144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A G O I T Z

Akats zuzenketa

1997rako ordenantza fiskalen behin betiko onespenari buruzko iragarkian, 1997ko azaroaren 17ko 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako hartan, puska bat falta dela ikusirik, hona hemen:

"Udalak, 1996ko azaroaren 8an egindako osoko bilkura berezian 1997rako ordenantza fiskalak onetsi ziren hasiera batez. Iragarkia 1996ko azaroaren 18ko 140. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren haien kontrako erreklamazio, enura edo ohartarazpenik aurkeztu ez zenez, behin betikoz onetsita gelditu ziren. Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, bidezko da aipatu ordenantzen testu osoa argitara ematea.

Agoitzen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abuztuaren bian. Alkatea, José Manuel Gárriz.

Era berean, 1997ko azaroaren 17ko 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko ordenantzen testuan akatsik badela ikusirik, bidezko zuzenketa egiten da. Hona hemen:

7946. orrialdean, lehenengo zutabean honela dio: "Ordenantza fiskalen hasierako onespena"; eta honela behar du: "Ordenantza fiskalen behin betiko onespena".

Iragarkiaren kodea: A9710312