144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U S T I Ñ A N A

Bake epailearen eta ordezkoaren deialdia

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta 3/1995 Erregelamenduko 5, 6 eta 7. artikuluak betez, aditzera ematen da deialdi publikoa eginen dela herri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Horretarako 15 egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hautaketa horretan interesa izateaz gain legeak ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek eskabideak aurkez ditzaten Udaletxe honetan.

Fustiñanan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren zazpian. Alkatea, J. A. Sola.

Iragarkiaren kodea: A9709852