukeratu eta aplikatzea.
b) Edukiak.
.Komunikazioa enpresan:
-Taldeko kideei esleitutako zereginen berri ematen duen agiria sortzea.
-Jarraibideak ahoz komunikatzea helburu batzuk lortzeko.
-Komunikazio motak:
-Ahozkoa/idatzizkoa.
-Formala/informala.
-Gorakoa/beherakoa/horizontala.
-Komunikazio-prozesuaren etapak:
-Igorleak, transmisoreak.
-Bideak, mezuak.
-Jasogailuak, dekodifikadoreak.
-"Feedbacka".
-Komunikazio sareak, bitartekoak eta bideak.
-Komunikaziorako oztopoen/traben identifikazioa.
-Distortsio-arkua.
-Iragazkiak.
-Pertsonak.
-Arrazionalitatearen kodea.
-Pertzepzio-datuak manipulatzeko bitartekoak.
-Estereotipoak.
-Halo efektua.
-Proiekzioa.
-Igurikizunak.
-Pertzepzio hautakorra.
-Pertzepzioaren defentsa.
-Jarrerak sortzen dituen komunikazioa.
-Komunikazioa hazkunde-iturri gisa.
-Informazioaren kontrola. Informazioa zuzendaritzaren eginkizun gisa.
.Negoziazioa:
-Kontzeptua eta elementuak.
-Negoziaziorako estrategiak.
-Eragin-estiloak.
.Arazoak konpontzea eta erabakiak hartzea:
-Lan inguruneko harremanen ondorioz sortutako gatazka egoerak konpontzea.
-Arazoak konpontzeko prozesua:
-Enuntziatua.
-Zehaztasunak.
-Diferentziak.
-Aldaketak.
-Hipotesia, izan litezkeen kausak.
-Kausetarik probabilitaterik gehien duena.
-Erabakian eragina duten faktoreak:
-Gaiaren zailtasuna.
-Erabakian parte hartzean esku duten pertsonen jarrerak.
-Taldean erabakiak hartzeko metodorik ohikoenak:
-Adostasuna.
-Gehiengoa.
-Erabakiak hartzeko faseak:
-Enuntziatua.
-Helburuak, sailkapena.
-Alternatibak bilatzea, ebaluazioa.
-Saio-aukeraketa.
-Ondorio okerrak, arriskuak.
-Probabilitatea, larritasuna.
-Azken aukeraketa.
.Aginte-estiloak:
-Zuzendaritza edo/eta buruzagitza:
-Definizioa.
-Agintariaren zeregina.
-Zuzendaritza-estiloak:
-"Laissez-faire".
-Paternalista.
-Burokraziazalea.
-Autokratikoa.
-Demokratikoa.
-Buruzagitzari buruzko teoriak eta ikuspegiak:
-"Gizon handia"ren teoria.
-Ezaugarrien teoria.
-Egoeraren ikuspegia.
-Funtzioaren ikuspegia.
-Ikuspegi enpirikoa.
-Egoera-buruzagitzari buruzko Paul Hersay-ren teoria.
.Lantaldeak gidatzea/zuzentzea:
-Taldeak dinamizatzeko teknikak aplikatzea.
-Bilera baten etapak.
-Bilera motak.
-Taldeak dinamizatzeko eta zuzentzeko teknikak.
-Bileretako partaideen tipologia.
-Bilerak prestatzea.
-Bileren nondik-norakoak.
-Bileren arazoak.
.Motibazioa lan ingurunean:
-Motibazioaren definizioa.
-Motibazioaren teoria nagusiak:
-McGregor.
-Maslow.
-Stogdell.
-Herzberg.
-McClelland.
-Ekitatearen teoria.
-Motibazio-faktoreen diagnostikoa:
-Lorpen-motibazioa.
-"Locus control".
7. lanbide modulua: Kalitatea
Iraupena: 64 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
7.1. Industri kalitatearen eremuan eskumena duten nazio erakundeen jarduerak aztertzea.
.Estatu espainiarreko kalitate arloko azpiegitura deskribitzea.
.Industri kalitatearen eremuan indarrean dauden planak azaldu eta aztertzea.
7.2. Kalitate plan integraletako prozedurak eta agiriak aztertzea.
.Kalitateari buruzko gidaliburuen egitura eta edukia deskribitzea.
.Kalitate kostuaren osagaiak aurkitu eta horietako bakoitzak kostuan duen eragina aztertzea.
.Enpresa baten antolaketa egitura kontuan hartuta:
-Kalitate sistemaren elementuetatik antolaketa egituran eta produkzio jardueran zeintzuk erabil daitezkeen azaltzea.
-Enpresaren antolaketan banaturik egon litezkeen kalitate arloko eginkizun zehatzak esleitzea.
7.3. Kalitateari eta harekin lotutako arazoen konponketari dagozkien ezaugarriak identifikatzeko teknikak erabiltzea.
.Oinarri hauek dituzten teknikak deskribitzea eta kasu praktiko errazak ebazteko erabiltzea:
-Kausa-ondorio diagramak.
-Ideia zurrunbiloa.
-Sailkapena.
-Pareto-ren analisia.
-Hutsen eta ondorioen analisi modala.
.Enpresaren fabrikazioaren zati bat enpresan bertan eta gainerakoa hornitzaileei azpikontrataturik burutzen deneko kasu praktiko batean, goian aipatu diren teknikak erabiliz, produktu burutu eta biltegiratuen stock-ari buruzko unean uneko agirien zirkuitua aztertzea eta zirkuitu hori egokiro sistematizatzea datu nahikoa fidagarriak lortzeko.
7.4. Kalitatea hobetzeko teknika nagusiak erabiltzea.
.Kalitateari dagozkion kontzeptu estatistikoak definitzea.
.Ekipo elektronikoen diseinu eta muntaketaren kasu praktikoetan, aldagarrien araberako kontrola eta, egoki denean, ezaugarrien araberako kontrola aplikatzea, grafiko eta guzti, eta ekipoaren fidagarritasuna eta ezaugarriak adierazten dituzten parametroak zehazteko kalkuluak egitea.
7.5. Enpresa txiki batentzako kalitate sistema eta plana diseinatzea.
.Balizko enpresa txiki baten kasu praktikoan:
-Haren kalitate politika gidatzeko agiria idaztea.
-Kalitate plana enpresaren kalitate politikari egokitzeko behar den antolaketa-egitura eratzea.
-Kalitate sistema definitzea, hurrenez hurreneko etapak (prozesuaren kontrola, kalitatearen kontrol integrala eta erabateko kalitatea) elkarlotuz, bakoitzak aurrekoarekin eta azkenengoak beste guztiekin bat egin dezaten.
-Aurrez deskribaturiko kalitate plana definitu, aplikatu, jarraitu eta ebaluatzeko behar diren agiriak egitea.
b) Edukiak
.Kalitatea eta ekoizkortasuna:
-Funtsezko kontzeptuak. Diseinuaren eta taxueraren kalitatea. Fidagarritasuna.
-Kalitate sistema.
.Kalitateari buruzko industri politika:
-Funtsezko euskarria eta kalitate-azpiegituraren hobekuntzari loturiko eragileak: normalizazioa, ziurtapena, entseiuak, kalifikazioa. Ikuskapena.
-Industri Kalitaterako indarreko Nazio Plana.
.Kalitatearen kudeaketa:
-Plangintza, antolaketa eta kontrola.
-Kalitate kontrolaren prozesua. Hornitzaileen kalitatea. Jasoketa. Prozesuaren kalitatea. Produktuaren kalitatea. Bezeroarekiko kalitatea eta zerbitzuaren kalitatea.
.Kalitatearen ezaugarriak. Faktoreen ebaluazioa:
-Kalitatearen ezaugarri diren faktoreak.
-Identifikazio eta sailkapenerako teknikak. Kontrolerako eragingailuak eta tresnak. Kausa-ondorio diagrama. Sakabanatze diagrama.
-Teknika estatistikoak eta grafikoak.
-Kalitate zirkuluak. Programak.
