144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

4772/1997 FORU AGINDUA, azaroaren 13koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Uharte Arakil-Irañeta toki errepidea eraikitzeko" lanen kontratazio espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du, "Uharte Arakil-Irañeta toki errepidea eraikitzeko" lanak kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: "Uharte Arakil-Irañeta toki errepidea eraikitzeko" lanak kontratatzea.

-Esleipen mota: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 222.616.448 pezeta.

-Kontratuaren sailkapena: A taldea, 2 azpitaldea, d) kategoria; B taldea, 2 azpitaldea, d) kategoria eta G taldea, 3 azpitaldea, e) kategoria.

-Egiteko epea: sei (6) hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: 1997ko abenduaren 29ko 12:00ak arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren Erregistroan (San Inazio etorbidea, 3-4. solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Nafarroako Gobernuaren Bide Zerbitzuan.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1998ko urtarrilaren 8ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko azaroaren hamahiruan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau idazten duenak, .......................J/A-ak, adinez nagusiak, ...................(e)koak, helbidea ........................ karrikan, ..... zk.an duenak, bere izenean (edo .......................... ordezkatuz), .............ko ........... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Uharte Arakil-Irañeta toki errepidea eraikitzeko" lanak, lehiaketaren bidez, kontratatzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri izanik, baita lizitazio hori manatzen duten baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguena ere, konpromisoa hartu du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ............... pezetatan (zenbakiz).

Iragarkiaren kodea: A9710226