II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E R I N
Lehenengo alkateordearen izendapena
1995eko ekainaren 28ko ebazpenaren bidez, Alejandro Moreno Larauri zinegotzi jauna Udal honetako lehenengo alkateorde izendatu zen, baina bere kargua utzi duenez 1997ko irailaren 25ean, bidezko da lehenengo alkateorde kargurako izendatzea bere ordezkoa izanen den zinegotzia.
Eta ikusirik indarra duen legeriak Alkatetzari ematen dizkion ahalmenak (Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikulua eta Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduko 41.3 eta 46.1 artikuluak).
Xedatu dut:
1. Gustavo Ochoa Lezáun jauna Udal honetako lehenengo alkateorde izendatzea.
2. Ebazpen honen berri ematea izendatu den zinegotziari eta Udaleko osoko bilkurari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Argitara eman da, aipatu Erregelamenduko 46.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Lerinen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urriaren hogeita hiruan. Alkatea, Jacinto Gil Celaya.
Iragarkiaren kodea: A9709853