-Kalitaterako bitartekoak eta kalitatearen ezaugarrien kontrolerako eragiketak egitea.
.Kontrolpeko prozesua:
-Aldakortasunaren eragileak.
-Fabrikazioaren kontrola, aldagarrien eta ezaugarrien arabera.
-Ahalbideari buruzko azterlanak.
-Laginketa planak.
-Jasoketaren kontrola. Joerak. Hornitzaileen fidagarritasuna.
.Kalitatearen kostua:
-Kalitate kostuaren motak. Aurreneurrien kostua. Barruko akatsen ziozkoa. Kanpoko akatsen ziozkoa. Balorazio kostua.
-Kalitate kostu ekidingarriak eta ekidinezinak.
-Kostuari buruzko datuen balorazioa eta lorpena. Kalitate ezaren kostuak.
-Kalitate kostu onenaren zehaztapena.
-Errakuntzak eta hutsak.
8. lanbide modulua: Programazio-teknikak.
Iraupena: 192 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
8.1. Inguru mikroinformatikoan erabilera orokorra duten ekipo, sistema eragile eta programak gaitasunez eskuztatzea.
.Ekipo informatiko batean erabiltzaile bakarreko sistema eragilearen eraketa eta instalazioa egitea, horren bitartekoen erabilera optimizatuz.
.Ekipo informatikoaren "hardware" ezaugarriak era egokian zehaztea (memoria, era masiboan biltegiratzeko eragingailuak, sarrera/irteera eragingailuak), beti ere erabiliko diren aplikazioen arabera.
.Era masiboan biltegiratzeko eragingailuak erabiliz burutzen diren eragiketak gaitasunez egitea (kopiatu, formateatu, deuseztu, fitxategiak defragmentatu, segurtasun-aldakiak), sistema eragilearen aginduei jarraiki.
.Azpidirektorioekin egiten diren eragiketetan sistema eragilearen aginduak era egokian erabiltzea (sortu, deuseztu, egitura bistaratu).
.Sistema eragilearen aginduak era egokian erabiltzea fitxategien eskuztaketa-eragiketetan (sortu, deuseztu, inprimatu, fitxategiak gehitu, iragazkiak).
.Prozesuen automatizazio-fitxategiak erloka egitea (BATCH), horretarako testu editoreak erabiliz.
.Sistema informatikoaren eskuztaketa eraginkorragoa bideratzen duten erabilera informatikoak hautatzea, erabiltzearen ondoreetarako.
.Programa informatiko orokorren bidez ekipo informatikoaren jardunbide egokia kontrolatzea.
.Ekipo informatikoa birusen erasoaren aurka babestea, horretarako antzemate-programak eta birus horiek ezabatzekoak era egokian erabiliz.
8.2. Aplikazio orokorretarako algoritmoak diseinatzea, ohikoak diren teknikak eta prozedurak erabiliz.
.Egituratu diren programetan erabilitako kontrolerako funtsezko egiturak deskribatzea.
.Programa informatikoetarako irudikapen grafikoak egiteko sistemak azaltzea (organigramak, fluxugramak), erabili den sinbologia normalizatua adieraziz.
.Aplikazio jakin baterako algoritmoa diseinatzeko kasu praktikoan:
-Aplikazioaren diagrama orokorra egitea; halaber, hori osatzen duten modulu/prozeduren diagrama egitea.
-Aplikazioaren fluxuaren diagrama egitea, horretarako sinbologia normalizatua erabiliz.
-Aplikazioak bideratzen duen algoritmoa zehaztea; horretarako egituratu den programazioaren kontrolerako oinarrizko egiturak erabiliko dira eta irtenbide hori ahalik eta gehien modularizatuko da.
-Informazioak fluxuaren diagraman duen bidea eta eman zaion tratamendua egokia dela frogatzea.
- Diseinatu den algoritmo horrek aplikazioan aurkez daitezkeen egoera guztiei aurre egiteko balio duen frogatzea.
8.3. Oinarrizko programa informatikoak gertutzea, maila altu eta baxuko lengoaiak erabiliz.
.Maila baxuko lengoaia baten eta maila altuko beste baten arteko ezaugarrien desberdintasuna erkatzea; aplikazioaren ezaugarriak kontuan hartu eta maila altuko edo baxuko lengoaia bat erabiltzea komeni den ala ez zehaztea (abiadura, eskura dagoen memoria kopurua, periferiko motak, eramangarritasuna).
.Aplikazio informatiko baterako programa bat egiteko kasu praktikoan, eta dagokion fluxuaren diagrama abiaburutzat hartuta:
-Erabili behar den lengoaia mota deduzitzea (interpretea, konpiladorea), beti ere aplikazioaren ezaugarriak kontuan hartuta.
-Programa maila altuko lengoaian kodetzea; kontroleko oinarrizko egiturak era egokian erabiltzea sistema informatikoaren memoria erarik onenean aprobetxatzeko.
-Programaren jarduna egokia dela begiztatzea, aplikazio horrekin egokienak diren garbiketa-teknikak erabiltzea.
-Arrazoi desberdinak direla medio (abiadura, bitartekoen aprobetxamendurik onena) erabakitzea maila baxuko lengoaiak dituzten azpierrutinak zeintzuk moduluetan edota programaren ataletan erabili.
-Maila baxuko errutinak gertutzea eta maila altuko lengoaian gertutu den programaren gainerako atal nagusiarekin era egokian lotzea.
-Erabilera orokorra duten moduluak edo programaren atalak estandarizatzea, beste aplikazio batzuetan erabiltzeko artxiboak sortuz.
-Programa baten burutzapena bukatzea, sistema informatiko batean exekutatzeko era egokian kateatuta dauden fitxategi exekutagarriak sortuz.
8.4. Ordenadorearen eta kanpoko periferikoen arteko komunikaziorako oinarrizko programak gertutzea, horretarako erlo- eta paralelo- erako komunikatzeko estandarrak erabiliz.
.RS232-C erloko interfaseari dagokion konektore estandarra deskribatzea; horren linea bakoitzaren funtzioak adieraztea.
."Centronics" erloko interfaseari dagokion konektore estandarra deskribatzea; horren linea bakoitzaren funtzioak adieraztea.
.RS232-C araua bete eta ordenadore eta periferiko baten arteko komunikaziorako programa egiteko kasu praktikoan:
-Komunikazioaren atal izanen den periferikoaren ezaugarriak eta komunikazioaren zehaztapenak zehatz-mehatz identifikatzea.
-Periferikoaren ezaugarrietara egokien moldatzen den komunikatzeko protokoloa zehaztea; komunikazio horretan ahalik eta akats gutxien egonen dela bermatzea.
-Bidezko fluxu diagrama gertutzea, horretarako sinbologia normalizatua erabiliz.
-Komunikatzeko programa lengoaiarik egokienean kodetzea.
-Programa hori gertutu den fluxuaren diagramarekin eta proposatu diren zehaztapenekin bat datorrela begiztatzea.
-Programa era egokian dokumentatzea; prozedura estandarizatuak aplikatzea, duintasunez alegia, gero mantenimendua bermatzearen ondoreetarako.
."Centronics" araua bete eta ordenadore eta periferiko baten arteko komunikaziorako programa egiteko kasu praktikoan:
-Komunikazioaren atal izanen den periferikoaren ezaugarriak eta komunikazioaren zehaztapenak zehatz-mehatz identifikatzea.
-Periferikoaren ezaugarrietara egokien moldatzen den komunikatzeko protokoloa zehaztea; komunikazio horretan ahalik eta akats gutxien egonen dela bermatzea.
-Bidezko fluxu diagrama gertutzea, horretarako sinbologia normalizatua erabiliz.
-Komunikatzeko programa lengoaiarik egokienean kodetzea.
-Programa hori gertutu den fluxuaren diagramarekin eta proposatu diren zehaztapenekin bat datorrela begiztatzea.
-Programa era egokian dokumentatzea; prozedura estandarizatuak aplikatzea, duintasunez alegia, gero mantenimendua bermatzearen ondoreetarako.
b) Edukiak.
.Sistema eragileak eta erabilera informatikoak:
-Sistema eragileetarako hastapenak. Funtzioak.
