I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
782/1997 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Ekonomi zuzendari nagusiak emana, Cadreitako Finkarako pala kargatzailea duen traktore bat (1. lotea) eta furgoneta bat (2. lotea), bi lotetan, erostea lehiaketa bidez kontratatzea xedatzen duena.
1.-Entitate adjudikatzailea:
a) Erakundea: Ekonomia eta Ogasuna.
b) Espedientea tramitatu duen egoitza: Erosketa Bulegoa.
c) Espediente zenbakia: 970378.
2.-Kontratuaren xedea:
a) Xedearen deskribapena: pala kargatzailea duen traktore bat (1. lotea) eta furgoneta bat (2. lotea), bi lotetan, erostea. Ordainketaren zati gisa 65 CVko John Deere traktore bat entregatuko da, NA-11897-VE, 16.000 mila lanordu dituena, baita furgoneta bat ere, Renault-4L, NA-9917-D.
b) Entregatzeko epea: adjudikazio hartzaileak bere eskaintzan adierazitakoa.
c) Entregatzeko tokia: Cadreitako Finka.
3.-Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio mota:
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Mota: lehiaketa.
4.-Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Kontratuaren aurrekontua ondoko hau da:
1. lotea: 4.300.000 pezeta, BEZa barne.
2. lotea: 2.100.000 pezeta, BEZa barne.
Prezio hauek ezarri dira 2a) puntuan aipatu diren ibilgailu erabilien balorazioaren zenbatekoak deskontatu ondoren: traktorea, 1.000.000 pezeta eta furgoneta 80.000 pezeta.
5.-Behin-behineko bermeak:
1. lotea: 86.000 pezeta; 2. lotea: 42.000 pezeta.
6.-Dokumentazioa eta argibideak nola jaso:
a) Entitatea: Erosketa Bulegoa.
b) Helbidea: San Inazio etorbidea, 3, behea.
c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31002.
d) Telefonoa: 427234-5.
e) Telefaxa: 223330.
f) Dokumentazioa eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea bukatu arte.
7.-Eskaintzen aurkezpena:
a) Aurkezteko epea: lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta ondoko hogeita zazpigarren egun naturaleko goizeko hamaikak baino lehen.
b) Aurkezteko tokia:
1. Entitatea: Erosketa Bulegoko Erregistroa.
2. Helbidea: San Inazio etorbidea, 3, behea.
3. Herria eta posta kodea: Iruña, 31002.
8.-Eskaintzak irekitzea:
a) Entitatea: Ondare Zerbitzuaren liburutegia.
b) Helbidea: Arrieta kalea, 8-6. solairua.
c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31002.
d) Eguna: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hamargarren egun naturalean.
e) Ordua: hamarrak.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hogeian.-Ekonomi zuzendari nagusia, Ignacio Arrizabalaga Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: A9710329