144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Ordenantza fiskalen akats zuzenketa

1997ko urriaren 3ko 119. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko iragarkiaren testuan akatsa dagoela oharturik, honako zuzenketa hau egin da.

Honakoa idatzi den tokian: "Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga ..., zerga honen karga-tasa % 3,5 izanen da kasuan kasuko eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren aurrekontuaren kostu egiazko edo burutze materialaren gainean, zoruaren balioa, profesionalen lansariak, gastu orokorrak, industri mozkina, B.E.Z. eta gainerako zergak kenduta."

Beste hau idatzi behar da: "Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga ..., zerga honen karga-tasa % 3,15 izanen da kasuan kasuko eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren aurrekontuaren kostu egiazko edo burutze materialaren gainean, zoruaren balioa, profesionalen lansariak, gastu orokorrak, industri mozkina, B.E.Z. eta gainerako zergak kenduta."

Murchanten, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren lauan. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9709854