-D.O.S. sistema eragilea: egitura, bertsioak, instalazioa eta taxuketa, aginduak.
-Sistema eragilearen aginduak: direktorio, artxibo eta diskoekin egiten diren eragiketak.
-Ordenadoreetarako inguru grafikoak.
-Erabilera orokorreko programa informatikoak: testu prozesadoreak eta datutegiak.
-Ordenadoreetan erabiltzeko programak: diskoen kudeaketa, fitxategiak eta memoria, antibirusak.
-Sistema eragile aurreratuetarako hastapenak, erabiltzaile eta arlo anitzekoak.
.Programazioaren metodologia:
-Datuen egitura: aldagaiak, erregistroak, matrizeak, zerrendak, zuhaitzak.
-Programazio egituratua: algoritmoak, kontrol-egiturak eta programazio modularra.
-Algoritmoen irudikapen grafikoa: ordinogramak eta fluxugramak.
-Pseudokodea: arau sintaktikoak eta oinarrizko egiturak.
-Programazio lengoaiak: Tipologia eta ezaugarriak.
.C lengoaia. Garatzeko tresnak:
-C lengoaiaren ezaugarri orokorrak.
-C lengoaiak erabiltzen dituen entitateak: aldagai motak eta datuen egiturak.
-Lengoaiaren jarraibideak: funtzioa eta sintaxia.
-Garapen inguruaren fitxategiak eta oinarrizko funtzioak.
-Erabiltzailearen funtzioen adierazpena eta garapena.
-Egitura dinamikoak: punteroak, zerrendak, ilarak eta zuhaitzak.
-Garatzeko tresnak: konpiladoreak, lotarazleak, depuradoreak eta fitxategiak.
-C lengoaiako programen kodetze eta depurazioa.
-Lengoaia baterazleak eta C. Bi mailako garapenak.
.C lengoaian dauden aplikazio informatikoen garapena.
-Interfase paralelo bidezko periferikoen kontrola.
-Erloko interfase bidezko periferikoen kontrola.
9. lanbide modulua: Sistemen elektronika.
Iraupena: 128 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
9.1. Erregulazio eta kontrolerako sistema elektronikoen ezaugarri funtzionalak, teknikoak eta egitura fisikoa aztertzea.
.Kontrol eta erregulazio automatikozko sistemak prozesu mota eta ekipoek erabiltzen dituzten teknologien eta erabili diren eragingailuen arabera sailkatzea.
.Jarraikako prozesu baten erregulazio sistema taxutzen duten elementuen funtzionaltasuna deskribatzea (sentsoreak, transduktoreak, erreguladoreak, neurketak egiteko elementuak); horietariko bakoitzaren ezaugarriak eta egiten duten funtzioa azaltzea.
.Sekuentziakako prozesu baten erregulazio sistema taxutzen duten elementuen funtzionaltasuna deskribatzea (sarrerak, irteerak, aktuadore pneumatikoak/hidraulikoak, automata programagarriak); horietariko bakoitzaren ezaugarriak eta egiten duten funtzioa azaltzea.
.Potentziako kontrol elektronikorako sistema baten erregulazio sistema taxutzen duten elementuen funtzionaltasuna deskribatzea (CC erregulazioa, CA erregulazioa, CC/CA inbertsoreak); horietariko bakoitzaren ezaugarriak eta egiten duten funtzioa azaltzea.
.Erregulazio edo/eta kontrolerako sistema elektronikoen analisiaren kasu praktikoan:
-Erregulazio edo/eta kontrolerako sistema taxutzen duten elementuak identifikatzea eta aurkitzea.
-Ekipoen informazio teknikoa interpretatzea, irudikapen sinbolikoak eta elementu errealak erlazionatuz.
-Seinaleei sistema taxutzen duten bloke guztietan ematen zaien tratamendua deskribatzea.
-Ekipoak abian jartzeko eta taxutzeko frogak egitea; horretarako ekipoarekin zuzkitu den informazio teknikoa erabiltzea.
-Garatu diren jarduera eta eskuratu diren emaitzei buruzko txostena-memoria gertutuko da, dokumentazio egokia izateko horietan beharrezkoa den ataletan banatuta (jarraitu den prozesuaren deskribapena, zirkuituaren azalpen funtzionala, erabili diren bitartekoak eta egin diren frogak).
9.2. Informazioaren tratamendurako sistemen ezaugarri funtzionalak, teknikoak eta egitura fisikoa aztertzea eta osatzen dituzten ekipo eta elementuak identifikatzea eta horien zerrenda egitea.
.Informazioaren tratamendurako sistema elektronikoen aplikazio arloak sailkatzea; jarduera motak eta osatzen dituzten ekipoen ezaugarriak erlazionatzea.
.Erabiltzaile bakarreko eta erabiltzaile anitzeko sistema informatikoa osatzen duten elementuen funtzionaltasuna deskribatzea (terminalak, "CPU", disko gogorra, inprimagailuak); horietariko bakoitzaren ezaugarriak eta egiten duten funtzioa azaltzea.
.Teleneurketa/teleagindu sistema eratzen duten elementuen funtzionaltasuna deskribatzea; horietariko bakoitzaren ezaugarriak eta egiten duten funtzioa azaltzea.
.Sistema telematikoa eratzen duten elementuen funtzionaltasuna deskribatzea (tokiko sareak eta arlo hedatuko sareak); horietariko bakoitzaren ezaugarriak eta egiten duten funtzioa azaltzea.
.Informazioa tratatzeko sistema informatikoaren analisiaren kasu praktikoan:
-Sistema informatikoa eratzen duten elementuak identifikatzea eta aurkitzea.
-Ekipoen informazio teknikoa interpretatzea, irudikapen sinbolikoak eta elementu errealak erlazionatuz.
-Informazioari sistema taxutzen duten bloke guztietan ematen zaion tratamendua deskribatzea.
-Elementu guztien interkonexioan erabili diren bitartekoak identifikatzea.
-Ekipoak abian jartzeko eta taxutzeko frogak egitea; horretarako ekipoarekin zuzkitu den informazio teknikoa erabiltzea.
-Garatu diren jarduera eta eskuratu diren emaitzei buruzko txostena-memoria gertutuko da, dokumentazio egokia izateko horietan beharrezkoa den ataletan banatuta (jarraitu den prozesuaren deskribapena, zirkuituaren azalpen funtzionala, erabili diren bitartekoak eta egin diren frogak).
9.3. Telekomunikazio sistemen ezaugarri funtzionalak, teknikoak eta egitura fisikoa aztertzea eta osatzen dituzten ekipo eta elementuak identifikatzea eta horien zerrenda egitea.
.Telekomunikazioko sistemak ematen duten zerbitzu mota, transmisioan erabiltzen duten euskarria eta horietan ohikoenak diren aplikazio-eremuen arabera sailkatzea.
.Telefonia sarea eratzen duten elementuen funtzionaltasuna eta horretan erabiltzen diren transmisio-bideak deskribatzea; horietariko bakoitzaren ezaugarriak eta egiten duten funtzioa azaltzea.
.Telekomunikaziorako zerbitzu sistema bat taxutzen duten elementuen funtzionaltasuna deskribatzea (faksimila, bideotestua, telestua); horietariko bakoitzaren ezaugarriak eta egiten duten funtzioa azaltzea.
.Ikusentzunezko sistema bat taxutzen duten elementuen funtzionaltasuna deskribatzea (anplifikadoreak, nahasgailuak, TV); horietariko bakoitzaren ezaugarriak eta egiten duten funtzioa azaltzea.
.Komunikazio sistema elektronikoen analisiaren kasu praktikoan:
-Telekomunikazio sistema taxutzen duten elementuak identifikatzea eta aurkitzea.
-Ekipoen informazio teknikoa interpretatzea, irudikapen sinbolikoak eta elementu errealak erlazionatuz.
-Seinaleen sistema taxutzen duten bloke guztietan ematen zaien tratamendua deskribatzea.
-Seinale horiek transmititzeko erabili diren bitartekoak identifikatzea (irratia, kablea edo/eta zuntz optikoa).
-Ekipoak abian jartzeko eta taxutzeko frogak egitea; horretarako ekipoarekin zuzkitu den informazio teknikoa erabiltzea.
-Garatu diren jarduera eta eskuratu diren emaitzei buruzko txostena-memoria gertutuko da, dokumentazio egokia izateko horietan beharrezkoa den ataletan banatuta (jarraitu den prozesuaren deskribapena, zirkuituaren azalpen funtzionala, erabili diren bitartekoak eta egin diren frogak).
b) Edukiak.
.Informazioa tratatzeko sistema elektronikoak:
-Sistema informatikoak:
-Erabiltzaile bakarreko eta anitzeko ekipoak. Osagaiak, funtzioak, ezaugarriak eta oinarrizko taxuketa.
-Informazioaren tratamendurako sistemen periferikoak (terminalak, inprimagailuak, etab.).
-Areto informatikoetako instalazioak. Ezaugarriak.
-Sistema telematikoak:
-Telematikaren alorreko hastapenak. Ordenadoreen arteko interkomunikazioa.
-Transmisiorako bitartekoak eta sistemak.
-"Modema" eta terminalak. Tipologia, arauak eta ezaugarriak. Protokoloak.
-Tokiko sareak: topologiak eta arauak.
-Alde hedatuko sareak: topologiak eta arauak.
-Zerbitzu telematikoak: telexa, teletestua, bideotestua, faksimila, datafonoa.
.Neurketa, erregulazio eta kontrolerako sistema elektronikoak:
-Jarraikako prozesuetarako neurketa eta erregulazio sistema elektronikoak:
-Neurketa kateak.
-Sentsoreak eta transduktoreak.
-Erreguladoreak.
-Aurreakzionadoreak eta aktuadoreak. Teknologiak.
-Sekuentzietan taxu daitezkeen prozesuen kontrolerako sistema elektronikoak:
-Kable bidezko kontrol-sistemak. Elementuak eta ezaugarriak.
-Kontrol-sistema programatuak. Automata programagarriak.
-Fabrikazio sistema automatikoetarako hastapenak.
-Potentziako kontrol-sistemak:
-Errektifikadore monofasikoak eta trifasikoak.
-CC-AA eta CA-CC konbertidoreak.
-Etenik gabeko elikatzeko sistema.
-CC eta AA motoreen abiaduraren erreguladoreak.
-Telekomunikazio industrialeko sistemak:
-Industri komunikazioko sareen sistemak. Bus industrialak.
-Teleagintzeko sistemak.
-Teleneurketa sistemak.
-Telezaintza sistemak.
.Telekomunikazioko sistema elektronikoak:
-Telefonia sistemak:
-Telefonia sarea. Egitura eta ezaugarriak.
-Konmutazio sistemak. Tipologia eta ezaugarriak.
-Transmisio sistemak. Erabili diren euskarriak.
-Zerbitzu telefonikoak.
-Komunikazio mugikorrak.
-Zerbitzu Integratuen Sare Digitalerako hastapenak.
-Ikusentzunezko sistemak:
-Soinu sistemak. Tipologia eta ezaugarriak.
-TV sistemak. Emisioa eta jasoketa. Bideo seinalearen ezaugarriak.
10. lanbide modulua: Produktu elektronikoen proiektuen garapena.
Iraupena: 176 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
10.1. Zehaztapen funtzionalak abiaburutzat hartu eta aplikazio elektronikoetan (analogikoak, digitalak edo/eta mikroprogramagarriak) irtenbide teknikoak sortzea; horretarako dokumentazio teknikoa edo/eta eskura dauden irtenbide estandarren datutegiak erabiltzea eta ezarrita dauden fidagarritasun eta kostuen osagaiak eta materialak hautatzea.
.Ekipo elektronikoen garapenean aplikatzen diren oinarrizko kalitate kontzeptuak azaltzea.
.Elektronikako osagaien oinarrizko fidagarritasun kontzeptuak azaltzea.
.Osagaien fidagarritasunaren garrantzia eta ekipo elektroniko baten fidagarritasun orokorra erlazionatzea.
.Produktu elektronikoen fidagarritasun eta kalitate kontzeptuak erlazionatzea.
.Aplikazio elektronikoen garapenerako kasu praktikoan eta horretan ezarri diren zehaztapen funtzionalak abiaburutzat hartuta:
-Aplikazioaren zehaztapen teknikoak eskatu den duintasunarekin gertutzea.
-Informazio iturri bezala erabiliko diren dokumentu teknikoak hautatzea.
-Hasierako eskema elektrikoak gertutzea; horretarako, antzeko zirkuituak hartu eta aplikazioaren bloke funtzional bakoitzari dagokiona egin edo egokitu beharko zaio.
-Aplikazioaren maila funtzionala eskuratzeko behar diren blokeen diagramak egitea.
-Zirkuituen kalkuluak egitea, arau eta formula egokiak aplikatuz.
-Osagaiei buruzko gidaliburuak hartu eta zirkuituko teknologia eta osagaiak hautatzea; horien eskuragarritasuna edo eskuratze erraza bermatzea, eta hori guztia ezarri diren kostuetan.
-Behin betiko eskemak egitea, euskarri eta irudikapen normalizatuan; halaber, maketa eraikitzeko funtsezkoak izanen diren materialen zerrenda egitea.
10.2. Aplikazioaren eragingailu mikroprogramagarrirako kontrol programa gertutzea; horretarako lengoaia egokia erabiliko da eta programazio teknikarik egokienak aplikatuko dira.
.Eragingailu mikroprogramagarrian oinarritzen den aplikazio elektronikoari dagokion "softwarea" gertutzeko kasu praktikoan, bidezko zirkuitu fisikoa eta aplikazio horren zehaztapen funtzionalak abiaburutzat hartuta:
-"Softwarearen" ikuspegitik aplikazioaren beharkizunei erantzuteko algoritmoak gertutzea.
-Programaren sekuentziek ezartzen duten fluxuaren diagramak gertutzea.
-Aplikazio mota horri eta hori garatzeko eskura dauden bitartekoei ondoen egokitzen zaien edo zaizkien lengoaia edo lengoaiak aukeratzea (maila altu edo/eta baxukoa).
-Programaren moduluak kodetzea; horretarako aukeratu den programazio lengoaiaren egiturak eta bitartekoak era egokian operatuko eta fitxategietan dauden modulu estandar eskuragarriak erabiliko dira.
-Programa hori linean komentatzea, mantenimendu egokia bermatzearen ondoreetarako.
-Programaren froga funtzionalak maketaren gainean egitea eta programa hori depuratzea eta doitzea, aplikazioaren zehaztapenak betetzeko.
-Programak dokumentatzea (fluxuaren diagramak, kode-zerrendak)
hori kalitate nahikoarekin egitea eta euskarri eta formatu egokietan.
10.3. Maketa eraikitzea; horretarako aplikazioak dituen zirkuitu/moduluen ordenadore bidezko muntaketa edo/eta simulazioa eginen da, eskura dauden bitartekoak eta prozedurarik egokienak aplikatuko dira.
.Aplikazio elektroniko bati dagokion maketa baten eraikuntzaren kasu praktikoan, eskemak eta materialak abiaburutzat hartuta:
-Aplikazioaren konplexutasuna eta eskura dauden bitartekoak kontuan hartu eta aukeratuko den prozesuari ekitea.
-Materialen zerrendan azaltzen diren eta maketa muntatzeko prozesuan beharko direnak biltzea.
-Maketa muntatzeko behar diren erremintak eta gailuak prestatzea.
-Osagaiak euskarriaren gainean banatzea, espazioa eta klabeak optimizatuz; taxuketa hori kasu bakoitzean egokienak diren irizpideak kontuan hartuta eginen da.
-Elementuen kableatuak eta interkonexioak egitea, kasu bakoitzean egokienak diren prozedurak erabiliz; horien arteko kontaktu elektriko egokia bermatuko da.
-Zirkuituko hasierako elikadura eta jarraikortasun frogak egitea.
-Zirkuituko parametroak eta elementuak doitzea eta aldaraztea aurrez ezarri diren zehaztapenak betetzeko.
-Eskuratu diren aldaketak, aldarazpenak eta emaitzak dokumentatzea aplikazioaren behin betiko dokumentazio teknikoa gertutzeko.
10.4. Prototipoan egin behar diren frogak erabat zehaztea (estatikoak, funtzionalak, fidagarritasuna eta kalitatearenak) aplikazio mota eta eskura dauden bitartekoak kontuan hartuta.
.Prototipoan egin behar diren frogak eta entseiuak ezartzeko aplikazio elektroniko baten garapenaren kasu praktikoan:
-Aplikazioaren prototipoan egin behar diren froga funtzional eta neurrien multzoa ezartzea, kontrolatu behar diren parametroak argi azaldurik.
-Prototipoaren neurketa/froga bankua eratzen duten tresnen multzoa adieraztea; erabili behar diren ekipo eta tresna guztien ezaugarriak aipatzea.
-Aplikazio mota eta eskura dauden bitartekoak kontuan hartu eta prototipoan egin behar diren fidagarritasun frogak zehatz adieraztea.
-Prototipoari egin zaizkion neurketa, froga eta entseiuen emaitzak biltzeko formatuak biltzea.
10.5. Aplikazio elektroniko baten proiektuaren dokumentazio teknikoa egitea, besteak beste ondokoekin: planoak, materialen zerrendak, iruzkin egokiak izanen dituzten programak, kalkuluak, frogak, doikuntzak eta, oro har, garatuko den aplikazio elektroniko horri dagokion prototipoa eraikitzeko beharrezkoak diren gainerako elementuak.
.Aplikazio elektroniko analogiko, digital edo/eta mikroprogramagarri bati dagokion dokumentazio teknikoa egiteko kasu praktikoan:
-Dokumentatu behar den aplikazioari dagokion jatorrizko dokumentazioa hautatzea eta ordenatzea (krokisa, eskemak, taulak, grafikoak).
-Gertutu behar den dokumentazio motaren (testua, grafikoak, eskemak) ezaugarriei ondoen egokitzen zaizkien tresna informatikoa ("hardwarea" eta "softwarea") aukeratzea.
-Aplikazioaren proiektuari buruzko informazio teknikoa sartzea (sinbologia estandarra eta irudikatzeko formatu normalizatuak erabiliz), gutxienez ondoko hauek: memoria azaltzailea, planoak eta eskemak, materialen zerrenda, froga funtzionalak, doikuntzak eta bitartekoen bankuak, fidagarritasun frogak, programen zerrendak eta aurrekontua.
-Proiektuaren dokumentu teknikoa formatu eta euskarri egokietan egitea.
10.6. Aplikazio elektroniko baten proiektuaren plangintza eta kudeaketa egitea; horretarako denboraren eta kostuen aurreikuspena eginen da eta garapen egokirako ezarri diren faseak koordinatuko dira.
.Aplikazio elektroniko bati dagokion proiektuaren garapenerako kasu praktikoan:
-Hala denean, proiektuari dagokion aplikazio mota ukitzen duen eta homologazioan eraginak izan ditzakeen araudi tekniko edo/eta administraziokoa hautatzea.
-Proiektuaren garapenerako faseak ezartzea, horietariko bakoitzean egin behar diren jardueren sekuntzia eginez.
-Proiektua garatzeko behar diren bitarteko materialak, ekipoak, erremintak, elementuak eta osagaiak zehaztea.
-Proiektuaren garapeneko jarduerak, gertakizunak eta gune kritikoak islatuko dituen grafikoa egitea (GANTT, PERT); horretarako erremintarik egokienak erabiltzea, eskuzkoak zein automatikoak.
b) Edukiak.
.Proiektu elektroniko baten garapenaren faseak:
-Proiektuaren zehaztapenak.
-Informazioa biltzea. Araudia.
-Irtenbideak sortzea. Erabili behar diren teknologiak.
-Osagaiak hautatzea; osagai horiek eskura edukitzea.
-Denbora eta kostuen balorazioa.
-Hartu den irtenbidearen eskemen garapena.
-Zirkuitu analogiko eta digitalen simulazio elektronikoa.
-Maketa elektronikoa eraikitzea. Muntaketa arineko teknikak aplikatzea.
-Sistema mikrokontrolatuetarako programak gertutzea. Garapenerako ekipoak erabiltzea.
-Frogak eta puntuan jartzeak. Neurketa eta frogak egiteko tresnak erabiltzea.
-Prototipo elektronikoetarako kalitate eta fidagarritasun frogak zehaztea.
-Dokumentazio teknikoa gertutzea: materialen zerrenda, eskemak, planoak, muntaketa eta abian jartzeko aginduak, froga funtzionalak, fidagarritasun eta kalitate frogak, memoria azaltzailea eta programak.
.Proiektuen kudeaketa:
-Proiektuak garatzeko teknikak. Antolakuntzazko alderdiak.
-Proiektuen definizoa. Zehaztapenak.
- Denboren plangintza, bitartekoen programazioa eta kostuen zenbatespena.
-PERT teknikak, GANTT diagramak. Aplikazioa plangintzan eta proiektuen jarraipenean.
-Erosketa eta materialen kontrola.
-Proiektuen bukaera eta horiek ematea: txostenak eta dokumentazioa.
.Aplikazio elektronikoa duen proiektua industriaren esparruan garatzea; hor ondoko hauek eskuhartuko dute: neurketak egiteko teknikak, kontrola, erregulazioa eta potentzia elektronikoa. Teknologia analogikoak, digitalak edo mikroprogramagarriak bilduko ditu.
-Proiektuetan eskatzen diren zehaztapen funtzionalak eta kalitateak zehaztuko dira, baita teknologia motak, eragingailuak eta materialak ere; halaber, fabrikaziorako prozesuak eta erabili behar diren erremintak, ekipoak eta makinak zehaztuko dira. Aldi berean, gutxienez ondoko hauek sartuko dira:
-Proposatu den aplikazioaren bideragarritasunari buruzko azterlanak.
-Proiektuaren eta horren faseen plangintza.
- Prototipoa eraikitzeko beharrezkoak diren eskemak eta planoak (bidezko paper eta euskarri informatikoetan). Horietan eskema elektrikoak, zirkuitu inprimatuak gertutzeko planoak eta muntaketa egiteko planoak azalduko dira.
-Zirkuituen jardunari buruzko memoria azaltzailea.
-Materialen eta iturri hornitzaileen zerrendak.
-Bidezko maketaren muntaketa.
-Lengoaiaren kontrolerako programak eta hori eskatu diren formatu estandarretan egitea.
-Beharrezkoak diren kalitate eta fidagarritasunaren froga funtzionalak.
-Dagokion aurrekontua.
.Telekomunikazioen alorreko aplikazio elektronikoaren proiektua garatzea; proiektu horretan modulazio eta demodulazio teknikak erabiliko dira, euskarri desberdinetako transmisioak eginen dira (kable, irrati, infragorri, zuntz optikoa). Teknologia analogikoak, digitalak edo mikroprogramagarriak bilduko ditu.
-Proiektuetan eskatzen diren zehaztapen funtzionalak eta kalitateak zehaztuko dira, baita teknologia motak, eragingailuak eta materialak ere; halaber, fabrikaziorako prozesuak eta erabili behar diren erremintak, ekipoak eta makinak zehaztuko dira. Aldi berean, gutxienez ondoko hauek sartuko dira:
-Proposatu den aplikazioaren bideragarritasunari buruzko azterlanak.
-Proiektuaren eta horren faseen plangintza.
- Prototipoa eraikitzeko beharrezkoak diren eskemak eta planoak (bidezko paper eta euskarri informatikoetan); horietan eskema elektrikoak, zirkuitu inprimatuak gertutzeko planoak eta muntaketa egiteko planoak azalduko dira.
-Zirkuituen jardunari buruzko memoria azaltzailea.
-Materialen eta iturri hornitzaileen zerrendak.
-Bidezko maketaren muntaketa.
-Lengoaiaren kontrolerako programak eta hori eskatu diren formatu estandarretan egitea.
-Beharrezkoak diren kalitate eta fidagarritasunaren froga funtzionalak.
-Dagokion aurrekontua.
.Aplikazio elektronikoaren proiektua garatzea telekomunikazioen alorrean; proiektu horretan modulazio eta demodulazio teknikak erabiliko dira, euskarri desberdinetako transmisioak eginen dira (kable, irrati, infragorri, zuntz optikoa). Teknologia analogikoak, digitalak edo mikroprogramagarriak bilduko ditu.
-Proiektuetan eskatzen diren zehaztapen funtzionalak eta kalitateak zehaztuko dira, baita teknologia motak, eragingailuak eta materialak ere; halaber, fabrikaziorako prozesuak eta erabili behar diren erremintak, ekipoak eta makinak zehaztuko dira. Aldi berean, gutxienez ondoko hauek sartuko dira:
-Proposatu den aplikazioaren bideragarritasunari buruzko azterlanak.
-Proiektuaren eta horren faseen plangintza.
- Prototipoa eraikitzeko beharrezkoak diren eskemak eta planoak (bidezko paper eta euskarri informatikoetan); horietan eskema elektrikoak, zirkuitu inprimatuak gertutzeko planoak eta muntaketa egiteko planoak azalduko dira.
-Zirkuituen jardunari buruzko memoria azaltzailea.
-Materialen eta iturri hornitzaileen zerrendak.
-Bidezko maketaren muntaketa.
-Lengoaiaren kontrolerako programak eta hori eskatu diren formatu estandarretan egitea.
-Beharrezkoak diren kalitate eta fidagarritasunaren froga funtzionalak.
-Dagokion aurrekontua.
11. lanbide modulua: Lan prestakuntza eta orientazioa.
Iraupena: 64 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
11.1. Lanbidearen arloan osasunari kalte egiten ahal dioten arrisku-egoera ohikoenak sumatzea eta horiei dagozkien babes neurriak eta aurreneurriak aplikatzea.
.Ereduzko lan-egoeretan, dauden arriskurik arruntenak identifikatzea eta horien arabera jarduteko teknika orokorrak erabiltzea.
.Osasunari eta ingurugiroari egiten zaizkion kalteak berauek sortzen dituzten arrisku-faktoreen arabera deskribatzea.
.Arriskurik ohikoenei dagozkien babes neurriak eta aurreneurriak arrisku-egoeraren arabera proposatzea, zertarako-eta horien ondorioak gutxitzeko.
11.2. Balizko istripuetan, oinarrizko osasun neurriak berehala aplikatzea.
.Balizko kasu batean zenbait edo anitz lagun zauriturik suertatuz gero, esku hartzeko lehentasuna ezartzea, lesioek biziraupenerako duten arriskua irizpide erabilita.
.Suertatzen diren lesioen arabera, aplikatu behar diren neurrien sekuentzia identifikatzea.
.Behar diren osasun-teknikak burutzea (RCP, zaurituak ibilgetzea, lekualdatzea...) eta horretarako ezarrita dauden protokoloak aplikatzea.
11.3. Lan munduan besteren konturako edo norbere konturako langile legez sartzeko erak eta prozedurak bereiztea.
.Nork bere produkzio-arloan indarreko legeriak baimendurik dauden lan kontrataziorako modalitateak identifikatzea.
.Egoera jakin batean, lanbide-esparruan enplegua bilatzeko teknikarik nagusienak hautatzea eta era egokian erabiltzea.
.Indarreko legeriaren arabera, norbere konturako langile gisa jarduteko behar diren agiriak identifikatzea eta horiek behar bezala betetzea.
11.4. Lan-merkatuan orientatzea, bere gaitasunak eta interesak eta lanbide-ibilbiderik egokiena identifikatuz.
.Nork bere gaitasunak eta ezagutzak identifikatzea eta ebaluatzea, lanbide-balioak emanez.
.Nork bere interesak eta motibazioak definitzea eta, hala denean, sexuak edo bestelako faktoreek eragiten dituzten baldintzak baztertzea.
.Nork bere interesei dagozkien prestakuntza eskaintza eta lanbide-eskaria identifikatzea.
11.5. Lanaren lege-esparrua interpretatzea eta lan-harremanetatik datozen eskubideak eta betebeharrak bereiztea.
.Lan zuzenbidearen oinarrizko informazio-iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europar Batasunaren gidalerroak, Talde Hitzarmena...) eta berari dagozkion eskubideak eta betebeharrak bereiztea.
."Hartzekoen likidazioa"n agertzen diren kontzeptuak interpretatzea.
.Ereduzko balizko talde-negoziazio batean:
-Negoziazio-prozesua deskribatzea.
-Negoziatzen diren aldagarriak identifikatzea (alokairuak, segurtasuna eta higienean, ekoizkortasuna, teknologia).
-Negoziazioaren ondorioz suerta daitezkeen ondoreak eta neurriak deskribatzea.
.Gizarte Segurantzarekiko prestazioak eta betebeharrak identifikatzea.
11.6. Espainiako egitura sozioekonomikoaren datuak interpretatzea, haietan eragina duten aldagarriak identifikatzea eta hauen aldakuntzek izaten ahal dituzten ondorioen berri ematea.
.Ekonomiari buruzko informazio orokorrak abiaburutzat hartuta:
-Makroekonomiaren magnitude nagusiak identifikatzea eta jaien arteko erlazioak analizatzea.
11.7. Sektoreko enpresa baten antolaketa eta egoera ekonomikoa aztertzea eta haiek eragin dituzten parametro ekonomikoak interpretatzea.
.Sektoreko ereduzko enpresa baten arlo funtzionalak azaltzea eta haien arteko harremanen berri ematea.
.Enpresa baten memoria ekonomikoa abiaburutzat hartuta:
-Hartan esku duten aldagarri ekonomiko nagusiak identifikatu eta interpretatzea.
-Enpresaren egoera ekonomikoa eragiten duten oinarrizko ratioak (finantza-autonomia, kaudimena, bermea eta ibilgetuaren finantzaketa) kalkulatu eta interpretatzea.
-Enpresak finantzatzeko erabil litzakeen bideak adieraztea.
b) Edukiak.
.Lan-osasuna:
-Lan-baldintzak eta segurtasuna. Lan-osasuna eta bizi kalitatea. Ingurugiroa eta haren artapena.
-Arrisku faktoreak: fisikoak, kimikoak, biologikoak, antolamenduzkoak; aurrearreta eta babeseko neurriak.
-Lana "segurtasunez" antolatzeko aplikatzen diren teknikak.
-Aurrearreta/babeseko teknika orokorrak. Analisia, ebaluazioa eta jarduteko proposamena.
-Kasu praktikoak.
-Istripua gertatzen den kasuetan, lehentasunak eta jarduteko sekuentziak.
-Lehen sorospeneko teknikak aplikatzea:
-Konortearekin/konorterik gabe.
-Bihotz eta biriken zuzperketa.
-Traumatismoak.
-Istripua jaso dutenen sorospidetza eta lekualdatzea.
.Lan-arloko legeria eta lan-harremanak:
-Lan zuzenbidea: funtsezko arauak.
-Lan-harremanak. Kontratazio motak, alokairua eta pizgarriak, kontratuaren etendura eta suntsiarazpena.
-Gizarte Segurantza eta beste prestazio batzuk.
-Ordezkaritza-organoak.
-Lan-hitzarmen kolektiboa. Talde negoziazioa.
.Orientazioa eta arlo sozio-laboralean sartzea:
- Lan-merkatua. Egitura. Inguruan dauden ikuspegiak.
-Lana bilatzeko prozesua: informazio iturriak, eskaintza-eskariaren mekanismoak, prozedurak eta teknikak.
-Norberaren kontura lan egiteko ekimenak, enpresa txikiak eratzeko egin behar diren tramiteak eta haien bitartekoak.
-Auto-orientazio bitartekoak. Norberak lanbidean duen gaitasuna eta dituen interesak aztertzea. Besteak baztertzeko gizarte-azturak gainditzea. Lanbidera bideratzeko ibilbideak gertutzea. Erabakiak hartzea.
.Ekonomia printzipioak:
-Aldagarri makroekonomikoak. Adierazkari sozioekonomikoak. Haien arteko erlazioak.
-Merkatu-ekonomia:
-Eskaintza eta eskaera.
-Lehia-merkatuak.
-Nazioarteko harreman sozioekonomikoak: EB.
.Enpresaren ekonomia eta antolaketa:
-Enpresaren jarduera ekonomikoa: sailkatzeko irizpideak.
-Enpresa: antolaketa-ereduak, arlo funtzionalak, organigramak.
-Enpresaren funtzionamendu ekonomikoa:
-Enpresaren ondarea.
-Bitartekoa eskuratzea: norberaren finantzaketa, besteren finantzaketa.
-Urteko kontu-orriak interpretatzea.
-Kostu finkoak eta aldagarriak.
12. lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza.
Iraupena: 380 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
12.1. Enpresan beti erantzukizun osoz jokatzea.
.Une oro begirune osoz jokatzea, enpresaren arauak betez.
.Lan lekura sasoiz heltzea, baimenduta dauden atsedenaldiak erabiltzea eta lanlekua ez uztea ezarrita dagoena baino arinago, era egokian bidezkotu gabe.
.Jasotzen dituen aginduak berehala interpretatzea eta betetzea eta egiten duen lanaren erantzukizuna bereganatzea, une bakoitzean behar den pertsonekin harremanetan jartzen dela.
.Nork bere lana antolatzea ezarritako jarraibide eta prozeduren arabera, atazak lehentasunen arabera egitea, eta eskuhartzeetan segurtasuna eta kalitatea irizpide direla jardutea.
.Tailerra edo/eta lan-eremua erabiltzeko agindeiak eta arauak betetzea, lanbide-trebezia erakustea eta lana zentzuzko denboran amaitzea.
.Bere lanaren eta ekipo elektronikoen mantenimenduaren alorrean garatu duen jardueraren ondorioak aztertzea.
12.2. Ekipo elektronikoen mantenimendurako prozesuen ezarpen edo/eta hobekuntzan parte hartzea; prozesu horiek optimizatzeko tresna zehatzen garapenean laguntzea.
.Ekipo elektronikoen mantenimendurako prozesuen ezarpen edo/eta hobekuntzarako beharrezkoa den dokumentazioa hautatzea.
.Ekipo elektronikoko gune kritikoak antzematea, ondore horretarako gertutu diren matxuren historikoak eta mantenimenduko estatistikak kontsultatuz.
.Egin behar diren frogen eta entseiuen plana egitea eta hori inork gainikusita egitea; lan horretan burutuko diren faseak eta eskuratu nahi diren helburuak bidezkotzea.
.Beharrezkoak diren frogak eta entseiuak egitea, ekipoaren matxuren diagnostikorako jarraitu behar diren faseak eta prozedurak optimizatuz.
.Prozesua dokumentatzea, bidezko formatuan beharrezko informazioa biltzea, mantenimenduko teknikariek erabiltzeko modukoa alegia.
.Garatzen ari den prozesu horretan teknologia berriak sartzeko dauden aukerak eta bideragarritasuna aztertzea.
.Ekipo elektroniko baten matxuren diagnostikoa bideratu eta hobetuko duen tresna zehatzaren ("hardwarea" edo/eta "softwarea") garapena proposatzea.
.Ekipo elektronikoaren mantenimendurako proposatu den tresna zehatz horren prototipo funtzionalaren diseinuan, eraikuntzan eta abian jartzean laguntzea.
.Ekipo elektronikoaren mantenimendurako proposatu den tresna zehatzari dagokion prototipoa era egokian dokumentatzea.
.Ekipo elektronikoaren mantenimendurako proposatu den tresna zehatza erabiltzeko prozedura era egokian dokumentatzea.
12.3. Ekipo elektroniko analogiko edo/eta digitalen mantenimendua egitea, kasu bakoitzean egokienak diren teknikak eta bitartekoak aplikatuz.
.Hasierako froga funtzionalak egitea; matxuren gaztiguan bildu diren zantzuak begiztatzea eta zehatz irudikatzea.
.Matxuraren balizko zioen abiatzeko hipotesiak egitea, kasu bakoitzean matxura horren jatorria mekanikoa, elektronikoa edo/eta "software" motakoa den zehaztea.
.Jarduteko plan sistematikoa ezartzea; burutu behar diren faseak eta prozedurak eta egin behar diren frogak zehaztea; behar diren agiri teknikoak eta bitartekoak hautatzea.
.Matxura denbora egokian aurkitzea, horretarako jarrita dagoen plana betez eta bitarteko egokiak erabiliz.
.Eskuhartzearen aurrekontua egitea; aurrekontu horretan konponketa eta dagokion kostua adieraziko dira zehatz-mehatz.
.Muntaketa eta desmuntaketa eragiketak egitea halaber, elementu, osagai edo modulu akastunen ordezpenerako eragiketak denbora egokian eta eskatzen den kalitatearekin egitea, ekipoko beste elementu batzuk kaltetu gabe.
.Ekipoaren funtzionaltasun egokia lehengoratzeko beharrezkoak diren froga funtzionalak eta doikuntzak egitea.
.Ezarri diren fidagarritasun frogak egitea ekipoan.
.Erabili diren ekipo eta bitartekoen segurtasun pertsonaleko arauak betetzea, horretarako profesional onarentzat ezarrita dauden bideak betez.
.Matxuraren konponketari buruzko txostena eredu normalizatuan gertuztea; txosten horretan eskuhartzearen fakturazioa eta ekipo horren matxuren historikoa eguneratzeko egiteko beste informazio bilduko da.
12.4. Ekipo elektronikoen mantenimenduko tailer baten material eta osagaien ordezkapen arloaren kudeaketan parte hartzea.
.Izakin, material edo produktuen gutxienekoa ezartzea, enpresak ezarrita dituen irizpideen arabera.
.Erosketarako aldagaiak aztertzea (kalitatea, prezioak, dokumentuak, emateko epeak), enpresarentzat eskaintzarik egokiena aukeratuz edo aholkatuz.
.Pieza edo materialen ezaugarriak kontuan hartu eta kokaerarik egokiena aurkitzea eta proposatzea, horretarako ingurugiroaren baldintzak, produktuen txandakatzea eta pieza eta elementuen ezaugarriak aintzat hartuta.
.Albarenetan agertarazitako kopurua eta kalitatea jasotakoekin bat datozela egiaztatzea eta, zerbait oker egonez gero, horren berri agertaraztea, edo erreklamazioaren berri, halakorik gertatzen bada.
.Biltegian sartzen direnak eta handik irteten direnak xehetasunez kontrolatuko dira, eta horretarako edozein informazio-euskarri erabiliko da.
.Biltegiaren inbentarioa egitea, aldagarri guztiak kontuan izanik (sarrerak, irteerak, narriatutako piezen portzentaia) eta eskaerak egitea aholkatzea behar denean.
.Bezero eta hornitzaileen artxiboa sortzea edozein informazio-euskarri erabiliz.
12.5. Enpresak ekoizpen-prozesuetarako ezarrita dituen norberaren eta ingurugiroaren segurtasunerako neurri zehatzak aplikatzea.
.Ekipo elektronikoen, materialen, erreminten eta tresnen mantenimenduari lotuta dauden arriskuak identifikatzea; halaber, jarduteko tokian egon dauden goitapen-zeinaleen informazioa identifikatzea.
.Lan guztietan eta larrialdi kasuetan burutu behar diren babes-neurriak eta aurrearreta-jarrerak identifikatzea.
.Jarrera zentzuzkoa eta goitapenez betea izatea, segurtasun eta higiene arauak betez.
.Eskura dauden eta eragiketetarako ezarri diren babes pertsonaleko tresnak erabiltzea.
.Osagai, tresna eta ekipo estandarizatuen babeserako bitartekoak eta tresnak erabiltzea.
b) Edukiak.
Lan esparruarekiko harremanak:
-Enpresaren informazioa. Funtzio esparruak, ematen dituen produktuak edota zerbitzuak.
-Ezarrita dauden prozedurak aplikatzea.
-Enpresaren arauak betetzea.
-Norberaren lana antolatzea.
-Ekintzak gainerako taldekideekin koordinatzea.
-Emaitzak jakinaraztea.
.Ezarrita dauden segurtasun eta higiene arauak aplikatzea:
-Arriskuak ekipo eta instalazio elektroteknikoen eraikuntza eta mantenimendu esparruetan.
-Norberaren babeserako bitartekoak. Identifikazioa eta erabilera.
-Ekipo, tresna eta osagarrien babesa. Aplikatu behar diren prozedurak.
-Aurrearreta-jarrerak.
-Larrialdietan nola jardun.
-Segurtasun eta higieneari buruzko arautegi zehatza.
.Ekipo elektronikoen mantenimendurako prozesuak hobetzea:
-Ezarrita dauden prozesuak aztertzea. Prozedura horietan egon daitezkeen balizko akatsak identifikatzea.
-Erabiltzen den informazioa: ekipoen gidaliburuak, matxuren historikoak, matxuren taulak eta zuhaitzak, zerbitzu-orriak.
-Ekipo elektronikoen frogak eta entseiuak gertutzea horien mantenimendua hobetzearen ondoreetarako.
-Prozedurak hobetzea eta matxuren diagnostikoen prozedurak optimizatzea. Tresna zehatzak garatzeko proposamenak.
-Ekipo elektronikoen matxurak diagnostikatzeko tresna informatikoak erabiltzea.
-Ekipo elektronikoen diagnosia eta konponketak egiteko tresna zehatzak diseinatzeko, eraikitzeko eta abian jartzeko lankidetza (txartel elektronikoak, kontrolerako programak, etab.).
-Sortzen duen informazioa: eragiketak egiteko prozedurak, mantenimendurako aukerak, matxuren taulak eta zuhaitzak.
-Gai toxiko edo/eta kutsagarrien erabilerari buruzko arauak.
.Ekipo elektronikoen mantenimendurako prozesuan eskuhartzea:
-Ekipo elektronikoen matxuren gaztiguak gertutzea. Zantzuak eta balizko kariak.
-Ekipo elektronikoen matxuren izaera identifikatzea (mekanikoa, elektrikoa edota "softwarea"). Matxura horiek antzemateko prozedura zehatzak.
-Jarduteko planak. Agiriak, erremintak eta neurketarako tresnak hautatzea eta lan egiteko esparrua gertutzea.
-Ekipo elektronikoen matxuren kariak kokatzeko eragiketazko prozedurak aplikatzea.
-Matxurak konpontzeko aurrekontuak gertutzea.
-Ekipo elektronikoen pieza, osagai edo/eta modulu akastunen muntaketa, desmuntaketa eta ordezpena.
-Konpondu diren ekipo elektronikoetan funtzionamendu frogak eta doikuntzak egitea.
-Konponketei buruzko txostenak gertutzea. Eskuhartzeak fakturatzea eta ekipo elektronikoen matxuren historikoak eguneratzea.
-Gai toxiko edo/eta kutsagarrien eskuztaketa edo/eta kontrola.
.Ekipo elektroteknikoen alorreko enpresa baten material eta osagarrien biltegiaren kudeaketa:
-Izakinen kontrola. Materialen eta osagarrien "stock"-aren mantenimendua material eta osagaien hornikuntza ziurtatzeko.
-Materialen eta osagaien eskari orriak betetzea.
-Materialen eta osagaien erosketan partehartzea. Eskaintzen analisia. Erabakiak hartzeko irizpideak.
-Materialen jasoketa. Eskarien begiztaketa.
-Materialen eta osagaien kokaera fisikoa. Antolaketa eta kudeaketarako irizpideak.
-Barneko eskaerak. Biltegitik ateratzen diren eta biltegira sartzen diren material eta osagaien kudeaketa eta kontrola.
-Biltegiaren kudeaketa informatikoa. Inbentarioak, bezeroak eta hornitzaileak.
.Bezeroari jaramon egitea:
-Norberaren irudia eta bezeroekiko harremanak.
-Bezeroei egiten zaien harrera eta bezeroari ematen zaien tratua. Erreklamazioak.
-Bezeroei telefonoz jaramon egitea.
-Bezeroei aholkularitza, informazio teknikoa eta eragiketei buruzkoa ematea. Ahozko eta idatzizko jakinarazpenak.
-Bezeroeen agenda. Aldiro egiten diren jakinarazpenak.
2.3. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.
1. Elektronika analogikoa 192 6 1.
2. Logika digitala eta mikroprogramagarria 256 8 1.
3. Prototipo elektronikoen
garapena eta eraikuntza 220 10 2.
4. Ekipo elektronikoen mantenimendua 176 8 2.
5. Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea
enpresa txikian 88 4 2.
6. Lan-giroko harremanak 64 2 1.
7. Kalitatea 64 2 1.
8. Programazio-teknikak 192 6 1.
9. Sistemen elektronika 128 4 1.
10. Proiektuen eta produktu elektronikoen garapena 176 8 2.
11. Lan prestakuntza eta orientazioa 64 2 1.
12. Lantokiko prestakuntza 380 Lan 2.
orduetan.
II. ERASKINA
Produktu Elektronikoen Garapenaren heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean aritzen diren irakasleen espezialitateak
LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA
1. Elektronika analogikoa. Sistema Elektronikoak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
2. Logika digitala eta mikroprogramagarria. Sistema Elektronikoak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
3. Prototipo elektronikoen garapena eta eraikuntza. Ekipo elektronikoak. L.H.-ko irakasle teknikoa
4. Ekipo elektronikoen mantenimendua. Ekipo Elektronikoak. L.H.-ko irakasle teknikoa
5. Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikian. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
6. Lan-giroko harremanak. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
7. Kalitatea. Sistema Elektronikoak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
8. Programazio-teknikak. Ekipo Elektronikoak. L.H.-ko irakasle teknikoa
9. Sistemen elektronika. Sistema Elektronikoak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
10. Proiektuen eta produktu elektronikoen garapena. Sistema Elektronikoak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
11. Lan prestakuntza eta orientazioa. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
III. ERASKINA
Ikasketa hauetarako gutxienez behar diren leku eta instalazioak
Ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren 39. artikuluari jarraituz, Goi Mailako Lanbide Heziketarako Prestakuntza Zikloa: Automozioa deritzonaren ikasketak emateko, foru dekretu honetan zehaztutakoa alegia, ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren 32.1.a artikuluan ezarritako gutxieneko irakaslekuak behar dira, hain zuzen ere ondotik zehazten direnak.
Irakaslekua Azalera Erabilera gradua
Elektronikako laboratorioa 90 m2 %30
Diseinu elektronikorako ikasgela teknikoa 90 m2 %10
Prototipo elektronikoen laboratorioa 30 m2 %45
Balio anitzeko gela 60 m2 %15
."Erabilera graduak" portzentaian adierazten du eremu hori ustez zenbat ordu egonen den ikasle talde batek okupaturik gutxieneko irakaskuntzak emateko, irakaskuntza horien iraupen osotarakoaren aldean. Orientabidezkoa da, beraz, hezkuntza administrazioek curriculuma finkatzean definitzen dutenerako.
."Erabilera graduak" uzten duen neurrian, zilegi da beste ikasle talde batzuek okupatzea prestakuntza eremuak, heziketa ziklo bera edo beste bat edo beste hezkuntza etaparen bat egiten ari direnek.
.Beti ere zilegi izanen da prestakuntza eremuekin lotura duten ikasketa jarduerak (erabilera graduak adierazten duen okupazioarekin) eite bereko beste jarduera batzuetarako ere erabiltzen diren azaleretan egitea.
.Ez da interpretatu behar zehaztu diren prestakuntza eremu diferenteak nahitaez itxiduraz bereizirik egon behar dutenik.
Iragarkiaren kodea: A9706536
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
